Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-09-22ko bideoen artxiboa

Transferitzeko falta diren 37 eskumenak eskatu dizkio Erkorekak Rajoyri

Transferitzeko falta diren 37 eskumenak eskat...
Transferitzeko falta diren 37 eskumenak eskatu dizkio Erkorekak Rajoyri

Eskumen nagusiak Gizarte Segurantzare...
1:41 min.

Eskumen nagusiak Gizarte Segurantzaren eta espetxe-sistemaren kudeaketaren ingurukoak direla esan du. Halaber, "kutxa bakarra eta kutxa batasuna" ez nahasteko eskatu dio Espainiari

Euskadira transferitzeko falta diren 37 eskumenak eskatu dizkio ostiral honetan Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Mariano Rajoy Espainiako presidenteari. Ildo horretatik, ez duela legea betetzen leporatu dio Espainiako Gobernuari, eta Euskadiren berezitasuna gutxiesteaz gain, zor historikoa duela esan du. Autogobernu lantaldeak eskatutako bi txostenak aurkeztu ditu Erkorekak Gasteizen. Eusko Jaurlaritzako Autogobernuko Sailburuak jakinarazi duenez, dagoeneko Eusko Legebiltzarrera igorri dituzte Euskadiren Autogobernuaren Batzorde Txostengileak Jaurlaritzari eskatutako bi txosten horiek. Bertan, Espainiako Gobernuak ez duela legea betetzen azaldu dute. Era berean, Espainiako Gobernuak Euskadirekin "zor historikoa" duela ziurtatu du, 1978tik (Gernikako Estatutua sinatu zen urtea) Jaurlaritzara transferitzeko 37 eskumen baitaude. Halaber, Euskadiren "berezitasuna" gutxiesten duela leporatu dio Rajoyren Gobernuari. Hala, oraindik transferitzeke dauden eskuduntza guztiak Jaurlaritzaren esku utzi behar dituela gogorarazi dio Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Rajoyri, eta horietatik bi eskumen lehenetsi ditu: espetxe-sistema eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa. Josu Erkorekaren esanetan, ez dago "inolako aitzakiarik" ez bat ez bestea ez emateko. Aurreneko kasuari dagokionez, ETA armagabetuta eta desagertuta dagoela esan du. Espainiako Gobernua "zalantzan" jartzen ari da, berez, Euskadik bere burua antolatzeko duen gaitasuna, eta horrela, "murriztu egin nahi du euskal autonomia politikoa administrazio-deszentralizazio hutsera".

Navaleko langileak kalera atera dira, ontziola ez ixtea eskatzeko

Navaleko langileak kalera atera dira, ontziol...
Navaleko langileak kalera atera dira, ontziola ez ixtea eskatzeko

Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurl...
2:29 min.

Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari negoziatzeko mahai bat osatzea eskatu diete, ontziolaren etorkizuna bermatuko duen industria-plan berri bat egiteko hiru aldeen artean

Sestaoko Navaleko langileek manifestazioa egin dute arratsaldean, ontziolaren eta euskal ontzigintza sektorearen alde. Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek negoziatzeko mahai bat martxan jartzea eta hiru aldeen artean ontziolaren etorkizuna bermatuko duen industria-plan berri bat lantzea eskatu dute. Manifestazioa Sestaon hasi, Portugalete igaro eta Santurtzin amaitu da. Mobilizazioan, Barakaldo, Sestao, Santurtzi eta Portugaleteko alkateak egon dira, baita EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu, PSE-EE eta PPko ordezkariak ere. Sindikatu ezberdinetako kideak ere izan dira bertan. "Naval ez itxi. Espainiako Gobernua, Jaurlaritza, negoziazioa. Enpleguaren alde Ezkerraldean" goiburupean egin dute manifestazioa. “Naval ez itxi”, “Jaurlaritza busti zaitez”, “Negoziazioa” eta antzeko leloak zituzten kartelak eraman dituzte manifestariek. Santurtzin, adierazpen bat irakurriz bukatu dute mobilizazioa. "Naval Estatuko ontziola pribatu handiena da, ontzi handiak eraikitzeko ahalmena du", azpimarratu dute langileek. Horrela bada, Navalek etorkizuna baduela eta bideragarria dela konbentzituta agertu dira. Duela 10 urte ontziola pribatizatu zutenean, "SEPIk konpromisoa hartu zuen beharginen eskubideak eta lantegiaren bideragarritasuna bermatuko zituen proiektu bat diseinatzeko, baina ez du bere hitza bete", salatu dute. Horrenbestez, Navalek egun bizi duen egoeran ardura duten alde guztien arteko negoziazioa eskatu dute: "Espainiako Gobernua eta SEPI, batetik; Eusko Jaurlaritza, bestetik; eta ontziolako enpresa-batzordea eta sindikatua, azkenik".

HazteOirren autobus transfoboa Bilbon izan da, protesta artean

HazteOirren autobus transfoboa Bilbon izan da...
HazteOirren autobus transfoboa Bilbon izan da, protesta artean

Ehunka pertsonak elkarte transfoboare...
2:22 min.

Ehunka pertsonak elkarte transfoboaren aurka eta askatasunaren alde egin dute Bizkaiko hiriburuan, taldeko arduradunek Estatu mailan LGTBI lege bat sortzearen kontra hitz egin duten bitartean

Ehunka herritarrek kontzentrazioa egin zuten atzo, irailak 21, eguerdian, HazteOir elkartearen autobusa Bilbora iritsi izana arbuiatzeko; izan ere, Estatuko hainbat hiritara bertaratu da ibilgailua egunotan, Podemos alderdiak bultzatuta Kongresuan kolekitbo honen bazterketaren kontrako legea egiteko asmoaren aurka egiteko. Berrehun bat pertsona zituen zain hasiera batean Moyua plazara iristekoa zen autobusak, tartean ELA, LAB eta Steilas sindikatuetako eta EH Bilduko kideak zirela. Aitzitik, autobusaren ibilbidea aldatu dute ezustean, Euskadi plazara iritsi da, eta Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren hainbat agentek ingurua itxi dute, autobus barruan zeudenak jaitsi zitezen. Protestariak bertara joan dira, eta, poliziek ezarritako hesiaren bestaldetik, oihuak, txistuak eta nork bere gorputzaren eta nortasunaren gaineko erabakiak hartzearen aldeko aldarrikapenak luzatu dizkiete elkarte transfoboko kideei. HazteOirreko bozeramaileak kazetariei esan dienez, Madrilen, Diputatuen Kongresuan, bidea hasi duen LGTBI legearen helburua da “hezkuntza sisteman, gurasoen irismen ahalmenetik kanpo, elementu berriak sartu, eta umeak doktrinatzea”. Gainera, haren ustez, “guraso agintea kendu nahi die aita-amei, 16 urtetik gorakoei baimena ematen baitie gurasoen baimenik gabe sexua aldatzeko ebakuntza bat egiteko”. Bestalde, Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkarteko kideak adierazi duenez, “gaur, gutxienez, nolakoak izan behar dugun esaten diguten pertsonek kontra gauzkatela ikusi dute, gizarte demokratiko batek ezin baititu onartu horrelako jarrerak”.

Gizon bat atxilotu dute Vinarozen (Castello), Bartzelonako erasoekin lotuta

Gizon bat atxilotu dute Vinarozen (Castello),...
Gizon bat atxilotu dute Vinarozen (Castello), Bartzelonako erasoekin lotuta

24 urteko gizasemea da atxilo hartuta...
1:58 min.

24 urteko gizasemea da atxilo hartutakoa. Abuztuan Katalunian izan ziren atentatuen egileekin harremana izan omen zuen

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du gaur Vinarozen (Castello), abuztuan Bartzelonan eta Cambrilsen (Tarragona) izandako atentatuekin zerikusia duelakoan. Erasoen egileei laguntzea egotzi diote. 24 urteko gizasemea da atxilo hartutakoa. Sortzez marokoarra da, baina Espainiako Estatuan bizi da, Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Ikertzaileen arabera, atxilotuak harremana izan zuen atentatuak prestatu eta egin zuen taldearekin, bereziki Abdelbaki Es Sattyrekin, taldearen ustezko buruarekin. Barne Ministerioaren informazioaren arabera, gizonak "nortasun agiria eman zuen hidrogeno peroxidoa, alegia, lehergailua egiteko gai garrantzitsuenetakoa, erosteko. Horrez gain, ibilgailuak utzi zizkien terroristei lehergailuak eramateko". Ikertzaileen ustez, zortzi kidek osatzen zuten taldea. Mossoek sei hil zituzten, eta gainerako biak Alcanarko etxean izandako leherketan zendu ziren, Rambletako erasoen bezperan. Lau pertsona atxilotu dituzte segurtasun indarrek: horietako bi kartzelan daude, eta beste biak aske daude jada.

Junquerasen

Junquerasen 'bigarrena' eta beste hiru atxilo...
Junquerasen 'bigarrena' eta beste hiru atxilotu, aske

Josep Maria Jovek, Lluis Salvadok, T-...
2:26 min.

Josep Maria Jovek, Lluis Salvadok, T-Systems zerbitzuko zuzendariak eta Punt.cat fundazioko arduradunak astean behin joan beharko dute epaitegietara, sinatzera

Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko buruak aske utzi ditu Generalitateko Ekonomia idazkari eta Junquerasen 'bigarrena', Ogasun idazkaria, T-System zerbitzuko zuzendaria eta Punt.cat fundazioko arduraduna. 14 atxilotuetatik bost atzo utzi zituzten aske, eta beste hiru, asteazkenean bertan. Bien bitartean, 200 bat pertsonak igaro dute gaua Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aurrean (Lluis Companys pasealekua, Bartzelona), operazioaren kontra protesta egiteko eta atxilotuak aske uztea eskatzeko atzo abiatutako "mobilizazio iraunkorrean". Bertan bildutako gehienek kanpadendetan egin dute lo; batzuek, belarretan, lo-zakuetan. Jai eta aldarrikapen giroa izan da nagusi. Kataluniako Asanblea Nazionalak eta Omnium Culturalak deitu dute mobilizazioa. Ohartarazi dutenez, atxilotu guztiak aske utzi arte egongo dira han. Bartzelonako eta Kataluniako hainbat puntutan bezala, Auzitegiaren aurrean bildutakoek ere lapiko jotzeak egin dituzte bart.

Urakanak Turk eta Caico uharteetarako bidea hartu du orain, Saffir-Simpson eskalako hirugarren maila

Urakanak Turk eta Caico uharteetarako bidea h...
Urakanak Turk eta Caico uharteetarako bidea hartu du orain, Saffir-Simpson eskalako hirugarren maila

Urakanak Turk eta Caico uharteetarako...
2:03 min.

Urakanak Turk eta Caico uharteetarako bidea hartu du orain, Saffir-Simpson eskalako hirugarren mailako urakan gisa eta orduko 205 kilometroko haizeteekin

Maria urakanak 12 hildako utzi ditu jada Puerto Ricon. Azken zortzi hildakoak Toa Baja udalerrian (iparraldean) agertu dira itota, Puerto Ricoko agintariek jakinarazi dutenez. Toa Bajako alkatearen esanetan, La Plata lakuaren urtegiko uhateak zabaldu ostean gertatu da ezbeharra. Udalerri horretan, 4.000 erreskate inguru egin dituzte urakanaren ondorioz. Bertako hainbat hedabidek esan dute ez direla piztu uholdeen berri ematen dituzten alarmak. Gainera, argi-indarrik gabe jarraitzen dute, Puerto Ricoko udalerri gehienetan bezala. Utuadon hiru ahizpa hil dira uholdeen ondorioz izandako luizi batek beren etxea estalita. Hamabigarren hildakoa bere etxea babesteko jarritako eta haize bortitzaren ondorioz ihes egindako taula batek jota hil zen. Mariak hondamena ekarri du Puerto Ricora, maila gorenera, 5.era, heldu baita, orduko 285 kilometroko haizeteak izan baititu. Orain, Turk eta Caico uharteetarako bidea hartu du, Saffir-Simpson eskalako hirugarren mailako urakan gisa, orduko 205 kilometroko haizeteekin.

Mexiko Hirian 50 bat lagun hondakin artean harrapatuta daudela uste dute

Mexiko Hirian 50 bat lagun hondakin artean ha...
Mexiko Hirian 50 bat lagun hondakin artean harrapatuta daudela uste dute

273 dira jada asteartean Mexikoko lur...
1:44 min.

273 dira jada asteartean Mexikoko lurrikaran hildakoak, azken balantzearen arabera

Lurrikararen ondorioz erori ziren eraikinen hondakin artean 50 bat lagun daude oraindik harrapatuta, Mexiko Hiriko agintarien ustez. Asteartean, Mexiko erdigunea astindu zuen lurrikarak 137 hildako utzi ditu Mexiko Hirian. Gobernazio Idazkaritzak egindako azken balantzearen arabera, 273 pertsona hil dira lurrikaran: 137 Mexiko Hirian, 73 Morelosen, 43 Pueblan, 13 Mexiko Estatuan, 6 Guerreron eta bat Oaxacan. Mexikoko hiriburuan, Richter eskalan 7,1eko lurrikarak gogorren astindutako gunean, 60 pertsona erreskatatu dituzte bizirik. Halaber, 2.900 eraikin aztertu beharko dituzte, aurreikuspenen arabera, horien egoera zein den zehazteko. Oraingoz, agintariek ez dakite zenbat lagun atera behar izan diren euren etxeetatik, baina Gizarte Garapenerako Idazkaritzak prestatutako 44 aterpeetan 2.500 pertsona daudela jakinarazi dute. Horiei, gainera, familiartekoen edo lagunen etxeetan gelditu direnak gehitu behar zaizkie. Hain justu, Mexiko Hirian milaka heriotza eragin zituen dardararen 32. urteurrenean gertatu zen astearteko lurrikara.