Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-10-03ko bideoen artxiboa

Ertzaintzak senide faltsuaren iruzurraren kasu gehiago antzeman ditu Araban

Ertzaintzak senide faltsuaren iruzurraren kas...
Ertzaintzak senide faltsuaren iruzurraren kasu gehiago antzeman ditu Araban

Biktimak, orokorrean, edadetuak izate...
2:29 min.

Biktimak, orokorrean, edadetuak izaten dira. Azken hilabeteotan, hamar kasu detektatu dituzte; horietako lauretan gauzatu egin zen iruzurra: 17.000 euro kendu zizkieten biktimei

Azken asteotan, Ertzaintzak antzeman ditu, Arabako zenbait herritan, "senide faltsua" izeneko iruzurraren beste kasu batzuk. Gehienetan, edadetuak izaten dira horren biktimak. Hilabete batzuetan, hamar kasu detektatu dituzte, eta horietako lauretan gauzatu egin zen iruzurra: 17.000 euro kendu zizkieten, horietan, biktimei. Delitu horretan, lagun batek dei bat egiten dio biktimari (askotan edadetua izaten da), eta saiatzen da galdetzen ea azken horrek senideren bat duen Latinoamerikan. Handik egun batzuetara, bigarren deia egiten diote biktimari, askotan latinoamerikar doinua erabiltzen, eta, bertako lagun bat balitz bezala, esaten dio aireportuan dagoela eta ezin dela bertatik irten, edo zirkulazio-istripuren bat izan duela. Iruzurtzailea, istorioak sinesgarritasun handiagoa izatea xede, biktimaren gaineko datuak ematen dizkio; datu horiek gaizkideren batek lortuak izaten dira, gehienetan aurretik egindako deien bidez. Dei horietan, Espainiatik kanpo bizi litezkeen senideei buruz galdetzen dute. Segituan, gaizkileak diru-mailegu bat eskatzen dio biktimari; azaltzen dio behar duela isunen bat ordaintzeko, ibilgailua konpontzeko, edo beste arrazoiren batengatik. Senide faltsuak esaten dio biktimari diru-bidalketa transferentzia baten bidez egin behar duela; horren hartzailea, orain arte, beti izan da desberdina, Ertzaintzak jakin ahal izan duenez. Gehienetan, destino-kontua Mexikon egoten da, ia beti Jaliscon. Deiak Brasil, Filipinak, Japonia edo Frantziatik egin ohi dira; aurrezenbakiek horixe zehazten dute. Araban gertatzen ari den berragertzea ekainean hasi zen, eta abuztuan izan du eraginik handiena; epe horretan, hamar kasu izan dira, eta horietako lauretan dirua kendu diete biktimei. Guztira, 17.000 euro lortu dituzte iruzurgileek; kopuruak 1.800-8.400 euro bitartekoak izan dira. Kasu batean, biktimak dirua berreskuratu ahal izan zuen, ikusi baitzuen horren destinoa Jalisco zela, eta ez iruzurgileak esandako tokia. Horrelako deirik jasotzekotan, Ertzaintzaren gomendioa da kasurik ez egitea, eta, ahal badugu, deitu digun telefono-zenbakia apuntatzea, Ertzaintzaren komisarian salaketa jartzea xede. Gure edadetuei abisua ematea ere komeni da; izan ere, horiek izaten dira iruzurgileen jomugarik nagusiena.

Langabezia % 0,87 jaitsi da EAEn eta % 1,82 Nafarroan irailean

Langabezia % 0,87 jaitsi da EAEn eta % 1,82 N...
Langabezia % 0,87 jaitsi da EAEn eta % 1,82 Nafarroan irailean

Enplegu zerbitzu publikoetan erregist...
1:11 min.

Enplegu zerbitzu publikoetan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du; 1.164 gutxiago zenbatu dituzte EAEn

EAEn enplegu zerbitzu publikoetan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du; abuztuan baino 1.164 langabe gutxiago zenbatu dituzte irailean. Guztira 132.046 pertsona daude izena emanda, aurreko hilean baino % 0,87 gutxiago. Estatuko zazpi erkidegotan egin du behera langabeziak; EAEn eta Nafarroan, besteak beste. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera, 2016ko iraileko datuekin alderatuta, 12.070 pertsona gutxiago zenbatu dituzte irailean langabezian; urte arteko jaitsiera % 8,38koa izan da. Espainiari dagokionez, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPE) bulegoetan 27.858 pertsona gehiago zenbatu dituzte irailean langabezian, aurreko hilabeteko datuekin alderatuz gero; beraz, 3.410.182 pertsona zeuden irailean langabeziaren bulegoetan izena emanda.

Katalunian Polizia hoteletatik botatzeko mehatxuak ikertzen dabil Fiskaltza

Katalunian Polizia hoteletatik botatzeko meha...
Katalunian Polizia hoteletatik botatzeko mehatxuak ikertzen dabil Fiskaltza

Bestalde, Polizia Nazionaleko sindika...
2:09 min.

Bestalde, Polizia Nazionaleko sindikatuek Barne Ministerioari "premiazko neurriak eta eraginkorrak" hartzeko eskatu diote Katalunian dauden agenteen segurtasuna bermatzeko

Fiskaltza Nagusiak Katalunian hainbat hoteletan Segurtasun Indarren eta Gorpuen kideak botatzeari buruzko informazioa jaso du, eta gertaerak ikertuko ditu, batik bat, ea ostalariek ateak ixteko "mehatxurik edo legez kanpoko presiorik" jaso al duten. "Informazioa aztertzen ari gara, jarduketak hasi behar ditugun ikusteko, ea lokal horietako arduradunek edo langileek legez kanpoko presiorik edo mehatxurik jaso al duten", esan du Fiskaltzak astearte honetan argitaratu duen oharrean. Calellako (Bartzelona) hainbat hotelek, besteak beste, Palmeras, Catalonia eta Vilak Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko 500 agenteri hoteletatik ateratzea eskatu diete, igandeko erreferendumean izandako karga polizialen ostean. Pertsona talde bat agenteei errieta egitera joan da hoteletako batera, eta bertako zuzendaritzak ultimatuma eman die poliziei 12:00etarako logelak utzi ditzaten. Iturriek azaldu dutenez, Calellako alkatea izan da zuzenean hoteleko zuzendariei deitu diena, agenteak bota ezean, egiteko geratzen ziren erreformen baimenak geldiaraziko zituela esanez. Bestalde, Polizia Nazionaleko sindikatuek Barne Ministerioari "premiazko neurriak eta eraginkorrak" hartzeko eskatu diote Katalunian dauden agenteen segurtasuna bermatzeko. Bestalde, Polizia Nazionaleko sindikatuek Barne Ministerioari "premiazko neurriak eta eraginkorrak" hartzeko eskatu diote Katalunian dauden agenteen segurtasuna bermatzeko, Katalunian bizitzen ari diren "eraso eta jazarpenengatik".

Poliziaren indarkeria aztertzeko ikerketa inpartziala eskatu du NBEk

Poliziaren indarkeria aztertzeko ikerketa inp...
Poliziaren indarkeria aztertzeko ikerketa inpartziala eskatu du NBEk

“Poliziaren erantzunak neurrizkoak iz...
1:15 min.

“Poliziaren erantzunak neurrizkoak izan behar dira beti”, adierazi du Zeid Ra'ad Al Hussein Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi komisarioak

Espainiako Poliziak Katalunian azaldutako indarkeriarekin oso “aztoratuta” agertu da gaur Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi komisarioa. Horregatik, gertakariak aztertzeko ikerketa independente eta inpartzial bat eskatu du. “Igandean, Katalunian bizi izan zen indarkeriarekin oso aztoratuta nago. Ehunka pertsona zauritu zituzten, indarkeria ekintza guztien inguruko ikerketa zorrotza, independente eta inpartziala eskatu nahi diet Espainiako agintariei”, esan du agiri batean. “Poliziaren erantzunak neurrizkoak izan behar dira beti”, adierazi du NBEko Giza Eskubideetarako goi komisarioak. Kataluniako erreferenduma egitea saihesteko Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak esku hartu zuten igandean. Operazioak 800 zauritu baino gehiago utzi zituen, horietako bi larri, Generalitateak jakitera eman duenez. “Egoera elkarrizketa politikoaren bidez konpondu behar dute, askatasun demokratikoak errespetatuz”, azpimarratu du. Era berean, NBEko giza eskubideen adituak Espainia bisitatzeko eskaera “lehenbailehen” onartzeko “dei” egin dio goi komisarioak Gobernu zentralari.

Estrasburgok Espainia zigortu du bi migratzaile Melillatik kanporatzeagatik

Estrasburgok Espainia zigortu du bi migratzai...
Estrasburgok Espainia zigortu du bi migratzaile Melillatik kanporatzeagatik

Auzitegiko epaileek aho batez ebatzi ...
2:09 min.

Auzitegiko epaileek aho batez ebatzi dute Espainiak Giza Eskubideen Hitzarmen Europarra urratu duela eta bakoitzari 5.000 euroko kalte ordaina ematera zigortu du

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du gaur, asteartea, identifikatu ez zituen bi pertsona migratzaileren "premiazko kanporaketak" egiteagatik, Melillako hesian, eta hori "taldekako kanporaketa egitea da", eta Giza Eskubideen Hitzarmen Europarraren aurka egiten du. Epaileek aho batez hartu dute erabakia eta, horien arabera, Espainiak pertsona horiek helegite eraginkorra aurkezteko eskubidea izatea urratu du. 2014ko abuztuaren 13an, migratzaileei eskuburdinak ipini zizkieten eta Marokori entregatu zioten, "haien borondatearen aurka" eta "aurretiazko inolako neurririk gabe". Epaiak, gainera, bakoitzari (N.D. Malikoa eta N. T. Boli Kostakoa) 5.000 euroko kalte ordaina ematera ezartzen du. Auzitegiak nabarmendu duenez, salatzaileek aurkeztutako testigantza zenbait bideok eta ACNURen deitutako lekukoek baieztatu zuten. Berehala kanporatu zituzten migratzaileak, "itzultzaileekin hitz egiteko eta babeserako eskubideaz edo haien kanporatzearen aurkako prozesuez informa zitzakeen abokatu batekin egoteko aukera izan gabe". Hori dela eta, "helegitea aurkezteko aukera ukatu zieten", epaile baten aurrean egoteko aukera ere ukatuta, haien salaketaren kontrola izateko eskubidea izan gabe. Salatzaileek berriz saiatu ziren Melillako hesia gainditzen, 2014ko urria eta abendu artean; N.D. Malira bidali zuten 2015eko martxoaren 31an eta N.T.ren egoera ezin izan dute zehaztu. Epaia ez da irmoa, beraz, Espainia Auzitegiaren Areto Nagusiari zuzendu ahal zaio, ebazpena berraztertu dezan.

Las Vegaseko hiltzaileak 42 arma zituen, horien erdia hotelean

Las Vegaseko hiltzaileak 42 arma zituen, hori...
Las Vegaseko hiltzaileak 42 arma zituen, horien erdia hotelean

Gainera, Stephen Paddockek (64 urte) ...
1:51 min.

Gainera, Stephen Paddockek (64 urte) amonio nitratoa, lehergailuak egiteko gaia, zeraman autoan. Poliziak uste du bere buruaz beste egin zuela agenteak gelan sartu baino lehen

Gutxienez 59 pertsona hil dira eta 500dik gora zauritu, igande gauean Las Vegasko country musikako kontzertu batean izandako tiroketaren ondorioz. Mandalay Bay kasinoaren parean izan da. Stephen Paddockek, ustezko erasotzaileak, 64 urtekoa bera, bere buruaz beste egin zuen, triskantza eragin eta gero. Gaur jakin denez, Paddockek bere Mesquiteko etxean eta hoteleko logelaren artean 42 suzko arma zituen. 22:00ak aldera gertatu da, country musikako kontzertu batean, kasino horren ondoko zelaigunean. “Puntu altu batetik tiro egiten ari ziren. Balak bata bestearen ostean botatzen ari ziren”, azaldu du kontzertura joan den pertsona batek.

Kanpaina bat abiarazi dute Pablo Ibarren defentsarako 350.000 euro biltzeko

Kanpaina bat abiarazi dute Pablo Ibarren defe...
Kanpaina bat abiarazi dute Pablo Ibarren defentsarako 350.000 euro biltzeko

Pablo Ibarren Heriotza-Zigorraren aur...
2:14 min.

Pablo Ibarren Heriotza-Zigorraren aurkako Elkarteak presoa defendatzeko jarritako 1.100.000 euroko aurrekontua betetzea du helburu

Pablo Ibarren Heriotza-Zigorraren aurkako Elkarteak beste kanpaina bat abiarazi du, 350.000 euro biltzeko, jaiotzez euskal herritarra den presoa defendatzeko jarritako aurrekontua (1.100.000 euro) osatzeko, AEBetako epaiketan. Prentsa ohar batean, elkarteak jakinarazi du epaiketan defentsarako aurrekontua 1.300.000 dolarrekoa dela (1.100.000 euro inguru), eta horren % 60a badutela, baina oraindik beste 350.000 falta zaizkiela defentsa judiziala ordaintzeko. Horregatik, Pablo Ibarren Heriotza-Zigorraren aurkako Elkarteak ostegun honetan diru-bilketa kanpaina jarri du martxan, eta lagundu nahi dutenak mugikorrarekin grabatzeko eta gainerakoei berdina egitera animatzeko eskatu die. Kanpaina honen barruan, urriaren 10an, Heriotza Zigorraren Egunean, Carlos Peña igerilariak 24 orduz Donostiako Kontxako badia eta Urumea ibaia zeharkatuko ditu igeri, Pablo Ibarri babesa erakusteko. Ibarri heriotza-zigorra jarri zioten 2000. Urtean, 1994an izandako hilketa hirukoitz bat egitea leporatuta, "errugabea zela erakusteko froga nabarmenak zituela", defentsak azaldu duenez. 2016ko otsailaren 4an, Floridako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen kartzela-zigorra, epaiketan Ibarrek ez zuela defentsa eraginkorra izan eta zigorra jartzeko frogak "eskasak" eta "ahulak" zirela uste izanda. Orain epaiketa berria jarri dute, defentsaren arabera 2018eko martxoaren 5ean hastea aurreikusita dago, eta sei hilabetez luzatuko da.