Zeinu Hizkuntza kurtsoak

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du.

Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin.

Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak.

Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero.

Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren.

Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean.

Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez.

Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari.

Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako.

Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta.

Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela.

Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez.

Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan.

Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu.

Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude.

Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana.

Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira.

Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko.

Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean.

Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik.

Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura.

Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute.

Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen.

600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere.

Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta.

AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako.

Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren.

Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da.

Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hir...
La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfi...
1:51 min.

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du. Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin. Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak. Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

2017/07/28

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan ...
Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan...
1:26 min.

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero. Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren. Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean. Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

2017/07/28

Segurtasun Sailak

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Ha...
Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea...
1:42 min.

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez. Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari. Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako. Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta. Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela. Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

2017/07/28

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buru...
Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea nor...
1:19 min.

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez. Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan. Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu. Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

2017/07/28

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzel...
40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasak...
1:21 min.

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude. Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana. Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira. Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko. Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

2017/07/28

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako ba...
Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta ...
1:47 min.

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean. Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik. Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura. Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute. Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen. 600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere. Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

2017/07/28

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzek...
Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena ...
2:04 min.

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta. AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako. Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren. Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da. Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

2017/07/28

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:44 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2017/07/28

Uztaila 2017
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2017-07-27ko bideoen artxiboa

Arcelorreko langileen lekualdatzea berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Arcelorreko langileen lekualdatzea berretsi d...
Arcelorreko langileen lekualdatzea berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Zumarragako lantegiaren itxieraren au...
1:43 min.

Zumarragako lantegiaren itxieraren aurrean zuzendaritzak proposatutako lan-baldintzen aldaketak eta langileen lekualdatzea arrazoizkoa dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Zumarragako (Gipuzkoa) Arcelorreko plantako langileak Asturiasera (Avilesko eta Gijongo lantegietara) eramateko erabakia legezkoa dela berretsi du asteazken honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN), Eibarko Lan-arloko 1 zenbakiko Epaitegiak hartutako erabakia aintzat hartu ostean. EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaia zabaldu du Arcelorrek. Auzitegi horrek atzera bota du CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek Eibarko lehen auzialdiko epaitegiak hartutako erabakiaren aurrean aurkeztu zuten erregu helegitea. Ildo horretatik, Zumarragako lantegiaren itxieraren aurrean Arcelor Mittaleko zuzendaritzak proposatutako lan-baldintzen aldaketak eta langileen lekualdatzea arrazoizkoa eta neurrizkoa dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Guztira Zumarragako Arcelorreko 85 langile lekualdatu zituzten Avilesko eta Gijongo lantegietara, multinazional horrek Gipuzkoako lantegia itxi ostean. Orduan, beharginen lan-baldintzak aldatuko zituztela iritzita, helegitea jarri zuten CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek. Itxieraren aurrean, langileak Asturiasera eramatea onartu zuten arren, hasierako baldintzak indarrean jarraitzea eskatu zuten.

Biktima bati hankak itxi zituen galdetu zion epailearen auzia, artxibatuta

Biktima bati hankak itxi zituen galdetu zion ...
Biktima bati hankak itxi zituen galdetu zion epailearen auzia, artxibatuta

Indarkeria matxistaren biktima bati g...
1:50 min.

Indarkeria matxistaren biktima bati galdera hori egin zion epaileak ez zuela adeitasunik eza izan eta ez zuela autoritatearen gehiegizko erabilerarik egin ebatzi du Diziplina Batzordeak

Bortxaketa bat jasan zuela salatu zuen emakume bati hankak ongi itxi ote zituen galdetu zion Gasteizko Carmen Molina epaileari irekitako diziplina txostena artxibatzea erabaki du asteazken honetan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Diziplina Batzordeak (CGPJ). Indarkeria matxistaren biktima bati galdera hori egin zion epaileak ez zuela adeitasunik eza izan eta ez zuela autoritatearen gehiegizko erabilerarik egin ebatzi du Diziplina Batzordeak, aldeko sei botorekin eta kontrako boto batekin, CJPJko iturriek jakitera eman dutenez. Bikote ohiak eraso egin zion emakumeari tratu iraingarria eman ziola iritzita, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Carmen Molina, Gasteizko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Epaitegiko epailea, ikertzea erabaki zuen. Neskak epailearen aurrean deklaratu zuenean, gizonak eraso egin zion unean “erresistentzia” agertu ote zuen galdetu zion Molinak. Zehazki, ondorengo galdera egin zion biktimari: “Ondo itxi al zenituen hankak? Organo femeninoak ondo itxi zenituen?”. Clara Campoamor elkarteak Molinaren aurka salaketa jarri ondoren, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak irekitako ikerketa informatiboa itxi zuen iaz. Alabaina, Diziplina Batzordeak erabaki hori atzera bota zuen eta diziplina txostena irekitzea agindu zuen. Txosten hori 2016ko urrian artxibatu zuten, baina Clara Campoamor elkarteak bost alegazio jarri zituen. Ildo horretatik, biktimaren adierazpenak entzuteko eskaera egin zuen eta auzia berriro ireki zuten.

Rajoy:

Rajoy: 'Nire erantzukizuna politikoa zen, ez ...
Rajoy: 'Nire erantzukizuna politikoa zen, ez kontabilitate arlokoa'

Alderdi Popularrak B kutxa izan duela...
3:06 min.

Alderdi Popularrak B kutxa izan duela ukatu du. Lehen aldiz deklaratu du Espainiako presidente batek Auzitegi Nazionalean

Mariano Rajoy Espainiako presidentea Gurtel auziko epaiketan lekuko gisa deklaratu zuen atzo. Alderdi Popularraren ustezko B kutxaz galdetuta, garai hartan bere erantzukizuna politikoa zela nabarmendu du, "ez kontabilitate arlokoa". Izan ere, azpimarratu du ez dela inoiz kontuez arduratu. Ustezko gainsoldatez itaunduta, Rajok esan du PPko kargudunek "osagarri bat" zutela, baina Ogasunean deklaratzen zela. Ia bi orduz izan da deklaratzen Espainiako presidentea, eta akusazio guztien abokatuen, Fiskaltzaren eta defentsako hiru abokatuen galderei erantzun die. Bere deklarazioan, ordubete eta 50 minutuan, PPren ardura politikoa zuela azpimarratu, Lapuerta eta Barcenas diruzainen lana goraipatu, eta PPk B kutxa zuela ukatu du. "(Barcenasen) paperak faltsuak dira, erabat", esan du une batean. Urduri agertu da Rajoy, batez ere lehen zatian. Espainiako presidentearen deklarazioaren lehen minutuetan tentsio handia izan da. ADADE elkarteko abokatuaren eta auzitegiko presidentearen artean ika-mika sortu da, eta hainbat galdera egitea debekatu dio. Horrez gain, Luis Barcenasen abokatuak PPren ustezko B kutxaren inguruko galderak egitea saihesteko protesta egin du hainbatetan. Auzitegiko presidenteak gai horri buruzko galderaren bat edo beste baimendu ditu, baina gainerakoak debekatu egin ditu, auzi hori beste pieza batean epaitzen ari direlako. Rajoyk ironia erabili du bere erantzun batzuetan. Alderdi Popularraren bi diruzain ohiren lanaz galdetu diote Rajoyri; Alvaro Lapuertaren eta Luis Barcenasen jardunaz. Rajoyren esanetan, ez zuen inoiz bien lanaren inguruko kexarik izan, "ez diruzain izan ziren artean", zehaztu du. Francisco Correa Gurtel sareko ustezko burua ezagutzen ote zuen galdetuta, Rajok erantzun du posible dela "ekitaldi publikoren batean agurtu" izana. Zehaztu duenez, berak erabaki zuen 2004an PPk Correarekin zuen harremana etetea. Ikusmin handia zegoen deklarazioaren inguruan, eta 83 hedabidetako (21 atzerrikoak) 312 kazetarik, argazkilarik eta teknikarik jaso dute agerraldia jarraitzeko akreditazioa. Demokrazian lehen aldiz deklaratu du Espainiako presidente batek Auzitegi Nazionalean. Bere garaian, Felipe Gonzalezek Auzitegi Gorenean deklaratu zuen GAL auziagatik, baina ez zen presidente ordurako.

Hilda aurkitu dute Islaresen desagertutako urpekari bilbotarra

Hilda aurkitu dute Islaresen desagertutako ur...
Hilda aurkitu dute Islaresen desagertutako urpekari bilbotarra

Astearte gauean ekin zioten bilaketar...
1:20 min.

Astearte gauean ekin zioten bilaketari. Desagertutako gaztearekin batera beste pertsona bat zegoen, baina bakarra atera zen. Gaur goizean ekin diote berriro bilaketari, lurrez, itsasoz eta aires

Hilda aurkitu dute asteartetik Islaresen (Kantabria) desagertuta zegoen Bilboko 23 urteko urpekaria. Atzoko 11:00ak baino zertxobait lehenago aurkitu dute, Castro Urdialesko suhiltzaileetako urpekariek, Cotonera muturretik ekialdera. Gorpua herriko portura eraman dute, eta Polizia Judizialaren esku utzi dute. Bilaketa astearte gauean hasi zuten. Desagertutako gaztea beste pertsona batekin zegoen, baina azken hori bakarrik irten zen uretatik. Astearte honetan, 22:00ak aldera, izan zuen Kantabriako Gobernuaren 112 Larrialdi Zerbitzuak desagerpenaren berri. Zerbitzu horrek zabaldutako ohar baten arabera, gaztea beste lagun batekin sartu zen uretara 19:30 inguruan, oxigenorik gabeko arrantza egitera. 22:00ak aldera, laguna itsasotik irten zen, baina ez desagertutakoa. Abisua jaso ondoren, bilaketa antolatu zuten, eta buru-belarri aritu ziren 02:30 ingurura arte. Atzo goizeko lehen orduan ekin zioten berriro hura bilatzeari.

Hilik topatu dute atzo Malagan galdu zen 3 urteko neskatoa

Hilik topatu dute atzo Malagan galdu zen 3 ur...
Hilik topatu dute atzo Malagan galdu zen 3 urteko neskatoa

Gurasoek begien bistatik galdu zuten ...
1:16 min.

Gurasoek begien bistatik galdu zuten bi minututan desagertu zen umea. Bilaketa operatiboa berehala hasi dute eta gau osoan aritu dira buru eta belarri

Hilik topatu dute atzo, asteazkena, Pizarran (Malaga) trenaren geltokiaren inguruetan gurasoekin zegoela desagertu zen hiru urteko neskatoa, Lucia, galdu zen lekutik zazpi bat kilometrora, Aldiriko trenaren trenbidearen ondoan. 23:20 inguruan eman zituzten desagerpenaren lehen abisuak, gurasoek begien bistatik galdu zuten bi minututan umea desagertu ondoren. Berehala aktibatu zuten bilaketa operatiboa, beste senideekin batera, zeuden tabernaren inguruetan. Pizarrako alkateak azaldu duenez, herriak ahalegin guztia egin du hasieratik Lucia bilatzeko. Bilaketan ehunka bizilagunek, Guardia Zibilak, Udaltzaingoak eta Babes Zibilak parte hartu dute. Lehen orduetan, tren geltokiaren inguruetan izan dira bilatzen, eta goizean goiz indartu egin dute bilaketa, bizilagunek eta segurtasunek osatutako sei taldetan.

Gizon batek polizia bat zauritu du Melillan, ‘Ala handiena da’ oihukatuta

Gizon batek polizia bat zauritu du Melillan, ...
Gizon batek polizia bat zauritu du Melillan, ‘Ala handiena da’ oihukatuta

Zauriak arinak izan dira, eta iturri ...
1:05 min.

Zauriak arinak izan dira, eta iturri polizialek jakitera eman dutenez, atzamar batean ebakia egin dio. 07:35ak aldera jazo da gertaera

Eskuan labana bat zeraman gizonezko batek eraso egin dio Espainiako Polizia Nazionaleko kide bati Melillan, Beni Enzarreko igarobidean, ‘Alau Akbar’ (Ala handiena da) oihukatuta. Zauriak arinak izan dira, eta iturri polizialek jakitera eman dutenez, atzamar batean ebakia egin dio. Poliziak zehaztu duenez, gertaerak ez du terrorismoarekin zerikusirik. 07:35ak aldera jazo da gertaera, Beni Enzarreko mugan. Zehazki, Espainia eta Maroko arteko igarobide nagusia da Melillan. Iturri polizialek azaldu dutenez, poliziari zauri arinak egin dizkion erasotzailea atxilotu dute. Antza denez, poliziari ebakia egin dio atzamarrean. Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne Ministroak eman du gertatutakoaren berri, Twitterren 09:30ean zabaldutako mezu batean.

Frantziako hego-ekialdeko suteek alerta piztu dute herrialdean

Frantziako hego-ekialdeko suteek alerta piztu...
Frantziako hego-ekialdeko suteek alerta piztu dute herrialdean

12.000 pertsona eraman dituzte eta 7....
1:41 min.

12.000 pertsona eraman dituzte eta 7.000 hektarea kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

12.000 bat pertsona ebakuatu dituzte Frantziako hego-ekialdean dagoeneko 7.000 hektarea kiskali dituen sute-olde batengatik. Agintariak alerta gorenean daude, eta kritika handiak jaso dituzte garrei aurre egiteko baliabide gutxi daudela argudiatuta. Suterik handiena Bormes-les-Mimosas dago uneotan, Var hegoaldeko departamenduan. Sute horrek 1.300 hektarea erre eta 10.000 pertsona mugitzera behartu ditu, 3.000 kanpinlari tartean. Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen. 600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere. Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean izatea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita. Bormesko Udalak kanpinetara itzultzen ez saiatzeko eta, kontrakoa esan arte, hondartzan jarraitzeko eskatu die turistei.

Bi hildako eta 50 zauritu Venezuelan, 48 orduko grebaren lehen egunean

Bi hildako eta 50 zauritu Venezuelan, 48 ordu...
Bi hildako eta 50 zauritu Venezuelan, 48 orduko grebaren lehen egunean

Maduro eta oposizioa aurrez aurre, gr...
2:29 min.

Maduro eta oposizioa aurrez aurre, grebaren lehen egunaren jarraipenari ere dagokionez. Gaur, Konstituziogilearen azken kanpaina eguna da, eta Caracasen itxiko dute ekitaldi handi batekin

Manifestariek eta segurtasun indarrek talka egin dute berriro Venezuelan, oposizioak Asanblea Konstituziogilearen aurka deitutako 48 orduko grebaren lehen egunean, eta bi pertsona hil eta beste 50 zauritu dira protestetan. Biktimak 30 urteko gizonezkoa eta 16 urteko nerabea dira; eta Meridan eta Caracasen hil dituzte, hurrenez hurren. Merida hiriburuko alkateak Polizia agenteei egotzi die Rafael Vergara izenez identifikatutako gizonezkoaren heriotza. Horren esanetan, "diktaduraren organoen errepresioaren" biktima izan da, Twitterren argitaratu duenez, tiroz hil duten zehaztu gabe, hango bizilagunek esan bezala. Caracas metropoli-barrutiko 104 Fiskaltzak, era berean, baieztatu egin du nerabe bat hil dela Petare auzo-gune jendetsuan. Bestalde, oposizioak esan du grebak % 92ko jarraipena izan duela lehen egunean; Madurok, aldiz, datu hori ukatu du. "Langileria" grebarako deialdiaren aurrean "gailendu da" eta "garaipen handia izan du gaur greba mugagabea egiteko saiakerari aurre eginez", esan du Madurok bere jarraitzaileen aurrean egindako eta telebistak zein irratiak emititutako ekitaldi batean. Oposizioaren iritzian, ostera, greba arrakastatsua izan da. Oposizioaren helburua igandean egitekoa den Asanblea Konstituziogilea geldiaraztea da, horren iritzian, Maduroren "diktadura" egonkortuko bailukeelako. Maduroren aldekoek, berriz, prozesua defendatzen dute iraultza sendotu eta Estatu komunala indartzeko. Madurok Venezuelako herritarrak deitu ditu Konstituziogilea osatzeko 500 kide aukera ditzaten, nazioarteko hainbat herrialdeen iritziaren aurka. Gaur da Konstituziogilearen aldeko azken kanpaina eguna, eta Maduroren aldekoak Caracasen elkartuko dira, ekitaldi handi batean.