Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-09-20ko bideoen artxiboa

Eraikin bakoitzean etxebizitza turistiko bakarra egon ahalko da Bilbon

Eraikin bakoitzean etxebizitza turistiko baka...
Eraikin bakoitzean etxebizitza turistiko bakarra egon ahalko da Bilbon

Gainera, etxebizitza turistikoak erai...
1:19 min.

Gainera, etxebizitza turistikoak eraikinaren lehen solairuan egon behar dira

Bilboko Udala hirigintza araudia aldatzen hasi da, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Lege berrira egokitzeko. Hortaz, aurrerantzean, eraikin bakoitzeko etxebizitza edo apartamentu turistiko bakarra egon ahalko da, eta etxebizitza hori eraikinaren lehen solairuan kokatu beharko da. Uri Zaharraren Berregokipenerako Plan Bereziaren eta Bilbo Zaharreko Errehabilitazio eta Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren esparruari atxikitako auzoetan erabilera turistiko bakarra jar daiteke eraikin osoan, etxebizitza turistikoa, hotela, logela nahiz Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak araututako zein-nahi tipologiakoa izan.

Ibilgailu elektrikoek TAOa ez ordaintzea aztertzen ari dira Bilbon

Ibilgailu elektrikoek TAOa ez ordaintzea azte...
Ibilgailu elektrikoek TAOa ez ordaintzea aztertzen ari dira Bilbon

Udala "mugikortasun elektrikoa sustat...
0:54 min.

Udala "mugikortasun elektrikoa sustatzeko" aztertzen ari den neurrien artean dago aukera hori

Alfonso Gil alkateordeak eta Mugikortasun koordinatzaileak gaur jakinarazi duenez. Udala "mugikortasun elektrikoa sustatzeko" aztertzen ari den neurrien artean dago aukera hori. Bilbon egunero ibilgailua erabiltzen duten enpresek eta langileek astebetez ibilgailu elektrikoak probatzeko kanpainaren barruan azaldu du aukera hori Gilek. Bilbo "Europa eta mundu mailan mugikortasun elektrikoaren erreferente" izatea nahi dutela esan du Gilek. Ildo horretan, 2018an "enpresa elektriko nagusiak erakartzeko" lan egiten ari direla gaineratu du.

Guardia Zibilak 12 pertsona atxilotu eta Generalitatean miaketak egin ditu

Guardia Zibilak 12 pertsona atxilotu eta Gene...
Guardia Zibilak 12 pertsona atxilotu eta Generalitatean miaketak egin ditu

Lau kontseilaritzatan sartu dira agen...
2:35 min.

Lau kontseilaritzatan sartu dira agenteak, eta besteak beste, Josep Maria Jove eta Lluis Salvado Ekonomia eta Ogasun idazkariak atxilotu dituzte. Puigdemontek gobernukideak bildu ditu

Guardia Zibila Generalitateko hainbat egoitzatan sartu da (bederatzi miaketa egin ditu) eta 12 pertsona, tartean Gobernuko goi kargudunak, atxilotu ditu, urriaren 1eko autodeterminazio erreferendumaren eta Generalitatearen kontrako operazio batean. Atxilo hartutako goi kargudunen artean daude Josep Maria Jove eta Lluis Salvado Ekonomia eta Ogasun idazkariak. Hainbat komunikabideren arabera, Ekonomia idazkaria ere atxilotuta legoke, baina Kontseilaritzak ezeztatu egin du. Iturrion arabera, gutxienez lau egoitzatan egiten ari dira miaketak: Presidenteordetza, Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzaren egoitzan, Atzerri Gaietarako Kontseilaritzaren egoitzan, Gobernazio eta Herri Lanen Kontseilaritzaren egoitzan eta Lan eta Gizarte Gaien Kontseilaritzaren egoitzan. Operazioa Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio epaitegiak agindu du, erreferenduma egiteko diru publikoa bidegabe erabili ote den argitzeko abiatutako ikerketaren baitan. Egoeraren larriaz, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak gobernuko kideen bilera deitu du Palaun. Oriol Junqueras presidenteordearen hitzetan, Estatuak Kataluniako erakundeei "eraso" die, eta, beraz, "baita herritarrei ere". "Ez dugu onartuko", erantsi du. Operazioaren berri eduki bezain laster, Jordi Sanchez Kataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC, katalanez) presidenteak egoitzen aurrean biltzeko eskatu die herritarrei, "erresistentzia modu baketsuan egiteko". Bildutakoen artean egon da Joan Tarda ERCk Kongresuan duen diputatua. Erreferendumaren kontrako ekintzon aurrean, pazientzia eta lasaitasuna eskatu die herritarrei: "Indarkeria egotea nahi dute. Baina ez da egongo". Horren aburuz, "irabaziko dugu, arrazoiaren, zehazki arrazoi demokratikoaren, indarra dugulako".

Gironako udal enpresa bat miatu dute, iruzurraren kontrako operazio batean

Gironako udal enpresa bat miatu dute, iruzurr...
Gironako udal enpresa bat miatu dute, iruzurraren kontrako operazio batean

Carles Puigdemont hiriko alkate zen g...
1:46 min.

Carles Puigdemont hiriko alkate zen garaian ur zerbitzuaren esleipen batzuk legez kanpokoak izan ote ziren ikertzen ari da Gironako epaitegi bat

Gironako ur zerbitzuko udal enpresan, Agissa izenekoan, 15 miaketa egin ditu gaur Guardia Zibilak, iruzurraren kontrako operazio baten harira. Gironako epaitegi batek ikerketa abiatu du, Carles Puigdemont egungo Kataluniako presidentea Gironako alkate zen garaian egindako esleipen batzuen kontura. Miaketak bai, baina atxiloketarik ez da espero, ikerketaren iturriek zehaztu dutenez. Agenteak 09:20 aldera sartu dira Gironako udaletxean, eta Agissarekin lotutako dokumentazioa eskatu dute. Gerora, enpresa horretako zuzendari eta zuzendari ohien etxeetan egin dituzte miaketak. Gironako 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak agindu ditu miaketok, % 3ko auzia argitzeko omen den beste ikerketa batekin lotuta. Ikerketak Agissa enpresaren kudeaketa du jomuga, eta esleipen batzuetan iruzurra eta administrazio desleiala egin ote zituzten ebatzi nahi du epaileak. Besteak beste, Puigdemont alkate zela, 2013an, ur hornidura berritzeko kontratua ikertzen ari dira. Gironako alkateak salatu duenez, "operazioak independentzia prozesuarekin eta urriaren 1eko erreferendumarekin du zerikusia".

Lurrikara indartsu batek Mexiko astindu du eta 200etik gora lagun hil ditu

Lurrikara indartsu batek Mexiko astindu du et...
Lurrikara indartsu batek Mexiko astindu du eta 200etik gora lagun hil ditu

Dardara Mexiko Hirian izan da nagusi,...
3:42 min.

Dardara Mexiko Hirian izan da nagusi, eta dozenaka eraikin erorarazi ditu. Eskola bat behera jausi da, eta han 20 ume hil dira gutxienez

Richter eskalan 7,1 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexikoko erdialdea eta hegoaldea astindu ditu. 200etik gora hildako zenbatu dituzte orain arte. Hain zuzen, Mexikoko agintariek 216ra igo dute asteazkenean dardara handiak eragindako hildako kopurua. Babes Zibileko koordinatzaileak Twitterren esan duenez, 86 lagun hil dira Mexiko Hirian, hiriburuan, lurrikarak gehien kolpatutako lekuan bihurtuta. Biktimen artean, gutxienez 20 ume daude. Mexiko Hiriko hegoaldean eskola bat erori da eta han hil dira haurrak, beste bi heldurekin batera. Gainera, 38 pertsonaren bila ari dira, Enrique Peña Nieto presidentearen hitzetan. Gaineratu duenez, Armadako eta Itsas Armadako 500etik gora kide eta Babes Zibileko 200 bat agente ari dira bilaketa lanetan eskolan. Lan horiei esker, 14 ume bizirik atera dituzte. Lurrikarak epizentroa Axochiapaneko (Morelos) hego-ekialdean izan du, 12 kilometrora, hain zuzen ere. Morelos estatua Mexikoko erdialdean dago. Epizentroak 57 kilometroko sakonera izan du. Lurrikararen ondorioz, hamarnaka eraikin erori dira Mexiko Hirian. Argindarrik gabe geratu dira, gas-ihesak izan dira, telefonia zerbitzua eten egin da eta Metroa itxi egin dute. Zehatz-mehatz, Mexiko Hiriko Gobernuko buruak azaldu duenez, gutxienez 30 eraikin erori dira eta 50.000 bat agente mugiarazi dituzte hondakinen artean pertsonak bilatu eta biktimak artatzeko. Ikastetxeetan ere jarduera guztiak bertan behera utzi dituzte, segurtasun neurri gisa. Dardararen ostean milaka lagun kalera atera dira, eta boluntario ugari hondakinen artean harrapatuta egon daitezkeen pertsonak bilatzeko lanetan laguntzen ari dira. Tokiko komunikabideek zabaldu dutenez, garraiobideetan ere kalte handiak izan dira. Google eta Facebookek larrialdi sistemak aktibatu dituzte, desagertutako pertsonak eta desagertuen bila daudenak harremanetan jartzeko. Googlek Alerta SOS eta Personen Bilatzailea abiarazi ditu. Bestalde, Facebookek segurtasun egoeraren Egiaztatzailea jarri du hiritarren esku, sare sozial horretako lagunak onik dauden jakiten laguntzeko. Aipatzekoa da Mexiko Hirian 1985eko lurrikara gogorazteko hiritarrak kaleetara atera eta bi ordu geroago gertatu dela gaurko dardara. Duela 32 urteko hondamendian 10.000 lagun baino gehiago hil ziren. Bestalde, irailaren 7an gertatutako lurrikarak (8,2ko indarra Ritcher eskalan) baino gehiago astindu du hiriburua gaurkoak, epizentroa hurbilago izan delako. Irailaren 7ko lurrikara Mexikon gertatu den indartsuena izan zen 1932tik. 98 hildako utzi zituen herrialdeko hegoaldean; 78 Oaxacan, 16 Chiapasen eta 4 Tabascon.

Ryanairrek 2.000 hegaldi bertan behera utzi ditu, Biarritzekoak tartean

Ryanairrek 2.000 hegaldi bertan behera utzi d...
Ryanairrek 2.000 hegaldi bertan behera utzi ditu, Biarritzekoak tartean

Euskal aireportuetan, bertan behera g...
1:39 min.

Euskal aireportuetan, bertan behera geratu da gaur, asteartearekin, Londresko Stansted aireportua eta Biarritz lotu behar zituen hegaldia, baita irailaren 21eko Dublin-Biarritz hegaldia ere

Ryanair irlandar aire konpainiak 2.000 hegaldi bertan behera utzi ditu ezustean. Euskal Herrian, Biarritzen eta Gasteizen aritzen da Ryanair, eta Lapurdiko aireportuan soilik izango du eragina enpresaren kudeaketa okerrak: atzo, irailak 19, bertan behera utzi zuten Londres-Biarritz hegaldia, eta irailaren 21eko Dublin-Biarritz hegaldia ere ez da abiatuko. Pilotuen oporraldien planifikazio kaskarrak sortu du arazoa, konpainiako zuzendariaren arabera, eta egunero 50 bat hegazkin geldituko dira lurrean horren ondorioz urriaren amaierara arte. Guztira, 400.000 bidaiari garraiatu behar zituzten 2.000 hegaldi utziko dituzte bertan behera. Oporren kudeaketa txarraren eraginez, hegaldien % 80k atzerapenak izan behar zituzten, eta kalte-ordainak ordaintzea baino errentagarriago zaio konpainiari 2.000 hegaldiok bertan behera uztea, 20 milioi euroko kalte-ordaina sortuko dien neurria hartzea. Bidaiariei hegaldiaren dirua itzuliko diela agindu du Ryanairrek, eta kontsumitzaileen elkarteek erreklamazioak jartzeko deia egin dute: 600 eurorainoko kalte-ordaina jaso dezakete.

Toys

Toys 'R' Usek porrot egin du pilatutako zor h...
Toys 'R' Usek porrot egin du pilatutako zor handiagatik

Enpresak babesa eskatu du porrotari a...
1:23 min.

Enpresak babesa eskatu du porrotari aurre egiteko. Erosleek internet bidez erosteko ohituraren ondorioz jaitsi egin dira salmentak

Toys 'R' Us AEBko jostailuen denda-kateak babesa eskatu du porrotari aurre egiteko. Zor handia pilatu du, eta erosleek egun internet bidez erosteko hartutako ohiturak bultzatu du porrot egitera. Enpresak Virginia Ekialdeko Barrutiko Porroten Auzitegian aurkeztu du eskaria. Hala ere, Espainian dendarik ez duela itxiko iragarri du multinazionalak. Toys ‘R’ Usek 51 denda eta 1.600 langile inguru zituen Espainian, maiatzean. Porrot egiteak oraingoz ez die eragingo. Bestalde, AEBko jostailu-saltzaileak bost denda ditu Hego Euskal Herrian; Barakaldon, Basaurin, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Toys ‘R’ Us JP Morgan inbertsio bankuarekin akordio batera heldu da. Auzitegiak onartzeko zain, 3.000 milioi dolar emango dizkio bankuak, zorraren zati bat finantzatzeko.