Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-09-26ko bideoen artxiboa

Bi langile hil dira Mungian, luizi batek harrapatuta

Bi langile hil dira Mungian, luizi batek harr...
Bi langile hil dira Mungian, luizi batek harrapatuta

Bi beharginak (gizonezkoak biak) zang...
0:38 min.

Bi beharginak (gizonezkoak biak) zanga batean lanean ari ziren, eta, halako batean, lur-jausi bat izan da eta bertan harrapatu ditu

Bi behargin hil dira gaur, asteartea, Mungian, zanga batean lanean ari zirela luizi batek harrapatuta, Ertzaintzak eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Istripua 10:00ak aldera gertatu da, Mungiako Atxuri auzoan. Bi langileak (gizonezkoak biak) zanga batean ari ziren lanean, eta, halako batean, lur-jausi bat izan da eta bertan harrapatu ditu. Nahiz eta suhiltzaileak eta erreskate taldeak bertaratu diren, bertan hil dira biak. Epaileak gorpuak altxatzeko agindua eman arte izan dituzte bertan.

Emakunderen autobusak berdintasunaren aldeko ibilbidea hasi du Donostian

Emakunderen autobusak berdintasunaren aldeko ...
Emakunderen autobusak berdintasunaren aldeko ibilbidea hasi du Donostian

Berdintasunerako Foroaren XIV. edizio...
1:41 min.

Berdintasunerako Foroaren XIV. edizioko 130 elkarteek antolatutako 200 ekintzen zati bat izango du. Euskal Herriko 75 herri baino gehiago bisitatuko ditu

Emakunderen autobus ibiltariak bere ibilbidea hasi du Donostian, astelehen honetan. Berdintasunerako Foroaren XIV. edizioko 130 elkarteek antolatutako 200 ekintzen zati bat izango du. Euskal Herriko 75 herri baino gehiago bisitatuko ditu. Izaskun Landaida Emakundeko (ekitaldia koordinatu du) zuzendaria Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera izan da. Landaidak ekimenaren xehetasunak eman ditu, eta helburua berdintasunaren aldeko elkarteek gauzatzen duten lana begi-bistakoagoa egitea dela nabarmendu du. Ekitaldia autobusaren ondoan egin dute. Bertan gauzatutako dute foroan egindako proposamenen zati handi bat. Abenduaren 15era arte Euskal Herriko 75 herri zeharkatuko ditu, "Berdintasuna nire baitan ere hasten da" lelopean. Beste urteetan bezala, autobus hau antolatutako hainbat ekitaldiren egoitza izango da, baita ikasleentzako sentsibilizazio gela ere; sexistak ez diren haurren ipuinak eskainiko dituzte. Halaber, barruan "berdintasunaren zuhaitza" jarri dute, bisitariek paper zatiak jarri ahal izango dituzte, hosto modura, berdintasunean sakontzeko ideiekin. Gaiarekin zerikusia duen meme sortzaile bat ere izango da.

Eusko Jaurlaritzak espedientea ireki die 250 pisu turistiko baino gehiagori

Eusko Jaurlaritzak espedientea ireki die 250 ...
Eusko Jaurlaritzak espedientea ireki die 250 pisu turistiko baino gehiagori

200 inguru Bilbon daude, eta 53 Donos...
1:49 min.

200 inguru Bilbon daude, eta 53 Donostian. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzen Erregistroak “goraka jarraitzen du”, eta gaur egun 2.200 bat etxebizitza daude

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak espedientea ireki die erabilera turistikoko 250 etxebizitza baino gehiagori (200 ingururi Bilbon eta 53ri Donostian) indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik, lurzoruaren erabilera zehazten duen udal araudia barne. Alfredo Retortillo Turismo sailburuak, Imanol Landa Eudeleko buruak eta hiru hiriburuetako alkateek lankidetza akordioa sinatu dute astelehen honetan erabilera turistikorako etxebizitza eta gelen arloan. Udalen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko informazio trukearen prozedura zehazten du. Retortillok azaldu duenez, Turismo Legeak deklarazio arduratsuaren erregimena jasotzen du, hau da, norbaitek bere etxebizitza erabilera turistikora zuzendu nahi izanez gero, deklarazio “arduratsua” aurkeztu behar du, indarrean dagoen araudia ezagutzen eta betetzen duela esanez. Astelehen honetan sinatutako protokoloari esker, Turismoko zuzendaritzak dagokion Udalari etxebizitza edo gela turistikoaren deklarazio arduratsua aurkeztu duten eskatzaileei dagokien harremana jakinaraziko dio, eta txosten bat bidaliko du, araudia betetzen duen ala ez esanez, eta, beraz, jarduera burutu ahal duen jakitera emanez. Retortillok azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzen Erregistroak “goraka jarraitzen du”, eta gaur egun 2.200 etxebizitza inguru daude, baina zifra hori “mugitu” egiten dela gaineratu du. Orain, protokolo honekin, horietako asko irtengo direla nabarmendu du, alegazio fasean daudenen jarduera ixteko agindua eman delako. Legea betetzen ez duten etxebizitza turistikoen eskaintzari buruzko saila egiten ari den ikerketari dagokionez, Retortillok azaldu du urriaren erdialderako amaituta egotea espero duela.

Guardia Zibilak Kataluniako Asanblea Nazionalaren webgunea blokeatu du

Guardia Zibilak Kataluniako Asanblea Nazional...
Guardia Zibilak Kataluniako Asanblea Nazionalaren webgunea blokeatu du

ANCk salatu duenez, "aurrez jakinaraz...
1:58 min.

ANCk salatu duenez, "aurrez jakinarazi gabe" egin dute esku-hartzea. Dena dela, ordezko bat sareratu dute jada

Guardia Zibilak Kataluniako Asanblea Nazionalaren (ANC, katalanez) webgunea —www.antiga.assemblea.cat— blokeatu du. Dena dela, handik ordu batzuetara, horren ordezkoa sareratu du independentziaren aldeko erakundeak: www.assemblea.eu. Bart itxi dute ataria, eta bertara sartzean, Guardia Zibilaren ikurrarekin batera, honako mezua irakur daiteke: "Domeinu hau Aginte Judizialaren esku dago". Beste zenbaitetan, webgunera sartu ezin daitekeela dioen oharra baino ez da agertzen. ANCk salatu duenez, inolako jakinarazpenik bidali gabe egin dute esku-hartzea. Jordi Sanchez ANCko presidenteak esan duenez, egoera horri aurre egiteko modu bakarra urriaren 1ean lasaitasunez bozkatzera joatea da. Webgunea itxi eta ordu gutxira, horren ordezkoa sareratu duela iragarri du ANCk Twitterren. Iragarpena modu umoretsuan egin du Asanbleak, GIF bat erantsi baitu. Irudi animatuan, Silvestre katua ikus daiteke Piolin txoria harrapatu nahi eta ezinean. Bartzelonako Portuan guardia zibilez beterik dagoen ontzian marraztutako 'Looney Tunes' marrazki bizidunen telesaileko protagonistak "omendu" nahi izan dituzte horrela. Bestalde, hamahiru pertsona ikerketapean jarri ditu Espainiako Poliziak Kataluniako erreferendumaren webgunearen kopiak sareratzea egotzita. Urriaren 1eko webgunea itxi zuen Guardia Zibilak, baina haren ordezkoak kaleratu zituzten laster. Bartzelonako polizia-etxean bederatzi lagunek deklaratu dute; gainerakoek, Gironan eta Tarragonan egin dute.

Urriaren 1eko erreferenduma babesteko ikasleen grebak deitu dituzte

Urriaren 1eko erreferenduma babesteko ikaslee...
Urriaren 1eko erreferenduma babesteko ikasleen grebak deitu dituzte

Gainera, Universitats per la Republic...
1:28 min.

Gainera, Universitats per la Republica plataformak eta Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans sindikatuak manifestazio bat deitu dute ostegunerako, urriaren 1eko erreferenduma babesteko

Universitats per la Republica plataformak eta Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans sindikatuak (SEPC) ikasleen grebak deitu dituzte unibertsitateetan eta bigarren hezkuntzako zentroetan. Era berean, manifestazio bat deitu dute ostegunerako, urriaren 1eko erreferenduma babesteko. Bigarren hezkuntzako greba asteazkenean eta ostegunean egingo dute. Unibertsitateetan protesta ostegunean eta ostiralean izango da. Bi mobilizazioek ostegunean bat egingo dute, manifestazio bateratu batean. Autodeterminazio erreferendumaren defentsan, ikasleak antolatzeko beharra azaldu du SEPCk. Bigarren hezkuntzako gazteen kasua goraipatu du sindikatuak; izan ere, ez dute urriaren 1eko erreferendumean bozkatuko, adingabeak direlako. Universitats per la Republica ikasleek, irakasleek, ikertzaileek eta Kataluniako unibertsitate publikoetako administrazio eta zerbitzuetako langileek osatzen dute. Bartzelonako Unibertsitateko (UB) eraikin historikoan ekitaldiak antolatu ditu azken egunetan. Besteak beste, ikasleek eraikina okupatu dute. Tailerrak, protesta ekintzak, kanpaina ekintzak eta adituen, pertsona famatuen eta prozesu soberanistako buruzagien bisitak antolatu ditu 'Caputxinada 2017' izeneko ekimenean. Iragan igandean, ezustean, erreferendumeko milioi bat boto-txartel heldu ziren unibertsitatera.

Emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak Cartagenan

Emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak Car...
Emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak Cartagenan

Dirudienez, gazteak goiz honetan sala...
1:28 min.

Dirudienez, gazteak goiz honetan salaketa bat jarri du mehatxuengatik Guardia Zibilaren polizia-etxean, eta une horretan egilearen bila ari ziren agenteak

Emakume bat (20 urte ditu) hil du ustez bikotekide ohiak Canterasen, Cartageneran, astelehen honetan. Gazteak ordu batzuk lehenago salaketa bat jarri du mehatxuengatik, eta 22 urteko gaztearen bila ari zen Polizia, Guardia Zibilak jakitera eman duenez. Ez zegoen urruntze agindurik, baina dirudienez, gazteak goiz honetan salaketa bat jarri du mehatxuengatik Guardia Zibilaren polizia-etxean, eta une horretan egilearen bila ari ziren agenteak. Gertaerak 12:00ak aldera izan dira, Canterasen. Ustez gizonezkoak arma zuri batekin sastatu du bikotekide ohia, eta, lehen hipotesien arabera, genero-indarkeria kasua da. 112 larrialdietako zerbitzuek, 12:03an, bizilagun baten deia jaso dute, Lucena kaleko etxebizitza batean emakume batek arma zuriz egindako zauri bat zuela esanez. Bizilagunek ustezko egilea harrapatzea lortu dute; ezkutatuta zegoen, eta ihes egiten saiatu da, Cartagenako Udaletik jakitera eman dutenez. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, baita Udaltzaingoaren eta Guardia Zibilaren hainbat patruila ere. Psikologo talde bat ere bertan izan da, biktimaren senideei laguntzeko. Medikuek ezin izan dute ezer egin gaztearen bizia salbatzeko.

Hiru israeldar eta palestinar bat hil dira tiroketa batean Zisjordanian

Hiru israeldar eta palestinar bat hil dira ti...
Hiru israeldar eta palestinar bat hil dira tiroketa batean Zisjordanian

Erasotzaile palestinarrak Israelgo se...
1:42 min.

Erasotzaile palestinarrak Israelgo segurtasun guardia bi eta polizia bat hil ditu Jerusalemetik gertu

Israelgo segurtasun indarrek palestinar bat tirokatu dute, gaur goizean, israeldar segurtasun guardia bi eta polizia bat hil ostean, Zisjordanian, Israelgo asentamendu batean. "Segurtasun agenteek Jerusalem inguruan izandako eraso terrorista bati erantzun diote. Hiru israeldar hil dituzte eta laugarren bat larri zauritu da eta ospitalera eraman dute. Terrorista tirokatu dute”, Israelgo poliziak ohar batean jakinarazi duenez. "Erasotzailea Har Adar koloniaren sarreraraino heldu da, palestinar langileak muga-kontrolak pasatzen dituzten punturaino", azaldu dute iturri berberek. "Poliziari susmagarri iruditu zaio eta gelditzeko agindu diote. Gizonak alkandora zabaldu, pistola bat atera eta guardiak tirokatzen hasi da. Mugako poliziek berehala erantzun dute eta erasotzailea hil dute", poliziaren oharraren arabera. Palestinarra Beit Suriko 37 urteko auzotarra zen eta lau seme-alaba zituen. Lan egiteko baimena zuen eta ez zituen segurtasun aurrekaririk. 2015eko urrian israeldarren aurkako erasoak hasi zirenetik 271 palestinar hil dituzte; horietatik bi heren baino gehiago erasoetan edo ustezko erasoetan hil dituzte. Eraso horien ondorioz, berriz, 50 israeldar hil dira.