Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-13ko bideoen artxiboa

UGTk eta CCOOk ostalaritzako hitzarmenaren kontra egingo dutela salatu dute

UGTk eta CCOOk ostalaritzako hitzarmenaren ko...
UGTk eta CCOOk ostalaritzako hitzarmenaren kontra egingo dutela salatu dute

ELAk eta LABek ohartarazi dutenez, in...
2:17 min.

ELAk eta LABek ohartarazi dutenez, inpugnazioak 12.000 langileren baldintzak okertuko ditu, soldatak jaitsita eta lanorduak handituz

ELA eta LAB sindikatuek ohartarazi dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko ostalaritzako lan-hitzarmena inpugnatzea erabaki dute CCOOk, UGTk eta Estatuko patronalak. Joan urtarrilean ituna egin zuten sindikatu abertzaleek eta Confebaskek, euskal hitzarmenei lehentasuna emateko. ELAko eta LABeko idazkari nagusiak Bilbon egin duten agerraldian euskal langileak eta bertoko hitzarmenak defendatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. CCOOk, UGTk eta Estatuko patronalak inpugnazioa gauzatzen badute, langileen baldintzak nabarmen okertuko direla gogoratu dute. EAEko ostalaritza sektorean 45.000 behargin daude eta horietako 12.000 daude aipatu hitzarmenean, ospitaletako eta ikastetxetako jantokietako ostalariak, adibidez. Euskal ituna bertan behera utziz gero, langile horien soldatak % 50ean jaitsiko liratekeela eta urteko lanaldia 50 ordutan handituko litzatekeela ohartarazi dute. Bi sindikatuen iritzian, “kontraesana” litzateke Estatuko patronalak Confebaskek eta Ostalarien Federazioak sinatutako akordio bat inpugnatzea. Akordio horrek Espainiako legedia urratzen duela diote CCOOk, UGTk eta Estatuko patronalak. Bestalde, CCOO sindikatuak ohar bidez esan du Euskal Autonomia Erkidegoan “egiturazko akordioak” daudela, baina “ez ostalaritzako hitzarmenak”, eta, hortaz, ELA eta LAB “nahasmena eragiten” ari direla salatu du. “Ezinezkoa da existitzen ez den zerbait salatzea”, nabarmendu du.

Santurtziko jaietan kaleak trafikoari ixtea aztergai, erasoak galarazteko

Santurtziko jaietan kaleak trafikoari ixtea a...
Santurtziko jaietan kaleak trafikoari ixtea aztergai, erasoak galarazteko

Aintzane Urkijo (EAJ) alkateak jakina...
1:12 min.

Aintzane Urkijo (EAJ) alkateak jakinarazi duenez, Nizako edo Londreseko antzeko atentatu jihadistak galarazteko neurria izango litzateke

Santurtziko alkateak jakinarazi duenez, udal teknikariek osatutako segurtasun batzorde bat aztertzen ari da jaietan kale batzuk trafikoari ixteko aukera, Nizako edo Londreseko antzeko atentatu jihadistak, ibilgailuekin eginak, galarazteko neurri gisa. Tele7n egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Santurtziko karmenak, Bizkaiko ezagunenetakoak, uztailaren 14tik 22ra izango dira, eta teknikariak aztertzen ari dira egoera, "oso gustukoak izango ez diren" neurriak hartu ala ez erabakitzeko. "Zerbait egin beharko da", gaineratu du. "Guztia denon segurtasunagatik", adierazi du, Santurtziko karmenetan leku berean (txosnak, kontzertuak…) "jende andana" biltzen dela gogorarazi aurretik.

55 urteko emakume bat hil dute Granadan, bikotekideak antza

55 urteko emakume bat hil dute Granadan, biko...
55 urteko emakume bat hil dute Granadan, bikotekideak antza

Ustezko hiltzailea, 50 urteko gizonez...
1:10 min.

Ustezko hiltzailea, 50 urteko gizonezkoa, bere kabuz aurkeztu da Guardia Zibilaren Aurrera

55 urteko emakume bat hil du, ustez, 50 urteko bere bikotekideak Granadako Las Gabias udalerrian. Ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Guardia Zibilaren aurrean. Emakume batek eman dio 04:30ak aldera abisua Guardia Zibilari, pertsona batek etxeko atea jo diola bere aitak ama hil duela esanez. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, patruila bat bikotearen etxebizitzara joan da eta emakumearen gorpua lurrean topatu dute, arma bat eta bala zorro bat alboan zituela. Hasiera batean ustezko hiltzaileak ihes egin badu ere, 06:00ak aldera bere burua entregatu du Guardia Zibilaren aurrean.

14,7 milioi euroko iruzurra egitea egotzi dio Fiskaltzak Ronaldori

14,7 milioi euroko iruzurra egitea egotzi dio...
14,7 milioi euroko iruzurra egitea egotzi dio Fiskaltzak Ronaldori

Ogasunari ez ordaintzeko 'egitura soz...
1:16 min.

Ogasunari ez ordaintzeko 'egitura sozietario' batez baliatzea leporatu dio Ministerio Publikoak futbolariari

Madrilgo Fiskaltzak Cristiano Ronaldo Real Madrileko futbolariaren kontrako salaketa aurkeztu du 14,7 milioi euroko iruzurra egitea leporatuta. Fiskaltzaren aburuz, Ogasunari "kontzienteki" ez ordaintzeko 'egitura sozietario' batez baliatu da futbolaria. Ministerio Publikoak Pozuelo de Alarconeko (Madril) Instrukzio Epaitegiaren aurrean aurkeztutako idatzian, Ogasun Publikoaren kontrako lau delitu egotzi dizkio Ronaldori. Guztira, 14.768.897 euroko zerga iruzurra egitea leporatu dio. Lionel Messi Bartzelonako jokalariaren aurka Auzitegi Gorenak hartu berri duen epaia aipatzen du Fiskaltzak bere idatzian. Fiskalak uste du Ronaldo 2010ean sortutako egitura sozietario batez baliatu dela irudi eskubideengatik lortutako irabaziak Ogasunari ez aitortzeko. Jarrera horrekin, futbolaria "kontzienteki eta modu boluntarioan" ari da urratzen dagozkion zergak ordaintzeko betebeharra, Fiskaltzaren esanetan.

600 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Moskun eta San Petersburgon

600 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte M...
600 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Moskun eta San Petersburgon

Atxilotuen artean Navalni oposizioare...
2:34 min.

Atxilotuen artean Navalni oposizioaren burua dago eta, gainera, 30 eguneko kartzela zigorra jaso du ustelkeriaren aurkako manifestazioak deitzeagatik, baimenik izan Gabe

600 manifestari baino gehiago, tartean Alexei Navalni oposizioko burua, atxilotu dituzte Mosku eta San Petersburgo Errusiako hirietan ustelkeriaren aurka egindako manifestazioetan, agintari errusiarrek zabaldu dutenez. Navalnik berak 30 eguneko espetxe zigorra jaso du protestak deitzeagatik eta, horrela, manifestazio deialdien inguruko legea urratzeagatik. Moskun 150 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, eta beste 500 bat San Petersburgon (herrialdeko bigarren hiria). Moskun 4.500 bat manifestari elkartu dira eta beste 3.500 San Petersburgon, beti ere agintarien arabera. Aurretik, Poliziak Navalni atxilotu du, etxetik irteten ari zela, Mosku erdiguneko protestara joatekoa zenean, bere emazteak Twitterren iragarri duenez. Moskuko Barne Sailak baieztatu du, bere aldetik, Navalni atxilotu eta polizia-etxera eraman dutela arau-hausteen berri emateko, mitin eta manifestazioen araudia urratu eta polizia-agente baten agindua ez betetzea leporatu diote. Moskun 2011n eta 2012an Putinen aurka egindako protesta jendetsuetako oposatzaile adierazgarrienetako bat izan zen Navalni. Gainera, bigarren hautagairik bozkatuena izan zen Moskuko hauteskundeetan. Horrez gain, bere kontra ezarritako bi zigor bertan behera geratu dira, horietako bat 5 urtekoa, Kirovles zur-enpresan dirua bidegabe erabiltzeagatik eta, bestea, 3 urte eta 6 hilabetekoa, Yves Rocher enpresari iruzurra egitegatik. Navalniren esanetan, auzi horiek bera isilarazteko saiakera politikoak izan dira.

Fiskalak Konstituziogilearen aurka jarritako helegitea baztertu du Gorenak

Fiskalak Konstituziogilearen aurka jarritako ...
Fiskalak Konstituziogilearen aurka jarritako helegitea baztertu du Gorenak

'Pretentsio gehiegi modu traketsean p...
1:28 min.

'Pretentsio gehiegi modu traketsean pilatzen saiatzeagatik' helegitea ezin duela onartu azaldu du auzitegiak

Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak joan den ostegunean Nicolas Madurok proposatutako prozesu konstituziogilearen aurkako helegitea baztertu du Justizia Auzitegi Gorenak. Uztailaren 30ean Asanblada Nazional Konstituziogilea aukeratzeko egindako deia bertan behera uztea eskatu zuen fiskalak joan den ostegunean. Izan ere, tresna hau bultzatzen duen presidentzia-dekretua "ez dela legezkoa" argudiatu zuen. Hori baino lehen, Areto Konstituzionalak Maduroren ekimena onartzeko hartutako erabakia argitzea eskatu zuen. Ortegaren aburuz, ezinezkoa da prozesua abiatzea hautesleei ados dauden ala ez galdetu gabe. Bai Ortega Diazek bai oposizioko MUD alderdiak venezuelarrei helegitearekin bat egiteko deia egin zien joan den astean. Gainera, Luisa Ortega Diazek Auzitegi Goreneko 33 epaileren izendapenak baliorik gabe uzteko eskatu du, 2015eko abenduaren 23an egindako aukeraketa prozesua irregularra izan zela iritzita.

6,3 graduko lurrikara bat izan da Egeo itsasoko ekialdeko kostan

6,3 graduko lurrikara bat izan da Egeo itsaso...
6,3 graduko lurrikara bat izan da Egeo itsasoko ekialdeko kostan

Turkiako eta Greziako hainbat tokitan...
1:23 min.

Turkiako eta Greziako hainbat tokitan sentitu dute astindua

Richter eskalan 6,3 graduko lurrikara izan da atzo arratsaldean Egeo itsasoko ekialdeko kostan, eta Lesbos uhartean (Grezia) eta Turkiako Esmirna, Bursa eta Istanbul hirietan sentitu dute astindua. Dena den, oraingoz ez dute hildakoen edota garrantzi handiko kalte materialen berririk eman. Lurrikarak itsasoan izan du epizentroa, Greziako Lesbos uhartearen eta Turkiako Karaburun herriaren artean, Turkiako Kandilli institutu sismologikoak jakinarazi duenez, bertan 15:28ak zirenean. Esmirna hiria -Turkiako hirugarren hiririk handiena- lurrikararen epizentrotik 60 kilometrora badago ere, agintariek ez dute oraingoz hildakoen edota kalte materialen berri eman. Dena den, Greziako Lesbos uhartean 43 urteko emakume bat hil egin da bere etxea erori ostean. Astindua Istanbuleko hainbat etxebizitzatan ere sentitu dute, epizentrotik 500 kilometro baino gehiagora.