Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-10-09ko bideoen artxiboa

Ana Belen Jimenezen senarra kartzelatu dute, hilketa aitortu eta gero

Ana Belen Jimenezen senarra kartzelatu dute, ...
Ana Belen Jimenezen senarra kartzelatu dute, hilketa aitortu eta gero

Polizia Nazionalak autoz eraman du gi...
2:11 min.

Polizia Nazionalak autoz eraman du gizona Miranda Ebrotik Gasteizera, eta epailearen aurrean deklaratu ondoren, Arabako kartzelara bidali du magistratuak

Ana Belen Jimenezen senarra espetxeratzeko agindua eman du Gasteizko epaitegi batek, hilketa egotzita. Gainera, sumario-sekretua altxatu du, iturri judizialek baieztatu dutenez. Polizia Nazionalak hiltzailea Miranda Ebrotik (Burgos) Gasteizera eraman zuen ostiralean. Gasteizeko epailearen aurrean deklaratu ostean, Arabako espetxera eramateko agindua eman du. Krimenaren berri iragan asteartean eman zuten. Miranda Ebroko bizilagun batek emakumearen gorpua odoleztaturik aurkitu zuen auto baten barruan. Egun horretan bertan polizia nazionalak Gasteizera joan ziren, eta hildakoaren senarra atxilotu zuten Mercedes Benz lantegian. Bikotea banantzeko zorian zegoen. Gorpua Miranda Ebron agertu zenez, akusatua bertako polizia-etxera eraman zuten eta emaztea hil izana aitortu zuen asteazkenean. Antza denez, Turiso (Lantaron, Araba) herri txikiko etxean hil zuen. Gorpua Turisotik Mirandara eraman zuen, 15 kilometrora, eta ondoren lanera garaiz iritsi zen, Gasteizko Mercedes lantegiko arratsaldeko txandan. Krimena Araban gertatu zela ikusita, Mirandako argibideetako epaitegiak Gasteizkoaren esku utzi zuen auzia. Clara Campoamor Elkarteak herri akusazioa izateko eskaria egin eta akusatuaren aurkako zigorrik handiena eskatzeko asmoa du.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Santurtziko portuko uretan

Gizon baten hilotza aurkitu dute Santurtziko ...
Gizon baten hilotza aurkitu dute Santurtziko portuko uretan

Familiak 88 urteko senidearen desager...
0:55 min.

Familiak 88 urteko senidearen desagerpenaren berri emanda zuten aurretik. Gauerdian atera dute gorpua uretatik

Gurutze Gorriak 88 urteko gizon baten hilotza atera du Santurtziko portuko uretatik, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Iturri horren arabera, 00:15 inguruan, Santurtziko portuan zebiltzan bi arrantzalek gorpu bat ikusi dute uretan, eta 112 larrialdietarako zerbitzura deitu dute horren berri emateko. Aurkikuntza horren berri jasotakoan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Gurutze Gorriko kideak betaratu dira. Gurutze Gorriko itsasontzi batek atera du gorpua uretatik, kai-muturraren parean. Gorpua Bilboko Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egitera. Hildakoa aurkitu baino lehen, senideek Udaltzaingoari deitu diote, senidea ohiko orduan etxera itzuli gabe zegoela ikusita.

Bizkaia Zubia itxita, Gracia Querejetaren

Bizkaia Zubia itxita, Gracia Querejetaren 'Ol...
Bizkaia Zubia itxita, Gracia Querejetaren 'Ola de crímenes' filmatzeko

Zubi esekia ibilgailu eta bidaiarient...
1:27 min.

Zubi esekia ibilgailu eta bidaiarientzat itxita egongo da astelehen honetan 07:00etatik 20:00ak arte

Gracia Querejeta zuzendariaren Ola de crímenes filmaren eszena batzuk grabatuko direla eta, Bizkaia Zubia ibilgailu eta bidaiarientzat itxita egongo da hilaren 9an, 07:00etatik 20:00ak arte. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, txalupa zerbitzua indartuko dute. Halaber, Bizkaia Zubiaren inguruko kaleetan, itsasadarraren bi aldeetan, trafikoa aldizka moztuko da. Besteak beste, Maribel Verdu, Antonio Resines eta Paula Echevarría antzezleek parte hartuko dute Gracia Querejeta zuzendariaren Ola de crímenes filmean. Bilbo Handian eta Bilboko leku turistikoenetan igaroko den filma da. Zubi esekian filmatzeaz gain, Olabarri Jauregian, Botika Zaharrean, Getxoko kaleetan, Portugaleten eta Nerbioi ibaian ere grabatuko dute.

LABek kontzentrazioa egin du, Guggenheimeko lan-prekarietatea salatzeko

LABek kontzentrazioa egin du, Guggenheimeko l...
LABek kontzentrazioa egin du, Guggenheimeko lan-prekarietatea salatzeko

"Kalitate baxuko azpikontratatuekin e...
1:26 min.

"Kalitate baxuko azpikontratatuekin edota aldi baterako lan enprekin funtzionatzen eta langileen grebarako eskubidea hausten 20 urte bete" dituela salatu du sindikatuak

LAB sindikatuak Bilboko Guggenheim Museoko zelaigunean kontzentrazioa egin du larunbat honetan, pinakotekak "prekarietatean oinarritutako lan-baldintzak eskaintzen, kalitate baxuko azpikontratatuekin edota aldi bateko lan enpresekin funtzionatzen eta langileen grebarako eskubidea hausten 20 urte bete dituela" salatzeko. Ohar batean, sindikatuak esan du duela urtebete 18 hezitzaile kaleratu zituztela Museotik "haien eskubideak defendatzeagatik". "Greba egin genuen lan-baldintzak eta soldata barregarriak hobetzea eskatzeko, eta mendeku modura, denak kaleratu zituzten”, salatu du sindikatuak. Hala eta guztiz ere, LABek azaldu du egoera salatzen eta "museo benetan eredugarri baten alde" lanean jarraituko duela, “Fast Fooden artea gutxi batzuen negozioa bilakatzea nahi dutenen aurrean, langileentzat 'miseria' eskaintzen duten bitartean". "Kalitatezko museo bat nahi dugu, inor ‘entxufatu’ gabe, fatxada distiratsuaren gainetik langileen duintasuna babesten duena", eskatu dute LABetik, "Guggenheimen prekarietatea gelditzea" helburu nagusia izanda.

Barcenasen eta Lopez Viejoren aurkako zigor eskaerak murriztu ditu fiskalak

Barcenasen eta Lopez Viejoren aurkako zigor e...
Barcenasen eta Lopez Viejoren aurkako zigor eskaerak murriztu ditu fiskalak

Concepcion Sabadell fiskalak Barcenas...
2:17 min.

Concepcion Sabadell fiskalak Barcenasen eta Lopez Viejoren aurkako akusazioak murriztu ditu. Hasiera batean, 42 eta 46 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen horientzat, hurrenez hurren

Francisco Correa Gurtel sareko ustezko buruzagiarentzat 125 urte eta hilabete bateko espetxe-zigorra eskatzea erabaki du fiskalak. Luis Barcenas PPko altxorzain ohiaren eta Alberto Lopez Viejo Madrilgo kontseilari ohiaren kontrako akusazioak, ostera, murriztu ditu. Epaiketaren gaurko saioan, Concepcion Sabadell fiskalak Barcenasen eta Lopez Viejoren aurkako akusazioak murriztu ditu. Hasiera batean, 42 eta 46 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen horientzat, hurrenez hurren. Pertsona Fisikoen Errentaren gainerako Zerga bidez iruzur egiteagatik Ogasun Publikoaren aurkako delitua (2009) kendu dio lehen horri, eta zergarekin lotutako delitu guztiak kendu dizkio bigarrenari. Halaber, eskaerak murriztu dizkie epaiketan gertakariak onartu zituzten hiru akusatuei: Jacobo Gordon enpresaburua, Roberto Fernandez Pozuelo de Alarcon (Madril) udalerriko zinegotzi ohia eta Alfonso Garcia Pozuelo eraikitzailea. Bost hilabeteko espetxealdia eskatzen du lehenengoarentzat, hamaika hilabetekoa bigarrenarentzat (iruzur egin eta diru publikoa modu bidegabean erabiltzea egotzita) eta bi urtekoa hirugarrenarentzat (funtzionarioak erostea leporatuta).

Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Londresen, auto batek harrapatuta

Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Londresen,...
Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Londresen, auto batek harrapatuta

Gertakaria hiriburuko Naturaren Histo...
1:16 min.

Gertakaria hiriburuko Naturaren Historiako Museo inguruan izan da. Metropoliko Poliziak jakinarazi du ez dela "ekintza terrorista" izan

Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Londresko Naturaren Historiako Museo inguruan, espaloi batera salto egin duen auto batek harrapatuta, Britainia Handiko Poliziak jakitera eman duenez. Metropoliko Poliziak jakitera eman duenez, ez da ekintza terrorista moduan ikertzen ari, baizik eta trafiko-istripua moduan. Gidaria atxilotu egin dutela ere jakinarazi du. 11 zaurituak batik bat hanketan eta buruan izandako kolpeengatik ari dira artatzen, azaldu dute osasun zerbitzuek. Horietatik bederatzi ospitaleratu egin behar izan dituzte. Halaber, metropoliko Poliziak Londresko Naturaren Historia Museoa hustu du, arreta-neurri modura. Agenteek South Kensingtoneko metro-geltokia, museotik gertuen dagoena, publikoari itxi diote, baina beste geltokiek irekita jarraitzen dute. Gertaera 13:20ean GMT izan da, Exhibition Road kalean, South Kensington auzoan. Hainbat polizia-patruila eta anbulantzia bertaratu dira.

Nate urakanak uholdeak eta argindar mozketak eragin ditu Estatu Batuetan

Nate urakanak uholdeak eta argindar mozketak ...
Nate urakanak uholdeak eta argindar mozketak eragin ditu Estatu Batuetan

Urakanak indarra galdu du AEBetako he...
1:45 min.

Urakanak indarra galdu du AEBetako hegoaldetik sartu ostean, eta depresio tropikala bihurtu da jada

Nate urakanak indarra galdu du AEBetako hegoaldetik sartu ostean, eta depresio tropikala bihurtu da jada Louisianan, Alabaman eta Mississipin euriteak utzita. Hala ere, ez ditu kalte material larriak eragin. AEBetako Urakanen Zentro Nazionalak jakitera eman duenez, Nate Alabaman izan da orduko 55 kilometroko haize boladekin, eta Kentuckyrako eta Virginia Mendebalderako bidea hartu du. Nate urakanak Mississipi ibai ahoan ukitu zuen lurra, lehen mailako kategoriarekin eta orduko 140 kilometroko haizeteekin. Erdialdeko Amerikan 30 hildako utzi ditu; batez ere, Costa Rican, Nikaraguan eta Hondurasen. Herrialde horietan uholdeak eta luiziak izan dira urakanaren ondorioz. AEBetatik igarotzen den hirugarren urakana da Nate. Aurretik Harvey eta Irma igaro dira.

Europako Parlamentuak presoen urruntzea salatu du

Europako Parlamentuak presoen urruntzea salat...
Europako Parlamentuak presoen urruntzea salatu du

Europako Parlamentuaren txostenak dio...
1:33 min.

Europako Parlamentuaren txostenak dio sakabanaketa "presoen senideei ezarritako zigor gehigarria" dela

Europako Parlamentuak presoen urruntzea salatu du, haien senideei ezarritako zigor gehigarria delako. Horrez gain, gaixotasun larriak dituzten presoengan arreta berezia jartzea eskatzen du, osasunerako eskubidea bermatuta dutela ziurtatzeko. Ildo horretan, gaitz larriak dituzten presoen zigorrak berriro aztertzeko aukera aintzat hartzeko galdegin die kide diren estatuei. Bergeron izeneko txostenak babes zabala jaso du: 474 baiezko, 109 ezezko eta 34 abstentzio. Bestalde, Sarek pozik hartu du Europako Parlamentuaren adierazpena, "Sarek eta euskal gizartearen gehiengoak iritzi publikoaren eta Euskal Herriko, Espainiako eta Europako erakundeen aurrean hainbat esandakoa berresten duelako". Gauzak horrela, Europak esandakoa kontuan har dezatela eskatu die Sarek indar politikoei eta erakundeei. Era berean, sakabanaketa politika salatzen jarraitzeko dei egin die herritarrei.