Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-08ko bideoen artxiboa

Uztailera arte luzatu dute Bizkaiko zahar-etxeetako greba

Uztailera arte luzatu dute Bizkaiko zahar-etx...
Uztailera arte luzatu dute Bizkaiko zahar-etxeetako greba

Orain arte 200 greba egun pilatu ditu...
2:20 min.

Orain arte 200 greba egun pilatu dituzte, eta uztailaren 7ra arte gutxienez horrela jarraituko dute, patronalek sektoreko lan-hitzarmenaren negoziazioa "blokeatu" dutelako

Bizkaiko zahar-etxeetako greba uztailaren 7ra arte luzatuko dute gutxienez, ELA sindikatuko ordezkariek gaur zentroetan egindako asanbladetan adostu dutenaren arabera. Aipatu sindikatuak prentsa-ohar batean azaldu duenez, ekainaren 19an amaitzekoa zen greba luzatzea erabaki dute, uztailaren 7ra arte hain zuzen ere, aurretik zahar-etxeetako langileen lan-baldintzak hobetuko eta arautuko dituen lan-hitzarmen bat sinatzen ez badute. ELAk iragarri du hilaren 9an, 10ean eta 11n "karpa erraldoia" egongo dela jarrita Bilboko Arriaga plazan herritarrei kolektiboaren egoera “kezkagarria” azaltzeko. Sindikatuak sektoreko lan-hitzarmena, 5.000 langileri eragiten diena, negoziatzeko prozesua "blokeatzea" leporatu die hiru patronalei (Gesca, Elbe eta Lares). ELAk jakinarazi duenez, erresidentzia batzuetan enpresa batzordeak negoziatzen ari dira "blokeoa gainditzeko", Miravilla Erresidentzian, besteak beste. Bertan, zentroak eta langile batzordeak ituna egin dute soldata % 14 igotzeko eta asteko lanaldia 35 ordukoa izateko.

Hil egin da Zorrotzako sutean larri zauritu zen adineko gizonezkoa

Hil egin da Zorrotzako sutean larri zauritu z...
Hil egin da Zorrotzako sutean larri zauritu zen adineko gizonezkoa

Ezbeharrean hil ziren umeen aitona Gu...
1:45 min.

Ezbeharrean hil ziren umeen aitona Gurutzetako Ospitalean zegoen, erredura larrien unitatean, eta makina baten laguntza behar zuen arnasa hartzeko

Hil egin da Bilboko Zorrotza auzoko etxe batean izandako sutean larri zauritu zen adineko gizonezkoa. Gurutzetako Ospitalean zegoen, erredura larrien unitatean. Joan den maiatzaren 27ko ezbeharrean, bikote gazte bat eta haien bi eta hiru urteko seme-alabak hil ziren. Gainera, beste bederatzi lagun zauritu ziren, tartean gaur zendu den gizonezkoa. Sutean hildako umeen aitona zen. Gorputzaren % 30 erreta zeukan eta hainbat zauri zituen, leihotik salto egin zuelako, garretatik ihesi. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten eta handik hiru egunera bere egoerak nabarmen egin zuen okerrera. Makina baten laguntza behar zuen arnasa hartzeko. Gaur goizean hil da gizonezkoa, jasandako zauri larrien ondorioz. Haren emaztea ere Gurutzetako Ospitalean dago. Gorputzaren % 60 erreta dauka eta bere egoera larri bada ere, egonkor dago. Bilboko Udalak biktimaren familiari eta lagunei bere doluminak helarazi dizkie ohar baten bidez.

Abisu horia ezarriko dute gaur arratsaldean euriteengatik

Abisu horia ezarriko dute gaur arratsaldean e...
Abisu horia ezarriko dute gaur arratsaldean euriteengatik

15:00etatik 00:00etara egongo da in...
1:42 min.

15:00etatik 00:00etara egongo da indarrean, ordubetean metro koadroko 15 litro inguru pila daitezke eta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur, 15:00etatik 00:00etara lurraldearen barnealdean prezipitazio handiak espero baitira. Arratsaldean, hodeiak ugarituz joango dira, eta han-hemenka zaparrada ertainak eta trumoitsuak espero dira. Zenbait tokitan, zaparrada handiak izan daitezke, eta txingorra ere egin dezake, bereziki ekialdean. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke. Asteburuari begira, ostiralean, zerua hodeitsu egongo da tarteka, bereziki isurialde atlantikoan eta egunaren lehen zatian. Isurialde atlantikoan baliteke goizean zehar han-hemenka euria egitea. Halaber, tenperatura minimoetan ez da aldaketarik espero, edo gutxi jaitsiko dira. Bestalde, tenperatura maximoei dagokienez, nabarmen edo asko jaitsiko dira isurialde atlantikoan. Hurrengo egunean, larunbatean, lanbroa eta lainoa sortuko dira goizean. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da arratsaldean, bero-hodei batzuekin barnealdean. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira. Igandean ere, lanbroa eta lainoa sortuko dira goizean goiz. Hala ere, zerua hodei gutxirekin egongo da arratsaldera arte, isurialde atlantikoan behe-hodeiak agertuko baitira. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira, eta maximoak nahikoa jaitsiko dira kostaldean eta berdin jarraituko dute gainerako tokietan.

Berriz hedatu da Espainiaren mehatxu terroristaren gaineko albiste faltsua

Berriz hedatu da Espainiaren mehatxu terroris...
Berriz hedatu da Espainiaren mehatxu terroristaren gaineko albiste faltsua

Erresuma Batuan izan diren azken aten...
1:23 min.

Erresuma Batuan izan diren azken atentatuen ostean, sare sozialetan Espainian indarrean dagoen alerta terrorista mailari buruzko mezu faltsuak zabaldu dituzte. Alertak 4. mailan jarraitzen du

Azkenaldian gertatu bezala, Erresuma Batuan izan diren azken erasoen ostean, hau da, Manchesterreko atentatua eta Londresko Zubian gertatutakoa, Espainian indarrean dagoen mehatxu terroristaren gaineko albiste faltsuak zabaldu dira berriz. Azken gezurraren arabera, Espainia berehala atentatu bat jasateko arriskuan egongo litzateke eta, hortaz, garraiobide publikoak ez erabiltzea eta "garrantzizko guneetan" ez egotea eskatzen du. Beste behin ere, mezu faltsua zabaldu dute sare sozialetan, Polizia Nazionalak Twitterren duen kontuan baieztatu duenez. Izan ere, maiatzaren 25ean berraztertu zuten mehatxu terrorista azkenengoz, hau da, Manchesterreko atentatua eta hurrengo egunera. Orduan, alerta mailari eustea (4.ean, bostetik) erabaki zuen Barne Ministerioak. Hauek izan ohi dira horren moduko mezuak jasoz gero jarraitzea komeni diren pausoak; lehen gauza, ez birbidali; bigarrena, Barne Ministerioaren webgunean, edo komunikabide ziurretan, egia ala gezurra den baieztatu eta, hirugarrena, faltsua dela zabaldu.

Ignacio Echeverria espainiarra hil egin zuten Londresko atentatuan

Ignacio Echeverria espainiarra hil egin zuten...
Ignacio Echeverria espainiarra hil egin zuten Londresko atentatuan

Familiak baieztatu du gaztea biktim...
2:26 min.

Familiak baieztatu du gaztea biktimetako bat dela. Desagertuta zegoen atentatuaren ostean

Ignacio Echeverria madrildarra hil egin zuten larunbatean Londresen izandako atentatuan, familiak baieztatu duenez. Gaztea desagertuta zegoen erasoaren ostean. Gazte espainiarra "monopatinaren heroia" ezizenarekin ezaguna da Erresuma Batuan, emakume bati erasotzen ari zen terrorista bati aurre egin ziolako, monopatin batekin. Era berean, Espainiako Gobernuak "atsekabe sakona" adierazi du, Erresuma Batuko agintariek baieztatu egin baitute Ignacio Echeverria hildakoetako bat dela, Atzerri Ministerioak ohar batean publikatu duenez. "Ignacio Echeverriaren jarrera elkartasun eredua da guztiontzat", nabarmendu du Exekutiboak. Horren esanetan, espainiarrak "ausardia" erakutsi zuen "babes gabe zegoen pertsona bat babestu zuenean", "eta horrek gogorazi egiten digu batera egon behar dugula terrorismoaren aurrean". Echeverria 39 urtekoa zen, eta Ferrolen (Galizia) jaioa, baina Madrilen hazi zen. Azkenekoz atentatua izan zen lekuan ikusi zuten, hiru terroristak furgoneta batekin hainbat pertsona harrapatu eta sastatu ostean. Harrezkero, haren familia eta Espainiako Gobernua haren bila izan dira, ez baitzuten horren berri.

Mayk eta Corbynek botoa eman dute jada Erresuma Batuko hauteskundeetan

Mayk eta Corbynek botoa eman dute jada Erresu...
Mayk eta Corbynek botoa eman dute jada Erresuma Batuko hauteskundeetan

Hauteslekuek ateak ireki dituzte dago...
2:17 min.

Hauteslekuek ateak ireki dituzte dagoeneko, eta 22:00ak arte egongo dira zabalik. Antza, Mayk ez du uste bezain erraz irabaziko, Corbynek tartea estutu ostean, inkestek diotenez

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministro kontserbadoreak eta Jeremy Corbyn hautagai sozialdemokratak dagoeneko haien botoa eman dute Erresuma Batuko hauteskunde aurreratuetan. Erresuma Batuko 46,9 milioi herritar daude gaur, ekainak 8, hauteskunde aurreratuetan botoa ematera deituta. Theresa May lehen ministro kontserbadoreak aurreratu zituen bozak apirilaren 18an, "brexit"erako negoziazioei begira agintea indartzeko; baina azkenean, eraso terroristak medio, kanpaina gai horrek baldintzatu du eta hauteskundeen mapa alda liteke. Bozkatzeko prestatu dituzten ia 40.000 hauteslekuek ateak ireki dituzte hango 07:00etan (08:00etan, gurean), eta 22:00ak arte egongo dira zabalik (23:00ak, gurean). Mayk 20 puntuko abantaila zuen hauteskundeak deitu zituenean, eta gehiengoa zabaltzeko asmoa du. Egun 17 diputatuko tartea du, eta hasiera batean hori handitzea zen helburua, baina kontrakoa gerta dakioke. Izan ere, ezustean, Jeremy Corbyn sozialdemokratak gora egin du eta baliteke kontserbadoreek gehiengoa galtzea. Kasu horretan, alderdiak itunak egitera behartuta egongo lirateke. Corbynek jarraitzaile ugari du, baina talde parlamentarioan ez du horrelako babesik. Gaur egun laboristek 229 eserleku dituzte, 2015eko hauteskundeetan botoen % 30,4 eskuratuta, eta hori gainditzea du jomugan. Opiniumek berriki egin duen inkestaren arabera, kontserbadoreek irabaziko dituzte hauteskundeak % 43ko babesarekin, eta laboristek % 36aren babesa lortuko dute. Azken egunotako beste inkesta batzuk, ordea, berdinketa ere aurreikusi dute.

104 bidaiari zeramatzan hegazkin militar bat erori da Birmania ekialdean

104 bidaiari zeramatzan hegazkin militar bat ...
104 bidaiari zeramatzan hegazkin militar bat erori da Birmania ekialdean

Guztira 104 bidaiari zihoazen hegazki...
1:40 min.

Guztira 104 bidaiari zihoazen hegazkinean; horietatik 90 militarrak eta haien senideak ziren, eta gainontzeko hamalauak hegazkina gidatzeko tripulazioko langileak

104 pertsona zeramatzan hegazkin militar bat erori da Birmania hego-ekialdean (Myanmar). Hegazkina Myeik hiritik abiatu da, baina aireratu eta minutu gutxira harremanak eten dira. Bilaketa lanak egiteko lekura hurbildu diren larrialdi zerbitzuek hegazkin militar horren fuselajearen parte bat aurkitu dute uretan, Dawei hiritik gertu. Birmaniako Armada harremanetan zegoen hegazkin horretako tripulazioarekin, baina une batetik bestera eten egin da, Dawei hiritik gertu zihoazenean. Hegazkin-istripua Myeik hiritik ehun bat kilometrora izan da. Armadak 2016ko martxoan eskuratu zuen Y-8F-200 hegazkin militarra. Txinan ekoiztutako hegazkin horrek orain arte 809 ordu eginak zituen hegaldietan, eta Rangun hirian lur hartu beharra zuen. Alabaina, aireratu eta handik minutu gutxira desagertu da. Guztira 104 pertsona zihoazen hegazkinean; horietatik 90 militarrak eta haien senideak ziren, eta gainontzeko hamalauak hegazkina gidatzeko tripulazioko langileak. Larrialdi zerbitzuak tokian dira jada, eta sei itsasontziz gain hiru hegazkin dabiltza bilaketa lanak egiten. Armadak ez du baztertu hegazkin-istriputik norbait bizirik atera ahal izatea, eta erreskate lanekin aurrera jarraitzen dute. 2016ko otsailean bost pertsona hil ziren Naipyido hirian (Birmania) izandako beste hegazkin-istripu batean.