Zeinu Hizkuntza kurtsoak

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du.

Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin.

Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak.

Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero.

Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren.

Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean.

Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez.

Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari.

Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako.

Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta.

Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela.

Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez.

Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan.

Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu.

Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude.

Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana.

Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira.

Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko.

Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean.

Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik.

Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura.

Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute.

Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen.

600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere.

Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta.

AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako.

Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren.

Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da.

Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hir...
La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfi...
1:51 min.

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du. Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin. Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak. Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

2017/07/28

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan ...
Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan...
1:26 min.

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero. Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren. Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean. Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

2017/07/28

Segurtasun Sailak

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Ha...
Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea...
1:42 min.

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez. Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari. Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako. Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta. Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela. Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

2017/07/28

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buru...
Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea nor...
1:19 min.

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez. Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan. Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu. Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

2017/07/28

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzel...
40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasak...
1:21 min.

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude. Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana. Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira. Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko. Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

2017/07/28

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako ba...
Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta ...
1:47 min.

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean. Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik. Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura. Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute. Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen. 600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere. Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

2017/07/28

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzek...
Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena ...
2:04 min.

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta. AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako. Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren. Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da. Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

2017/07/28

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:44 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2017/07/28

Uztaila 2017
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2017-07-20ko bideoen artxiboa

Begira, albiste eta iragarki sexistak salatzeko aplikazioa

Begira, albiste eta iragarki sexistak salatze...
Begira, albiste eta iragarki sexistak salatzeko aplikazioa

Aplikazioaren bidez, iragarkia edo al...
2:14 min.

Aplikazioaren bidez, iragarkia edo albistea deskriba daiteke, zergatik iruditu zaigun sexista azaldu, irudi bat erantsi eta kexa bidali

Albiste eta iragarki sexistak antzemateko eta salatzeko Begira izeneko aplikazioa sortu du Emakundek. Izaskun Landaida zuzendariak eta idazkari nagusiak aurkeztu dute gailu mugikorretarako aplikazioa. Android nahiz IOS sistema eragileetan erabil daiteke eta jada eskuragarri dago. Orain arte, honelako kexaka telefonoz, korreo elektronikoz edo sare sozialen bidez jasotzen zituen Emakundek. Alabaina, gaurtik aurrera, erabilera sexistadun edukiak edozein lekutatik eta nahieran salatu ahalko dira. Begira aplikazioaren bidez, iragarkia edo albistea deskriba daiteke, zergatik iruditu zaigun sexista azaldu, irudi bat erantsi eta kexa bidali. Jasotako kexak dagozkien organo eta erakundeetara bideratuko ditu Emakundek, publizitate eta komunikazio dekalogoetan oinarritutako gomendioak emateko eta kexekin bat egiten duten prestakuntza- eta sentsibilizazio-saioak planteatzeko. Gainera, salatzailearekin ere jarriko da harremanetan, kexa nola kudeatu duten azaltzeko. Komunikabideak eta publizitate-agentziak kontzientziatzea da helburua, euren neurri propioak har ditzaten; izan ere, "sentsibilizazioa lortzen bada, honek ez du atzera bueltarik izango", azpimarratu du Landaidak. Iaz, komunikazio sexistari lotutako 56 kexa jaso zituen Emakundek, aurreko urtean baino % 20 gehiago. Kexa kopuruak gora egin izana kontzientziazio handiagoarekin lotu du Landaidak. "Jendea gero eta kontzientziatuago dago eta kritikoagoa da", erantsi du.

Bilbao Air sozietateak Loiuko aireportua handitu beharko litzatekeela dio

Bilbao Air sozietateak Loiuko aireportua hand...
Bilbao Air sozietateak Loiuko aireportua handitu beharko litzatekeela dio

Jon Gangoiti presidentearen esanetan,...
1:42 min.

Jon Gangoiti presidentearen esanetan, bidaiari kopuruak azken urteotako gorako joerari eusten badio, arazoak izango dira

Jon Gangoiti Bilbao Air sozietate publikoko presidenteak esan du Loiuko aireportua handitzeko aukera aztertzeko unea iritsi dela, azken urteotan bidaia kopurua nola hazten ari den kontuan hartuta. 2017ko lehen seihilekoan bidaiari kopuruak % 9,9ko hazkundea izan zuen eta hurrengo seihilekoan joera horri eusten badio, bost milioitara iritsiko litzateke, marka guztiak hautsita. Gangoitik gogoratu du Loiuko aireportua urtean bost milioi bidaiari hartzeko eraiki zuela Santiago Calatravak, eta etorkizunean hura handitzeko aukera baztertu gabe. Kopuru horretara heltzear daudela ikusita, aireportua nola handitu daitekeen aztertzeko unea iritsi dela uste du Gangoitik, egitasmoa gauzatzea AENAri badagokio ere. "Hala egin ezean, arazoak izango ditugu aireportuan, batez ere goizean goizeko hegaldietan, 07:00etan eta 08:00etaran ateratzen direnetan", ohartarazi du.

Bi trenbide linearen kudeaketa Euskadiren esku utziko du Espainiak

Bi trenbide linearen kudeaketa Euskadiren esk...
Bi trenbide linearen kudeaketa Euskadiren esku utziko du Espainiak

Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi...
1:34 min.

Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineak dira, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak bere esku nahi dituen 11 lineetako bi

Bi trenbide linearen eskumena euskal erakundeei uzteko izapideak hasi dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Gernikako Estatutuan jasotzen diren eta Eusko Jaurlaritzak aldarrikatzen dituen hamaika trenbide lineetako lehenengo biak dira. Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineak dira eta euskal erakundeen esku egongo dira 2018tik aurrera, une hauetan egiten ari diren lurperatze lanak amaitu ondoren, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan iragarri duenez. Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalak 2016an emandako epaia beteko du —Euskadiri arrazoia eman zion— eta "interes orokorreko" katalogazioa kenduko die bi linea horiei. Erkorekak azpimarratu duenez, aurrerapausoa da, baina trenbide linea guztien eta Gernikako Estatutuan jasotako eta transferitu gabeko eskumen guztiak aldarrikatzen jarraituko du Jaurlaritzak.

Sutea piztu da Arrigorriagako egur enpresa batean

Sutea piztu da Arrigorriagako egur enpresa ba...
Sutea piztu da Arrigorriagako egur enpresa batean

Sua 04:00ak aldera piztu da. Suhiltza...
0:30 min.

Sua 04:00ak aldera piztu da. Suhiltzaileak enpresara bertaratu dira, eta, goizeko lehen ordurako, itzali dute. Ez da inor zauritu

Arrigorriaga udalerri bizkaitarrean dagoen egur enpresa batek su hartu du gaur, osteguna, goizaldean. Antza denez, baina, ez da inor zauritu. Segurtasun Sailak adierazi duenez, 04:00ak aldera jasotako dei bati esker izan dute larrialdi zerbitzuek gertatutakoaren berri, eta hainbat baliabide bidali dituzte bertara. Bertaratu bezain pronto abiatu dituzte suhiltzaileek sua itzaltzeko lanak, eta, goizeko lehen orduan, erabat itzalita zegoen.

Basaurik abenduaren 17an egingo du kontsulta urbanistikoa

Basaurik abenduaren 17an egingo du kontsulta ...
Basaurik abenduaren 17an egingo du kontsulta urbanistikoa

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe ...
1:14 min.

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe zaharberritzeko planari buruzkoa izango da galdeketa

Basauriko Udalak abenduaren 17an egingo du San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe zaharberritzeko planari buruzko herri kontsulta, Espainiako Gobernuak bozketa hori egiteko baimena eman eta gero. Udalak ohar batean azaldu duenez, data hori apirilean adostu zen osoko bilkura batean. Bilera horretan, gainera, Espainiako Gobernuari kontsulta egiteko baimena eskatzeko prozedura abiatu zuten. Kontsultaren emaitzak aintzat hartu ahal izateko, parte-hartzea % 20koa izan beharko da gutxienez, eta emaitzen arteko aldea % 5ekoa izan behar da. Hurrengo astean zehaztuko dute zenbat hautesleku egongo diren eta kontsultari buruzko beste hainbat kontu.

Gaur argituko ditu autopsiak Miguel Blesaren heriotzaren nondik norakoak

Gaur argituko ditu autopsiak Miguel Blesaren ...
Gaur argituko ditu autopsiak Miguel Blesaren heriotzaren nondik norakoak

Blesak ehizarako baimena eta 15 arma ...
2:28 min.

Blesak ehizarako baimena eta 15 arma zituen. Suizidioa da ikertzaileek esku artean darabilten hipotesi nagusia

Gaur, osteguna, argituko du autopsiak nola hil zen Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia, eta bere eskopeta bat autoaren maletategitik hartu, zoruan jarri eta bularrean tiro eginda bere buruaz beste egin zuen, Puerto del Toro finkan, Kordobako Villanueva del Rey udalerrian. Ikertzaileen esanetan, bankari ohia mahaitik altxatu zen gosaltzen ari zenean, autoa lekuz mugitu behar zuen aitzakiarekin, aparkalekura joan zen, maletategia ireki, eta eskopeta bat hartu zuen. Ondoren, Miguel Blesa autoaren aurrealdera joan zen, armaren ipurdia zoruan eta kanoia bularraren parean jarri, eta tiro egin zuen. Tiro bakarra egin zuen. Ondorioz, Caja Madrideko presidente ohiaren hilotzak kapotaren aurka jo zuen eta lurrean etzanda geratu zen, gurpiletako baten ondoan. Gertatutakoa ondorioztatzeko, ikertzaileek ingurua aztertu dute eta etxean zeuden pertsonen testigantzak bildu dituzte. Finkak 1.600 hektareako ehizarako gunea du, eta Sierra Morenan dago. Blesa hara joan ohi zen ehizatzera; D eta E baimenak zituen ehizan egiteko, eta 15 arma zituen bere izenean erregistratuta. Blesa asteazkeneko 02:00etan heldu zen Puerto del Torora. Bere autoan joan zen, bakarrik. Gauean, atseden hartu, eta oso goiz gosaldu zuen, Rafael Alcaide bere lagun eta finkaren kudeatzailearekin. Autoa mugitu behar zuela esan zion lagunari. Langile batek topatu zuen bankari ohiaren gorpua geroxeago, ikertzaileek diotenez, eta 07:50ean deitu zuten 112 Larrialdietarako Zerbitzura. Eguerdian eman zuen epaileak gorpua altxatzeko eta Kordobako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramateko agindua. Suizidioa izan da hipotesi nagusia hasiera-hasieratik, baina gorpuari gaur egingo dioten autopsiak argitu beharko du.

Oposizioak Maduro kentzeko

Oposizioak Maduro kentzeko 'gobernagarritasun...
Oposizioak Maduro kentzeko 'gobernagarritasun akordioa' aurkeztu du

"Trantsizioa" jarri nahi dute martxan...
1:24 min.

"Trantsizioa" jarri nahi dute martxan egungo erregimena gainditzeko. Bestalde, Armadak AEBrekiko "sumisioa" leporatu dio EBri

Batasun Demokratikorako Mahaia (MUD) Venezuelako oposizioko koalizioak "gobernagarritasun akordioa" aurkeztu du "batasun nazionalerako gobernua" osatu eta Nicolas Maduro presidentea eta ministroak kentzeko. Oposizioak aurreikusten duen gobernu horren lehentasuna giza krisiari aurre egitea izango da, eta horretarako "erregimen honen eta bere politiken erruz bizi dugun egoera penagarriaren aurkako ekintza eraginkorrak" egingo omen dituzte. Sustatzaileen arabera, gobernu honek "fronte sozialaren zati handi baten babesa" izango du, "herrialdeko sektore guztietakoena". Bestalde, Venezuelako Armadak gaitzetsi egin ditu Europar Batasunak Asanblada Konstituziogilea eratzeko prozesuaren aurka egindako kritikak, eta AEBrekiko "jarrera sumisoa" izatea egotzi dio. Astelehenean, EBko Atzerri Politikarako goi ordezkariak Asanblada Konstituziogilearen prozesua "bertan behera uzteko" eskatu zion Madurori, eta bestela "aukera guztiak" mahai gainean daudela ohartarazi zion, isunak gogoan hartuta.

Izenburua...Donald Trumpen semeak azalpenak emango ditu datorren astean Senatuan

Izenburua...Donald Trumpen semeak azalpenak e...
Izenburua...Donald Trumpen semeak azalpenak emango ditu datorren astean Senatuan

Errusiak AEBko hauteskundeetan esku-s...
1:37 min.

Errusiak AEBko hauteskundeetan esku-sartzerik izan zuen ikertzen ari da Senatua, eta Hillary Clintoni buruzko informazio kaltegarria jaso zuen argitu beharko du Trumpen semeak

Donald Trumpen seme nagusiak eta haren kanpaina arduradun izandakoak, Paul Manafortek, agerraldia egingo dute datorren asteazkenean Ameriketako Estatu Batuetako Senatuan. Errusiak AEBko hauteskundeetan esku-sartzerik izan ote zuen ikertzen ari da Senatuko batzordea. Duela aste batzuk zabaldu zen Donald Trumpen seme nagusia Kremlinarekin lotura duen abokatu errusiar batekin bildu zela 2016ko ekainean, Hillary Clintoni (AEBko presidentegaia zen orduan) kalte egingo liokeen informazioa eskuratzeko asmoz. The New York Times egunkariaren arabera, bilera hartan Paul Manafort, AEBko presidentearen suhia eta beste lau pertsona gehiago izan ziren, Natalia Veselnitskaya abokatuaz gain. Donald Trump AEBko egungo presidentearen hauteskunde-kanpainako taldea eta Kremlina AEBko hauteskundeetan eragiteko asmoz aritu zirela erakusten duen froga nabarmenena omen da aipatu bilera.