Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-06ko bideoen artxiboa

12.290 ikaslek Selektibitatea egingo dute asteazkenetik Aurrera

12.290 ikaslek Selektibitatea egingo dute ast...
12.290 ikaslek Selektibitatea egingo dute asteazkenetik Aurrera

Espainiako Gobernuak LOMCE legea ezar...
2:14 min.

Espainiako Gobernuak LOMCE legea ezarri zuenetik, Selektibitatearen ordez Unibertsitatera Sartzeko Proba egin behar dute ikasleek

Batxilergoa amaituta, guztira 12.290 ikaslek egingo dute Selektibitatea bihartik aurrera. Ekainaren 7tik aurrera, ikasketak abiatzeko bereganatu dituzten ezagutzak neurtuko dira Unibertsitatera Sartzeko Proba (USP) horretan, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) zabaldutako ohar banaren bidez azaldu dutenez. Espainiako Gobernuak LOMCE legea ezarri zuenetik, Batxilergoa amaitutakoan Selektibitatearen ordez Unibertsitatera Sartzeko Proba egin behar dute ikasleek. Biek antzeko ezaugarriak dituzte, eta proba hori soilik unibertsitateko ikasketak burutu nahi dutenek egin behar dute. Ekainaren 7an, 8an eta 9an egingo dituzte azterketak EHUko eta NUPeko campusetan. Proba bi fasetan banatuta egongo da: orokorra eta espezifikoa. Ikasleek bost irakasgai jorratuko dituzte fase orokorrean: Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, Espainiako Historia, atzerriko hizkuntza eta Batxilergoko bigarren mailan aukeratutako beste gai bat. Azterketa bakoitzean 0tik 10era arteko puntuazioa lortu ahal izango dute ikasleek. Gauzak horrela, irakasgai bakoitzean 10 puntu lortu ahal dira gehienez. Ondoren, Batxilergoan lortutako emaitzak ere kontuan hartuta (balioaren % 60) batez besteko nota aterako da, eta gutxienez 5eko nota atera beharko dute ikasleek aurrera egiteko. Beste alde batetik, fase espezifikoa dago; ez da derrigorrez egin behar eta fase orokorrean lortutako emaitza hobetzeko aukera ematen die ikasleei. Bertan, Batxilergo hasieran ikasleek aukeratutako irakasgai zehatzen inguruko gaitasunak neurtuko dira. Lau irakasgai aukeratu ahal izango dituzte fase honetan, eta, gehienez ere lau puntu lortu ahal izango dituzte.

Auto pribatuei Bilbora sartzeko sarrera kobratzea aztertzen ari da Udala

Auto pribatuei Bilbora sartzeko sarrera kobra...
Auto pribatuei Bilbora sartzeko sarrera kobratzea aztertzen ari da Udala

Udaleko Mugikortasun eta Jasangarrita...
2:08 min.

Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak azaldu duenez, neurri horren helburua garraio publikoa sustatzea eta jasangarritasuna bermatzea litzateke. Gaia aztertzen ari direla ziurtatu du

Ibilgailu pribatuek hirian sartzeko bidesaria ordaintzea aztertzen ari da Bilboko Udala, Alfonso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak jakitera eman duenez. Gilen hitzetan, neurri horren helburua garraio publikoa sustatzea eta jasangarritasuna bermatzea litzateke. "Ez da inoren kontrako ekimena, eta, noski, Bilboko hiritarrek ez lukete ordainduko", azaldu du. Bilbon egunero 20.000 ibilgailu sartzen direla eta guztiek "aparkalekua ziurtatuta" dutela nabarmendu du zinegotziak. Horren esanetan, auto gehienetan, % 89an, gidaria bakarrik joaten da, eta horien % 80k hirira garraio publikoan heltzeko modua dute. Bizkaiko hiriburuan bizi diren herritarren ohiturekin alderatu ditu datuok Gilek. Horren arabera, bilbotarren % 63 oinez mugitzen dira hiri barruan, % 23k garraio publikoa erabiltzen dute eta % 11k bakarrik hartzen du autoa hiriko toki batetik bestera mugitzeko. "Ohitura horiek zabaldu nahi ditugu kanpotik etortzen direnen artean. Kanpotik datozenek autoa erabiltzen jarraitu nahiko balute, bidesariaren bidez garraio publikoa ordaintzen lagunduko lukete", adierazi du. Bilbok, oraingoz, ez duela trafikoak eragindako kutsadura arazorik esan du Bilboko Udaleko Jasangarritasun eta Mugikortasun zinegotziak, eta etorkizunean ere ez dutela izan nahi azpimarratu du.

Sexu-erasoen aurka, emakumezkoak eta gizonezkoak biltzeko kanpaina

Sexu-erasoen aurka, emakumezkoak eta gizonezk...
Sexu-erasoen aurka, emakumezkoak eta gizonezkoak biltzeko kanpaina

Nafarroako Gobernuak "zeuen ezetza ge...
1:32 min.

Nafarroako Gobernuak "zeuen ezetza geurea ere bada" leloa erantsi du kartelean, sexu-erasoen kontrako borrokan gizonezkoak inplikatzeko

Jaietan izan ohi diren sexu-erasoen eta jazarpenaren kontrako kanpaina jarri dute abian Nafarroan. Aurtengo kartelak bi goiburu izango ditu: "Ezetza ezetz da" eta "Zeuen ezetza geurea ere bada". Bigarren leloarekin gizonezkoen inplikazioa lortu nahi dute eraso sexisten aurkako borrokan. Nafarroako Berdintasun Institutuak gaur aurkeztu du udalekin eta kontzejuekin elkarlanean landu duen "Eta jaietan, zer?" izeneko kanpaina. Aurkezpenean komunikabideek indarkeria matxistari lotutako albisteen berri ematerakoan jokatzen duten paperaz ere aritu dira. Aurtengoan, bi goiburu sartu dituzte kartelean, emakumeek ez ezik, gizonezkoek ere beren jarrera adieraztea ezinbestekoa dela iritzita. Horrela bada, irudian jatorri ezberdinetako emakumezkoak eta gizonezkoak ageri dira, baita ezgaitasunen bat dituzten pertsonak ere, "horiek baitira arrisku gehien dutenak". Emakumeen kontrako erasoak udan areagotu egiten dira, tokian tokiko festa gehienak garai horretan izaten direlako eta jaietan jarrera matxistak "normaltasun gehiagoz" onartzen direlako.

Polemika Londresen, terrorista bat ikerketapean egon zela zabaldu ostean

Polemika Londresen, terrorista bat ikerketape...
Polemika Londresen, terrorista bat ikerketapean egon zela zabaldu ostean

Erresuma Batuko Poliziak baieztatu du...
2:27 min.

Erresuma Batuko Poliziak baieztatu du atentatuaren hiru egileetako bi nortzuk izan ziren

Erresuma Batuko Poliziak eta inteligentzia zerbitzuek bazuten Londresko atentatua egin zuten terroristetako baten berri, baina ez zekiten gaur egun eraso bat prestatzen ari zenik. Khuram Shazad Butt ikerketapean egon zela zabaldu ondoren, polemika handia piztu da Londresen. Poliziak orain arte izandako portaera eta hartutako erabaki guztiak defendatu ditu, iaz Erresuma Batuko telebista kate batek jihadisten ekintzen inguruko dokumental bat zabaldu zuen arren. Besteak beste, Butt ageri zen bertan. Erresuma Batuko Poliziak terrorista baten berri zuela eta inteligentzia zerbitzuek ikerketaren arreta jaistea erabaki zutela zabaldu ostean, kritika ugari jaso dituzte. Alabaina, Poliziako kide baten esanetan, ez zegoen jakiterik Shazad gaur egun eraso bat prestatzen ari zela, eta, ondorioz, ikerketapean jarraitzen zuen arren, arreta jaistea erabaki zuten. Erresuma Batuko Poliziak baieztatu egin ditu larunbatean Londresen izandako atentatuaren hiru egileen nortasunak: Khuram Shazad, 27 urtekoa eta Pakistango jatorria duen britainiarra; Youssef Zaghba, aita marokoarra eta ama italiarra zituen 22 urteko gaztea; eta Rachid Redouane, 30 urtekoa eta Marokokoa edo Libiakoa. Hiru erasotzaileak tirokatuta hil zituzten, Londresko zubiaren inguruan eta Borough merkatuan zazpi lagun hil eta ia 50 pertsona zauritu ostean. Martxan dago biktimen nortasuna senideei jakinarazteko prozesua, baina Poliziak aitortu du “denbora” behar duela, hildakoetako batzuk atzerritarrak zirelako. Erasoa izan ostean ospitaleetara eraman zituzten 48 lagunetatik 36k ospitalean jarraitzen dute, 18k egoera kritikoan, Scotland Yarden arabera. Londresko Metropolitar Poliziaren Zerbitzuko buruak azaldu du identifikatuta dituztela hiru terroristak, eta bakarrik edo beste kide batzuen laguntzaz aritu ote ziren ikertzen ari dira orain.

Gizonezko batek bost pertsona hil ditu Orlandoko enpresa batean, tiroz

Gizonezko batek bost pertsona hil ditu Orland...
Gizonezko batek bost pertsona hil ditu Orlandoko enpresa batean, tiroz

Erasotzaileak bere buruaz beste egin ...
1:39 min.

Erasotzaileak bere buruaz beste egin du. Enpresa horretako langile ohia zen; apirilean kaleratu zuten

Sei pertsona hil dira Orlandoko (Florida, AEB) enpresa batean izandako tiroketan, Orange konderriko udaltzainak jakinarazi duenez. Gertakariak industria-gune bateko eraikin batean jazo dira. Gizonezko bat sartu eta tiroka hasi da. Bost pertsona hil ditu eta jarraian bere buruaz beste egin du. Zazpi lagun onik atera dira. Erasotzailea enpresa horretako langile ohia da; joan den apirilean kaleratu zuten. Erasoa ekintza terrorista izan dela baztertu egin dute. Hiltzailearen gorpuaren ondoan topatu dute erasoan erabili duen arma. Laban bat ere aurkitu dute, baina, udaltzainaren arabera, ez du erabili. Orlandoko diskoteka batean izandako tiroketaren lehen urteurrenaren atarian gertatu da erasoa. 2016ko ekainaren 12ko tiroketan 49 lagun hil zituzten.

Bermeoko arrantzalea biriketako edema batekin hil zen, Seychelleetan

Bermeoko arrantzalea biriketako edema batekin...
Bermeoko arrantzalea biriketako edema batekin hil zen, Seychelleetan

Joan den ostiralean topatu zuten hild...
1:12 min.

Joan den ostiralean topatu zuten hilda Seychelle Uharteetan. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen

Bermeoko arrantzale bat hilda aurkitu zuten joan den ostiralean Seychelleetan. 'Draco' atun-ontziko sukaldaria zen, eta lankideekin txango bat egitera irten eta gero, ez zen itsasontzira itzuli. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen eta biriketako edemarekin hil zen. Orain, gorpua Bermeora ahalik eta lasterren ekartzeko lanean ari dira.

Sei herrialdek harremana eten dute Qatarrekin

Sei herrialdek harremana eten dute Qatarrekin...
Sei herrialdek harremana eten dute Qatarrekin 'terroristak babesteagatik'

Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak...
2:57 min.

Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Bahrein eta Libia dira herrialdeak. "Neurriak ez daude justifikatuta eta oinarririk gabeko salaketetan eta akusazioetan oinarrituta daude", dio Qatarrek

Guztira sei herrialdek eten dituzte diplomazia harremanak Qatarrekin, "jarduera terroristak babestu" eta Iranekin lotuta dauden taldeak finantzatzen dituela leporatuta. Bahrein izan da lehena, baina laster Saudi Arabiak, Arabiar Emirerri Batuek, Egiptok, Yemenek eta Libiak bat egin dute. BNA albiste agentzia bahreiniarraren arabera, "Qatarrek Bahreingo segurtasunean eta egonkortasunean, eta barne arazoetan etengabe" eragin nahi duelako hartu du erabakia. Gauzak horrela, Bahreinek "diplomazia harremanak eten ditu Qatarrekin, segurtasun nazionala mantentzeko", eta horretarako 48 orduko epea eman die diplomazia lanetan dihardutenei herrialdetik alde egiteko. Qatarren dauden bahraindarrak ere herrialdetik irtengo dira. Ohar baten bidez gaineratu duenez, Bahreingo herritarrak Qatarrera joatea eta Qatarrekoak Bahreinera joatea debekatuko du. 14 egun izango dituzte hiritar qatartarrek herrialde horretatik irteteko. Qatarren eta Persiar Golkoko herrialdeen arteko tentsioak gora egin du azken egunotan, QNA Qatarko albiste agentziak argitaratutako informazio baten ostean. Horietan, emirrak Golkoko herrialdeek Iranen aurrean duten jarrera kritikatu zuen eta AEBrekin "tentsioa" dagoela esan zuen. Handik gutxira, eraso informatiko baten biktima izan eta oharra faltsua zela ziurtatu zuen QNAk. Oharra gorabehera, Saudi Arabiak eta Arabiako Emirerri Batuek Hamad bin Jalifa al Zanirrek ustez egindako adierazpenez hitz egiten jarraitu zuten. Jarrera horrek Doharen kritikak eragin zituen eta, horrezkero, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto eta Barhein herrialdeek blokeatu egin dituzte Qatarreko zenbait hedabide, besteak beste, Al Yazira. Qatarreko Gobernuak penagarritzat jo du diplomazia mailako harremanak eteteko erabakia, justifikatuta ez dagoela iritzita, Al Yazira telebista kateak zabaldu duenez. "Neurriak ez daude justifikatuta eta, berez, oinarririk gabeko salaketetan eta akusazioetan oinarrituta daude", Qatarreko Kanpo Arazoetarako Ministerioaren esanetan. Gobernu qatartarrak esan du harremanak eteteak ez dutela herritarren eta egoiliarren bizitzan eraginik izango.