Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-11-23ko bideoen artxiboa

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.