Zeinu Hizkuntza kurtsoak

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du.

Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin.

Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak.

Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero.

Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren.

Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean.

Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez.

Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari.

Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako.

Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta.

Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela.

Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez.

Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan.

Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu.

Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude.

Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana.

Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira.

Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko.

Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean.

Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik.

Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura.

Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute.

Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen.

600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere.

Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta.

AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako.

Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren.

Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da.

Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hir...
La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfi...
1:51 min.

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du. Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin. Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak. Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

2017/07/28

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan ...
Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan...
1:26 min.

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero. Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren. Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean. Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

2017/07/28

Segurtasun Sailak

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Ha...
Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea...
1:42 min.

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez. Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari. Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako. Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta. Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela. Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

2017/07/28

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buru...
Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea nor...
1:19 min.

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez. Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan. Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu. Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

2017/07/28

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzel...
40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasak...
1:21 min.

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude. Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana. Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira. Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko. Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

2017/07/28

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako ba...
Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta ...
1:47 min.

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean. Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik. Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura. Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute. Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen. 600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere. Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

2017/07/28

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzek...
Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena ...
2:04 min.

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta. AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako. Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren. Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da. Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

2017/07/28

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:44 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2017/07/28

Uztaila 2017
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2017-07-21ko bideoen artxiboa

Arrasateko lantegia ixtea eta langileak kaleratzea proposatu du Fagor CNAk

Arrasateko lantegia ixtea eta langileak kaler...
Arrasateko lantegia ixtea eta langileak kaleratzea proposatu du Fagor CNAk

Konpainiaren proposamenak 190 eta 220...
2:02 min.

Konpainiaren proposamenak 190 eta 220 langile artean kaleratzea ekarriko luke

Edesa Industrial konpainiako zuzendaritzak Garagartzako (Arrasate) lantegia ixtea eta langileen erdiak kaleratzea proposatu du, gaur iragarritako bideragarritasun planaren baitan. CNA taldeko Edesa Industrial enpresak Fagor Etxetresnak ohia erosi zuen 2014an, eta, egun, hartzekodunen aurrekonkurtsoan dago. Taldearen proposamenak 190 eta 220 pertsona artean kaleratzea ekarriko luke. Egun, 350 langile ditu. Zuzendaritzak ohar batean adierazi duenez, proiektua bideragarria da, baina ekoizpen lerroak doitu eta langileak kaleratu beharra dago, errentagarriak diren negozio lineak berraktibatzeko. Arrasaten ez ezik, Eskoriatzan (Gipuzkoa) eta Basaurin (Bizkaia) ere lantegiak ditu konpainiak. Edesaren planak Garagartzako lantegia ixtea dakar, bideragarria ez delako, baina ez du baztertzen berogailuen ekoizpena Basaurira eramatea. Edesa Industrialen ustez, finantziazioa lortu behar du immobilizatutako aktiboak salduz, inbestitzaile industrial bat erakarriz eta administrazio publikoek ekarpenak eginez. Merkatu errentagarritasun maila normalak lortzeko, I+G alorrean inbestitzaile gehiago behar dituela eta labeen eta lapikoen ekoizpena "hobetu" behar duela esan du konpainiak. CNA talde kataluniarrak Fagor Etxetresnak erosi zuen 2014ko uztailean, Cata enpresaren bitartez, 38,5 milioi euroren truke. Orduan, lehen urtean 705 lanpostu sortzea promestu zuen.

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek greban segituko dute abuztuan

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek greban seg...
Bizkaiko zahar-etxeetako langileek greban segituko dute abuztuan

Patronalak "erabateko blokeoa" ezarri...
1:51 min.

Patronalak "erabateko blokeoa" ezarri duela salatu dute. Bi aldeak otsailean bildu ziren azkenekoz

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek greban jarraituko dute abuztu guztian. Dagoeneko 225 egun egin dituzte greban. Uztailaren 31rako zegoen deituta azken lanuztea, baina atzo egindako bileran lanuzteak gutxienez abuztu guztian mantentzea erabaki zuten. Langileen bozeramaileak azaldu duenez, sektore horretako hiru patronalek (Gesca, Elbe eta Lares) erabateko blokeoa ezarri dutelako erabaki dute greban segitzea. Bi aldeak otsailean bildu ziren azkenekoz. Zerbitzu minimoen bidez ari dira gatazka ‘konpondu’ nahian, kritikatu du. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren jarrera ere gogor kritikatu dute langileek; izan ere, ikerketa bat aintzat hartuta, Bizkaia adinekoak bizitzeko lurralde aproposa dela esan zuen, "baina adinekoei zerbitzu publikoa eskaintzen dieten langileok baldintza prekarioetan aritzea ahalbidetzen du". "Zinismotzat" eta "hipokritatzat" jo dituzte Rementeriaren adierazpenak. "Gatazka konpontzen saiatu beharrean, gatazka ezkutatzen eta ikusezin bilakatu nahian ari da", erantsi du. Horrez gain, zaharren egoitzetako enpresei diru publikoarekin ordaintzen diela gogoratu diote, eta Bizkaiko Foru Aldundiak pribatizatutako zerbitzu publikoaren eredua babesten duela salatu dute, "langileon baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen kaltetan, gutxi batzuek negozioa egin dezaten".

Hainbat adinekori ostu diote Gipuzkoan,

Hainbat adinekori ostu diote Gipuzkoan, 'besa...
Hainbat adinekori ostu diote Gipuzkoan, 'besarkada solidarioa' emanez

Lapurrak informazio eske hurbiltzen d...
1:43 min.

Lapurrak informazio eske hurbiltzen dira biktimengana, ondoren, besarkada bat ematen diete esker ona adierazteko, eta une hori aprobetxatzen dute lapurretan egiteko

Ertzaintzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Gipuzkoan gora egin dute besarkada solidarioaren metodoa erabilita gertatutako lapurretak; izan ere, 2017ko lehendabiziko seihilekoan 65 ebaste izapidetu dituzte. Hartara, biktimei (guztiak adinekoak) pertsona bat hurbildu ohi zaie kalean, ia beti emakumezko gazteak izaten dira, eta informazioren bat eskatu ondoren (helbide jakin bat, ospitale bat, osasun-zentro bat…), eskerrak emateko besarkada bat ematen diete. Une horretan, aukeraz baliatuz, bitxiak edo diru-zorroa lapurtzen dizkiete. Beste batzuetan aitzakia izaten da lepoan edo eskumuturrean huskeria bat edo imitazioko bitxi bat jartzea, eta kontaktuaz baliatzen dira lapurreta egiteko. Biktimak ezagun baten antza duela esatea izaten da beste aitzakia bat, eta gizonezko adinduen kasuan nolabaiteko sexu-harremana ere proposatzen diete, eta ezkutuko leku batera eramaten dituzte (atari batera, igogailura, plaza edo parkeetan aparte dauden lekuetara) lapurreta egiten ari zaizkiela ohartu ere egin gabe. Pertsonarekin kalean jartzen dira harremanetan, nahiz eta kasuren batean autoan ere hurbildu izan diren pertsona batengana zerbait galdetzeko aitzakiarekin, eta, era horretara, biktimarengana hurbiltzen dira eta kontaktu hori lortzen dute. Halako kasuetan autoaren gidaria gizonezkoa izaten da eta atzean emakume bat edo bi joaten dira. Emakumeek egiten dizkiote galderak oinezkoari eta lapurtzen dizkiete bitxiak (eskumuturrekoak, eraztunak eta erlojuak).

Onartu egin dute Durangoko bonbardaketagatik sartutako kereila

Onartu egin dute Durangoko bonbardaketagatik ...
Onartu egin dute Durangoko bonbardaketagatik sartutako kereila

Epaileak ikerketa ireki du, gizateria...
1:31 min.

Epaileak ikerketa ireki du, gizateriaren aurkako delituagatik eta gerra krimenengatik, 300 hildako baino gehiago utzi zituzten bonbardaketan parte hartu zuten hegazkinlarien contra

Durangoko epaile batek (Bizkaia) ikerketa ireki du gizateriaren aurkako delituagatik eta gerra krimenengatik 300 hildako baino gehiago utzi zituzten bonbardaketan parte hartu zuten hegazkinlarien kontra. 1937ko martxotik apirilera izan zen bonbardaketa. Izan ere, Durangoko auzitegiko epaileak tramitera onartu du bertako Udalak jarritako kereila. Epaileak autoan azaldu duenez, Durangoko Udalak aurkeztutako kereilan gizateriaren kontrako delituak, gerra krimenak eta pertsonen aurkako delituak agertzen dira, eta horregatik, behar diren izapide guztiak aurrera eramateko erabakia hartu du. Kereilan Jon Iriazabal historialariaren ikerketa bat hartzen da oinarri, bertan jaso baititu bonbardaketetan parte hartu zuten militarren izenak.

Villar eta semea baldintzarik gabe espetxeratu dituzte

Villar eta semea baldintzarik gabe espetxerat...
Villar eta semea baldintzarik gabe espetxeratu dituzte

Federazioaren diru funtsari milioika ...
3:28 min.

Federazioaren diru funtsari milioika euroko kaltea egitea leporatuta espetxeratu dituzte

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabe espetxeratu ditu Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) presidentea (dagoeneko Soto del Realeko espetxean dago) eta Gorka semea, Federazioaren diru funtsari milioika euroko kaltea egitea leporatuta, Estatuko Fiskaltza Nagusiko iturrietatik jakinarazi dutenez. Era berean, Juan Padron Tenerifeko federazioaren presidentea ere fidantzarik gabe espetxeratu dute, baina erakundearen idazkariari, Ramon Hernandez Baussouri, 100.000 euroko fidantza jarri diote espetxetik ateratzeko. Atxilotuek atzo deklaratu zuten Auzitegi Nazionalean, asteartean Soule operazioan atxilotu ostean. Federazioko diruaren kontura etekinak lortzea leporatzen diete lauei. Auzitegi Nazionalak jakitera eman duenez, delituen larritasuna ikusita hartu du erabakia; izan ere, administrazio desleiala, iruzurra, dokumentuak faltsutzea eta partikularren arteko ustelkeriagatik epaituko dituzte eta ihes egiteko aukera handiak zeuden zuten gaitasun ekonomiko handia kontuan izanda. Epaileak autoan adierazi duenez, 2009an Villarrek sare bat osatu zuen Federazioaren diru publikoa eta pribatua bideratzeko, eta klientelismoaren bidez auzipetuek senideak kontratatzen zituzten, tartean hornidura kontratuak esleitzeko. Epaileak 44 orriko autoan dio auzipetuek aberasteko eta hirugarren pertsonak aberasteko borondatez jokatu zutela. Pedrazek uste du Sport Advisers S.L. Gorka Villarren elkartearen mesedetan jokatzen zuela Villar aitak. Hain zuzen ere, Espainiako Futbol Selekzioak jokatutako lagunarteko partiduez aprobetxatu omen zen Villar semeari negozioa egiteko.

Bi hildako 6,4ko indarra hartu duen sismo batek Kos uhartea astindu ostean

Bi hildako 6,4ko indarra hartu duen sismo bat...
Bi hildako 6,4ko indarra hartu duen sismo batek Kos uhartea astindu ostean

100 zauritu inguru daude, horietatik,...
2:00 min.

100 zauritu inguru daude, horietatik, bost larri. Gainera, portuan kalte material handiak zenbatu dituzte. Ferry batzuk beste uhartetan porturatu behar izan dira

Richter eskalan 6,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek gutxienez bi hildako, hiru zauritu larri eta kalte material handiak eragin ditu Kos Greziako uhartea astinduta, bertako alkateak adierazi duenez. Hil diren pertsonak taberna batean zeuden sismoa izan denean, hango 01:30ean (22:30 GMT), eta lokalaren sabaia goitik behera erori zaie gainean. Hildakoak 39 urteko turkiar bat eta 27 urteko suediar bat lirateke. Iturriek diotenez, gainera, gutxienez 100 pertsona zauritu dira irlan. Horietako bost larri daudela, eta helikopteroz eraman dituztela Kreta uhartera. Lurrikarak kalte material handiak eragin ditu etxebizitza askotan eta ikara zabaldu du herritarrengan; asko etxetik irten dira errepliken beldur. Uhartearen heren bat argindarrik gabe gertatu da dardararen ostean. Rodas uhartean ere sentitu dute lurrikara, eta hipozentroa 10 km-ko sakoneran kokatu dute, Rodas eta Kos irlen artean, Atenasko Geodinamika Institutuak zabaldu duenez. Kosko aireportua normaltasunez ari da orain, baina portuan kalte handiak eragin ditu sismoak, hori dela eta, bi ferri handi gertuko bi uhartetan porturatu behar izan dira. Sismo handiaren ondotik, 5,1 graduko erreplika izan da, Leros irlatik 26 bat kilometrora iparraldera, hipozentro berean, eta, geroago, 4,6, 4,5 eta 5,7 beste hiru zenbatu dituzte lehen lurrikaratik ez oso urrun. Dardara Mugla Turkiako probintzian ere sentitu dute, baina ez du kalte handirik eragin, antza, zenbait eraikinetan kalte txikiren bat izan den arren.

Bi hildako eta ia 200 atxilotu oposizioak Maduroren aurka deitutako greban

Bi hildako eta ia 200 atxilotu oposizioak Mad...
Bi hildako eta ia 200 atxilotu oposizioak Maduroren aurka deitutako greban

Oposizioaren arabera, % 85eko jarraip...
2:12 min.

Oposizioaren arabera, % 85eko jarraipena izan du deialdiak; Maduroren aldekoek, ordea, bestelako datuak zabaldu dituzte. Liskar handiak izan dira manifestari eta polizien artean

Venezuelako oposizioak presioa areagotu du Nicolas Maduro presidentearen aurka zenbait hiritan gune batzuk geldiarazi dituen greba orokor batekin. Horren balantzea: bi hildako eta gutxienez 173 atxilotu, kaleen zirkulazioa eteteko ekintzetan eta ondoko liskarretan. Manifestariek zirkulazioa oztopatu dute zaborra, adarrak eta bestelakoak bidean jarrita, eta Caracasen eta beste hainbat hiritan aurre egin diete segurtasun indarrei, errepideak garbitzera joan direnean. 24 urteko venezuelar bat hil da su arma batek jota, Los Teques (Caracas) izan den manifestazio batean. Fiskaltzak baieztatu egin du gertatutakoa eta hiru pertsona zauritu dira. 23 urteko beste venezuelar bat ere hil da, Valencia (Carabobo) hirian egindako manifestazioan, eta sei pertsona zauritu dira. Greba "herritarren borrokaren maila gorena" da, eta aurreko igandean 7,2 milioi herritarrek (oposizioaren esanetan) Madurok deitutako Asanblea Konstituziogilearen aurkako erreferendumean parte hartu ostean aktibatu du oposizioak fase hori. Batasun Demokratikorako Mahaiak argitaratu dituen irudietan, kaleak hutsik eta dendak itxita agertzen dira, eta protesta eguna herritarren % 85ek jarraitu dutela esan du. Protestaldiak 06:00ak arte (13:00ak, gurean) iraungo du. Langileen Zentral Bolivartarra Sozialistak, baina, grebaren arrakasta gutxietsi du. Horren arabera, ez du jarraipenik izan eta langileak egunero legez joan dira lanera.