Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-09ko bideoen artxiboa

Antigua auziko forentseen esanetan, posible da istripuaren hipotesia

Antigua auziko forentseen esanetan, posible d...
Antigua auziko forentseen esanetan, posible da istripuaren hipotesia

Adierazi dutenez, hildakoak jasan zue...
2:17 min.

Adierazi dutenez, hildakoak jasan zuen zauria 'erabat bateragarria da' defentsak planteatzen duen istripuaren hipotesiarekin

Luis Miguel Querejeta Auzitegi Medikuntzako Institutuko forentseak gaur planteatu duenez, Donostiako Antigua auzoko etxe batean 2011. urtean labankadaz hilda aurkitu zuten 13 urteko mutikoari gertatutakoa erabat bateragarria da defentsak planteatzen duen istripuaren hipotesiarekin. Umearen aitari semea hil izana leporatzen diote, baina hark ukatu egin du eta errugabetzat jo du bere burua. Bere esanetan, gertatutakoa istripu bat izan zen, uste baitu adingabeak, labana batez itsulapiko bat irekitzen ari zela, bere bularra sastatu zuela. Gipuzkoako Fiskaltzak 18 urteko kartzela-zigorra eskatzen ari da prozesatuarentzat; emazte ohi eta hildakoaren amak, berriz, 20 urte eskatu ditu. Bestalde, defentsak akusatua libre uzteko eskaria egin du. Querejetak bere lantaldea osatzen duten beste bi forentseen bozeramaile lanak egin ditu, eta bere agerraldian hildakoaren hilotzari egindako autopsian ateratako argazkiak erakutsi ditu.

Astelehenean udako ordutegi berria ezarriko du Renfek

Astelehenean udako ordutegi berria ezarriko d...
Astelehenean udako ordutegi berria ezarriko du Renfek

Ordutegi berriak udaldiko eskari bere...
1:35 min.

Ordutegi berriak udaldiko eskari bereziari moldatuko dituzte. Goizez Aldiriko trenen zerbitzua murriztuko duten arren, arratsaldez nabariagoa izango da trenen joan-etorria

Renfek Aldiriko trenen ordutegiak udaldira egokituko ditu astelehenetik aurrera, konpainiak berak eta Sustapen Ministerioak jakitera eman dutenez. Ordutegi berriak udaldiko eskari bereziari moldatuko dituzte. Goizez Aldiriko trenen zerbitzua murriztuko duten arren, arratsaldez nabariagoa izango da trenen joan-etorria. Ordutegi berriak, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldiriko nukleoak osatzen duten geltokietan kokatutako iragarki errotuluetan aurki daitezke. Ordutegi berriak, udaldiko eskari bereziari moldatuak, irailaren 10era bitartean egongo dira indarrean. Halaber, Renfe Aldiriak, gainerako urtean zehar bezala, 'Gau Jaia' trenen zerbitzuen eskaintza izango du udaldiaren ostiral eta larunbatetako gauetan. Bestalde, udan eskainiko diren ohiko gaueko zerbitzuez gain, Bilboko Aste Nagusian (Abuztua) ospatuko den egunetan tren zerbitzu bereziak eskainiko dira ere. Bestalde, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanek eragina izango dute uztailaren 10era arte Lezo-Errenteria eta Irun artean eskaintzen dituzten zerbitzuetan. Gauzak horrela, 22:30tik 06:30ak arte Aldiriko trenak ez dute ibilbide hori egingo. Gauzak horrela, uztailaren 10era bitartean Irunen Aldiriko trena hartu nahi duten pertsona guztiek Euskotrenek Irun eta Pasaia artean eskaintzen duen zerbitzua erabili dezakete.

Hegaldiak Bilboko aireportutik Granadara, abendutik aurrera

Hegaldiak Bilboko aireportutik Granadara, abe...
Hegaldiak Bilboko aireportutik Granadara, abendutik aurrera

Vueling hegaldi merkeak eskaintzen di...
1:00 min.

Vueling hegaldi merkeak eskaintzen dituen konpainiak astean hiru hegaldi eskainiko ditu Andaluziako hiri horretara joateko

2017ko abendutik hasita, hegaldiak izango dira Bilbotik Granadara, Federico Garcia Lorca Granada-Jaen aireportura, Vueling hegazkin konpainiaren eskutik. Granadako Probintziako Turismo Patronatuak jakinarazi duenez, Airbus A320 motako hegazkinekin eskainiko dute zerbitzua (180 bidaiari hartzeko ahalmena dute). Txartelak asteon jarriko dituzte salgai. Astean hiru hegaldi eskainiko ditu Vuelingek Loiuko aireportutik Granadara. Patronatuaren arabera, aire-ibilbide berri hau "estrategikoa da probintziako garapen turistiko eta ekonomikorako", euskal merkatua asko haziko den aurreikuspena baitute.

Urriaren 1ean izango da Kataluniako erreferenduma

Urriaren 1ean izango da Kataluniako erreferen...
Urriaren 1ean izango da Kataluniako erreferenduma

Puigdemontek iragarri duenez, hauxe i...
2:13 min.

Puigdemontek iragarri duenez, hauxe izango da galdera: Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?

2017ko urriaren 1ean Generalitateak honakoa itaunduko die herritarrei: Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa? Erreferendumaren galdera eta data iragarri ditu gaur Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak Generalitatearen jauregian egindako agerraldian. Kataluniako Gobernuaren Kontseilu Exekutiboak bilera egin zuen atzo goizean, eta bertan adostu du presidenteak irakurritako adierazpen instituzionala. Iragarpena Puigdemonteren ahotsean egin badute ere, ondoan izan dira Oriol Junqueras presidenteordea eta Carme Forcadell Parlamentuko presidentea. Kataluniako Gobernuaren gainerako kideak eta Junts Pel Si eta CUP alderdietako diputatuak ere babesa ematen izan dira. Katalunia bezalako "milaka urteko nazio batek duen autodeterminazio eskubide legitimoa" erabilita egingo dute erreferenduma, eta emaitza betetzeko "konpromisoa" hartu du Puigdemont buru duen gobernuak. Boto-paperak katalanez, gazteleraz eta araneraz (Katalunian ofizial diren hiru hizkuntzak) egongo dira, zehaztu duenez. Galderari "bai" ala "ez" erantzun ahalko diete herritarrek. Gogorarazi duenez, "mundu osoan" azaldu dute Kataluniako auzia, eta Estatuarekin "behin eta berriz" bilatu dute akordioa, negoziatzeko "borondate irmoa" erakutsita. Saiakerak saiakera, eta "Katalunia legealdiaren azken txanpara heltzen ari den honetan", Puigdemontek ohartarazi du ez dutela "baiezko bakar bat ere jaso", eta horrenbestez, Parlamentuak hartutako konpromisoari jarraiki, independentziaren inguruko galdeketa deituko dutela iragarri du.

Urak Nafarroako kale eta etxabe batzuk hartu ditu 10 minutuan

Urak Nafarroako kale eta etxabe batzuk hartu ...
Urak Nafarroako kale eta etxabe batzuk hartu ditu 10 minutuan

Hamar minutuan, urak autoak harrapatu...
1:54 min.

Hamar minutuan, urak autoak harrapatu ditu, eta gidariek zailtasunak izan dituzte, errepidean ur baltsa handiak sortu baitira

Ostegun gauean Nafarroan izandako euri-jasa handiak uholde txikiak eragin ditu han-hemenka, eta zenbait tokitan kaleak eta etxabeak urez bete dira. Hamar minutuan, urak autoak harrapatu ditu, eta gidariek zailtasunak izan dituzte errepidean ur baltsa handiak sortu baitira. Ekaitzak inguru hauetan eragin ditu kalte handienak: Nafarroako Erdialdea, Erribera eta Estellerria. Nafarroako Gobernuaren estazio meteorologikoek bildutako datuen arabera, euri-jasa handienak Tafallan izan dira, ordubetean metro koadroko 46,2 litro inguru pilatu baitira. Halaber, San Martin Unx udalerrian metro koadroko 41,8 litro bildu dira; Tuteran, 39,6; eta Mirandan, 35,6. Euriaz gain, trumoiak eta tximistak entzun eta ikusi ziren Nafarroan, eta 50 kilometro orduko abiadura gainditu zituzten haize-boladek arazoak sortu zituzten hainbat udalerritan. Ekaitzak uholde txikiak eragin zituen, eta udalerri askotako kaleak eta etxabeak urez bete ziren. Urak autoak harrapatu zituen, eta tximistek kalte materialak sortu zituzten. Valtierran, esaterako, NA134 errepidean, zulo bat eragin zuen. Haizeak zuhaitzak eta hesiak bota zituen, eta gidariek ere zailtasun handiak izan zituzten errepidean. Gainera, elektrizitatea eten egin zen zenbait tokitan. Erriberan, txingor-ekaitza izan zen atzo, eta eragindako kalteen zenbatekoa neurtzen hasi dira jada.

Mayren Alderdi Kontserbadoreak irabazi du, baina gehiengo osoa galduta

Mayren Alderdi Kontserbadoreak irabazi du, ba...
Mayren Alderdi Kontserbadoreak irabazi du, baina gehiengo osoa galduta

Momentura arte, 318 eserleku lortu di...
2:52 min.

Momentura arte, 318 eserleku lortu ditu (aurrekoan baino 12 gutxiago), laboristen 261en aurrean. Mayk egonkortasunaren aldeko aldarria egin du, eta Corbynek dimititzea eskatu dio

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak ordezkatzen duen Alderdi Kontserbadoreak hauteskundeak irabazi ditu, 318 (aurrekoetan baino 12 gutxiago) eserleku eskuratuta. Gehiengo osoa 326 eserlekurekin eskuratzen da. BBCk telebista kateak jasotako datuen arabera, Alderdi Laboristak 261 (29 gehiago) eserleku lortu ditu. Laboristak emaitzen buruan izan dira zenbaketaren zati handi batean. Horien bien atzetik, Alderdi Nazional Eskoziarra (SNP), 35 eserlekurekin (-21); Liberal Demokratak, 12rekin (+4); DUP 10ekin (+2) eta, Sinn Fein, 7rekin. Joera behin betiko emaitzekin baieztatuz gero, lehen ministroak hauteskundeak aurreratzeko egindako apustua antzua litzateke, bere helburua Westminsterren zuen 17 eserlekuko tartea zabaltzea baizen. Mayk berak esan du ostiral honetan herrialdeak "egonkortasun bolada" bat behar duela eta, gaineratu duenez, bera beti jardun da nazioaren interesen alde. Hala, bere alderdiak hauteskundeak irabazten baditu, esan duenaren arabera, egonkortasuna kontserbadoreen esku egongo da, eta hori da egingo duena. Theresa Mayk Buckingham jauregira joko du gaur Isabel II.a erreginari Gobernua osatzeko moduan egongo dela esateko, nahiz eta gehiengo osoa lortu ez duen. BBCren arabera, Mayk Alderdi Unionista Demokratikoaren babesa izango luke, Ipar Irlandari dagozkion 18 eserlekuetatik 10 eskuratu ostean. Jeremy Corbyn Alderdi Laboristaren buruzagiak gaur, ostirala, adierazi duenez, alderdia Erresuma Batua "zerbitzatzeko prest" dago. BBCn egindako adierazpenetan, halere, argi utzi du ez dutela akordiorik ez itunik egingo. Hala ere, Alderdi Laboristaren bozeramaleak iragarri duenez, laboristak gutxiengodun gobernua osatzen saiatuko dira Erresuma Batuan, Alderdi Kontserbadorearen ezegonkortasunagatik, gehiengo osoa galdu ostean. Gainera, Corbynek Mayren dimisioa eskatu du berriz eta, hauteskundeen emaitzak gorabehera, 'brexit'aren gaineko negoziazioek aurrera egiten jarraitu behar dutela azpimarratu du.