Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.

Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.

Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa).

Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren.

27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete.

Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik.

ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira.

Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere.

Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala.

"Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako.

Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.

Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.

Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du.

CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriare...
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko...
1:47 min.

Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuen txertorik hartu

Txertoa hartzea pertsonen, erakunde arduradunen eta osasun langileen erantzukizun ekintza dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpainaren aurkezpenean, eta, iaz, 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zuela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa". Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat -besteak beste, diabetesa, BGBK, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar- eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute. Osasun sailburuak gogoratu du txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten dituela, eta jakinarazi du pasa den denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zeukan txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren. Gripearen txertoa segurua eta eraginkorra dela ziurtatu du Darponek, eta ia ez dagoela kontrako eraginen susmorik. Halaber, esan du konposizioa, urtero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) iparraldeko hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.

2017/10/19

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu...
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urri...
1:22 min.

Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten

Gipuzkoako Guardia Zibilak Irunen droga-trafikoan jarduten zuen talde kriminal bat desegin zuen urriaren 4an; izan ere, lau gizon eta emakume bat atxilotu zituen. Espainiarrak eta marokoarrak dira guztiak, eta Irunen eta Hondarribian bizi dira (Gipuzkoa). Polizia-operazio hau gauzatu duten ikertzaileek egiaztatu dutenez, talde honek beste talde kriminal batzuekin zituen harremanak, eta EAEren inguruko probintzietan aritzen ziren. 27 eta 52 urte arteko adina dute atxilotuek, eta horietako bi aita-semeak dira. Agenteek horien etxeak eta lokal komertzial bat miatu dituzte, eta merkatuan 160.000 euro baino gehiagoko balioa izan lezakeen droga atzeman diete. Miaketa horietan, droga ez ezik, droga nahasi eta prestatzeko materiala ere atzeman diete, baita 38.000 euro, eskudirutan, eta bi ibilgailu. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du operazioa. Epaileak atxilotuetako bi kartzelan sartzea erabaki du.

2017/10/19

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute b...
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den...
0:51 min.

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute sua

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean. Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, eta suhiltzaileei deitu diete eta horiek itzali dute sua. Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

2017/10/19

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uzte...
ANC eta Omnium-en jarduera bertan behera uztea eskatu nahi du Fiskaltzak

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez dir...
1:40 min.

Fiskaltzaren iritzian, "zilegi ez diren helburuak lortzeko" erabiltzen dituzte beren erakundeetako egiturak

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) eta Omniun elkartearen jarduerak bertan behera uztea eskatzeko modua aztertzen ari da Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia. Fiskaltzak dio bi erakundeak legezkoak diren arren, "zilegi ez diren helburua lortzeko" erabiltzen dituztela beren egiturak. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak astelehenean espetxeratu zituzten sedizio delitua egotzita, irailaren 20an Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egin zuen polizia-operazioa salatzeko mobilizazioak deitzeagatik. ANCko eta Omniumeko presidenteei sedizioa leporatzea “gehiegizkoa” dela uste du Amnistia Internazionalak (AI). Horregatik, kartzelatik ateratzea eskatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, sedizio delitu larri batengatik bi independentisten kontrako karguak aurkeztea eta behin-behineko espetxealdia “adierazpen eta bilera askatasunen gehiegizko murrizketak” dira. Erreferendum legeari dagokionez, Amnistia Internazionalak ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena zalantzan jartzen, baina sedizioa “oso modu orokorrean zehaztutako delitua” dela ohartarazi du. “10 urte arteko espetxe-zigorrak” suposatu ditzakeela gogorarazi du.

2017/10/19

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako ditu...
Emakume baten gorpuzkiak hobitik aterako dituzte bizirik dagoela frogatzeko

Juana Escudero Lezcano da Malagako hi...
1:22 min.

Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere

Malagako epaile batek emakume baten gorpuzkiak hobitik ateratzeko agindu eman du bizirik dagoela frogatzeko eta Malagako hiriburuko hilerri batean dauden gorpuzkiak berarenak ez direla egiaztatzeko. Juana Escudero Lezcano da Malagako hilerrian hilobiratuta dagoen emakumearen izena, eta baita Alcala de Guadairan (Sevilla) bizi den emakumearena ere. Bizirik dagoen emakumearen abokatuak jakitera eman duenez, 2010ean Malagako hilerri batean arnas gutxiegitasuna dela-eta hil zen emakume bat hilobiratu zuten. Argitzeke dauden arrazoiak direla medio, hildakoaren bikotekideak Juana Escudero deitzen zela esan zuen, Alcala de Guadairako auzotarra bezala. "Bere izena ez zen hura, eta ez dakigu zergatik bikotekideak eman zuen izen hori", azaldu du abokatuak. Antza, "ustezko nortasunaren usurpazioa" eman dela gaineratu du. Emakume honek, urteetan zehar, zenbait administrazio izapide ezin eginik ibili da erregistroan hilda zegoela agertzen zelako. Ostegun honetan aterako dute gorpua lurpetik DNA proba egiteko, eta hildakoaren gorpuzkiak bizirik dagoen emakumearenak ez direla frogatzeko.

2017/10/19

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan ...
Trumpen hirugarren migrazio-betoa ere bertan behera utzi du epaile batek

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile ...
1:50 min.

Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta

Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita. Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta. Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan. Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.

2017/10/19

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ing...
CAFek ia 200 milioiko kontratua lortu du, Ingalaterran trenak egiteko

Konpainiak jakinarazi duenez, proiekt...
1:16 min.

Konpainiak jakinarazi duenez, proiektuari esker sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia

Beasaingo CAF enpresak ia 200 milioi euroko kontratua lortu du Mendebaldeko Midlands frankiziarekin Ingalaterran tren berriak egiteko, hornitzeko eta mantentzeko. Konpainiak azpimarratu duenez, proiektuak Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean betetzen duen tokia sendotzea ahalbidetuko du. CAFek ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko kontratua frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta guztira diesel motako 26 tren egingo ditu (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurreikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

2017/10/19

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia...
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango...
1:09 min.

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/19

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-10-10ko bideoen artxiboa

Garellanoko geltoki berria 18 hilabetetan izango da lanean

Garellanoko geltoki berria 18 hilabetetan iza...
Garellanoko geltoki berria 18 hilabetetan izango da lanean

Bertan elkartuko dira tranbia, aldiri...
2:32 min.

Bertan elkartuko dira tranbia, aldiriko trenak, Bizkaibus, Bilbobus, Metro Bilbao, taxiak eta autobusak

Bilboko Udalak Garellanoko intermodala erakitzeko lanak hasi ditu. Bilboko eta Bizkaiko errepideko garraiorako intermodal horretan elkartuko dira tranbia, aldiriko trenak, Bizkaibus, Bilbobus, Metro Bilbao, taxiak eta autobusak. Geltokia 18 hilabetetan eraikiko dute. Obraren lehen fasean, aldaketa batzuk egin beharko dituzte ingurune horretan, besteak beste, pertsonen mugikortasuna, ibilgailuen joan-etorria eta geltokia hondeatzeko lanetatik ateratako lurrak modu egokian atera ahal izateko. Egokitzapen lanen artean, batetik, zirkulazio-errei bi kenduko dituzte Perez Galdos kalean, aurreikusita zegoen bezala, baina nolanahi ere kaletik zirkulatu ahal izango da, gainerako bi erreiak, behin-behineko geltokiarekin batera egindakoak, erabili ahal izango baitira. Udalak 300.000 metro kubiko lur atera beharko ditu geltokia eraikitzeko, eta horretarako kamioien joan-etorri handia izango da, kamioietan garraiatuko baitira lurrak Eusko Jaurlaritzak homologatutako zabortegietara. Ingurune horretako zirkulazioaren gaineko eragina txikiagotzeko, lehenengo fasean, kamioiek Luis Briñas kaleko bidea hartuko dute, eta handik irtengo dira Bilbotik. Halaber, pertsonen joan-etorria bermatzeko, Udalak Luis Briñas kaleko espaloiak birmoldatuko ditu. Lan horien ondorioz, espaloietako bat ezingo da erabili, eta bestea egokitu egingo da pertsonen fluxu egokia bermatzeko. Horretarako, ingurune horretan dauden eta oinezkoen zirkulazioa oztopa dezaketen elementu guztiak (arbolak, terrazak, hiri-elementuak) kenduko dira. Aldaketa horiek guztiek 3 hilabete iraungo dute, gutxi gorabehera, eta ondoren kamioiak Gurtubai kaletik irten eta sartu ahal izatea aurreikusi du Udalak; hau da, intermodaleko obrak amaitutakoan autobusek zirkulatzeko erabiliko duten gunetik. Lurpeko geltoki intermodalak autobusak lur-azaletik kentzeko aukera emango du, eta Luis Briñas kaleak tokiko zirkulazioa baino ez du izango. Sarbide optimizatuak izango ditu Gurtubaitik, eta eragina txikiagotuko du ingurunean. Horrez gain, 7.500 metro koadro askatzeko aukera emango du; eremu hori plaza bat jartzeko erabiliko da. Toki horri aukerako 62.000 metro koadro gehitu behar zaizkio, horiek berreskuratzen ari baitira orain Basurtu auzoaren bihotzean, Sabino Aranatik Errekalderaino egiten ari den jarduketa dela medio, eta laster Feve lurperatu ondoren Iralaraino egingo den urbanizazioa gehituko zaie horiei.

Antsietate-krisi bat lan-istripua bezala aitortu dute Osakidetzan

Antsietate-krisi bat lan-istripua bezala aito...
Antsietate-krisi bat lan-istripua bezala aitortu dute Osakidetzan

Langile batek pairatu zuen 2016ko ira...
1:25 min.

Langile batek pairatu zuen 2016ko irailean, "lan-karga handiegia” izateagatik

Eibarreko epaitegi batek lan-istripua bezala aitortu dio antsietate-krisi bat Osakidetzako langile bati. Hala eman du jakitera CC. OO. Sindikatuak, agiri batean. Langileak, Arrasateko Ospitaleko kanpoko kontsulten onarpen-arduraduna bera (alegia, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan), antsietate-krisia pairatu zuen 2016ko irailean, "lan-karga handiegia" zuelako. Sindikatuak adierazi duenez, Osakidetzako lan-osasuneko departamentuko medikuak lehen mailako arretako haren medikura joateko esan zion gaixoari, eta ez mutualitatera; sindikatuaren iritziz, erabaki horrek "antsietate-krisiak jatorri profesionala zuela ezkutatu nahi zuen". CC. OO. sindikatuaren arabera, frogatuta dago langileak zenbait aldiz ziola esana bere nagusiei lan-karga handiegia pairatzen ari zela. Epaiak ez ditu kontuan hartzen Mutualia mutualitateak eta Osakidetzak berak aurkeztutako arrazoibideak; Mutualiak zioen ez zegoela lan-istriputzat jotzerik, gaixoa lehen mailako arretako medikura joan baitzen, eta Osakidetzak, aldiz, argudiatu zuen emakumeak zuen lan-karga onargarria zela.

Lapur bat atxilotu dute Galdakaon ate batean harrapatuta gelditu ostean

Lapur bat atxilotu dute Galdakaon ate batean ...
Lapur bat atxilotu dute Galdakaon ate batean harrapatuta gelditu ostean

Lapurtu nahian zebilen enpresako ate ...
1:40 min.

Lapurtu nahian zebilen enpresako ate automatikoan harrapatuta gelditu eta gero, suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute, eta ondoren Ertzaintzak atxilotu du

Suhiltzaileek 39 urteko gizon bat erreskatatu dute Galdakaon, eta ondoren, Ertzaintzak gizona atxilotu du, lapurtu nahian zebilen enpresako ate automatikoan harrapatuta gelditu baita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Jazoera joan den igandean gertatu zen, 18:20 aldera, Galdakaoko (Bizkaia) Irubide industrialdean. Gizonezko batek SOS-Deiaki deitu zion pertsiana automatiko batean burua sartuta zuela eta harrapatuta zegoela esateko. Ohol bat erabilita igo zen gizona atearen goiko partera, baina burua sartzerakoan harrapatuta gelditu zen. Suhiltzaileek askatu eta ospitalera eraman zuten gizona. Identifikatzerako orduan, beste lagun baten nortasuna eman zien ertzainei, baita industrialdera heltzeko erabilitako txirrindua ere abuztuan Amorebieta-Etxanon lapurtutakoa zela. Hori guztia kontutan izanda, Ertzaintzak gaur goizaldean atxilotu du, ospitaletik atera bezain laster, eta gaurko egunean epailearen aurrera eramango dute, jabetzaren aurkako delitu bat eta nortasunaren usurpatze beste delitu bat egotzita.

Abertis, Colonial eta Cellnex enpresen egoitza sozialak, Madrilera

Abertis, Colonial eta Cellnex enpresen egoitz...
Abertis, Colonial eta Cellnex enpresen egoitza sozialak, Madrilera

Ibex 35ean dagoen Grifols multinazion...
1:51 min.

Ibex 35ean dagoen Grifols multinazionalak, berriz, Katalunian mantenduko du bere egoitza soziala, oraingoz behintzat

Ibex 35ean dauden Kataluniako enpresa gehienek beren egoitza soziala Kataluniatik ateratzea erabaki dute, herrialde horretan bizi den egoera politikoa dela eta. Gaur, Abertis, Colonial eta Cellnex konpainiek iragarri dute egoitza soziala Madrilera eramango dutela. Guztira, astelehen honetan, sektore ezberdinetako hamar bat enpresek jakinarazi dute beren egoitza soziala Kataluniatik ateratzea erabaki dutela, Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrika dezakeela kontuan hartuta. Espainiako Burtsan egoitza soziala Katalunian zuten zazpi konpainia zeuden duela gutxira arte. CaixaBankek, GasNatural Fenosak eta Sabadell Bankuak joan den astean iragarri zuten egoitza soziala lekuz aldatuko zutela; eta gaur gauza bera egin dute Abertis, Colonial eta Cellnex enpresek. Horrela bada, egoitza soziala Katalunian mantentzen duen konpainia bakarra dago une honetan Ibex 35ean: Grifols multinazionala. Alabaina, egoera politikoak negozioan eragiten badio, handik joateko aukera aztertuko luke.

Eskuin muturreko taldeek U-9ko manifestazioari eraso diote Valentzian

Eskuin muturreko taldeek U-9ko manifestazioar...
Eskuin muturreko taldeek U-9ko manifestazioari eraso diote Valentzian

Talde faxistetako kideek Diada egunek...
0:50 min.

Talde faxistetako kideek Diada eguneko mobilizazioan parte hartzen ari ziren hainbat lagun zauritu, mehatxatu eta iraindu dituzte

Urtero urriaren 9an, Diada egunez, Valentzian egin ohi den manifestazioari eraso diote eskuin muturreko taldeek eta hainbat lagun zauritu, mehatxatu eta iraindu dituzte. Hainbat lekukoren arabera, ehun bat "neonazik" (Espainiak banderak zeramatzaten eta Espainiaren batasunaren aldeko oihuak egin dituzte) manifestazioan parte hartzen ari ziren dozenaka lagun bakartu dituzte eta jo eta iraundu egin dituzte. Istiluen aurkako Poliziak "puntualki esku hartu du" faxisten eta manifestarien artean, Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkaritzak berri eman duenez. Sare sozialetan erasoen hainbat bideo zabaldu dituzte.

Macronen lan erreformaren aurka protesta egingo dute funtzionarioek

Macronen lan erreformaren aurka protesta egin...
Macronen lan erreformaren aurka protesta egingo dute funtzionarioek

Hamar urtetan lehen aldiz funtzio pub...
1:39 min.

Hamar urtetan lehen aldiz funtzio publikoko sindikatu guztiek bat egingo dute

Emmanuel Macron presidentearen lan erreformaren aurka protesta egingo dute gaur Frantziako funtzionarioek, aldi berean lanuzteak deitu dituzte garraio sektorean batez ere. Hamar urtetan lehen aldiz funtzio publikoko sindikatu guztiek bat egingo dute Exekutiboaren egitasmoa salatzeko protestan. Erosteko ahalmena murriztea eta ia 120.000 lanpostu deuseztatzea “onartezina” dela uste dute sindikatuek. 5,4 bat milioi langile deitu ditu mobilizazioak, eta batez ere garraioari eragingo dio: aurreikusitako hegaldiak % 30 murrizteko gomendioa eman die Hegazkintza Zibileko Zuzendaritzak (DGAC) konpainiei. Horrela, Easyjetek ia 104 hegaldi bertan behera utziko ditu, eta Ryanairek beste 220. SNCF tren konpainiak ez du aparteko arazorik espero, baina Pariseko aldiriko trenetan atzerapenak egon daitezkeela ohartarazi du RATP garraio publikoen enpresak. Bestalde, sindikatuek irakasle guztiak deitu dituzte. Bakarrik Parisen 70 ikastetxe itxiko dira. Era berean, segurtasun indarretako agenteak eta osasun langileak protesta egitera deitu dituzte. “Soldaten inguruko benetako negoziazioa” eskatzen dute sindikatuek, euren lana “benetan aintzat hartzea”, alegia.

Gutxienez hamar lagun hil dira Kalifornian piztutako suteetan

Gutxienez hamar lagun hil dira Kalifornian pi...
Gutxienez hamar lagun hil dira Kalifornian piztutako suteetan

20.000 lagun ebakuatu behar izan ditu...
1:06 min.

20.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte gainera, igandean piztutako sutearen ondorioz. Sugarrek zortzi konderri zeharkatu, 1.500 etxe kiskali eta 30.000 hektarea inguru erre dituzte

Gutxienez hamar lagun hil dira eta 20.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Kalifornian (AEBko mendebaldean) piztutako hamabosna suteetan. Sugarrek zortzi konderri zeharkatu, 1.500 etxe kiskali eta 29.542 hektarea erre dituzte. Kaliforniako gobernadoreak larrialdi-egoera ezarri du Napa, Sonoma eta Yuba konderrietan, milaka familia arriskuan baitaude. Era berean, milaka lagunen hustu dituzte beren etxeetatik konderri horietan. Suteak joan den igandean piztu ziren eta haize-bolada bortitzei esker zabaldu egin dira. Sutearen nondik norakoak ikertzen ari dira.