Zeinu Hizkuntza kurtsoak

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du.

Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin.

Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak.

Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero.

Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren.

Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean.

Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez.

Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari.

Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako.

Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta.

Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela.

Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez.

Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan.

Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu.

Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude.

Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana.

Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira.

Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko.

Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean.

Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik.

Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura.

Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute.

Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen.

600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere.

Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta.

AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako.

Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren.

Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da.

Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hir...
La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfi...
1:51 min.

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du. Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin. Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak. Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

2017/07/28

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan ...
Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan...
1:26 min.

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero. Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren. Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean. Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

2017/07/28

Segurtasun Sailak

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Ha...
Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea...
1:42 min.

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez. Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari. Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako. Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta. Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela. Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

2017/07/28

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buru...
Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea nor...
1:19 min.

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez. Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan. Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu. Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

2017/07/28

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzel...
40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasak...
1:21 min.

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude. Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana. Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira. Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko. Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

2017/07/28

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako ba...
Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta ...
1:47 min.

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean. Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik. Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura. Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute. Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen. 600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere. Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

2017/07/28

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzek...
Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena ...
2:04 min.

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta. AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako. Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren. Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da. Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

2017/07/28

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:44 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2017/07/28

Uztaila 2017
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2017-07-26ko bideoen artxiboa

Gazte bat atxilotu dute Balmasedan EIren ideologia zabaltzea egotzita

Gazte bat atxilotu dute Balmasedan EIren ideo...
Gazte bat atxilotu dute Balmasedan EIren ideologia zabaltzea egotzita

Sare sozialen bidez terrorismo delitu...
1:32 min.

Sare sozialen bidez terrorismo delitua egitea leporatu dio Guardia Zibilak. Harreman zuen Siriako gerlariekin, haiek materiala pasatzen zioten eta berak, ondoren, Facebooken zabaltzen zuen

Guardia Zibilak 22 urteko gazte marokoar bat (Y.I.) atxilotu du gaur, asteazkena, Balmasedan (Bizkaia), terrorismo delitua egotzita. Poliziak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotua erradikalizatutako giro batean jarduten zen eta, Facebooken zuen kontu baten bidez, ISISen ideologia zabaltzen zuen. Gainera, terroristen ideologia zabaltzen zuenean, Siriako gerran parten hartzen ari diren soldaduekin zituen harreman estuez baliatzen zen, gerraren irudiak ere argitaratzeko. Guardia Zibila atxilotuaren etxebizitza miatzen ari da, jardueraren zantzu gehiago batu eta Espainian Estatu Islamikoaren balizko zale gehiago antzemateko. Gehien bat, euskarri elektronikoak erabiltzen zituen akusatuak. 2013tik hona, muturreko ideologia azaleratzen zuten argitalpenak egin ditu; Islama defendatzeko Yihad eta borroka armatua egitea babesten zuen, eta DAESH, Al-Qaida, Al Nusrah talde terroristen buruzagiei gorazarre egiten zien. Sare sozialetan, talde yihadista horien atentatuak ospatzen zituen eta urtero irailaren 11ko atentatuaren urtemuga ospatu ere egiten zuen.

Hitzarmen duina eskatu dute Arabako kirol jardueretako langileek

Hitzarmen duina eskatu dute Arabako kirol jar...
Hitzarmen duina eskatu dute Arabako kirol jardueretako langileek

Besteak beste, sorosleek, kirol monit...
2:20 min.

Besteak beste, sorosleek, kirol monitoreek eta zaintzaileek osatzen dute kolektibo hori. Uztailaren 31ra arte egingo dute greba

Arabako kirol jardueretako kolektiboa osatzen duten langileek elkarretaratzea egin dute igande honetan Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazan eta hitzarmen duina eskatu dute. Ildo horretatik, negoziazioetan aurrera egiteko patronalak jarritako interes falta salatu dute. Besteak beste, sorosleek, kirol monitoreek, atezainek eta zaintzaileek osatzen dute Arabako kirol jardueretako kolektiboa. Bertako igerileku publikoetan eta urtegietan lan egiten duten langileek igande honetan hasi dute greba, eta Gasteizko Udalak Gamarra eta Mendizorrotzako igerileku publikoak itxi behar izan ditu. Era berean, ezin izan dira erabili beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten kirol instalazioak ere; Lauka, Abetxuko edo Zaramagako frontoiak, esaterako. ‘Kirol jarduerak hitzarmen duinaren alde’ lelopean, Andre Maria Zuriaren Plazan elkartu dira kolektibo horretako langileak. “Lau zenbakidun kategorian sartzen diren langileek (atezainek eta zaintzaileek, besteak beste) orduko 6,22 euro irabazten dituzte, eta lana badute ere, soldata horrekin txiroak gara”, esan dute beharginek. “Udako denboraldian lan egiten dugunok enpresaren esku gaude asteko egun guztietan, eta, eguraldiaren arabera, lanera gatoz edo etxean geratzen gara, dirurik irabazi gabe”, gaineratu dute langileek. Kolektibo horretako beharginen esanetan, Gasteizko Udalak du gaur egun bizi duten egoeraren erruaren zati handiena. “Udalak aukeratzen dituen enpresek ez dute langileen baldintzak hobetzeko aukerarik, eta kasu askotan ez da sinatutako hitzarmena betetzen”, azaldu dute. LAB, ELA eta CCOO sindikatuetako ordezkariek ostiralean iragarri zuten Arabako kirol jardueren sektoreko 450 langile lan-hitzarmen berria adostu ezinik daudela eta grebara jotzea erabaki dutela, uztailaren 23an hasi eta uztailaren 31ra arte. Zehazki, kirol monitoreen soldata % 1 eta sorosleena % 7 handitzea proposatu zien langileei patronalak. Instalazio publiko horietan, 300 sorosle eta monitore inguru daude lanean, eta Gasteizko Udalak kudeatzen dituen kiroldegiek eskaintzen dituzten zerbitzuez eta bertan antolatzen dituzten kirol jarduerez arduratzen dira.

Bost zauritu Getxon, Aixerrotako paella lehiaketan izandako leherketan

Bost zauritu Getxon, Aixerrotako paella lehia...
Bost zauritu Getxon, Aixerrotako paella lehiaketan izandako leherketan

Bost emakumeetatik lauk Gurutzetan ja...
0:54 min.

Bost emakumeetatik lauk Gurutzetan jarraitzen dute. Horietako bat larri dago, gorputzaren % 60 erreta baitauka; beste hirurak "egonkor" daude

Guztira bost lagun zauritu ziren igandean Getxon, Aixerrotan urtero egiten den paella lehiaketan parte hartzeko asmoz piztutako su batean eztanda izanda. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, norbaitek kerosenoa jaurti du sutara, horrek sugar handia eragin du, eta inguruan zeuden hainbat lagun zauritu dira. Bost emakumeetatik lauk Gurutzetako Ospitaleko Erredura Handien Unitatean jarraitzen dute; horietako bat larri dago. Ospitaletik Eferi adierazi diotenez, Erredura Handien Unitatean dauden lau emakumeetatik bat larri dago, gorputzaren % 60 erreta. Gainerakoak, berriz, "egonkor" daude. Ikerketari dagokionez, Ertzaintzak atestatua egingo du gertatutakoaren nondik norakoak argitu, eta, hala badagokio, erantzukizun judizialak zehazteko.

Bart desagertu den urpekari bilbotar baten bila ari dira Islaresen

Bart desagertu den urpekari bilbotar baten bi...
Bart desagertu den urpekari bilbotar baten bila ari dira Islaresen

Astearte gauean ekin zioten bilaketar...
1:56 min.

Astearte gauean ekin zioten bilaketari. Desagertutako gaztearekin batera beste pertsona bat zegoen, baina hori onik agertu da. Gaur goizean berrabiarazi dute bilaketa, lurrez, itsasoz eta aires

Kantabriako larrialdi zerbitzuak bart Islaresen, Cotonera inguruan, desagertu den Bilboko 23 urteko urpekari baten bila ari dira lurrez, itsasoz eta airez. Bilaketa atzo gauean hasi zuten. Desagertutako gaztea beste pertsona batekin zegoen, baina onik irten zen. 22:00ak aldera izan zuen Kantabriako Gobernuaren 112 Larrialdi Zerbitzuak desagerpenaren berri. 112 zerbitzuak zabaldutako ohar baten arabera, gaztea beste lagun batekin sartu zen uretara 19:30 inguruan, oxigenorik gabeko arrantza egiteko. 22:00ak aldera, bere laguna itsasotik irten zen, baina ez desagertutakoa. Abisua jaso ondoren, bilaketa antolatu zuten eta buru eta belarri aritu ziren gaur goizaldeko 02:30 ingurura arte. Kantabriako Gobernuko eta Itsas Salbamenduko helikoptero banak; Castro Urdialeseko suhiltzaileen, DYAren eta Gurutze Gorriaren itsasontzi banaren, Guardia Zibilaren eta Udaltzaingoaren zenbait agentek, eta Babes Zibileko eta Larrialdietako hainbat teknikarik osatzen zuten operatiboa. Gurutze Gorriko Laguntza Psikologikorako Taldeak ere jo zuen, hara bertaratu ziren senideak artatzeko. Gaurko lehen orduan berrekin diote bilaketari.

CSDk urtebetez gaitasungabetu du Villar

CSDk urtebetez gaitasungabetu du Villar...
CSDk urtebetez gaitasungabetu du Villar

Espainiako Futbol Federazioko preside...
1:09 min.

Espainiako Futbol Federazioko presidentea espetxean dago une honetan, besteak beste diruaz bidegabe jabetzea egotzita

Espainiako Kirol Batzorde Gorenak (CSD) urtebetez gaitasungabetu ditu Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidentea eta Juan Padron presidenteordea. Jose Ramon Lete CSDko presidenteak iragarri duenez, erakundeak aho betez eta behin-behinean erabaki du Villar eta Padron gaitasungabetzea. Villar espetxean da hilaren 20tik. Besteak beste, administrazio desleiala egitea, diruaz bidegabe jabetzea eta agiriak faltsutzea egotzi dio Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak. Gorka Villar semea eta Juan Padron RFEFko presidenteordea ere kartzelan daude.

Madurok elkarrizketarako deia egin dio oposizioari, krisia gainditzeko

Madurok elkarrizketarako deia egin dio oposiz...
Madurok elkarrizketarako deia egin dio oposizioari, krisia gainditzeko

Maduroren Gobernuaren aurkakoak kaler...
1:29 min.

Maduroren Gobernuaren aurkakoak kalera irtetekoak dira gaur eta bihar, igandean egingo dute Asanblea Konstituziogilea dela eta

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak elkarrizketa politikoan parte hartzeko deia egin dio oposizioari, herrialdean bizi duten krisialdi politikoa konpontzen saiatzeko. Horren ildotik, "chavismoa gehiengo sozial, kultural eta berriz politikoa izateko antza" duela onartzeko eskatu dio lider sozialistak Batasun Demokratikoaren Mahaiari, uztailaren 30ean egitekoa den Asanblea Konstituziogilea dela eta. Oposizioak borroka areagotuko duela iragarri du, igandean Konstituziogilea egitea oztopatzeko. Hala, asteazkenean 48 orduko grebari ekingo diote eta ostiralean martxa bat egingo dute Caracasen. Gaur eta bihar, asteazken eta ostegunean, Venezuelako oposizioak 48 orduko greba egingo du hirietan jarduera eteteko asmoarekin eta, horrela, Nicolas Maduro presidenteari presioa sartzeko, Asanblea Konstituziogilea egin ez dezan. Deialdiaren aurrean, asken egunotan, erregaia erosi nahi zuten herritarrek ilara luzeak sortu dituzte gasolindegietan, eta Caracaseko supermerkatu askotan herritar askok janaria eta bestelako oinarrizko jakiak hartu dituzte, greban horietako asko faltako direlakoan.

FARC irailaren 1etik izango da alderdi politiko

FARC irailaren 1etik izango da alderdi politi...
FARC irailaren 1etik izango da alderdi politiko

Egun horretan, ekitaldia egingo dute ...
1:20 min.

Egun horretan, ekitaldia egingo dute Bogotako Bolivar Plazan, alderdia aurkezteko

FARC gerrilla ohiak iragarri du irailaren 1ean bihurtuko dela alderdi politiko, Bogotan egindako bilera batean erabaki dutenez. "Irailaren 1ean aurkeztuko dugu mugimendu politiko berria", azaldu du FARCeko Estatu Nagusiko kideak, prentsaurreko batean. Horren esanetan, alderdi politiko berria Bogotako Bolivar Plazan egitekoa den ekitaldi politiko batean aurkeztuko dute. Orain, FARC hauteskundeetarako ildo nagusiak eta hautagaiak zehazten ari da. "Hainbat proposamen ditugu jada eredu ekonomikorako, genero politikarako, ingurumenerako, nekazaritza politikarako eta gazteentzat", esan du.

Hilean txerto bat hartzea nahikoa izan liteke GIBari aurre egiteko

Hilean txerto bat hartzea nahikoa izan liteke...
Hilean txerto bat hartzea nahikoa izan liteke GIBari aurre egiteko

Egun, giza immunoeskasiaren birusa du...
1:13 min.

Egun, giza immunoeskasiaren birusa duten pazienteek pilula bana hartu behar izaten dute egunero gaitzari aurre egiteko

Giza immunoeskasiaren birusari (GIB) aurre egiteko hilean txerto antirretrobiral bat hartuta nahikoa izan daitekeela ondorioztatu dute ikerketa baten bidez. Lana Ipar Carolinako (AEB) Unibertsitateko zientzialariak egin du eta azalpenak eman ditu Parisen, GIBari buruzko IX. Biltzarrean. Ikerketa horren arabera, birusaren eramaileek ondo erantzuten dute txertoa jaso ostean, lau astean behin edo zortzi astean behin jarrita ere. Egun, giza immunoeskasiaren birusa duten pazienteek pilula bana hartu behar izaten dute egunero gaitza ez kutsatzeko. Konferentziako presidentekideak esan du etorkizunean posible izan daitekeela pazienteei partxeen bidezko tratamendua eskaintzea eta aipatu konponbideak prebentziorako ere erabiltzea. Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, egun 36,7 milioi pertsonek dute giza immunoeskasiaren birusa eta horietako % 53k erretrobirusen kontrako sendagaiak hartzen dituzte.