Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-05-30ko bideoen artxiboa

Gazte Emantzipaziorako Sareak etxebizitza gehiago okupatuko ditu, Gasteizen

Gazte Emantzipaziorako Sareak etxebizitza geh...
Gazte Emantzipaziorako Sareak etxebizitza gehiago okupatuko ditu, Gasteizen

Plataformak salatu du gazteei etxebiz...
2:12 min.

Plataformak salatu du gazteei etxebizitza bat izateko eskubidea ukatzen zaiela eta arazo honen aurrean alternatiba bakarra okupazioa dela azpimarratu du

Duela egun batzuk eman zuen Gorka Urtaran alkateak Errekaleor auzo autogestionatutako eraikinak behera botatzeko agindua. 150 lagun baino gehiago bizi dira auzo horretan eta polemika handia piztu da Gasteizen. Gaur, Gazte Emantzipaziorako Sareak agerraldia egin du eta proiektu autogestionatu berriak iragarri ditu. Duela hilabete inguru Udalaren jabetzako hiru etxebizitza eraikin okupatu zituzten Alde Zaharrean. "Ekintza hura, datorrenaren adibide bat baino ez zen izan; laster jakinaraziko ditugu proiektu okupatu eta autogestionatu berriak", iragarri dute. Plataforma honen bozeramaileek salatu dute "gazteei etxebizitza bat izateko eskubidea ukatzen" zaiela eta horren erakusgarri jarri du maiatzaren 18an Errekaleor auzo autogestionatua argi barik utzi izana. "Eskubide batekin ari dira espekulatzen eta arazo horren aurrean okupazioa da irtenbide bakarra", nabarmendu dute. Alde Zaharrean okupatu zituzten etxeei dagokionez, gogoratu dute sei urtetan hutsik egon direla eta orain "gazteek kudeatzen" dituztela. Plataformak uste du aipatu okupazioak nahiz Errekaleorreko proiektuak agerian utzi dutela "etxebizitza baterako eskubidea ukatuta duten herritarrei laguntzeko mugimendu berri bat jaiotzen ari dela". Gasteizko Udalaren eta alderdi politikoen jarrera ere kritikatu dute, oraindik eurekin harremanetan jarri ez direlako. Horrela bada, elkarrizketarako lehen urratsa eurak ematea aztertzen ari dira.

Zaindari bati eraso diote barra batekin Leioako Metro geltokian

Zaindari bati eraso diote barra batekin Leioa...
Zaindari bati eraso diote barra batekin Leioako Metro geltokian

Erasotzailea ordaindu gabe sartzen sa...
0:55 min.

Erasotzailea ordaindu gabe sartzen saiatu da, borroka hasi dute biek, eta, halako batean, burdin barra batekin eraso dio. Ertzaintzak atxilotu egin du lesioak eragitea leporatuta

Gizonezko batek segurtasunerako zaindari bati eraso egin dio burdin barra batekin Leioako (Bizkaia) Metro geltokian, txartela ordaindu barik sartzen saiatu ostean. Segurtasun Sailak azaldu duenaren arabera, gertaera gaur, asteartea, 08:30ean izan da aipatutako udalerri bizkaitarrean. Erasotzailea txartela ordaindu gabe sartu da geltokian, horregatik, bertan zegoen zaindari batek egindakoa leporatu dio. Ondoren, borroka hasi dute biek eta, halako batean, erasotzaileak burdin barra batekin jo du langilea. Gertatutakoaren berri izan ondoren, Ertzaintza hara bertaratu eta gizona atxilotu du, lesioak eragitea egotzita. Zaindaria, bestalde, mutualitatean artatu dute.

'Badira zakila duten neskak eta bulba duten m...
'Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak' kanpaina saritu dute

Chrysallis Euskal Herria haur transex...
1:22 min.

Chrysallis Euskal Herria haur transexualen elkartearen kanpainak hiru sari lortu ditu Bartzelonako Gizarte Publizitateari buruzko Nazioarteko XI. Jaialdian

Chrysallis Euskal Herriko haur transexualen familien elkarteak bultzatutako 'Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak’ kanpainak hiru sari lortu ditu Bartzelonako Gizarte Publizitateari buruzko Nazioarteko XI. Jaialdian. Lau ume agertzen ziren kartela egin zuten. Horietako bi transexualak ziren, eta guztiak elkarrekin zeudela ikus zitekeen, biluzik, korrika eta irribarrez. Kepa de Orbek egindako ilustrazioa Donostiako, Iruñeko, Gasteizko eta Bilboko autobus geltokietako markesinetan jarri zuten, baita Bilboko metroan ere, urtarrilaren 10tik 16ra. Chrysallis Euskal Herriak ohar batean jakinarazi duenez, kanpaina honako arlo hauetan saritu dute: Mezu Onena proiektu eta ekintza sozial batean; Eraginkortasun Onena gizarte arloko publizitate kanpaina batean; eta Eraginkortasun Onena kalean ipinitako pieza grafiko batean. Sariak ekainaren 15ean banatuko dituzte, Bartzelonan.

Negoziatzea ezinezko jota, Generalitatea erreferenduma antolatzen hasiko da

Negoziatzea ezinezko jota, Generalitatea erre...
Negoziatzea ezinezko jota, Generalitatea erreferenduma antolatzen hasiko da

Neus Monte bozeramaileak esan duenez,...
1:38 min.

Neus Monte bozeramaileak esan duenez, erreferendumaren data eta galdera datozen asteetan iragarriko dute

Erreferenduma adosteko aukera gutxiestea eta elkarrizketaren bideari uko egin izana leporatu dio Kataluniako Generalitateak Espainiako Gobernuari, eta, horrenbestez, erreferenduma antolatzen hasiko direla iragarri du. Neus Munte Generalitateko bozeramaileak esan duenez, erreferendumaren data eta galdera datozen asteetan erabakiko dute. Carles Puigdemont presidenteak deituta, galdeketaren aldeko alderdiek bilera egin dute arratsalde honetan. Catalunya en Comu ez da batzarrera joan. Muntek azaldu duenez, bileran ez dute inolako erabakirik hartu, Espainiako Gobernuak emandako ezezko formalaren inguruan eta azken egunotan egin dituen adierazpenen inguruan ditugun iritziak partekatu ditugu. Espainiako Gobernuak Kataluniako errealitateari buruz duen ezjakintasuna nabarmena dela esan du. "Erreferenduma egitea herritarrei entzutea da. Herritarrei entzutea, bozkatzea, hautestontziak, erreferenduma: dena gauza bera da", azpimarratu du Muntek. "Guk ez dugu amaitutzat eman elkarrizketaren bidea. Elkarrizketaren bidea amaitutzat eman duena Estatua izan da, inoiz ez baitute elkarrizketarik nahi izan", erantsi du.

Taxi-gidariak grebara deituta daude gaur, lehia bidegabea salatzeko

Taxi-gidariak grebara deituta daude gaur, leh...
Taxi-gidariak grebara deituta daude gaur, lehia bidegabea salatzeko

Bizkaiko eta Nafarroako taxilariek ba...
1:48 min.

Bizkaiko eta Nafarroako taxilariek bat egingo dute lanuztearekin, baina ez Gipuzkoan eta Araban. Besteak beste, Uber eta Cabify enpresen jarduera erregulatzeko araudia aldatzea eskatzen dute

Espainiar Estatu osoko taxi-gidariak grebara deituta daude astearte honetan, besteak beste, Uber eta Cabify enpresen jarduera sektorearen kontra doala iritzita. Hala, lehia bidegabea salatzeko, protesta egingo dute Madrilen, ‘Taxiaren zerbitzu publikoa desegitearen aurka’ lelopean. Bizkaiko eta Nafarroako taxilariek ere lanuzteak egingo dituzte, baina Gipuzkoan eta Araban ez dute horiekin bat egingo. Bizkaian, taxi-gidari gehienek sei orduko lanuztea egingo dute, 10:00etan hasita, eta, ondorioz, ez dute zerbitzua eskainiko 10:00etatik 16:00etara. Nafarroan, berriz, sektore horretako langileek bi orduko lanuzteak egingo dituzte, 11:00etatik 13:00etara. Era berean, Madrilen, hamabi orduko greba egingo dute, hau da, 06:00etatik 18:00etara, eta Bartzelonan 24 orduko iraupena izango du protestak. Besteak beste, Uber eta Cabify enpresen jarduera erregulatzeko araudi zuzenagoa eskatzen dute taxi-gidariek. Horien esanetan, legeak araututako ratioa ez da betetzen, izan ere, alokatutako gidaridun auto bakoitzeko 30 taxi egon beharko lirateke. Alabaina, Madrilen esaterako, legeak araututakoa laukoizten dute Uber eta Cabify enpresek. Horren aurrean, Administrazioarekin hitz egiteko bideak agortu dituztela eta taxi-gidarien lana egiten duten plataformen “lehia bidegabea” Fiskaltzaren aurrean salatuko dutela iragarri dute taxilarien ordezkariek.

Sri Lankan 180 pertsonatik gora hil dira uholdeetan

Sri Lankan 180 pertsonatik gora hil dira uhol...
Sri Lankan 180 pertsonatik gora hil dira uholdeetan

Erlojuaren kontra ari dira lanean eur...
1:46 min.

Erlojuaren kontra ari dira lanean euriteen ondorioz desagertutako ehunka lagunak bizirik erreskatatzeko

Sri Lankan erlojuaren kontra ari dira lanean uholdeen ondorioz desagertuta dauden ehunka pertsonak bizirik erreskatatzen saiatzeko, ostegunean hasitako euriteek dagoeneko 180 hildako utzi baitituzte. Armadako eta Hondamendien Kudeatzeko Zentroko langileak uhartearen hegoaldean eta hego-ekialdean ari dira lanean, montzoiarekin lotutako euriteek gogorren jo dituzten inguruetan. Hala ere, Armadako talde bat ez da nahikoa izaten ari Athwelthotan lan egiteko, guztira 39 pertsona baitaude desagertuta duela bi egun izandako luizi baten azpian. Luiziak ez du lurraren gainean etxebizitza bat bera ere utzi, eta, orduak igaro ahala, inor bizirik aurkitzeko probabilitatea gero eta txikiagoa da. Kalatura barrutian bezalaxe, herrialdeko 25 barrutietako 14 antzeko egoeran daude, dagoeneko 180 hildako, 100 desagertu eta 557.500 kaltetu utzi dituen euriteengatik. Hala, 2004ko tsunamitik izan den hondamendi natural larriena izaten ari da. Sri Lankak ia 50 urtez jasan duen lehorte handienaren ostean iritsi da montzoia.

Capriles zaurituta, bere taldearen aurkako

Capriles zaurituta, bere taldearen aurkako 'e...
Capriles zaurituta, bere taldearen aurkako 'enboskada' batean

Oposizio venezuelarraren buruak salat...
1:48 min.

Oposizio venezuelarraren buruak salatu duenez, "kolpatu" dituzte eta erlojuak eta irratiak "lapurtu" dizkiete Guardia Nazional Bolivartarreko zenbait kidek

Henrique Capriles Venezuelako oposizioaren buru eta Miranda estatuko gobernadorea zauritu dute, Carlos Paparoni Lehenengo Justizia diputatuarekin batera, Caracasen astelehenean egindako manifestazio berri batean. Caprilesek salatu duenez, bai berak, baita bere taldeko kideek ere, Guardia Nazional Bolivartarraren 'enboskada' baten biktima izan ziren. Capriles prentsaurrekoa eman du eta ezkerreko masailean ubeldura agerian zuen. "Armekin apuntatu gaituzte", esan du. Gainera, Guardia Nazional Bolivartarreko zenbait kidek "kolpatu" dituzte eta erlojuak eta irratiak "lapurtu" dizkiete Caprilesi eta bere taldeko kideei. "Zera esan nien: Zer duzue? Haien erreakzioa kaskoarekin aurpegian jotzea izan zen", azaldu duenez. Caprilesen hitzetan, zalantzak izan zituen Guardia Nazionaleko kideen inguruan. "Kosta egiten zait pentsatzea aberria eta Konstituzioa defendatuko duela zin egin duen norbaitek modu horretan jokatu ahal izatea". Venezuelako tentsio politikoak okerrera egin du joan den martxoaz gero. Justizia Auzitegi Nagusiak Asanblea Nazionalari boterea eta diputatuei inmunitate parlamentarioa kendu zien.

Pablo Ibarren familiak laguntza eskatu du haren defentsa ordaintzeko

Pablo Ibarren familiak laguntza eskatu du har...
Pablo Ibarren familiak laguntza eskatu du haren defentsa ordaintzeko

Hiru pertsona hiltzea leporatuta ezar...
2:04 min.

Hiru pertsona hiltzea leporatuta ezarri zioten heriotza-zigorra. Floridako Auzitegi Gorenak, baina, Pablo Ibarren heriotza-zigorra baliogabetu du, eta epaiketa berriro egiteko agindua eman du

Pablo Ibarren familiak dirua biltzeko kanpaina bat hasi du astelehen honetan, 45 urteko presoaren defentsa ordaindu ahal izateko. 1994an Miamin (Florida) bi dantzari eta klub baten jabea hiltzea leporatuta, AEBko Justiziak heriotza-zigorra ezarri zion. Iaz Floridako Auzitegi Gorenak zigorra baliogabetu ondoren, baina, berriro egin beharko dute epaiketa. Hala ere, euskal jatorriko presoa ez da kartzelatik irtengo epaiketa egin arte. Candido Ibarrek (presoaren aita) crowfunding bidez dirua biltzeko kanpaina bat aurkeztu du astelehen honetan, Pablo Ibarren defentsa ordaintzea helburu. Ildo horretatik, euskal jatorriko presoak “osasuntsu” eta “aurrera egiteko indartsu” jarraitzen duela esan dute gaur egindako agerraldian. Dena dela, “nekatuta eta, nolabait esanda, etsita ere” badagoela azaldu du haren aitak. Halaber, Pablo Ibar heriotzaren korridoretik atera zuten iaz, espetxe arrunt batera eramateko, baina aurreko espetxean segurtasun neurriak hobeak zirela eta inguruan zituen pertsona guztiak ezagutzen zituela esan du Candido Ibarrak. “Inoiz ez du itxaropena galdu, baina oraindik ez dakigu noiz izango den epaiketa berria, eta denbora asko igaro da jada. Alabaina, indar askorekin jarraitzen du, ez dakit nola egiten duen”, azpimarratu du Candido Ibarrek.