Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-19ko bideoen artxiboa

Alerta laranja beroagatik, asteazkenera arte

Alerta laranja beroagatik, asteazkenera arte...
Alerta laranja beroagatik, asteazkenera arte

Kostaldean, 34 graduko tenperaturak e...
1:53 min.

Kostaldean, 34 graduko tenperaturak espero dira gaur, eta barnealdean, berriz, 36koak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du, gaur, bihar eta asteazkenean tenperatura altuak izatea iragarri ostean. Barnealdean 36 gradura iristea espero dute. Gaur, 34 gradu harrapatuko omen dituzte termometroek kostaldean, eta 36, barrualdean. Asteartean, tenperatura maximoak gutxi aldatuko dira: 33 gradu egongo dira kostan, eta 35, Araba hegoaldean. Asteazkenean, maximoek apur bat egingo dute behera: 31 gradu ingurukoak izango dira kostaldean. Barnealdean, berriz, 36 gradu izango dituzte Ebro ibaiaren inguruan. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak hainbat gomendio eta jarraibideren berri eman du, tenperatura handien kasuan aintzat hartzeko. Hala, ohi baino likido gehiago edatea eskatu du, batik bat, ura. Ez itxaron egarri izan arte edateko; saihestu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak. Elikadurari dagokionez, janari arinak hartzeko deia egin du (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak...). Etxean, leihoak ixteko eta eguzkiak jotzen dituen leihoen pertsianak jaisteko gomendio egin du. Arropari dagokionez, arropa zabala, arina eta kolore argikoa erabiltzea eskatu du, oinetako eroso eta freskoarekin. Bero handieneko orduetan, ez atera kalera, beharrezkoa ez bada eta, beharrezkoa izatekotan, burua estaltzea, betaurrekoak erabiltzea eta itzaletan egotea eskatu du.

Bi txirrindulari zauritu dira Iurretan, auto batek harrapatuta

Bi txirrindulari zauritu dira Iurretan, auto ...
Bi txirrindulari zauritu dira Iurretan, auto batek harrapatuta

Autoaren gidariak positibo eman du dr...
1:46 min.

Autoaren gidariak positibo eman du droga probetan. Bi txirrindulariak Basauriko bizilagunak dira

63 eta 75 urteko bi txirrindulari zauritu dira gaur goizean Iurretan, auto batek harrapatuta, Segurtasun sailak jakitera eman duenez. Ibilgailuaren gidariak positibo eman du droga probetan. 09:40 inguruan izan da ezbeharra, N-634 errepidean, Dacia Dokker ibilgailu batek bi txirrindulari harrapatu dituenean. Bi zaurituak Basaurikoak dira, eta Galdakaoko Erietxera eraman dituzte. Horietako bat larri dago. Bestalde, Txirrindulari bat zauritu da igande honetan, Sopelan (Bizkaia), lurrera erorita. Ertzaintzatik jakitera eman dutenez, istripua 10:15ean izan da, BI-2704 errepideko 19. kilometroan, Plentziarako noranzkoan. Ibilgailu bateko gidariak aurreratzeko maniobra egin du, eta ikertzen ari diren arrazoiengatik bere ekintza zuzendu du, segurtasun tartea ez duenez errespetatu arriskuan jarri du zikloturista talde bat. Horiek maniobratu egin behar izan dute, ez harrapatzeko, eta horietako bat lurrera erori eta zauritu da, beraz, Urdulizeko Ospitalera eraman dute. Zauri arinak ditu, hasiera batean.

Gizon bat atxilotu dute Getxon beste bat itotzen saiatzen ari zela

Gizon bat atxilotu dute Getxon beste bat itot...
Gizon bat atxilotu dute Getxon beste bat itotzen saiatzen ari zela

Ibagaine kalean jazo da erasoa, bart....
1:06 min.

Ibagaine kalean jazo da erasoa, bart. 27 urteko gizona beste bat itotzen saiatu da soka batekin

27 urteko gizon bat atxilotu du bart Ertzaintzak, beste bat soka batekin itotzen saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Iturri horien arabera, 22:30 aldera, Ibaigane kalean borroka bat gertatzen ari zela jakinarazi diote Ertzaintzari. Ingurutik errondan zebilen patruila bat bertaratu da, eta gizon bat beste bat itotzen saiatzen ari zela ikusi dute. Berehala esku hartu dute agenteek, eta ordurako arnasa hartzeko arazoak zituen biktima artatu. Ondoren, anbulantzia batek ospitalera eraman du. Ertzaintzak atxilotu egin du erasoaren ustezko egilea, eta hilketa saiakera ez ezik, lapurreta delitua ere leporatu dio, biktimaren sakelakoa ostu baitu. Datozen orduotan jarriko dute atxilotua epailearen esku, beharrezko izapideak bukatutakoan.

Eibar eta Elgoibarko futbol 7 txapelketa bertan behera utzi dute

Eibar eta Elgoibarko futbol 7 txapelketa bert...
Eibar eta Elgoibarko futbol 7 txapelketa bertan behera utzi dute

Jokalari batek 18 urteko arbitro bati...
1:32 min.

Jokalari batek 18 urteko arbitro bati eraso egin zion Eibarren eta antolatzaileek txapelketa bertan behera uzteko erabakia hartu dute

Joan den asteazkenean, jokalari batek ukabilkada eta ostikada bana eman zizkion Aritz Iriondo 18 urteko arbitroari, honek penalti bat adierazi ziolako Eibarren jokatutako partida batean. Konortea galdu zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten. Eraso horren ondotik, hainbat taldek Eibar eta Elgoibarko futbol 7 txapelketa utzi zuten eta gaur arratsaldean torneoa bertan behera uztea erabaki du, arbitro gazteari elkartasuna adierazteko. Gertakariak Eibarko Unbe kiroldegian jazo ziren, Sobras Crew eta La Roita taldeen arteko futbol partidan. Epaileak Sobras Crew taldeko jokalari bat egotzi zuen araudiaren kontrako ekintza bat egiteagatik eta, ondoren, egotzitako jokalariak ostikada bat eman zion aurpegian Aritz Iriondo epaileari. Hasiera batean konortea galdu zuen eta anbulantzian Mendaroko ospitalera eraman behar izan zuten. Dena den, gaua behaketan igaro ostean ostegun goizean sendagiria eman zioten. Epaileak salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean eta erasoaren ondoren aurrerantzean haurren partidak bakarrik epaitzea erabaki du.

Bost gorpu zeramatzan patera bat iritsi da Cartagenara

Bost gorpu zeramatzan patera bat iritsi da Ca...
Bost gorpu zeramatzan patera bat iritsi da Cartagenara

Itsasontzia goizaldeko 04:00ak aldera...
1:23 min.

Itsasontzia goizaldeko 04:00ak aldera heldu da Cartagenako kaira eta guardiako epailea ikuskatzen ari da

Atzo goizean Maltako merkantzia-ontzi batek ikusitako patera gaur goizaldean iritsi da Cartagenako kaira, Itsasoko Erreskate ontzi batek ekarrita. Paterak bost hilotz zeramatzan. Goizaldeko 04:00etan heldu da, eta guardiako epailea ikuskatzen ari da orain. Atzo goizean, Baltoc Wave merkantzia-ontziak Saharaz hegoaldeko jatorria zuten bost hildako zeramatzan patera bat ikusi zuen Cartagena (Murtzia) hego-ekialdean, kostaldetik 70 bat miliara. Sustapen Ministerioak jakinarazi duenez, patera nora ezean ikusita, Sasemar 101 ontzia eta Salvamar Mimosa erreskate itsasontzia abiatu ziren Cartagenatik. Hegazkina 12:50ean iritsi zen lekura, eta ontzian bost hildako zeudela baieztatu zuten. Ondoren, kaira eramatea erabaki zuten, eguraldi txarra eta gorpuen egoera kontuan izanik.

2.000 suhiltzailek dihardute Portugalen sua itzaltzeko lanetan; 62 hildako

2.000 suhiltzailek dihardute Portugalen sua i...
2.000 suhiltzailek dihardute Portugalen sua itzaltzeko lanetan; 62 hildako

Litekeena da tximista batek zuhaitz b...
1:28 min.

Litekeena da tximista batek zuhaitz baten aurka jo eta sua eragin izana. Ondoren, ziztu bizian zabaldu zen, haize-ufada handiak eta tenperatura altuek areagotuta

Ia 2.000 suhiltzailek jarraitzen dute gaur, astelehena, Portugalgo erdigunea hartu duten su garrak itzaltzeko lanetan. Dagoeneko 62 dira hildakoak, eta beste hainbat zaurituak, Babes Zibilak emandako azken datuen arabera. Ezinezkoa izan da sua kontrolatzea, gauean. Leiria (bertan piztu zen sua), Coimbra eta Castelo Branco barrutiak hartu ditu suak, guztiak daude herrialdearen erdigunean. Espero dute gaur goizean Espainiako beste bi hegazkin eta Frantziako laguntza gehiago heltzea, egoera kontrolatu ahal izateko. Lehen ministroak igandean esan zuenez, hildako kopuruak gora egingo du "seguru asko", momentuz heltzea ezinezkoa den zenbait lekutara heltzen direnean. Litekeena da tximista batek zuhaitz baten aurka jo eta sua eragin izana. Ondoren, ziztu bizian zabaldu zen, haize-ufada handiak eta tenperatura altuek areagotuta. Europar Batasunak babes zibileko komunitate-mekanismoa aktibatu zuen atzo, Portugali laguntza emateko, eta suteen aurkako hegazkinak bidaltzea ahalbidetu du.

Eraso terrorista Londresen: Furgoneta batek hainbat pertsona harrapatu ditu

Eraso terrorista Londresen: Furgoneta batek h...
Eraso terrorista Londresen: Furgoneta batek hainbat pertsona harrapatu ditu

Scotland Yardek baieztatu du eraso te...
2:12 min.

Scotland Yardek baieztatu du eraso terrorista bat izan dela. Pertsona bat hil eta 10 zauritu dira, horietatik bi, oso larri daude. Gidaria atxilotu dute eta, momentuz, susmagarri bakarra da

Furgoneta batek oinezko talde baten aurka talka egin du Londresen, gutxienez pertsona bat hil eta beste hamar zaurituta, Seven Sister boulevarretik gertu dagoen meskita batean, Fisbury Parketik gertu, Londres iparraldean. Hamar zaurituetatik bi larri daude, eta horiek guztiak komunitate musulmaneko kideak ziren. Scotland Yardek informatu duenez, harrapaketa 00:20 aldera (hango ordua) izan da eta ibilgailuaren gidaria, 48 urteko gizonezkoa, atxilotu dute. Era berean, baieztatu du ikerketaren fase honetan ez dagoela beste susmagarririk, gidariaz gain. Scotland Yardeko koordinatzaileak hedabideen aurrean esan duenez, eraso terrorista bat izan da, "erabilitako metodologiagatik, ondorio lazgarriengatik…" hala adierazteko ezaugarri guztiak ditu. Gertatutakoaren lekukoetako batek azaldu duenez, bera fededun talde batekin batera zegoen eta, une horretan, lurrera erori zen adineko bat laguntzen ari ziren. Halako batean, erasotzailearen furgoneta haiengana abiatu zen. "Gugana zetorren furgoneta handi hori. Uste dut gutxienez 10 pertsona zauritu zirela eta, zorionez, ihes egitea lortu nuen", baieztatu du. "Orduan, tipoa furgonetatik irten zen eta geldiarazi nuen. Oihu egiten ari zen: Musulman guztiak akabatuko ditut, musulman guztiak akabatuko ditut. Aldi berean, ukabilkadaka hasi zen", Alamoudiren arabera. Mendean hartu eta gero, beti ere bertsio horrek dioenez, gizonak "hiltzea" eskatu du.

Hiru pertsona hil dira Bogota iparraldean, atentatu batean

Hiru pertsona hil dira Bogota iparraldean, at...
Hiru pertsona hil dira Bogota iparraldean, atentatu batean

Hiru emakumek bizia galdu dute, larri...
0:35 min.

Hiru emakumek bizia galdu dute, larri zauritu ostean, lehergailu batekin merkataritza-gune batean egindako eraso baten ondorioz

Hiru emakume hil dira Bogota iparraldean, merkataritza-gune batean, lehergailu batekin egindako eraso batean larri zauritu ostean, Kolonbia hiriburuko larrialdi zerbitzuek igande honetan jakitera eman dutenez. Oraindik ez da egilea zein den jakin. Hamaika zaurituetatik hiru larri daude. Atentatua 17:00etan izan da (22:00 GMT), Andino merkataritza-guneko bigarren solairuko bainugeletan.