Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-10-04ko bideoen artxiboa

Urriaren 16an jarriko da martxan ama esnea jasotzeko Euskadiko bankua

Urriaren 16an jarriko da martxan ama esnea ja...
Urriaren 16an jarriko da martxan ama esnea jasotzeko Euskadiko bankua

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, Euskad...
1:34 min.

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, Euskadiko ama-esne bankuak haur goiztiarrei edo pisu gutxirekin jaio direnei garapenerako nutrizio eta tratamendu egokiak bermatzeko eta emateko aukera emango du

Euskadiko ama-esne bankua Galdakaoko ospitaleko Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Autonomia Erkidegoko zentroan kokatuta egongo da, eta urriaren 16an jarriko da martxan. Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, haur goiztiarrek edota pisu gutxirekin jaio diren haurrek nutrizio eta tratamendu egokiak izatea bermatuko du. Lehendakariak nabarmendu duenez, Euskadin ama-esne bankua abian jartzeak Eusko Jaurlaritzak edoskitze naturalarekin duen konpromisoari erantzuten dio eta funtsezko aurrerapena dakar Euskal Osasun Sistema Publikoan; izan ere, onurak ekarriko ditu euskal gizartearen osasunean eta ongizatean. Era berean, lehendakariak azaldu du esne-bankuaren arrakasta izateko ezinbestekoa izango dela emakumeek esnea ematea; izan ere, litro bat ama-esnerekin 10 haur goiztiarri lagundu dakieke. Ildo horretan, itxaropentsu azaldu da Urkullu, batez ere, beste donazio batzuekin gertatutakoa ikusita. Dena den, esne-emaileak erakartzeko profesionalen inplikazioa funtsezkoa izango dela gaineratu du. Halaber, esne-emaileak aurkitzeko eta Euskadiko ama-esne bankua eta haren funtzionamendua ezagutzera ematen laguntzeko, Osasun Sailak informazio eta sustapen-kanpaina jarri du gaur abian, eta kartelak, liburuxkak eta emaileentzako Gidak banatuko ditu Neonatoen, Amatasunaren eta Pediatriaren arloetan, Osakidetzako ESIetako pediatriako kontsultetan, emaginen kontsultetan eta pediatriako erizaintzako langileen kontsultetan.

Gasteizko emakume bat hil du bikotekideak Miranda Ebron

Gasteizko emakume bat hil du bikotekideak Mir...
Gasteizko emakume bat hil du bikotekideak Miranda Ebron

Biktimaren gorpua auto baten barruan ...
1:30 min.

Biktimaren gorpua auto baten barruan topatu dute. Bikotekidea atxilotu egin dute

Gasteizko emakume bat (44 urtekoa eta Lantarongo bizilaguna) hil dute Miranda Ebron (Burgos), eta Poliziak bikotekidea atxilotu du, hiltzailea delakoan. Krimenak bi seme-alaba umezurtz utzi ditu, horietako bat, adingabea. Biktimaren gorpuak hainbat labankada ditu, eta eguerdian topatu dute, Mirandako erdigunean aparkatuta zegoen auto baten barruan. Eguerdian, herritar batek gorpua ikusi du autoaren kanpoaldetik, odolez betea, eta Udaltzaingora deitu du. Hilotza Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute. Aurten bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako bigarren euskal emakumea izan da. Izan ere, joan den astean, Sestaon (Bizkaia), emakume bat,hil zuen ustez haren bikotekideak haren etxebizitzan.

Epaileak artxibatu egin du Zorrotzako sutea argitzeko auzia

Epaileak artxibatu egin du Zorrotzako sutea a...
Epaileak artxibatu egin du Zorrotzako sutea argitzeko auzia

Ertzaintzak sutearen nondik norakoak ...
1:04 min.

Ertzaintzak sutearen nondik norakoak argitzeko egindako txostena aintzat hartu du epaileak, eta bukatutzat eman du auzia, ezin baitute zehaztu sua nola piztu zen

Bilboko Argibideetako 7. Epaitegiak artxibatu egin du Zorrotzako sutea argitzeko auzia. Familia bereko 5 lagun hil ziren maiatzaren 27an Zorrotzako Landa eremuko Barinaga kalean, 7. zenbakia duen etxebizitza eraikin batean piztutako sutean. Senar-emazte bikote bat, haien seme-alabak eta aitona hil ziren sutean, eta hainbat lagun zauritu ziren. Ertzaintzak sutearen nondik norakoak argizteko egindako txostena aintzat hartu du epaileak, eta bukatutzat eman du auzia, ezin baitute zehaztu sutea ezbeharra izan zen edo ustezko arduragabekeriagatik piztu zen. Hori dela eta, biktimen abokatuak ezin izan du zigor-arloko prozesua zabaldu, eta hortaz, Bilboko Udalari ezingo diote inolako erantzukizunik eskatu.

Erregeak konstituzio ordena bermatzea agindu du, elkarrizketa aipatu Gabe

Erregeak konstituzio ordena bermatzea agindu ...
Erregeak konstituzio ordena bermatzea agindu du, elkarrizketa aipatu Gabe

Kataluniako agintariak "desleialtasun...
2:00 min.

Kataluniako agintariak "desleialtasun onartezinarekin" jokatzen ari direla salatu du. Polizia indarkeriaren ondorioz zauritutakoak ez ditu aipatu ere egin

Kataluniako egoera “larriaren” aurrean, “Estatuko botere legitimoek konstituzio ordena, zuzenbide Estatua eta Kataluniako autogobernua” bermatu behar dutela ohartarazi du Espainiako erregeak. Kataluniako “agintariak” Konstituzioa eta Estatutua betetzen ari ez direla ziurtatu du gaur Felipe VI.a Espainiako erregeak. Estatuburuaren hitzetan, Generalitatearen jarrera “arduragabea” eta “desleialtasun onartezina” da. Zarzuela jauregian grabatutako mezuan, Kataluniako goi-kargudunen jarrera gaitzetsi du erregeak, erreferenduma egin eta bi egun geroago. Guardia Zibilaren eta Poliziaren kargetan zauritu zituzten pertsonak ez ditu aipatu, eta ez du Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen arteko elkarrizketarik eskatu. Aitzitik, erregeak esan du Kataluniako agintariek “Zuzenbide Estatuaren printzipio demokratikoak urratu” dituela eta Kataluniako gizartearen “bizikidetza hondatu” duela. “Gaur Kataluniako gizartea zatituta dago eta herritarrak aurrez aurre jarri dituzte”, erantsi du. “Espainiarrak batzen gaituen elkartasun sentimendua gutxietsi dute agintari horiek eta beren jokabide arduragabearen ondorioz Kataluniaren eta Espainiaren egonkortasun ekonomikoa ere arriskuan jar dezakete”, ohartarazi du. “Kataluniako erakunde historikoez jabetzeko ahalegin onartezina egin dute, zuzenbideaz eta demokraziaz kanpo”, erantsi du. Amaitzeko, katalanei eta espainiarrei mezu bana igorri nahi izan die erregeak. “Espainiak hamarkadak daramatza Estatu demokratiko bat izaten bide konstituzionalak eskaintzen ditu pertsona guztiek beren ideiak legea errespetatuta defenda ditzaten”, esan die Kataluniako herritarrei. Espainiarrei, berriz, lasaitasunerako mezua igorri die. “Une zailak dira, baina gaindituko ditugu. Oso une konplexuak izaten ari dira, baina aurrera egingo dugu, gure herrialdearengan sinesten dugulako eta garenaz harro gaudelako”, azpimarratu.

Trapero, Sanchez eta Cuixart deklaratzera deitu dituzte, sedizioagatik

Trapero, Sanchez eta Cuixart deklaratzera dei...
Trapero, Sanchez eta Cuixart deklaratzera deitu dituzte, sedizioagatik

Irailaren 20an eta 21ean Ekonomia Kon...
3:05 min.

Irailaren 20an eta 21ean Ekonomia Kontseilaritzaren egoitzaren parean izandako protestekin lotuta deitu dituzte deklaratzera. Mossoek esan dutenez, 'informazio guztia' helaraziko diote epaileari

Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium Cultura elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, eta Esquadra Mossoetako beste goi-arduradun bat deitu ditu deklaratzera Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izandako protestetan sedizio delitua egin zutelakoan. Guardia Zibila Generalitateko hainbat egoitzatan sartu eta Kataluniako Gobernuko 14 goi-kargudun atxilotu ostean, milaka herritar kalera atera ziren irailaren 20an eta 21ean. Ogasun eta Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean ia 48 orduz egon ziren herritarrak protestan, harik eta atxilotuak askatu eta miaketak amaitu arte. Protesta horien atzean sedizio delitua egon zela iritzita, ikerketa zabaltzeko eskatu zion fiskalak, salaketa bidez, Auzitegi Nazionaleko epaileari. Espainiako Zigor Kodearen 544. artikuluaren arabera, sedizioa ordena publikoaren kontrako delitua da. Epaileak tramitera onartu zuen fiskalak jarritako salaketa, "protesten azken helburua haustura" zela argudiatuta. Ikerketa abiatzeko, protesten egunetan jasotakoaren inguruko txostena eskatu zion Lamela magistratuak Guardia Zibilari. Idatzi horren arabera, Guardia Zibilak hainbat aldiz eskatu zien "laguntza" Esquadra Mossoei. Besteak beste, Ogasun eta Ekonomia Kontseilaritzaren atarian aparkatuta zituzten "hiru ibilgailuak zaintzeko" eskatu zieten, jendez inguratuta zeudelako. Guardia Zibilaren arabera, ibilgailu horien barruan "arma luzeak" zeudela ohartarazi zieten guardia zibilek mossoei, eta manifestariak barrura sartuz gero, "mehatxua areagotu" zitekeela adierazi zieten. Ikerketaren arabera, protestak zaintzearen ardura zuen mossoen goi-kargudunak ezin zuela ezer egin erantzun zien guardia zibilei. Guardia Zibilak fiskalari emandako txostenean jasotzen denez, "orduek aurrera egin ahala, manifestari kopurua handitzen joan zen, eta protesta antolatuta eta koordinatuta zegoen". Miaketak amaitutakoan, agenteek eta justizia alorreko langileek ezin izan zutela eraikinetik atera salatu zuen fiskalak. "Atxikita, euren borondatearen kontra, eraikinaren barruan geratu ziren", idatzi zuen, hitzez hitz, idatzian. Egun horretan bertan, iluntzean, Sanchezek eta Cuixartek protestari eusteko deia egin zieten herritarrei. Guardia Zibilaren iritzian, protesta koordinatzeko gaitasuna erakutsi zuten, baina ez zuten ezer egin manifestazioa desegiteko eta "mehatxupean zeuden agenteak babesteko". Zitazioaren berri izan orduko, Esquadra Mossoek esan dute eskura duten "informazio guztia" helaraziko diotela Auzitegi Nazionaleko epaileari, eta agindu judizial guztiak bete dituztela berretsi dute.

Frantziak terrorismoaren aurkako lege berriaren proiektua onartu du

Frantziak terrorismoaren aurkako lege berriar...
Frantziak terrorismoaren aurkako lege berriaren proiektua onartu du

Poliziari botere handiagoa emango dio...
2:19 min.

Poliziari botere handiagoa emango dio, eta, halaber, errazagoa egingo du gorroto-mezuak zabaltzeagatik susmagarriak diren meskitak ixtea

Frantziako Asanblea Nazionalak, Parlamentuko Behe Ganberak, onartu du astearte honetan, lehen irakurketan, terrorismoaren aurkako lege berriaren proiektua. Horrek botere handiagoa emango dio Poliziari, eta, halaber, erraztu egingo du gorroto-mezuak zabaltzen dituzten meskitak ixtea. Saioaren hasieran, minutuko isilunea egin dute, Marseillako eta Las Vegasko erasoetako biktimak gogoan. Bozketan, aldeko 415 boto eman dituzte, eta kontrako 127. Saioan, Barne ministroak nabarmendu du herrialdea larrialdi-egoeran dagoela, baina horrek ez zuela saihestu Marseillako igandeko erasoa; bi emakume hil ziren bertako tren-geltokian, sastakatuta. Lehen ministroak proiektuaren alde egin du; izan ere, haren iritziz, "lege ona da, formaz aldatzen den mehatxu baten aurkako baliabide juridikoak indartzen dituelako". 240 lagun baino gehiago hil dira Frantzian 2015etik, Estatu Islamikoarekin bat egin duten edo talde horrek inspiratuta aritu diren lagunek egindako hainbat atentatutan. Larrialdi-egoera dago ezarrita Frantzian 2015eko azarotik, Parisen izandako atentatu-sorta batean 130 lagun hil zituztenetik. Lege berriak lege-estatusa emango die larrialdi-botere horietako askori. Barne Ministerioak eskumena izango du segurtasun-guneak ezartzeko, ez du epaile batek onartzearen zain egon beharko; pertsonen eta ibilgailuen mugimenduak mugatzeko aukera izango du, eta segurtasun-guneetan sarekadak egin ahalko ditu. Halaber, Poliziak botere handiagoak izango ditu etxebizitza pribatuetan sarekadak egiteko, Justiziaren oniritzia izanez gero, eta mugimendu-murrizketak inposatu ahalko dituzte. Zaintza elektronikoko sistemak ere erabil ditzake, baldin eta zaindu beharrekoak segurtasun nazionalerako mehatxutzat jotzen badituzte. Aurreikuspenen arabera, Parlamentuko batzorde bat arduratuko da Asanblea Nazionalak eta Senatuak aurkeztutako hainbat zuzenketa egiten, eta hilaren erdian, bigarren aldiz irakurri eta behin betiko bozketa egingo dute.

Las Vegasko hiltzaileak 12 arma moldatu zituen, automatiko bihurtzeko

Las Vegasko hiltzaileak 12 arma moldatu zitue...
Las Vegasko hiltzaileak 12 arma moldatu zituen, automatiko bihurtzeko

AEBko agintarien esanetan, Stephen Pa...
1:17 min.

AEBko agintarien esanetan, Stephen Paddock (64 urte) '9 eta 11 minutu bitartean' egon zen country musika jaialdiko kontzertuan bildutako 22.000 pertsonen aurka tiro egiten

Stephen Paddockek (64 urte), Las Vegasen 59 pertsona hil eta 500 baino gehiago zauritu dituen pertsonak, 12 arma moldatu zituen automatiko bihurtzeko, eta "9 eta 11 minutu bitartean" egon zen pertsonen aurka tiro egiten, Ameriketako Estatu Batuetako agintariek jakinarazi dutenez. Agintariek oraindik ere argi-ilun asko dituzte tiroketaren inguruan, eta ez dakite zerk bultzatu zuen Stephen Paddock sarraskia egitera. Paddockek 12 errifle automatiko moldatu zituen —kulatan dispositiboak jarriz—modu automatikoan tiro egiteko, denbora berean tiro gehiago egin ahal izateko. Estatu Islamikoak hilketa bere gain hartu badu ere, FBI Ameriketako Estatu Batuetako Ikerketa Bulego Federalak baztertu egin du Paddockek atzerriko talde terroristekin loturarik izatea.