Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-09-25ko bideoen artxiboa

Hirikoren arduradunak:

Hirikoren arduradunak: 'Proiektua azkenera ar...
Hirikoren arduradunak: 'Proiektua azkenera arte salbatzen saiatu ginen'

Afypaida enpresako lau administratzai...
2:42 min.

Afypaida enpresako lau administratzaileek deklaratu dute Gasteizko Merkataritza-gaietarako epaitegian

Afypaida enpresako lau administratzaileek deklaratu dute Gasteizko Merkataritza-gaietarako 1 epaitegian. Hiriko ekimenak 15,7 milioi euroko diru-laguntza publikoak jaso zituen, gehienak (14,7 milioi) Ministerioaren eskutik, baina egitasmoak porrot egin zuen. Lau administratzaileak porrotaren erruduntzat jotzea eta arduradunei 10 urteko inhabilitazioa ezartzea eskatu du Fiskaltzak. Era berean, proiektuarekin lotutako 15 enpresek eta lau administratzaileek 15,7 milioiko diru-laguntza itzultzea eskatu du fiskalak. Estatuko Abokatutzak fiskalaren eskakizuna babestu du, eta porrotaren erruduntzat jotzea eskatu du konkurtsoko administratzaileak. 2015eko otsailera arte, konkurtsoa aurkeztu arte, alegia, Afypaidako lau arduradunek kaudimengabezia areagotu zutela uste dute guztiek, 2013tik enpresa “sosik gabe” zegoelako. Epaiketaren saioan lau administratzaileek deklaratu dute. Atzerapen hori proiektua aurrera ateratzeko itxaropenarekin justifikatu dute arduradunek; izan ere, enpresek egitasmoan interesa agertu zuten. Lau administratzaileen hitzetan, Kazakhstan, Iran eta Japoniako inbertitzaileekin bildu ziren, baina ez zuten akordiorik adostu. Iñigo Antia Gasteizko zinegotzi jeltzale ohiak diru-laguntzak bilatzeko ardura zuela adierazi dute beste hiru arduradunek. Antiaren esanetan, ostera, laurak “espektro politiko osoarekin” bildu ziren. Epaiketa urriaren 27an bukatzea espero da, azken ondorioekin. Ordura arte beste sei saio izango dira. Fiskalak ia 30 lekuko proposatu ditu, eta froga guztiak aurkeztu behar dituzte oraindik, baita gainerako aldeen proposamenak ere.

Edesako langileak Basaurin bilduko dira asteartetan eta ostegunetan

Edesako langileak Basaurin bilduko dira astea...
Edesako langileak Basaurin bilduko dira asteartetan eta ostegunetan

Kontzentrazioetan lan-erregulazioko e...
1:17 min.

Kontzentrazioetan lan-erregulazioko espedientea kentzeko eskatuko dute, baita zuzendaritzaren aldetik lanpostuak mantentzea errazten duen plan industriala ere

Basauriko (Bizkaia) Edesa Industrialeko fabrikako langileak asteartetan eta ostegunetan bilduko dira Benta Plazan, langile guztiei aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea kentzea eskatzeko. Konpainia honetako enpresa-batzordetik larunbat honetan jakitera eman dutenez, kontzentrazioetan lan-erregulazioko espedientea kentzeko eskatuko dute, baita zuzendaritzaren aldetik lanpostuak mantentzea errazten duen plan industriala ere. Kontzentrazioak “Edesak ez du amore ematen. Edesa aurrera” lelopean deitu dituzte. 10:30etatik 11:00etara, asteartero; eta 18:00etatik 19:00etara, ostegunero. Mobilizazioak udalerriko zentrora pasatu ostean, langileek aldarrikapenak Basauriko bizilagunei ezagutzera eman nahi dizkiete. Bizkaiko Foru Aldundiak ostegunean Edesa Industrialeko proiektuari babesa erakutsi zion, eta “bideragarritasuna izaten jarraitzen” duela nabarmendu zuen.

Doako wifia Bilboko tranbiaren geltoki guztietan, urtea amaitu baino lehen

Doako wifia Bilboko tranbiaren geltoki guztie...
Doako wifia Bilboko tranbiaren geltoki guztietan, urtea amaitu baino lehen

Hiriburuan 800 doako wifi sare instal...
1:24 min.

Hiriburuan 800 doako wifi sare instalatuta daude hiritarrei eskainiak, ia eraikin publiko guztietan eta auzoetan

Doako wifi sareak eskainiko dituzte Bizkaiko hiriburuko tranbiaren geltoki guztietan, urtea bukatu baino lehen, espero dutenez, Bilboko Udalak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) lortutako akordio bati esker. Kolaborazio ituna Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Arantxa Tapia ETSen presidente eta Garapen ekonomiko eta azpiegitura sailburuak sinatu dute. Hala, Atxuriko eta Casillako artean dauden geltoki guztietan harigabeko eta doako sareen bidez interneterako sarbidea eskainiko da, Udalak zabaldu duenaren arabera. Lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa informazioaren teknologiaren bidez bultzatzeko Udalaren helburuetako bat da honakoa. Gaur gaurkoz, hiriburuan 800 doako wifi sare instalatuta daude hiritarrei eskainiak, ia eraikin publiko guztietan (liburutegietan, polikiroldegietan, kultur etxeetan etab) eta auzoetan.

Erreferendumerako boto-paperak banatu dituzte Katalunian

Erreferendumerako boto-paperak banatu dituzte...
Erreferendumerako boto-paperak banatu dituzte Katalunian

"Boto-paperak dakartzaten pakete batz...
2:13 min.

"Boto-paperak dakartzaten pakete batzuk" iritsi berri direla esanez amaitu du Cuixartek bere hitzaldia, eta "Katalunia osoan" zabaltzeko deia egin die bertaratu diren pertsonei

Urriaren 1eko erreferendumean botoa emateko boto-paperak banatu dituzte igande goiz honetan Katalunian, joan den asteazkenean Guardia Zibilak 'bai' eta 'ez' zioten ia 10 milioi boto-paper atzeman ostean. Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak Bartzelonako Unibertsitate plazan eman du boto-paper horien berri. Izan ere, igande honetan 'Demokraziaren aldeko Maratoia' egiten ari dira Kataluniako udalerrietan, eta gaurtik hasita erreferendumaren aldeko kartelak jartzeko deia egin dute. "'Bai' eta 'ez' dioten boto-paperak dakartzaten pakete batzuk" iritsi berri direla esanez amaitu du Cuixartek bere hitzaldia, eta "Katalunia osoan" zabaltzeko deia egin die bertaratu diren pertsonei. "Askatasunaren eta demokraziaren alde eginez banatzeko eskatzen dizuegu", esan du Cuixartek bere hitzaldian. Aurretik, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Jordi Sanchez ANCko presidenteak hartu dute hitza. Urriaren 1eko erreferendumaren aldeko 'Unis x la Republica' (Errepublikaren alde bat eginda) unibertsitateko ikasleen plataformak mezu bat zabaldu du Twitter bidez, Bartzelonako Unibertsitatera milioi bat boto-paper iritsi direla esanez. Eraikin historikoaren patioan kutxak ireki ostean boto-paperak banatu dituzte. Independentziaren aldeko erakundeek "mobilizazio egoera iraunkorra" deitu dute Katalunian, eta herritarrek bide bakarra izan behar dutela gaineratu dute: "urriaren 1ean botoa eman". Erreferenduma saihesteko asmoz asteazkenean Guardia Zibilak egindako polizia operaziotik geroztik, Katalunian izandako protestak sedizioagatik ikertzeko salaketa bat jarri zuen ostiralean Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. "Gure arma arriskutsuak boto-paperak, hautestontziak, pankartak eta kartela dira", esan du Cuixartek. Hala, "beldurrik ez" izateko eskatu die bertaratu diren pertsonei: "gure eskubidea da, ez dute lortuko gure demokraziari aurka egiten", gaineratu du.

Merkelek irabazi ditu hauteskundeak, baina 8 puntu baino gehiago galduta

Merkelek irabazi ditu hauteskundeak, baina 8 ...
Merkelek irabazi ditu hauteskundeak, baina 8 puntu baino gehiago galduta

CDUk 1949tik izandako bigarren porrot...
2:54 min.

CDUk 1949tik izandako bigarren porrotik handiena lortu du. Alternatiba Alemaniarentzat alderdi ultraeskuindarra hirugarren geratu da, eta CDU alderdiaren garaipena ilundu du

Angela Merkelek gidatzen duen bloke kontserbadoreak irabazi ditu Alemanian igandean egin diren hauteskundeak, sozialdemokratek oso atzean utzita, baina Alternatiba Alemaniarentzat (AFD) alderdi ultraeskuindarra hirugarren geratu da. Hauteskunde Batzordeak zabaldutako datuen arabera, kantzilerraren Batasun Demokrata Kristauak (CDU) eta Batasun Kristau eta Sozial bavariarra (CSU) kideak botoen % 33 jaso dute, 2013an baino 8 puntu gutxiago, eta 1949tik izandako bigarren porrotik handiena izan dute. Martin Schulzek ordezkatzen duen Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak (SPD) atzera egin du nabarmen, % 20,5 lortuta (aurreko hauteskunde orokorretako datuekin alderatuta, botoen % 5 baino gehiago galdu ditu), eta alderdiak inoiz izan duen emaitzarik txarrena izan du oraingoan. 2013ko hauteskunde orokorretan AFDk ez zuen Alemaniako Parlamentuan (Bundestag) sartzea lortu, ez baitzuen jaso horretarako beharrezkoa den boto kopurua (% 5), baina botoen % 12,6 lortu ditu azken hauteskunde hauetan. Alderdi bozkatuenekin akordioak egin ohi dituen beste alderdi batek, Alderdi Liberalak (FDP), ere ez zuen gutxieneko kopuru hori lortu aurreko hauteskundeetan, baina Bundestagera bueltatuko da, botoen % 10,7 lortu baititu oraingoan. Ezkerrak botoen % 9,2 lortu ditu, 2013an baino puntu erdi gehiago, eta Berdeak alderdiak, berriz, botoen % 8,9, aurrekoetan baino % 0,5 gutxiago. Datuak baieztatuz gero, CDU/CSUren eta SPDren arteko koalizio handia osa daiteke berriro, baina Schulzek baztertu egin du hipotesi hori, eta bere alderdia oposizioan izango dela baieztatu du. Laugarren agintaldia baieztatu ondoren, Merkelek Berdeekin eta FDPrekin negoziatzeko aukera dauka, koalizioa orain arte egin ez badute ere (herrialde mailan ez behintzat). Koalizio hori lortzeko, negoziazio konplexuak egin beharko lituzkete, bi kide txikien artean desadostasun handiak daudelako. Hautesleen % 76k parte hartu dute hauteskunde hauetan, eta parte-hartzea % 71,5ekoa izan zen 2013an.

AEBk bidaiatzeko murrizketak jarri dizkie Ipar Koreari eta Venezuelari

AEBk bidaiatzeko murrizketak jarri dizkie Ipa...
AEBk bidaiatzeko murrizketak jarri dizkie Ipar Koreari eta Venezuelari

Etxe Zuriak bidaiatzeko murrizketa be...
1:23 min.

Etxe Zuriak bidaiatzeko murrizketa berriak iragarri ditu Txadeko herritarrentzat ere, aurten onartutako migrazio-betoa aldatu ondoren

Etxe Zuriak bidaiatzeko murrizketa berriak iragarri ditu ohar baten bidez Ipar Korea, Venezuela eta Txadeko herritarrentzat, aurten onartutako migrazio-betoa aldatu ondoren. Orain arte gehiengo musulmana zuten herrialdeei bakarrik eragiten zien murrizketa horrek. AEBko Presidentetzak nabarmendu duenez, Iran, Libia, Siria, Somalia eta Yemen zerrendan daude oraindik, eta Sudan kendu du. Halaber, Txad, Ipar Korea eta Venezuelarentzat murrizketak gehitu ditu. Bidaiatzeko murrizketak herrialdearen araberakoak dira, eta gehiengo musulmana duten sei herrialde horiei ezarritako murrizketak bertan behera geratzen ziren egunean argitaratu dituzte. Ipar Korearen kasuan, Etxe Zuriak adierazi duenez, “Ipar Koreako Gobernuak ez die Estatu Batuei ezertan laguntzen, eta informazio komunikazioaren baldintzak ez ditu betetzen”. “Hori dela eta, Ipar Koreako herritarrak, etorkin izan edo ez, Estatu Batuetan sartzeko baimena eten egin da”, azpimarratu du oharrean. Halaber, AEBko Presidentetzak esan du Venezuelako Gobernuak ez duela laguntzarik ematen herritarrak segurtasun nazionalerako edota segurtasun publikorako mehatxu diren egiaztatzeko.

Kurdistan independentea nahi duten erabakitzeko eguna dute kurduek

Kurdistan independentea nahi duten erabakitze...
Kurdistan independentea nahi duten erabakitzeko eguna dute kurduek

08:00etan zabaldu dituzte hauteslekua...
3:12 min.

08:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak. Irak, Turkia eta Iran autodeterminazio erreferendumaren kontra daude

"Nahi al duzu Kurdistango eskualdea eta hortik kanpo dauden eremu kurduak estatu independente bilakatzea?". Galdera horri "bai" ala "ez" erantzuteko bozkatzera daude deituta astelehen honetan 5,3 milioi kurdu. Iraken menpeko Kurdistanen 08:00ak zirenean zabaldu dituzte hauteslekuak, Bagdaden eta Erbilen (hiriburu kurdua) arteko tentsio beteko giroan, eta 18:00ak arte dute botoa emateko aukera Iraken menpeko Kurdistan autonomoa osatzen duten lau probintzietan (3,2 milioi herritar), baita eskualdetik kanpo dauden eremu kurduetan ere (1,9 milioi). Atzerrian bizi diren kurduek irailaren 23an ekin zioten elektronikoki bozkatzeari, eta gaur dute azken eguna. Hauteskunde Batzordearen arabera, 150.000 kurduk bozkatuko dute atzerritik. Nazioarteko begirale talde zabala arituko da plebiszitua zaintzen. Emaitzak 24 eta 48 orduko epean emango dituzte ezagutzera. Eskualdean giroa zeharo gaiztotuta dagoela heldu da erreferendumaren eguna. Irak, Turkia eta Iran erreferendumaren kontra azaldu dira hasieratik, eta legez kontrakoa dela azpimarratu dute. Israel, aldiz, alde agertu da. Irakeko lehen ministroak mugen eta aireportuen kontrola berehala emateko galdegin zion Kurdistango gobernu autonomoari. Iranek aire eremua itxi zuen atzo, eta Turkiak Haburreko mugako postua itxi du, eta sarrera debekatu die lurralde autonomora sartu nahi duten ibilgailu guztiei. Irak iparraldean dago Kurdistango eskualdea, de facto modu autonomo eta independentean jarduten du Irakeko gerra izan zenetik (1991) eta armada propioa du (Peshmerga). Turkian, Iranen eta Sirian ere badaude kurduak.