Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-09-29ko bideoen artxiboa

Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Sestaon

Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak S...
Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Sestaon

Ondoren, ustezko hiltzaileak bere bur...
1:26 min.

Ondoren, ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du. Udalak elkarretaratzea deitu du ostiralerako

Emakume bat, Noelia Noemi (32 urte), hil du ustez haren bikotekideak Sestaoko etxebizitza batean. Ondoren, gizonak bere buruaz beste egin du, leihotik salto eginez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko. Hilketa atzoko 11:45ean izan da, Hiru Kontzejuen plazako etxebizitza batean, Sestao udalerriko behekaldean. EAEko Polizia autonomikoaren lehen hipotesia da gertatutakoa krimen matxista izan dela. Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, eguerdian, Kasko Plazan, hilketa matxista salatzeko. Hain zuzen ere, 15 minutuko isilunea egingo dute. Udaleko talde politikoek adierazpen bat adostu dute, Noeliaren hilketa gaitzesteko eta senideei eta lagunei elkartasuna adierazteko. Testuaren arabera, “indarkeria sexistak eragin zuzena du milaka emakumerengan”.

Hezkuntza publikoko irakasleek elkarretaratzea egin dute murrizketen contra

Hezkuntza publikoko irakasleek elkarretaratze...
Hezkuntza publikoko irakasleek elkarretaratzea egin dute murrizketen contra

ELA, LAB eta Steilas sindikatuen arab...
1:01 min.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuen arabera, negoziazio mahaian emandako aurrerapenak "ez dira nahikoak", eta ondorioz, abendura bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela jakinarazi dute

EAEko hezkuntza publikoko irakasleek elkarretaratzea egin dute murrizketen kontra, gaur goizean, eskola publikoen aurrean ikasleak eskolara sartzen ziren bitartean, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Sindikatu horietako ordezkariek negoziazioen nondik norakoak azaltzeaz gain, elkarretaratzeekin jarraitzeko arrazoiak azaldu dituzte. "Aste honetan negoziazio mahaian aurrerapenak eman diren arren, gaur hasi eta abendura bitartean aurreikusitako mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dugu", azaldu du ELAk. Hori horrela, urrian elkarretaratzeekin jarraituko dute, ostiralero eskola publikoen aurrean. Horrez gain, entzierroak egingo dituzte, eta abenduan greba eguna deituko dute. Izan ere, Hezkuntza Sailak orain arte egindako proposamenak "oso urritzat" jo dituzte.

Genero-indarkeriaren aurkako ituna onartu du Kongresuak

Genero-indarkeriaren aurkako ituna onartu du ...
Genero-indarkeriaren aurkako ituna onartu du Kongresuak

Elkarrekin Podemos abstenitu egin da,...
1:42 min.

Elkarrekin Podemos abstenitu egin da, “nahikoa ez delako” eta aurreikusten diren neurriak ez daudelako aurrekontuan bermatuta

Kongresuko osoko bilkurak ontzat eman du Genero Indarkeriaren Estatuko ituna ostegun honetan, 278 diputaturen aldeko botoa jaso du, eta 65 abstenitu egin dira, Elkarrekin Podemos eta Talde Mistoko ordezkari batzuk. Eztabaidan, batasuna eskatu dute alderdiek, ituna historikotzat eta baliagarritzat jota genero-indarkeriaren aurkako borrokan. Halere, Elkarrekin Podemos abstenitu egin da, “nahikoa ez delako” eta aurreikusten diren neurriak ez daudelako aurrekontuan bermatuta. Beste talde batzuek, besteak beste, PSOEk, Ciudadanosek eta Talde Mistoak Gobernuak partidak bermatzea eskatu dute itunak aurreikusten dituen 213 neurriak aplikatu ahal izateko. Aurrekontuen luzapena egonez gero, ezohiko kreditu bat edo beste edozein formula jartzea ere eskatu dute. Alderdiek adostasuna lortu dute Genero Indarkeriaren Estatuko itunean sartzeko mina emateko amen seme-alabak hil dituzten bikotekideak ala bikotekide ohiak tratu txar mota hauek jasan dituztenen artean sartzea amak.

Kataluniako Gobernuak 5,3 milioi hautesle deitu ditu U-1erako

Kataluniako Gobernuak 5,3 milioi hautesle dei...
Kataluniako Gobernuak 5,3 milioi hautesle deitu ditu U-1erako

Halaber, 2.315 hautesleku irekita ego...
1:41 min.

Halaber, 2.315 hautesleku irekita egongo dira, eta 9:00etatik 20:00etara bitartean “bozkatuko” da, Espainiako Gobernuak erreferenduma ekiditeko jarduera “neurrigabea” izan arren

Jordi Turull Kataluniako Gobernuko bozeramaileak oinarrizko datuak eman ditu ostiral honetan Generalitateak U-1erako deitutako independentzia erreferendumari buruz: 5.343.358 hautesle daude deituta, eta 2.315 hautesleku izango dira. Kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, kontsulta egin egingo da, Espainiako Estatuaren gaitzespena izanda ere: “Igandean bozkatu egingo da”, 09:00etatik 20:00etara bitartean, Mariano Rajoyren Gobernuak erreferenduma ekiditeko jarduera “neurrigabea” izan arren, “oinarrizko eskubideei eraso egiten”. Kataluniako hezkuntza komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta guraso elkarte ezberdinek 'Obrim les escoles' adierazpena sinatu dute, eta ekitaldi sinboliko batean, ikastetxeetako giltzak eman dizkiete Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari eta Clara Ponsati Hezkuntza kontseilariari. Generalitatearen Jauregian egindako ekitaldian, ikastetxeak hautesleku moduan erabiltzeko adierazpena irakurri dute: "Kataluniako herritar guztiek botoa emateko aukera izan dezaten lan egingo dugu, euren botoa edozein dela ere".

Espainiako Gobernua Katalunian egiten ari dena salatu dute NBEko adituek

Espainiako Gobernua Katalunian egiten ari den...
Espainiako Gobernua Katalunian egiten ari dena salatu dute NBEko adituek

Erreferenduma galarazteko Mariano Raj...
1:48 min.

Erreferenduma galarazteko Mariano Rajoyren Gobernuak hartu dituen neurriek Kataluniako "herritarren oinarrizko eskubideak urratzen" dituztela esan dute

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen alorreko adituak kezkatuta agertu dira Espainiako Gobernua Kataluniako erreferenduma galarazteko hartzen ari den neurriekin, oinarrizko eskubideak urratzen ari delako. Horrela bada, Mariano Rajoyren exekutiboari gogorarazi diote adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna eta parte-hartze publikorako askatasuna oinarrizko eskubideak direla eta eskubide horiek guztiak bermatu egin behar dituela. Hala adierazi du adierazpen eta iritzi askatasunerako eskubidearen sustapen eta babeserako NBEren Errelatore Bereziak eta demokrazia sustapenerako NBEren aditu independenteak. "Erreferenduma legezkoa izan edo ez, Espainiako agintariek aipatu eskubideak bete egin behar dituzte, gizarte demokratiko batean oinarrizko eskubideak direlako", azpimarratu dute ohar batean. "Neurri horiek guztiak oso kezkagarritzat jotzen ditugu, oinarrizko eskubideak urratzen ari direlako, informazio publikoa galarazten ari direlako eta Espainiako demokraziak bizi duen une kritiko honetan eztabaida bat izateko aukera oztopatzen duelako", erantsi du. Era berean, kezkatuta agertu dira Espainiako Gobernuak poliziak eta guardia zibilak bidali dituelako; izan ere, "horrek tentsioa eta gizartearen haserrea areagotzea ekar dezake". Gauzak horrela, datozen egunetan "neurriz" jokatzeko eta "edozein motatako indarkeria" saihesteko eskatu diete indar politiko guztiei.

5,5 graduko lurrikara izan da Mexikon, Chiapas aurrean

5,5 graduko lurrikara izan da Mexikon, Chiapa...
5,5 graduko lurrikara izan da Mexikon, Chiapas aurrean

Sismoa 21 km-ko sakoneran eta Pijijia...
0:50 min.

Sismoa 21 km-ko sakoneran eta Pijijiapan udalerritik 172 km-ra erregistratu dute. Oraindik ez dute zehaztu kalterik edo biktimarik eragin duen

Richter eskalan 5,5 graduko indarra hartu duen lurrikara batek dardara eragin du berriz Mexiko kostaldeko hego-mendebaldea, gaur, ostirala, 04:00etan GMT (06:00etan Euskadin). Sismoak Pijijiapanetik (Chiapas estatuan) 172 km-ra izan du epizentroa eta 21 km ingurura, hipozentroa. Agintariek ez dute oraindik argitu kalterik edo biktimarik eragin duen.

Venezuelako oposizioak

Venezuelako oposizioak 'esplorazio-prozesua' ...
Venezuelako oposizioak 'esplorazio-prozesua' utzi du

Hala eta guztiz ere, Venezuelako Gobe...
1:25 min.

Hala eta guztiz ere, Venezuelako Gobernuaren ordezkaritza Santo Domingora joan da eta elkarrizketarako eskaintza berri bat prestatzen ari da

Batasun Demokratikoaren Mahaiak (MUD) “esplorazio-prozesua” utzi duela iragarri du gaur, Nicolas Maduroren Gobernuak baldintzak bete ez dituelako. Hala eta guztiz ere, Miraflores Jauregia elkarrizketarako proposamen berri bat prestatzen ari da, Venezuelako krisiari konponbide bat bilatzeko. Gobernuak eskaerak onartzen dituenean MUD elkarrizketara itzuliko dela erantsi du Floridok: hauteskunde demokratikoak egitea, preso politikoak askatzea, erbesteratuak itzultzeko baldintzak ziurtatzea eta krisi humanitarioari erantzun eraginkor bat ematea. Gainera, elkarrizketarako “agenda argi” bat izatea beharrezkoa dela azpimarratu du oposizioko ordezkariak. MUDen negoziazio taldea asteazkeneko bilerara joango ez zela iragarri zuen Floridok asteartean, Gobernuaren konpromiso faltagatik.