Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-07ko bideoen artxiboa

Jaurlaritzak koordainketa farmazeutikoari jarritako helegitea, baztertuta

Jaurlaritzak koordainketa farmazeutikoari jar...
Jaurlaritzak koordainketa farmazeutikoari jarritako helegitea, baztertuta

Auzitegi Konstituzionalak dio Espaini...
1:44 min.

Auzitegi Konstituzionalak dio Espainiako Gobernuak ezarritako koordainketa farmazeutikoak ez duela Eusko Jaurlaritzaren eskumenik urratzen

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Espainiako Gobernuak ezarritako koordainketa farmazeutikoaren aurka Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen helegitea, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak urratzen ez dituela argudiatuta. Jaurlaritzak 2013ean jarri zuen aipatu dekretuaren kontrako errekurtsoa, bere eskumenak urratzen zituela eta "ez-ohiko" neurri hori "berehala" aplikatzeko arrazoirik ez zegoela argudiatuta. Patxi Lopezen agintaldian aurkeztu zuten helegitea eta ondoren Iñigo Urkullu lehendakariak auzibidearekin aurrera jarraitzea erabaki zuen. Joan den maiatzaren 25ean, errekurtso hori baztertzea ebatzi zuen Konstituzionalak eta gaur jakinarazi dute ebazpena. Auzitegi Konstituzionalak ebazpenean dio Errege Dekretuak ez dituela Eusko Jaurlaritzaren "osasun arloan dagozkion eskumenak" urratzen. Alderantziz, arlo horretako erregulazioak Espainiako Gobernuari dagozkiola azpimarratzen du. Estatuak Osasun Sistema bermatu behar duela eta horretarako beharrezkoa diren neurriak hartu behar dituela aipatzen du. Areago, osasun-sistemaren koordinaziorako oinarriak zehaztea Estatuaren ardura dela dio. Horrenbestez, "Estatuari soilik dagokio koordainketa ezarri ala ez erabakitzea eta finantzazio sistema horren baldintzak zeintzuk izan behar diren zehaztea".

Errugabea dela esan du Donostian ustez semea hil zuen gizonak

Errugabea dela esan du Donostian ustez semea ...
Errugabea dela esan du Donostian ustez semea hil zuen gizonak

Ez zegoela semea hilik aurkitu zuen g...
3:19 min.

Ez zegoela semea hilik aurkitu zuen gelan berretsi du, baina fiskalak kontraesanak atzeman ditu deklarazioan

2011ko abenduaren 1ean Donostiako Antiguo auzoan semea labankadaz hiltzea leporatuta epaitzen ari diren gizonezkoak esan du errugabea dela, egongelan zegoenean zarata bat entzun eta logela batean semea hilda aurkitu zuela. Negar-zotinka hitz egin du gizonak epaitegian, "Julen atzo hil izan balitz bezala" zegoelako. Dibortzioa eskatu zion emaztearen aurkako mendeku gisa semea hil zuela uste du akusazioak. Epaiketaren bigarren saioan deklaratu du akusatuak herri-epaimahaiaren aurrean. Hasieran fiskalaren galderei erantzun die, ordu erdiz. Ohiko moduan semearekin eskolara joateko geratu zela azaldu du. Bere esanetan, bizileku izan zuten etxera joan ziren gauzak jasotzera, alokairua amaitu zelako eta gurasoak banatzeko prozesuan sartuta zeudelako. Fiskalak esan du kontraesanak daudela gaur eta instrukzio fasean egindako adierazpenen artean. Julenen aitak esan du etxeko egongelan geratu zela eta semeari anaien itsulapikoak eta beste gauza batzuk jasotzeko eskatu ziola. Ondoren zarata handia entzun omen zuen eta zer gertatzen zen galdetu zion semeari, baina ez omen zuen erantzunik jaso. Ondoren, azkar joan zen itsulapikoak zeuden logelara, gurasoena zen gelara. Uko egin dio hildako haurraren argazkiak ikusteari, eta lurrean aurkitu zuela esan du. Behin eta berriz esan du "esfortzu handia" egin behar duela gertatutakoarekin akordatzeko. Haurra gora begira jarri eta bularrean zuen labana kendu ziola adierazi du, kontziente izan gabe jokatu zuela. Aitak esan du ez duela sinetsi nahi bere buruaz beste egin zuela. Horren ondoren egin zuenaz galdetuta, Igeldo mendira igo zela eta haitzetara jauzi egiteko asmoz bertan zazpi egun egon zela jakinarazi du. "Zonbia legez nengoen, ez nuen pentsatzen, ez nuen arrazoitzen, denboraren eta guztiaren nozioa galdu nuen", azaldu du.

Santanderrek Popular erosi du, euro baten truke

Santanderrek Popular erosi du, euro baten tru...
Santanderrek Popular erosi du, euro baten truke

Ana Patricia Botinek zuzentzen duen e...
1:26 min.

Ana Patricia Botinek zuzentzen duen erakundeak 7.000 milioiko kapital handitzea egingo du

Euro bat. Kopuru sinboliko hori ordaindu du Santander bankuak Popularraren % 100 erosteko. Egunak zeramatzan Emilio Saracho buru duen finantza erakundeak burtsan galerak izaten —bere balioaren % 50etik gora galdu du—, eta Europako Banku Zentralak Popularraren bideraezintasunaz eta erortzeko arriskuaz ohartarazi zuen atzo bertan. Hala, operazioa egiteko baimena du Europako Batzordeak. Santanderrek berak ohar bidez eman du horren berri. "Ongietorria eman nahi diegu Popularreko bezero guztiei, Santander Taldeko kide dira aurrerantzean. Gogor egingo dugu lan trantsizio epe honetan eta etorkizunean ere zerbitzu ona eskaintzeko", azaldu du testuan. Europako Ebazpen Bakarreko Batzordeak onartutako salmenta prozesu lehiakor baten emaitza da operazioa, eta Espainiako Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak (FROB, gaztelaniaz) zuzendu du. Santanderrek nabarmendu duenez, Popular erosita, Espainiako finantza erakunde handiena bilakatuko da. Santander izenpean jardungo duen konpainiak 17 milioi bezero izango ditu aurrerantzean.

Hiru atxilotu Urduñan, legez kanpoko immigrazioa sustatzea egotzita

Hiru atxilotu Urduñan, legez kanpoko immigraz...
Hiru atxilotu Urduñan, legez kanpoko immigrazioa sustatzea egotzita

Legez kanpoko immigranteei Espainiako...
0:56 min.

Legez kanpoko immigranteei Espainiako Estatuan sartzen laguntzen omen zieten, eta bidaiak marihuanarekin eta haxixarekin trafikatzeko baliatzen zituztela leporatu diete

Guardia Zibilak hiru pertsona atxilotu ditu Urduñan (Bizkaia) legez kanpoko immigranteei Espainiako Estatuan sartzen laguntzea eta droga-trafikoa leporatuta, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Guardia Zibilak guztira zortzi lagun atxilotu ditu Afrika iparraldetik Espainiako Estaturako legez kanpoko immigrazioa sustatzea egotzita Bizkaian, Toledon eta Cadizen egindako operazio baten baitan. Agenteek 200 kilo haxix atzeman dituzte Algecirasen, eta marihuana Bizkaian.

7 pertsona hil dira Irango Parlamentuaren kontra egindako eraso batean

7 pertsona hil dira Irango Parlamentuaren kon...
7 pertsona hil dira Irango Parlamentuaren kontra egindako eraso batean

Estatu Islamikoak bere gain hartu dit...
3:03 min.

Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu asteazken honetan Irango Parlamentuaren eta Khomeini Irango aiatolaren mausoleoaren kontra burututako bi erasoak

Gutxienez zazpi pertsona hil eta hainbat zauritu dira Irango Parlamentuaren kontra egindako eraso batean. Antza denez, hiruzpalau gizon armatu sartu dira Parlamentuan, Teheran erdigunean, eta bertan zeuden pertsonen kontra tiro egiten hasi dira. Goizean, Irango Parlamentuaren sarreran zeuden segurtasun arduradunen kontra tiro egin du talde armatu batek. Zaindari bat larri zauritu dute, eta, legebiltzarkideek ziurtatu dutenez, hil egin da. Halaber, beste zortzi lagun zauritu dira, zaindariak eta bertan zeuden hainbat pertsona. Irango telebista kate batek ziurtatu duenez, Parlamentuan sartu den ekintzaile terrorista batek aldean zeraman lehergailua zartarazi du, barruan bi ordu baino gehiago igaro ostean. Beste albiste agentzia batzuen esanetan, berriz, erasotzaileak esku-granadak jaurti ditu. Diputatu baten hitzetan, Parlamentuan armatuta sartu den gizon bat atxilotu dute. Alabaina, erasotzaileek ihes egitea lortu dutela esan dute beste iturri batzuek. Kongresua itxi egin dute, baina Poliziak egoera kontrolpean hartu du. Minutu gutxi batzuk geroago, Khomeini Irango aiatolaren mausoleoan sartu dira hiruzpalau pertsona armatu. 1979an Iraultza Islamikoaren buruzagia izan zen Khomeini. Orduan, xahak erbestera ihes egin behar izan zuen, eta Irango aiatolak Islamiar Errepublika ezarri zuen. Egunero milaka pertsona hurbiltzen dira Khomeini Irango aiatolaren mausoleora bisita egitera. Erasotzaile bakarra zela zabaldu da hasieran, baina Irango hedabideek baieztatu dute hiruzpalau pertsona sartu direla mausoleoan. Antza denez, horietako ekintzaile suizida batek aldean zeraman lehergailua zartarazi du, beste batek bere buruaz beste egin du, Poliziak beste bat hil du eta laugarrena atxilotu egin dute. Bigarren eraso horretan, gutxienez pertsona bat hil da eta bi zauritu dira. Gainera, Khomeini Irango aiatolaren mausoleoaren inguruan aurkitutako lehergailu bat desaktibatu du Poliziak. Saudi Arabiak eta beste sei herrialdek Qatarrekin diplomazia-harremanak etetea erabaki ostean jazo da erasoa. Jarduera terroristak babesteaz gain, Iranekin lotuta dauden talde terroristak finantzatzen dituela leporatzen diote herrialde horri. Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu bi erasoak.

Gizonezko batek mailu batekin eraso dio polizia bati Parisen

Gizonezko batek mailu batekin eraso dio poliz...
Gizonezko batek mailu batekin eraso dio polizia bati Parisen

Notre Dameko katedralaren parean egin...
1:37 min.

Notre Dameko katedralaren parean egin du erasoa, "hau Siriakoaren ordainetan" oihukatuta, eta Estatu Islamiko kide dela aldarrikatu du. Beste polizia batek tiroka aurre egin dio. Biak zaurituta daude

Gizonezko batek mailu batekin eraso dio polizia bati Parisen, Notre Dame katedralaren parean, eta beste polizia batek tiroka aurre egin dio erasotzaileari, berri-agentziek zabaldu dutenez. Biak zaurituta daude. "Hau Siriakoaren ordainetan!" oihukatuta, erasotzailea katedraleko plaza zaintzeaz arduratzen diren agenteengana hurbildu da eta horietako bati mailuarekin jo dio buruan. Une horretan, beste polizia batek tiroka egin dio aurre. Mailuaz gain, sukaldean erabiltzen diren labanak antzeman dizkiote. "Segurtasun indarren aurkako erasoak etxeko tresna arruntekin egiten dituztela erakusten du horrek", erantsi du Barne ministro frantziarrak. Parisko Notre Dame katedraleko zabalgunean polizia bati eraso zion aljeriarra Metz Unibertsitateko ikaslea zen, ez zuen aurretik erradikalizazio seinalerik erakutsi eta, lehen ikerketaren arabera, bere kabuz egin zuen atentatua, Frantziako Gobernuko bozeramaleak adierazi duenez. Farid I. izenez ezagututako gizon horrek ez zuen aurretik "erradikalizatutako" jarrerarik erakutsi baina, Notre Dameko erasoa dela eta egindako adierazpenak kontuan hartuta, ikertzaileek ekintza terroristatzat hartu dute. Frantziako Poliziak bideo bat aurkitu du erasotzailearen etxean, eta Estatu Islamikoko kide dela esaten du bertan.

Hiru hildako, eskola batetik gertu izan den tiroketa batean, Utahn

Hiru hildako, eskola batetik gertu izan den t...
Hiru hildako, eskola batetik gertu izan den tiroketa batean, Utahn

Gainera, bi ume zauritu dira, horieta...
1:22 min.

Gainera, bi ume zauritu dira, horietako bat egoera kritikoan dago. Erasotzailea ere hil dute tiroketan

Hiru pertsona hil, horietako bat adingabea, eta beste bi ume zauritu dira Sandyko (Utah, AEB) auzo baten izan den tiroketa batean, eskola batetik gertu, hango Poliziak zabaldu duenez. Erasotzailea ere hil da Sandyko etxebizitza-gune batean, 16:00ak aldera, izan den tiroketa horretan. Hiriko Poliziako sarjentuaren esanetan, antza denez, gertakaria izan baino lehen "samariar on batek emakume bat hiru adingaberekin zegoela ikusi eta autoa gelditu zuen, hirurak leku horretatik ateratzeko". "Une horretan, susmagarriak samariar on horren autoaren kontra talka egin zuen (…), autotik irten eta tiroka hasi zen", esan du Nielsenek. Emakumea eta umeetako bat tiroketan hil dira, baita erasotzailea ere. "Beste ume bat ospitalerako bidean dago, egoera kritikoan, egonkor dagoen beste neskato batekin", gaineratu du. Tiroketa Brookwood lehen hezkuntzako eskolatik gertu izan da, eta ordubete baino gehiagoan itxita egon da, badaezpada.