Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-02ko bideoen artxiboa

Gasteizko Udalak ez du argindarrik jarriko Errekaleorreko kaleetan

Gasteizko Udalak ez du argindarrik jarriko Er...
Gasteizko Udalak ez du argindarrik jarriko Errekaleorreko kaleetan

Udalak uko egin dio aukera horri, arr...
1:25 min.

Udalak uko egin dio aukera horri, arriskutsua litzatekeelakoan, eta iragarri du farolak pizteko eguzki energia bezalako alternatibak erabiltzea aztertuko duela

Gasteizko Udalak ez du argindarrik jarriko Errekaleorreko kaleetan eta farolak pizteko eguzki energia bezalako alternatibak erabiltzea aztertuko duela iragarri du. Errekaleor auzo okupatuan 150 pertsona baino gehiago bizi dira. Udal Idazkariak atzo egindako txosten teknikoaren arabera, Gasteizko Udalaren ardura da auzo horretako kaleetan argia jartzea. Legeak, baina, ez du zehazten iturria zein izan behar den eta aukera horri heldu dio Udalak argindarra berriro ez jartzeko. "Argiteria publikoa iturri ezberdinetatik lor daiteke: elektrizitatetik, eguzki energiatik edo bestelako iturrietatik. Baina Errekaleorren ez dugu argindarrik jarriko, Industria Sailak eta Iberdrolak egindako txostenen arabera, auzo horretako instalazioak ez baitaude horretarako prestatuta", nabarmendu dute Udaletik. Bestalde, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek datorren larunbatean Errekaleorreko bizilagunei babesa adierazteko Gasteizen antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Espeleologo bat hilda topatu dute Galdamesko kobazulo batean

Espeleologo bat hilda topatu dute Galdamesko ...
Espeleologo bat hilda topatu dute Galdamesko kobazulo batean

Santurtziko 37 urteko gizonezkoaren...
1:24 min.

Santurtziko 37 urteko gizonezkoaren gorpua leizetik nola atera aztertzen ari dira

Espeleologo bat hilda aurkitu dute Galdamesko (Enkarterri, Bizkaia) kobazulo batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hildakoa Santurtziko 37 urteko gizonezko bat da, iturrion arabera. Galdamesko San Pedro auzoan dagoen koba baten barruan topatu dute, harri multzo baten azpian. Espeleologoa koba barrura sartu, eta gainera eroritako harri batek jota hil dela da hipotesi nagusia. Hilotza lokalizatuta dute erreskate taldeek, baina oraindik ezin izan dute leizetik atera. Luze jo dezake erreskateak, kobazulo barruan harriak erortzeko arrisku handia baitago. Senideek bart ohartarazi diote Ertzaintzari hura espeleologia egitera joana zela, eta haren berri ez zutela. Ordu gutxi geroago aurkitu dute haren gorpua.

Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Altsasuko auzia

Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Al...
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Altsasuko auzia

2016ko urriaren 15ean Nafarroako herr...
2:01 min.

2016ko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrak terrorismo delitu izan daitezkeela uste du Auzitegiak

Altsasuko Auzia aztertzea Auzitegi Nazionalari dagokiola erabaki du ostegun honetan Espainiako Auzitegi Gorenak. Iazko urriaren 15ean, bi guardia zibilei eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten bederatzi gazteri, eta, horietatik, hiruk espetxean jarraitzen dute. Astelehenean Auzitegi Nazionalak kasua etetea erabaki zuen, kasuko izapideak Iruñean edo Auzitegi Nazionalean egiten diren ebatzi arte. Martxoan, kasuko izapideak Iruñean egin daitezen eskatu zuen Nafarroako Auzitegiak. Espainiako Auzitegi Gorenak “terrorismo” delituaren zantzuak atzeman ditu, eta soilik Auzitegi Nazionalak du delitu horiek aztertzeko eskuduntza. “Une honetan ezin da delituaren larritasuna baztertu, polizietako batek jasandako zauriak kontuan izanda”, esan du Auzitegi Gorenak. Epaimahaiaren esanetan, bi guardia zibilei egindako “erasoaren helburua ikara eta segurtasun falta” sorraraztea zen, “haien bizilekua utzi eta alde egitera behartzeko”. Gazteen senideek elkarretaratze ugari deitu dituzte gertatutako “bidegabekeria” salatzeko eta espetxean jarraitzen duten hiru gazteak aske uztea eskatzeko. Altsasuko atxilotuei elkartasuna adierazteko herrian egitekoa zen manifestazioa debekatu egin du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak. Hala, antolatzaileak batzarra egin dute protestarekin zer egin erabakitzeko, eta azkenean bertan behera utzi dute, herriko plazan jende andana zegoen arren.

Zamaketariek ez dute akordiorik lortu eta greba egingo dute hurrengo astean

Zamaketariek ez dute akordiorik lortu eta gre...
Zamaketariek ez dute akordiorik lortu eta greba egingo dute hurrengo astean

Zamaketarien sindikatuak “gaizki sent...
1:55 min.

Zamaketarien sindikatuak “gaizki sentituak eta engainatuak” sentitu dira patronalarekin izandako bileran. Anescok iritiz aldatu duela diote langileek

Zamaketariek hiru greba egun egingo dituzte hurrengo astean; astelehenean (ekainak 5), asteazkenean (7) eta ostiralean (9), sindikatuek eta patronalak ostegun goizean izandako bileran ez baitute akordiorik lortu. Hala iragarri du Itsasoko Langileen Estatuko Koordinatzaileak (CETM), eta aurrerantzean ere lanuzte gehiago egingo dituztela jakinarazi du. Gaurko bileran lan-gatazkari amaiera ematea aurreikusita zegoen arren, patronalak jarreraz aldatu du eta ez dute akordiorik lortu. Bileraren ostean CETM sindikatuko koordinatzaile nagusiak ziurtatu duenez, egun batetik bestera patronala erradikalizatu egin da. Zamaketarien sindikatuak gaizki sentituak eta engainatuak sentitu dira Anesco patronalarekin izandako bileran. Ildo horretatik, joan den astean egindako proposamena gogora ekarri dute, eta portuetako zamaketarien lanpostuak bermatzeko konpromisoa hartu zuela bazirudiela azaldu dute. Maiatzaren 22an Anescorekin aurre akordioa lortu ondoren, zamaketarien sindikatuek bertan behera utzi zituzten maiatzeko amaierarako eta ekainaren hasierarako deitutako lehen bost greba egunak. Aurrerantzean normaltasunez negoziatzen jarraitzeko prest agertu ziren, eta akordioa ixteko esperantza zutela nabarmendu zuten. Gaur izandako bileran, ordea, patronalak jarreraz aldatu duela salatu dute sindikatuek, eta zamaketarien lanpostuei eusteko konpromisoa hartu nahi ez duela ziurtatu dute. Antza denez, portu bakoitzeko langileen egoera banaka aztertu nahi du Anescok, eta, hori egin ostean, baldintzak eztabaidatuko lituzkeela esan du Goyak.

Gizon batek 8 hileko semea hil eta emaztea larri zauritu du Cadizen

Gizon batek 8 hileko semea hil eta emaztea la...
Gizon batek 8 hileko semea hil eta emaztea larri zauritu du Cadizen

44 urteko gizonezkoak ito egin du hau...
2:27 min.

44 urteko gizonezkoak ito egin du haurra eta jipoi bortitza eman dio haurdun dagoen bikotekideari

44 urteko gizonezko bat atxilotu dute Arcos de la Fronteran (Cadiz) 8 hilabeteko semea itota hiltzeagatik eta haurdun dagoen emazteari jipoi bortitza emateagatik, udal iturrietatik eta epaitegitik jakitera eman dutenez. Emaztea pertsona gorra da. Bikotearen etxebizitzan izan zen indarkeria matxista kasua, Adolfo Suarez Presidentea kalean. Bizilagunak izan ziren udaltzainei deitu zietenak, zaratak, kolpeak eta haurraren negarrak entzunda. Hala, goizaldeko seietan udaltzainak etxean bertaratu dira. Guardia Zibila ere joan da etxebizitzara, eta atea irekitzeko eskatu diote gizonari. Azkenean, goizeko zortzietan lortu dute gizonak atea irekitzea, eta erantzun die egiteko "egin behar dutena, zorigaitz bat gertatu baita". Agenteek haurraren hilotza topatu dute, ustez negar oihuak ez entzuteko ahoa ixteagatik itota, eta emakumea, 31 urtekoa, jipoi "bortitza" jaso ostean zaurituta. Haurdun dagoen emakumea ospitalean dago ingresatuta, baina bere bizitza ez dago arriskuan Atxilotuak ez du gaur arte indarkeria matxista salaketarik jaso, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez. CNSE-k hiketa bortitz hau gaitzesten du eta 12:00etan lan-etenaldia egin du gizarte honetako gaitz honek normaltasunez har ez dadin eskatzeko. Euskal Gorrak-ek bat egin du eta bortizkeria matxistaren biktimen omenez lan-etenaldia egin du.

Espetxera bidali dute Rakel Lopezen eta haren semearen ustezko hiltzailea

Espetxera bidali dute Rakel Lopezen eta haren...
Espetxera bidali dute Rakel Lopezen eta haren semearen ustezko hiltzailea

Zerbitzuz kanpo zeuden bi agentek atx...
1:36 min.

Zerbitzuz kanpo zeuden bi agentek atxilotu zuten, asteartean, Madrilen. Maiatzaren 2an hil omen zituen, Alcobendas udalerrian

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Alcobendasko (Madril) Auzitegiak espetxera bidali du Rakel Lopezen (44 urte) eta haren semearen (Markel, 12 urte) ustezko hiltzailea. Epaileak bermerik gabeko behin behineko kartzela-zigor komunikatua ezarri dio auzipetutako gizonari. Hilketa maiatzaren 2an jazo zen, Alcobendas udalerrian. Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJM) jakitera eman duenez, epaileak espetxera bidali du Mounir Ayad, 37 urtekoa, bi hilketa delitu leporatuta. Auzipetutako gizonezkoak epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubidea erabili zuen. Jarraian, Soto del Realeko (Madril) espetxera bidaltzeko agindua eman zuen epaileak. Zerbitzuz kanpo zeuden bi agentek asteartean atxilotu zuten, Madrilen, Tetuan auzoko parke batean. Antza denez, 44 urteko emakume eibartarrak ez zuen bikotekideren kontrako salaketarik jarri, eta hark ez zeukan inolako urruntze-agindurik ezarrita. Gizonezkoak aurrekari polizialak ditu, baina ez tratu txarrengatik.

Trumpek baieztatu egin du klima aldaketaren aurkako itunetik aterako dela

Trumpek baieztatu egin du klima aldaketaren a...
Trumpek baieztatu egin du klima aldaketaren aurkako itunetik aterako dela

AEBko presidenteak ingurugiroaren def...
1:58 min.

AEBko presidenteak ingurugiroaren defentsaren "buru" izan nahi du, baina modu "justu" batean

Donald Trump AEBko presidenteak Etxe Zurian egindako agerraldi batean iragarri du klima aldaketaren aurkako Parisko Ituna (ia 200 herrialdek 2015ean adostua) alde batera utziko duela. AEBko presidenteak salatu du Parisko Ituna AEBren aurkako tratu txarraren adibide dela. Hala, agintariak azpimarratu du AEBk konpromiso guztiak bertan behera utziko dituela. Baina Trump akordio klimatiko hobea negoziatzen saiatuko da, izan ere, eskuragarri dagoen energia estatubatuar guztiak behar omen ditu, itzalaldien arriskua egongo litzatekeelako bestela. Horixe omen da, gainera, Itunetik ateratzeko argudio nagusietako bat. Trumpek esan du ingurugiroaren defentsaren buru izan nahi duela, baina modu justu batean. NBEren Klima Aldaketari buruzko ordezkariak kritikatu egin du AEB Parisko Itunetik atera izana, baina baztertu egin du ituna berriro negoziatzeko aukera, Trumpek proposatu arren. UNFCCC erakundeak azpimarratu du Parisko Ituna ezin dela berriro negoziatu sinatzaileetako batek eskatuta, 194 herrialdek sinatu eta 147k berretsi dutelako. Europar Batasunak ere gogor gaitzetsi du erabakia, baina ohartarazi du pauso triste eta aldebakarreko horrek ez duela akordioa deusezten, beste aliantza batzuk bilatuko baititu. Barack Obama AEBko presidente ohiak gaitzetsi egin du Parisko Itunetik ateratzea, horrela herrialdea "etorkizuna ukatzen duten beste gutxi batzuekin" lerratu delakoan.

Gutxienez 36 pertsona hil dira Manilako kasino batean izandako erasoan

Gutxienez 36 pertsona hil dira Manilako kasin...
Gutxienez 36 pertsona hil dira Manilako kasino batean izandako erasoan

Erasotzailea suzko arma bat zeraman, ...
1:22 min.

Erasotzailea suzko arma bat zeraman, baina ez zuen inoren kontra tiro egiteko erabili. Manilako Poliziak dio gertatutakoa lapurreta bat izan daitekeela

Gutxienez 36 pertsona hil eta beste 54 zauritu dira Manila iparraldean (Filipinetako hiriburua), Resorts World aisialdiarekin lotutako gune batean izandako lapurretan. Zehazki, kasinoak, dendak eta hotel bat hartzen dituen eraikin batean izan da erasoa, Manilako Poliziak azaldu duenez. Lapurreta izan den unean hildakoak kasinoan zeuden. Antza denez, gizon batek sua piztu du kasinoko mahai batzuetan, eta bertan zeuden lagun asko kea arnastuta hil dira. Antza denez, lapurra suzko arma batekin sartu da kasinoan. Atxilotzera zihoazenean aurre egiten saiatu eta bere buruari su emanez immolatu da, eraikin horren bosgarren solairuan. Bestalde, Estatu Islamikoak erasoa egin duela ziurtatu du. Alabaina, gertatutakoa ez duela helburu terroristekin loturarik baieztatu du Manilako Poliziak, eta erasotzailea kasinoan bakarrik sartu dela nabarmendu du. Dena dela, erasoaren egileak ez zuen inoren kontra tiro egin.