Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-10-02ko bideoen artxiboa

CAFek Seattle hirirako (AEB) tranbiak egingo ditu, 50 milioi dolarren truke

CAFek Seattle hirirako (AEB) tranbiak egingo ...
CAFek Seattle hirirako (AEB) tranbiak egingo ditu, 50 milioi dolarren truke

CAFek AEBetan garatutako proiektuen b...
1:56 min.

CAFek AEBetan garatutako proiektuen bolumena 1.800 milioi dolarrekoa baino gehiagokoa da

Seattle hiriko (AEB) Garraio Departamentuak CAF euskal enpresa hautatu du hiru moduluko hamar tranbia hornitzeko. Unitateak URBOS tranbien plataformakoak izango dira eta %100 solairu baxukoak, eta akordioak ordezko piezen, tresna berezien eta probetako ekipoen hornidura ere jasotzen du. Era berean, hiri estatubatuarrak beste hamar ibilgailu arte erosteko eta kontratuak irauten duen bitartean haiei dagozkien ordezkoak erosteko eskubidea erreserbatu du. Eragiketaren zenbatekoak 50 milioi dolarrak gainditzen ditu. Seattle hiriak 3,2 milioi biztanle baino gehiago ditu metropoli eremuan eta tranbien sistema modernoa garatzen ari da, hiriari mugikortasunerako aukera berriak eskaintzeko, hazkunde ekonomikoari laguntzeko eta biztanle gehien dituzten auzoekin konexioak indartzeko. CAFek lantegi bat du AEBetan, Elmira herriak (New York), eta azken urteetan proiektu ugari garatu ditu herrialdean. Bestalde, Kansas City hiriko Garraio Agintaritzak CAF konpainiari beste bi tranbia erosteko onarpena jaso du, eta horrela, lehen hornitutako eta iaztik zerbitzuen dauden laurei gehituko zaizkie. CAFek AEBetan garatutako proiektuen bolumena 1.800 milioi dolarrekoa baino gehiagokoa da.

2 milioi pertsonak eman dute botoa, eta baiezkoaren aldekoak % 90 izan dira

2 milioi pertsonak eman dute botoa, eta baiez...
2 milioi pertsonak eman dute botoa, eta baiezkoaren aldekoak % 90 izan dira

Segurtasun Indarrek ia 800.000 boto a...
5:31 min.

Segurtasun Indarrek ia 800.000 boto atzeman dituzte, eta ezin izan dira zenbatu. 800 pertsona baino gehiago zauritu dira Poliziaren oldarraldietan

Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak ez dute lortu Kataluniako erreferenduma galaraztea, hainbat hauteslekutan indarrez eta indarkeria erabiliz sartu diren arren, bi milioi pertsonak baino gehiagok eman baitute botoa. Boto-emaileen % 90ek independentziaren alde egin dute, eta gutxienez 844 herritar zauritu dira, horietako bi larri, Estatuko Segurtasun Indarren oldarraldietan. Hain zuzen ere, Generalitateak 2.262.424 boto zenbatu ditu. Segurtasun Indarrek beste 770.000 atzeman dituzte, eta horiek, beraz, ezin izan dituzte kontuan hartu. Zenbatutako 2.262.424 boto horietatik 2.020.144 independentziaren aldekoak izan dira, hots, botoen % 90. Ezetzaren alde 176.566 pertsonak (% 7,8) egin dute, 45.586 boto (% 2) zuriak izan dira, eta 20.129 (% 0,89), baliogabeak. Kataluniako Gobernuak ez du parte-hartzearen inguruko daturik eman, baina errolda 5.313.000 pertsonakoa zela kontuan hartuta, hautesleen % 42k eman dute botoa. Jordi Turull Presidentetza kontseilariaren esanetan, Poliziak "ostu" dituen 770.000 botoak kontuan hartuta, % 55ekoa izango litzateke parte-hartzea. Erreferendum legearen 4.4. artikuluaren arabera, Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatu behar du emaitzen berri eman eta 48 orduko epean. Bozketa egunean, bi motatako irudiak izan dira nagusi: batetik, hainbat pertsona, gazte zein heldu, ilarak egiten, botoa eman ahal izateko, eta, bestetik, Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibila, boto-emaileen aurka oldartzen. Guztira, 844 zaurituren berri dute. Generalitatearen arabera, Segurtasun Indarrek 2.315 hauteslekuetako 400 itxi dituzte. Ehunka pertsonak erresistentzia baketsua egin dute, agenteak ikastetxeetara sartzea eta hautetsontziak atzematea galarazteko. Bozketaren formatua ere ezohikoa izan da: Kataluniako Gobernuak "errolda unibertsala" ezarri du, nonahi bozkatu ahal izateko. Gainera, gutun-azalik gabe eta etxean inprimatutako boto-paperekin bozkatu ahal izan da. Halaber, Segurtasun Indarrek botoak zenbatzeko sistema informatikoa blokeatu dute, eta, horrenbestez, boto horiek guztiak zenbatzeko prozesuak luze jo du. Esquadra Mossoek ere jaso dute Estatuaren kritikarik. Izan ere, uko egin diote boto-emaileen aurka indarkeria erabiltzeari, eta, ondorioz, hainbat hauteslekuk zabalik jarraitu dute. Horren ildotik, gutxienez sei epaitegik ikerketa abiatu dute Kataluniako Polizia autonomikoaren kontra, desobedientzia delitua leporatuta. Tentsio uneak ere ikusi izan dira mossoen eta guardia zibilen artean. Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak deituko dituela iragarri du, "guztion etorkizunaren gainean hausnarketa egiteko guztion artean". Indarkeria polizialaren inguruan Rajoyk esan duenez, Katalunian jazotakoaren "erantzule bakarrak legezkotasunaren bortxaketa eta elkarbizitzaren apurketa sustatu dutenak dira". Testuinguru honetan, Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarteak greba orokorra deitu dute astearterako, urriaren 3rako. Deialdiarekin bat egitea eskatu diete herritarrei elkarte independentistek.

Poliziak hiru gorpu aurkitu ditu Sevillan hormigoizko putzu batean

Poliziak hiru gorpu aurkitu ditu Sevillan hor...
Poliziak hiru gorpu aurkitu ditu Sevillan hormigoizko putzu batean

Bellavistan desagertutako emakumearen...
1:31 min.

Bellavistan desagertutako emakumearen, bere alabaren eta bikotearen gorpuzkiak izan daitezkeela uste du Poliziak

Polizia Nazionalak hiru gorpu aurkitu ditu Sevillan hormigoizko putzu batean. Antza, bi helduri eta haur bati dagozkie. Asteburu osoan Dos Hermanaseko etxe batean hondeatzen egon ostean aurkitu dituzte gorpuak. Ildo horretan, gutxienez, bost lagun atxilotu dituzte eta baliteke droga-trafiko kontua izatea. Gorpuak Sevillako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dituzte autopsia egiteko eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko. Litekeena da Bellavistan desagertutako Sandra Capitanen, horren alabaren eta bikotekidearen gorpuzkiak izatea, Poliziak horrela uste baitu. Joan den irailaren 16an desagertu ziren Sandra Capitan 26 urteko emakumea, 6 urteko alaba eta 55 urteko bikotekidea. Polizia Nazionalak astelehen goizaldean atera ditu gorpuak eta ikerketaren sumario sekretupean ipini du epaileak.

Luzaiden agertutako gorpu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Luzaiden agertutako gorpu bat ikertzen ari da...
Luzaiden agertutako gorpu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

"Gorpuak ez du ageriko indarkeria zan...
1:08 min.

"Gorpuak ez du ageriko indarkeria zantzurik, baina astelehen honetan autopsia egitea falta da", jakinarazi du

Gorpu bat aurkitu dute igande honetan Luzaiden (Nafarroa), N-135etik gertu dagoen ubide batean, eta Foruzaingoa identifikatzen saiatzen ari da. Ehiztari batzuek 12:33an jakinarazi diote SOS-Nafarroari, eta horrelakoetan ohikoa den protokoloa aktibatu du, herri-segurtasunak, polizia judizialek, polizia zientifikoek, suhiltzaileek, eta Guardia Zibileko GREIM (Grupos de Rescate e Intervención en Montaña) taldeko kideek parte hartu dute. Gorpuzkinak sartzea zaila den gune batean daude, eta Nafarroako Medikuntza Legalaren Institutura eramango dituzte. Duela egun batzuk Donejakue bidea egiten ari zen erromes aleman batekin zerikusia ote duen ikertzen ari dira. "Gorpuak ez du ageriko indarkeria zantzurik, baina astelehen honetan autopsia egitea falta da", jakinarazi du Foruzaingoak.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Marseillako hilketa

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Marseill...
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Marseillako hilketa

Igande honetan, gizon batek bi emakum...
1:24 min.

Igande honetan, gizon batek bi emakume hil ditu laban batekin, Saint-Charles geltokian, Marseillan. Amaq albiste agentziak jakitera eman duenez, "Estatu Islamikoaren soldadu batek egin du erasoa"

Estatu Islamikoak bere gain hartu du, atzo, Marseillan izandako hilketa. Horretan, gizon batek bi emakume hil zituen laban batekin, Saint-Charles geltokian, Frantzia hego-ekialdean. "Estatu Islamikoaren soldadu batek egin du erasoa", Amaq albiste agentziak gaur jakitera eman duenez. Talde terroristak burutzen dituen atentatuen berri eman ohi duen bitartekariak (Amaq) jakitera eman duenez, Sirian eta Iraken talde terroristari aurre egiten dion nazioarteko koalizioaren aurkako erasoa izan da. Erasoa atzo gertatu zen, gizon batek bi emakume labanaz hil zituenean, Marseillako Saint-Charles geltoki nagusian. Erasoaren ostean, Sentinell terrorismoaren aurkako talde militarrak gizonezkoa hil zuen, tiroz, Frantziako Poliziaren arabera. Bestalde, erasotzaileak "Allahu Akbar" (Ala handiena da) oihukatu omen zuen erasoa egiten zuen bitartean.

20 pertsona hil dira eta 100 baino gehiago zauritu Las Vegaseko tiroketan

20 pertsona hil dira eta 100 baino gehiago za...
20 pertsona hil dira eta 100 baino gehiago zauritu Las Vegaseko tiroketan

Tiroketa bertako 22:00etan izan da, c...
1:21 min.

Tiroketa bertako 22:00etan izan da, contry musikako festibala ixtera zihoazen egunean. Ustezko egilea Poliziak hil zuen

Gutxienez 20 pertsona hil dira eta 100 baino gehiago zauritu, igande gauean Las Vegaseko country musikako kontzertu batean izandako tiroketaren ondorioz. Mandalay Bay kasinoaren parean izan da, sheriffak jakitera eman duenez. Gertaera bertako 22:00ak aldera izan da, country musikako kontzertu bat ematen ari zirenean, kasino pareko zelaigunean. “Puntu altu batetik tiro egiten ari ziren. Bala bat bestearen ostean botatzen ari ziren”, azaldu du kontzertura joan den pertsona batek. Segurtasun indarrak Mandalay Bay kasinoko goiko pisuak erregistratu dituzte, tirogilearen bila. 32. pisuan aurkitu dute, eta tiroz hil dute. Hasiera batean Estatu Batuetako prentsak Polizia hiriko beste zeinbat gunetan tiroketak ikertzen ari zela esan duen arren, segurtasun indarrek esan dute erasotzailea bakarrik zegoela. Halere, sheriffak azaldu du emakume baten bila ari direla, erasotzailearen laguna delakoan. Erasoaren arrazoiengatik galdetuta, oraindik ikertzen ari direla bakarrik esan du, baina, oraingoz, terrorismo kasu bezala tratatzen ari ez direla azpimarratu du.