Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-12ko bideoen artxiboa

Herritar talde batek gose greba hasiko du erraustegiaren aurka

Herritar talde batek gose greba hasiko du err...
Herritar talde batek gose greba hasiko du erraustegiaren aurka

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko pa...
1:33 min.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko partaide batzuek asteazkenean hasiko dute astebeteko gose greba, haren “ondorio kaltegarriak” salatzeko

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko partaide batzuek astebeteko gose greba hasiko dute asteazkenean, Zubietako erraustegiaren kontra, “ondorio kaltegarriak” salatzeko. Donostian, Gipuzkoa plazan, Teresa Lopez de Muniain eta Iñaki Armendarizek prentsaurreko bat eman dute, Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren izenean. Testu bat irakurri dute euskaraz eta gazteleraz; ez dutela amore emango jakinarazi dute “azken herritarrak proiektu xahutzailea eta osasunarentzat oso kaltegarria dena inpostu nahi dutela jakin arte”. Gainera, “Euskal Herrian eta Europa osoan zapalketa sortzen duten politika antisozialak” kritikatu dituzte. Zubietako errautegi proiektua “klase politikoaren eta multinazionalen arteko sinbiosiaren eredu argia” dela nabarmendu dute. Azaldu dutenez, gose greba asteazkenean hasiko dute, 19:00etan, Easo plazan, Udalak onartuz gero, izan ere, leku publikoa “adierazteko eta protestatzeko” erabiltzeko “oztopoak eta mugak” jartzen ari dela deitoratu dute.

Kanpoko igerilekuak ireki dituzte Bilbon; aurten ez da txanoa jantzi behar

Kanpoko igerilekuak ireki dituzte Bilbon; aur...
Kanpoko igerilekuak ireki dituzte Bilbon; aurten ez da txanoa jantzi behar

Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako ...
2:12 min.

Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako instalazioak zabalik egongo dira irailaren 10era arte. Eguzkia hartu eta topless egitea ere baimenduta dago

Bilbon kanpoko igerilekuak ireki dituzte dagoeneko, hau da, Artxandan, Errekalden eta Txurdinagan. Aurten, baina, ez da derrigorrezkoa txanoa janztea igeri egiteko, Udalak adierazi duenez. Kirol zinegotzia Txurdinagako igerilekuan izan da gaur aurreko larunbatean denboraldia modu ofizialean zabaldu ostean. Kanpoko instalazio horiek, udako denboraldia dela eta, irailaren 10era arte egongo dira zabalik. Ekainean, uztailean eta abuztuan, kanpoko igerilekuak 10:00etatik 21:00etara irekiko dituzte, etenik gabe. Irailean zabalik egongo den 10 egunetan, ostera, 20:00etan itxiko dute. Urtero legez, Bilbao Kirolak 10egunetarako bonoa eskaintzen die erabiltzaileei, 36,05 eurotan (helduen kasuan) eta 18,05 eurotan (umeentzat). Bonoak salgai daude jada, kiroldegietan, uztailaren 16ra arte eta, erosiz gero, % 25 aurreztu daiteke. Aurten, txanoa derrigorrez jantzi behar ez izatea da berritasuna. Aldaketa honek, baina, Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako igerilekuetan eragingo du. Gainera, hiru instalazio horietan, eguzkia hartu eta topless egitea ere baimenduta dago. Gainerako udal-igerilekuetan (hau da, barrukoak) derrigorrezkoa da txanoa erabiltzea, buruan ilerik ez dutenentzat izan ezik (burusoilak eta ilea moztuta dutenek). Bestalde, debekatuta jarraituko du igerilekuen gunean kaleko arroparekin edo oinetakoekin sartzeak, baita txalupak, hegatsak, baloiak, koltxonetak eta bestelako objektu pneumatikoak erabiltzea ere. Era berean, galarazita dago jan eta edatea, baimendutako guneetan izan ezik, eta erretzea, edonon. 12 urtetik beherako adingabeek heldu batekin sartu beharko dute instalaziootan. Heldu bakoitzak bost adingabe ahal izango ditu ardurapean, gehienez.

Popularraren goi-kargu ohien kontrako kereila aurkeztu du OCUk

Popularraren goi-kargu ohien kontrako kereila...
Popularraren goi-kargu ohien kontrako kereila aurkeztu du OCUk

2016ko zuzendaritzaren kontrakoa da s...
2:34 min.

2016ko zuzendaritzaren kontrakoa da salaketa, "benetakoak ez ziren kontu" batzuk aurkeztu zituelako

OCU kontsumitzaile eta erabiltzaileek erakundeak kereila aurkeztu du gaur Auzitegi Nazionalean 2016an Popular banketxearen goi-kargu zirenen kontra, iruzurra eta kontabilitatea faltsua egotzita. Kereila euren aurrezkiak galdu dituzten 305.000 pertsonen izenean aurkeztu dute. Kereilak honakoak ditu jomuga: Angel Ron banketxeko presidente ohia, presidenteorde izandakoa, kontseilari delegatu ohia, eta banketxeren kontuak ikuskatu zituen enpresa (PriceWaterhouseCoopers PwC) eta ikuskaritza hura sinatu zuen bazkidea. 2016an banketxearen arduradun zirenen kontra jo du OCUk, ez hondoa jo duenean zegoenaren aurka. "Popularraren akziodunek eta bonuren jabeek kalte-ordaina jasotzea nahi du OCUk, eta iruzurraren erantzuleak justiziaren aurrera eramango ditugu horretarako. Bi delitu egin dituztela uste dugu: kontabilitate faltsua aurkeztu eta iruzurra egitea. Izapideak abiatu eta erantzukizunak zehaztu behar dituzte", azaldu du kereila aurkeztu duen abokatuak. Bestalde, OCUren bozeramaileak adierazi duenez, elkarteak ez du baztertzen beste bide batzuk erabiltzea "aurreztaile txikiek galdutako dirutza berreskuratzeko". Popularraren azken kapital handitzean aurkeztutako kontuak "ez ziren benetakoak", eta horiek aintzat hartuta egin zuten inbertsioa milaka pertsonak. Kontu faltsu horiek aurkeztu zituzten goi-kargudunak dira banketxearen "porrotaren erantzule", eta horien kontra jo dute. OCUren bozeramailearen ustez, Espainiako Bankuak, Balore Merkatuaren Batzordeak eta Ekonomia Ministerioak ere badute erantzukizuna: "Luis de Guindos jaunari galdetu beharko diogu. Izan ere, Popular banketxea erakunde kaudimenduna zela zioen... Zer gertatu da bi astetan ba?".

Zazpi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakumezkoen salerosketa egotzita

Zazpi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emak...
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakumezkoen salerosketa egotzita

Operazio berean, beste pertsona bat a...
2:02 min.

Operazio berean, beste pertsona bat atxilotu dute Madrilen. Hiru emakume eta bost gizon dira atxilotuak, denak nigeriarrak. Biktimak ere Nigeriakoak dira

Sexualki esplotatzeko asmoz emakumeak salerosten zituen antolakuntza bat desegin du Polizia Nazionalak, Nafarroan zazpi kide eta Madrilen beste bat atxilotuta. Guztiak espetxeratu egin dituzte, fidantzarik gabe. Operazioan bost biktima askatu eta zortzi pertsona atxilotu dituzte: hiru emakume eta bost gizon. Guztiak nigeriarrak dira. Zazpi Iruñean hartu dituzte atxilo eta beste bat Parlan, Madrilen. Antolakuntzak Nigeriako emakume gazteak biltzen zituen. Baldintza penagarrietan Afrikan barrena bidaia luzea egin eta gero, Libiara iritsi eta Italiatik barrena Espainiara heltzen ziren. Orduan, industrialdeetan prostituitzera behartzen zituzten. Iruñeko Los Agustinos industrialdean adin txikiko bat prostituitzen ikusi zuen Poliziak, eta orduan ekin zioten ikerketari. Biktimari babesa eta laguntza eskaini eta gero, operazioa abiatu zen. Hiru emakume nigeriarrek gidatzen zuten antolakuntza. Agenteen esanetan, urteak zeramatzaten herrikideak esplotatzen. Promes faltsuak eginda biltzen zituzten behar handia zuten biktimak. Budu erritualak egiten zizkieten, hil egingo zituztela mehatxatzeaz gain.

Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio Echeverria, Londresen

Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio E...
Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio Echeverria, Londresen

Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera ...
1:29 min.

Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean

Ignacio Echeverria madrildarra bizkarrean labankada jasota hil zen, joan den astean, Londresen izandako atentatuan. Hala dago jasota haren heriotza-ziurtagirian, Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako ministerioak jakitera eman duenez. Ekainaren 3an izan ziren erasoak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan, 22:00ak aldera. Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu zituzten Londresko Zubian, tabernaz eta jatetxez beteta dagoen Borough Market azokara bidean. Madrildarraren gorpua larunbateko 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean. Terroristetako bat kamioi bat alokatzen ahalegindu zen erasoa baino lehen baina ezin izan zuen ibilgailu astuna alokatu, egindako ordainketak huts egin zuelako. Beraz, asmoa aldatu, eta azkenean atentatuan zenbait biktima harrapatzeko erabilitako Renault markako furgoneta txuria alokatu zuen. Londresko metropoliko poliziaren talde antiterroristaren buruzagiaren esanetan, ezbeharra "askoz ere larriagoa izan zitekeen", terroristak kamioia alokatzea lortu izan balu.

Auto batek gutxienez 8 oinezko harrapatu eta zauritu ditu Amsterdamen

Auto batek gutxienez 8 oinezko harrapatu eta ...
Auto batek gutxienez 8 oinezko harrapatu eta zauritu ditu Amsterdamen

Poliziak jakitera eman duenez, ez dir...
1:07 min.

Poliziak jakitera eman duenez, ez dirudi 'gertakaria nahita eragindakoa izan denik'

Gutxienez zortzi pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Amsterdameko tren geltoki aurrean auto batek hainbat oinezko aurretik eraman ostean. Poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, ez du uste gertakaria nahita eragindakoa izan denik. Autoa debekatuta dagoen leku batean egon da aparkatuta, eta Polizia gidariari horren berri ematera joan denean, hark ihes egiteari ekin dio, eta bidean hainbat oinezko harrapatu ditu. Azkenerako, autoa Amsterdameko metroko sarrera batean geratu da. Zaurituetako bi zauri larriekin eraman dituzte ospitalera, eta beste sei lekuan bertan artatu dituzte. Poliziak gidaria atxilotu du, eta hasiera batean egindako galdeketaren arabera, Poliziak uste du autoaren kontrola galdu duela eta ez duela nahita egin.

Ia 3.000 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan

Ia 3.000 pertsona erreskatatu dituzte astebur...
Ia 3.000 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan

Urte hasi zenetik, 1.720 lagun hil di...
0:57 min.

Urte hasi zenetik, 1.720 lagun hil dira itsasbide horretan, eta 60.000k Italiara heltzea lortu dute

1.200 bat pertsona erreskatatu dituzte igandean Mediterraneo erdialdean egindako 11 operaziotan, eta larunbatean beste 1.650 erreskatatu zituzten 12 operatibotan, Italiako Guardia Costierak azaldu duenez. Larunbatean, 1.650 bat izan ziren Mediterraneoko uretatik ateratako lagunak, aipatutako 12 operaziotan. 9 txalupa pneumatikoetan eta 3 bateletan topatu zituzten. Urte hasi zenetik, 60.000 pertsona heldu dira Italiara Mediterraneoko itsasbidea eginez. 1.720, aldiz, hil dira saiakeran, ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak zabaldutako azken txostenaren arabera.