Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-16ko bideoen artxiboa

Poliziak ez du deliturik ikusten Iñaki Ellakuriaren aurkako irainetan

Poliziak ez du deliturik ikusten Iñaki Ellaku...
Poliziak ez du deliturik ikusten Iñaki Ellakuriaren aurkako irainetan

Pertsona ugarik jo zuten gazte bilbot...
1:52 min.

Pertsona ugarik jo zuten gazte bilbotarraren aurka sare sozialetan Estatu Islamikoak Alemanian egindako atentatuan zauritu ostean, eta EH Bilduk Senatura eraman du gaia

Jose Antonio Nieto Estatuko Segurtasun idazkariak jakinarazi du Espainiako Poliziak ez zuela deliturik atzeman Internet bidez Berlingo atentatuan zauritu zen ikasle bilbotarrari egin zizkioten irainetan. Horixe adierazi du Senatuko Barne Batzordean, Jon Iñarritu EH Bilduren bozeramailearen galdera bati erantzunez. Iñarrituk Iñaki Ellakuriaren aurka sare sozialetan izan ziren irainak aipatu ditu. 21 urteko bilbotarra Estatu Islamikoak Alemaniako hiriburuan abenduan egin zuen atentatuan zauritu zen. Guztira 12 pertsona hil ziren. Senatariak azaldu duenez, Ellakuria "ezker subiranistaren jarraitzailea" da, eta horregatik pairatu zuen "irain kanpaina". Mezu horietako batzuetan ez suspertzea eta "errematatzea" eskatzen zuten, atentatuak bi hankak hautsi zizkiola jakin ostean. Horren aurrean, Espainiako Gobernuak ea zergatik ez duen hor terrorismoaren gorazarrerik ikusten hor galdetu dio Iñarrituk Nietori, eta "ETAren biktima bat izan balitz, erantzuna beste bat izango zatekeen", gaineratu du Iñarrituk, "bi neurgailu" baitaude antzeko gertakarien aurrean.

Legez kanpoko lindano zabortegi bat aurkitu dute Lemoiz inguruan

Legez kanpoko lindano zabortegi bat aurkitu d...
Legez kanpoko lindano zabortegi bat aurkitu dute Lemoiz inguruan

Barrika eta Bakio arteko mendi inguru...
1:14 min.

Barrika eta Bakio arteko mendi inguru batean aurkitu dute, Jata mendiko zabortegiaren ondoan

Ekologista talde batek legez kanpoko lindano (intsektizida ilegala eta osasunarentzat kaltegarria) zabortegi bat aurkitu dute Lemoiz aldeko mendi inguru batean, eta Ertzaintzak eremua seinalatu eta Jaurlaritzari jakinarazi dio. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, Ekologistak Martxan taldeko bozeramaileak eman du aurkikuntzaren berri. Ekintzaileek sare sozialetan adierazi dute "kontrolik gabeko lindano isurketa" aurkitu dutela "Jata mendiko zabortegiaren ondoan, Barrika eta Bakio artean". Ekologistek laginak hartu dituzte, eta Ertzaintza bertaratu da. Dagoeneko, kaltetutako eremua seinalatu du, eta ingurumen alorreko eskumena duten erakundeei eman die horren berri. Gainera, agenteek auzia Fiskaltzaren aurrean salatzeko proposatu diete ekologistei, ingurumenaren aurkako delitua izan daitekeelako.

'Igogailuko bortxatzailea' atxilotu dute Madr...
'Igogailuko bortxatzailea' atxilotu dute Madrilen lau eraso egitea egotzita

La Paz erietxearen inguruetan bi emak...
2:43 min.

La Paz erietxearen inguruetan bi emakume bortxatzea eta beste biri sexu erasoa egiten saiatzea leporatu diote

Espainiako Poliziak 'La Paz ospitaleko bortxatzailea' atxilotu du, hau da, Madrilgo erietxe horren inguruan apirilean egindako lau sexu erasoen ustezko egilea. Atxiloketa atzo egin zuten Segovian, baina gaur jakin denez, atxilo hartutakoa Pedro Luis Gallego 'igogailuko bortxatzailea' da. 2013ko azarotik, aske zegoen Gallego, Parot doktrina baliogabetzearen ondorioz. Polizia iturrien arabera, bi bortxaketa eta bi bortxaketa saiakera leporatu dizkiote Gallegori. Hilabeteak eman dituzte agenteek Madrilgo La Paz erietxetik gertu, Arzobispo Morcillo kalean, emakumeak bahitu eta bortxatzen zituen gizonaren bila. Pistola bat erabilita bahitzen zituen emakumeak, biktimek salaketetan kontatu dutenez. Erasoak apirileko bigarren hamabostaldian egin zituen bortxatzaileak. Pedro Luis Gallegori 273 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Leticia Lebrato (17 urtekoa) eta Marta Obregon (19koa) hiltzeagatik eta 18 sexu-eraso egiteagatik. Igogailuak konpontzen egiten zuen lan, eta bere lanbidea baliatzen zuen emakumeak igogailuetan indarrez sartu eta bortxatzeko.

14 lagun atxilotu dituzte EAEn, lau tona haxix atzeman ostean

14 lagun atxilotu dituzte EAEn, lau tona haxi...
14 lagun atxilotu dituzte EAEn, lau tona haxix atzeman ostean

Guardia Zibilak Marokotik Espainiako ...
1:39 min.

Guardia Zibilak Marokotik Espainiako Estatura haxixa sartzen zuten bi talde desegin ditu, eta guztira 26 dira atxilotuak

Guardia Zibilak Marokotik Espainiako Estatura haxixa eramaten zuten bi talde desegin, eta 26 pertsona atxilotu ditu; horietako 14, EAEn. 'Aratiku' operazioa Kantabriatik zuzendu dute, eta 4.350 kilo haxix, 350 gramo kokaina, marihuana eta ketamina, 234.000 euro, 10.000 dolar, 17 ibilgailu eta 71 sakelako telefono atzeman dituzte. Atxilotuetako sei Bizkaian harrapatu dituzte; Gipuzkoan, beste sei; Araban, bi; Kantabrian, hiru; Madrilen, hiru; Malagan eta Burgosen, bi; eta Cadizen eta Palentzian, bana. Horietako 16 espetxera bidali dituzte jada. Bi taldeen gune nagusiak EAE, Malaga eta Cadiz ziren, eta bien artean independenteak baziren ere, Marokoko beste talde batekin jarduten zuten biek, horren bitartez sartzen baitzuten droga Andaluzian. Handik Espainiako Estatuko iparraldera eramaten zuten, zati bat bertan utzi, eta gainerakoa Frantziara, Herbehereetara eta Belgikara eramateko. Droga garraiatzeko, auto bereziak erabiltzen zituzten, "hondo bikoitzak" zituzten autoak, sistema mekanikoak eta elektromagnetikoak erabiliz irekitzen zirenak.

Londresko hainbat biktima identifikatzea ezinezkoa izango dela onartu dute

Londresko hainbat biktima identifikatzea ezin...
Londresko hainbat biktima identifikatzea ezinezkoa izango dela onartu dute

Dagoeneko identifikatu dute lehendabi...
2:10 min.

Dagoeneko identifikatu dute lehendabiziko biktima. 23 urteko errefuxiatu siriarra ingeniaritza zibila ikasten ari zen, eta 14. solairuan zegoen sua piztu zenean

Erresuma Batuko Poliziak gaur onartu duenez, litekeena da asteazkenean Londresko Grenfell dorrean piztutako sutean hildako hainbat pertsona identifikatzea ezinezkoa izatea. Balantze ofizialaren arabera, 17 pertsona hil dira sutearen ondorioz. 400 eta 600 pertsona bitartean bizi ziren 24 solairuko eraikinean, eta horietako askok desagertuta jarraitzen dute. Hori dela eta, hildako kopuruak gora egitea espero dute. Hirugarren egunez jarraian, suhiltzaileak Grenfell dorreko solairuak berrikusiko dituzte —120 apartamentu ditu—. Bitartean, geroz eta ozenago entzuten dira Erresuma Batuko eraikinen segurtasunaren kontrako kritikak. Grenfell dorreko hainbat bizilagunek salatu dutenez, sutearen kontrako alarmak ez ziren piztu. Bestalde, eraikinaren estalkia polietilenozkoa izatea kritikatu dute, material horrek garrak azkarrago zabaltzea eragin zuela argudiatuta. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak ikerketa ofizial bat abiatu du, sutearen zergatien "muinera" heltzeko eta etorkizunean horrelakorik berriro ez gertatzeko. Oraingoz ez dago argi sua nola piztu zen, baina, zenbait lekukoren arabera, litekeena da sua laugarren solairuan piztu izana, 00:15ean. Dagoeneko identifikatu dute lehendabiziko biktima: 23 urteko errefuxiatu siriarra. Zabaldu dutenez, ingeniaritza zibila ikasten ari zen, eta 14. solairuan zegoen sua piztu zenean.

Obamak Kubarekiko sustatutako malgutzean atzera egingo du Trumpek

Obamak Kubarekiko sustatutako malgutzean atze...
Obamak Kubarekiko sustatutako malgutzean atzera egingo du Trumpek

Turista estatubatuarrek irlara eginda...
1:29 min.

Turista estatubatuarrek irlara egindako bidaien baldintzak zorroztu eta Kubako enpresekin AEBko konpainiek dituzte harreman komertzialak mugatuko ditu

AEBk eta Kubak 2014ko abenduan berrezarritako harreman diplomatikoei esker, bi herrialdeen arteko hartu-eman hotza urtzen hasi da. Kontrako bideari ekingo omen dio Donald Trump AEBko presidenteak, Barack Obama haren aurrekoak bultzatutako irlarekiko malgutzean atzera egiteko neurriak iragarriko baititu. Hala, Kubara joan nahi duten turista estatubatuarrei bidaiatzeko baldintzak gogortuko dizkiete, eta AEBko enpresek irlakoekin dituzten harreman komertzialak mugatuko ditu, AEBko iturri ofizialek jakinarazi duenez. Neurriok ostiral honetan ditu iragartzekoak Trumpek, Miamin. AEBko agintariak ez du harreman etete latzik proposatuko, eta bi herrialdeen arteko merkataritza jardunari eutsiko dio, baina muga zehatzak ezarriko ditu. Hala, Kubara turismoa egitera joatea debekatuta dute estatubatuarrek, eta debeku hori betetzen dela ziurtatu nahi du AEBko presidenteak. Horretarako, Kubako herritarrak ezagutzeko banakako bidaiak galaraziko ditu. Alabaina, tankerako horretako bidaiak taldean egin ahalko dituzte estatubatuarrek. AEBko Altxor Publikoak 12 kasutan bakarrik baimentzen ditu Kubara egindako bidaiak. Baldintzok bete beharko dituzte estatubatuarrek, eta bidaian egindako gastuen dokumentazio eta ziurtagiri guztiak gorde beharko dituzte, badaezpada. Horrez gain, AEBko eta Kubako enpresen arteko harreman komertzialak mugatu nahi ditu Trumpek. Batez ere Castroren gobernuaren menpe dauden "segurtasun eta inteligentzia zerbitzuen menpe dauden enpresekin tratuak saihestea du helburu. Izango da salbuespenik, dena den, eta murrizketek ez diete Kubara doazen aire-konpainia militar eta itsas bidaiei eragingo. AEBk Kuban duen enbaxada ixteko asmorik ez du Trumpek, ezta 2014ko abenduan berrezarritako harreman diplomatikoak etengo ere.