Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-09-19ko bideoen artxiboa

Bizkaiak beste teknologia-parke bat izango du, Ezkerraldean

Bizkaiak beste teknologia-parke bat izango du...
Bizkaiak beste teknologia-parke bat izango du, Ezkerraldean

Abanto Zierbenan egingo dute. Euskal ...
3:32 min.

Abanto Zierbenan egingo dute. Euskal parke teknologikoen plan estrategiko berriaren barnean dago; guztira, 70 milioi inbertituko dituzte plan horretan, 2020ra arte

Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan esan duenez, Bizkaiko Ezkerraldean, Abanto Zierbenan hain zuzen, beste teknologia-parke bat egingo dute; 4.0 industriarako erabiliko dute, eta trakzio-proiektu bat kokatuko dute bertan. Zamudion egin du iragarpena gaur Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, euskal parke teknologikoen 2020ra arteko plan estrategikoaren aurkezpenean. Trakzio-proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eta enpresa baten arteko lankidetza izango da, eta urtea amaitu aurretik zehaztuko dute. Euskal parke teknologikoetan, plan estrategiko berri bat sartuko da indarrean. Guztira, 70 milioi euroko inbertsioa egingo dute plan horretan, eta horietatik 60 Bizkaian inbertituko dituzte; izan ere, sailburuak azaldu duenez, "argi dago Bizkaian industrializazio arazoa dagoela, eta bultzada handia behar da". Hori dela eta, inbertsiorik handiena, aipatutako 70 milioi euroko hori, Bizkaian geldituko da; Gipuzkoara sei milioi euro inguru bideratuko dira eta Arabara hiru milioi. 2020rako okupazio-maila % 79ra heltzea da planaren helburu nagusia. Gaur egun, % 69an dago, baina oso banaketa desorekatuarekin; Gipuzkoan % 99ko okupazioa dute, Bizkaian % 65ekoa, eta Arabakoa % 40koa da. Eraikuntza-ahalmena handituko dute, oro har, enpresa berriak hartzeko. Gaur egun 511 enpresa, ikerketa-fundazio eta berrikuntza zentro daude EAEko parke teknologikoetan, eta datozen lau urteotan beste 75 enpresa berri erakartzea nahi dute. Bizkaian, Zamudion eta Derion Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikuntza-ahalmena handitzea da helburua. Horrez gain, aurrerapausoak emango dira Leioako campusa garatzeko, EHUrekin elkarlanean, eta, orobat, Zorrotzaurreko teknologia-parke urbanoaren proiektua bultzatuko da. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, Plan Estrategikoak bi asmo nagusi jasotzen ditu: batetik, Miramongo gunea handitzea, eraikin berri bat eginez eta eskueran dauden partzelak zatitzeko aukera aztertuz, eta bestetik, Galarretako campusa garatzea, Gipuzkoako parkearen hedapen naturala den heinean, erakundeekin lankidetzan proiektu eragile bat sustatuz. Araban, hauek izango dira Teknologia Parkearen egitasmo behinenak datozen hiru urteetarako: enpresa eta proiektu estrategiko berriak biltzea, eta hala, parkearen gaur egungo okupazio-maila handitzea; merkatuaren beharrizanetara egokitutako eraikin berri bat eraikitzen hastea; eta ondoko lursailei loturiko hirigintza-izapideen prozesua amaitzea, espazio gehiago izateko eskaera posibleei aurrea hartzeko. Datozen asteetan inauguratuko da, halaber, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa, Arabako Teknologia Parkeko instalazioetan, eraso informatikoen aurrean prebentzioa lantzeko eta horiei aurre egiteko.

Forum Filatelicoren epaiketa hasi da, kontuak hartu eta hamaika urtera

Forum Filatelicoren epaiketa hasi da, kontuak...
Forum Filatelicoren epaiketa hasi da, kontuak hartu eta hamaika urtera

Ustezko iruzurraren kalteak jasan zit...
2:20 min.

Ustezko iruzurraren kalteak jasan zituzten ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute epaiketa hasi aurretik, 'Gure dirua bankariek dute' edo 'Altxorrak lapurtu egin zigun' oihu artean

Forum Filatelicori kontuak hartu zizkionetik 11 urte igaro direnean (2006ko maiatzean egin zuten), horren buruzagi ohiak Auzitegi Nazionalean izango dira gaur, hilaren 18an, astelehenarekin; izan ere, gaur abiatu da epaiketa, iruzurra, kaudimengabezia zigorgarria, kontuak faltsutzea eta dirua zuritzea egotzita. 27 urteko kartzela-zigorra eskatu dute Forumeko presidente ohi Francisco Brionesentzat; bera da, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzaren akusazio-idazkiaren arabera, 2.848 milioi euroko ondare-desfasea utzi zuen 'izaera presidentzialistako erakunde bateko liderra'. 269.000 inbestitzailek pairatu zituzten kalteak. Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak, gainera, beste 29 lagun akusatu ditu; 11-16 urteko kartzela-zigorrak eskatu ditu horientzat. Fiskaltzaren iritziz, funtsak bereganatzen zituen jarduera batean parte hartzen zuten; eskema piramidal baten barnean, errentagarritasun handiak eskaintzen zituzten, beste bezero batzuen ekarpenek ordainduta. Forumeko 30 bat izan dira San Fernando de Henaresen (Madril) Auzitegi Nazionalak duen egoitzan; abenduaren 15era arte iraungo du epaiketa, eta 38 saio izango ditu. Ustezko iruzurraren kalteak jasan zituzten ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute Auzitegi Nazionalean epaiketa hasi aurretik. Besteak beste, 'gure dirua bankariek dute' eta 'Altxorrak lapurtu egin zigun' salatu dute bertan, oihuka. Luis de Guindos Ekonomia ministroaren iritziz, baina, Estatuak ez du inolako erantzukizun subsidiariorik ustezko iruzur horretan.

Kataluniako Gobernuak boto-paperak inprimatzeko gonbita egin du

Kataluniako Gobernuak boto-paperak inprimatze...
Kataluniako Gobernuak boto-paperak inprimatzeko gonbita egin du

Guardia Zibilak erreferendumari buruz...
2:14 min.

Guardia Zibilak erreferendumari buruzko 100.000 diptiko atzeman ditu Sabadellen, eta, bien bitartean, Gobernuak galdeketaren kartela eta boto-paperak eskegi ditu erreferendumaren webgunean

Kataluniako Gobernuak kanpainaren kartela eta boto-paperak nork bere ordenagailura jaitsi eta inprimatzeko bi artxibo igo ditu erreferendumaren webgune alternatibora, jatorrizko weba Guardia Zibilak itxi eta gero. Igo duten boto-papera Hauteskunde Batzorde Nagusiak, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako organoak, onartu zuen, eta kartela Gobernuaren kanpainan erabilitakoa da. Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferendumari buruzko 100.000 diptiko baino gehiago atzeman zituen atzo goizean Sabadellen, Enquadernacions Rovira enpresan, Auzitegi Konstituzionalak galdeketa bertan behera utzi baitu badaezpadako neurri gisa. Atzo ere, agenteek kontsulta iragartzeko 1,3 milioi kartel, diptiko eta eskuorri atzeman zituzten Montcada i Reixac Bartzelonako udalerrian. Unipost mezularitza pribatuko enpresak L'Hospitalet de Llobregaten eta Terrassan (biak Bartzelonan) dituen egoitzak miatu ditu Guardia Zibilak, eta azken horretan urriaren 1eko erreferendumaren errolda agiriak atzeman omen ditu, ikerketaren iturriek zabaldu dutenez. Aurretik ere susmopean eduki dute Unipost. 2014ko azaroaren 9ko prozesu parte hartzailea dela eta, argibideak eskatu zizkion Kataluniako Fiskaltza Nagusiak.

Jihadismoarekin ustez harremana izateagatik atxilotu dute gizon bat Lleidan

Jihadismoarekin ustez harremana izateagatik a...
Jihadismoarekin ustez harremana izateagatik atxilotu dute gizon bat Lleidan

Atxiloketa berri honekin segurtasun i...
1:18 min.

Atxiloketa berri honekin segurtasun indarrek erabat desegin dute sare sozialetan "ideologia guztiz erradikaleko" ideiak zabaltzen zituen taldea

Guardia Zibilak Pakistango 25 urteko gizon bat atxilotu du gaur, Lleidan, autodoktrinamendu jihadista egotzita, Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Atxiloketa berri honekin segurtasun indarrek erabat desegin dute sare sozialetan "ideologia guztiz erradikaleko" ideiak zabaltzen zituen taldea. Azken asteotan gizonaren erradikalizazioa erabatekoa izan dela ikusi dute ikertzaileek. Atxilotutako gizonaren hiru anai atxilotu zituzten joan den ekainean, Farina operazioaren barne. Orduan atzemandako material informatikoari esker lortu du Guardia Zibilak gaur laugarren anaia atxilotzea. Segurtasun Indar eta Kidegoek 200 terrorista jihadista atxilotu dituzte Espainian eta atzerrian, 2015eko ekainean terrorismoaren aurkako alerta laugarren mailan ezarri zutenetik.

Maria urakana Dominikatik igaro da 5. mailako indarra hartuta

Maria urakana Dominikatik igaro da 5. mailako...
Maria urakana Dominikatik igaro da 5. mailako indarra hartuta

260 km/h-ko haizeak ditu eta Puerto R...
2:03 min.

260 km/h-ko haizeak ditu eta Puerto Ricorako bidea hartu du; Trumpek larrialdi egoera ezarri du dagoeneko. Dominikako lehen ministroa etxetik erreskatatu behar izan dute

Irma urakan suntsitzaileak eragindako hondamenditik suspertzeko ia denborarik gabe, Maria urakanak Karibea astinduko du. Maria urakanak Dominika uhartea astindu du, Saffir-Simpson eskalan 5. mailako indarra hartu eta ordu batzuetara, Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) jakinarazi duenez. Gainera, "katastrofikoa" izan daitekeela adierazi du. NHCk gogorarazi du urakan-abisua indarrean dagoela Dominikan, Guadalupen, Birjina Uharte Estatubatuarretan, Birjina Uharte Britainiarretan, Puerto Ricon eta Saint Kitts eta Nevisen. Antza denez, Maria Puerto Ricora helduko da astearteko azken orduan. Bertan, urakan alerta dago indarrean, "bizitza arriskuan jartzeko gauza den ekaitza" delako, olatu handiak, luiziak eta euriteak eraginda, eta itsas maila igoarazita. Dominikako lehen ministroak jakitera eman du erreskatatu behar izan dutela Maria urakanak uhartea astindu eta bere etxebizitzan kalteak eragin eta gero. Puerto Ricoko gobernadorearen hitzetan, Donald Trump AEBko presidenteak larrialdi egoera ezarri du Puerto Rico eta Birjina Uharte Estatubatuarretan, Maria urakanaren arriskuagatik.

Bangladeshen errefuxiatutako rohingyak, osasun krisiaren mehatxupean

Bangladeshen errefuxiatutako rohingyak, osasu...
Bangladeshen errefuxiatutako rohingyak, osasun krisiaren mehatxupean

Errefuxiatu eremuetatik, Mugarik gabe...
2:36 min.

Errefuxiatu eremuetatik, Mugarik gabeko Medikuek eta NBEk ohartarazi dute osasun mailako arrisku bizian daudela Birmanian zapaldutako gutxiengo etniko horretako gizon-emakumeak

Myanmarko Armadari ihes egin, hainbat egunez euripean oinez ibili eta beste herrialde batean ahal duten tokian bizitzen jarri eta gero, rohingyek beste mehatxu bati aurre egin behar diote orain Bangladeshko errefuxiatu eremuetan, gaixotasunari, osasun krisi bat zabaltzeko arriskua handia baita bertan, hainbat osasun erakunderen eta NBEren arabera. Myanmartik Bangladesherako exodoa hasi zenetik hiru aste pasatu direnean, indarkeriatik ihesi ospa egindako 412.000 errefuxiatuak oso egoera txarrean bizi dira, eta ezingo dute horrela luzaroan jarraitu. Mugarik gabeko Medikuen Larrialdien koordinatzailearen hitzetan, kanpamentuetako baldintzak oso prekarioak dira, dendak olanezko estalkiak dira, banbu makilen gainean, eta, horren guztiaren gainetik, ez dago ez ur garbirik ez komunik. 15 urtetik beherako 150.000 rohingya elgorriaren, errubeolaren eta poliomielitisaren aurka txertatzen dihardute Bangladeshko errefuxiatu eremuetan. Aung San Suu Kyi Myanmarko buru eta Bakearen Nobel saridunak laguntza humanitarioa bidaliko du Rakhine estatura, hain zuzen, rohingya talde musulmana eta beste talde batzuk bizi diren lurraldera. Suu Kyik, gainera, Rakhinen abuztuan giza eskubideen urraketarik egon bazen konpondu egingo duela hitzeman du. Egun horretan, oldarraldi militarra egin zuten ekintzaile rohingyen eraso bati erantzunda. Rohingyek herri musulman txiki bat osatzen dute. Guztira, 1,1 milioi dira eta Rakain estatuan bizi dira, Myanmarren, Bangladesheko mugatik hurbil. Belaunaldiak dira Myanmarrera iritsi zirenetik. Hala ere, Gobernuak Bangladeshetik iritsitako legez kanpoko immigranteak direla dio eta ez ditu hiritar bezala aintzat hartzen.

Uztaritzeko emakumea hil zuela aitortu du Bokalen atxilotutako gizonak

Uztaritzeko emakumea hil zuela aitortu du Bok...
Uztaritzeko emakumea hil zuela aitortu du Bokalen atxilotutako gizonak

Autopsiaren arabera, 23 urteko emakum...
1:16 min.

Autopsiaren arabera, 23 urteko emakumezkoa bortxatu eta ito egin zuen. Biktima haurdun zegoen

Atzo Bokalen atxilotutako 38 urteko gizonezkoak aitortu egin du berak hil zuela Uztaritzeko emakumea. Antza, hiltzailea etxegabea da, eta Savoia Garaia departamenduko udalerri horretako bizilaguna. Lapurretekin lotutako aurrekari penalak ditu, eta ez zuen biktima ezagutzen. Jendarmeek gizonaren DNA arrastoak aurkitu dituzte biktimaren etxean. Emakumezkoa haurdun zegoen, eta etxe ondoko errepide batean aurkitu zuen haren gorpua bikotekideak. Biktimak 23 urte zituen, eta eskuak eta hankak lotuta, begiak estalita eta aurpegian ubeldura ugari zituen. Autopsiaren arabera, erasotzaileak bortxatu eta ito egin zuen emakumezkoa.