Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-11-29ko bideoen artxiboa

Herri epaimahaiak errudun jo du Rosa Lidia de la Cruz hil zuen gizona

Herri epaimahaiak errudun jo du Rosa Lidia de...
Herri epaimahaiak errudun jo du Rosa Lidia de la Cruz hil zuen gizona

Epaia irakurri ostean, Arabako Probin...
2:23 min.

Epaia irakurri ostean, Arabako Probintzia Auzitegiak datozen egunetan erabakiko du Rosa Lidiaren bikotekide ohiari ezarriko dion zigorra

2014an Gasteizen Rosa Lidia de la Cruz hil zuen gizona, bere bikotekide ohia, errudun jo du herri-epaimahaiak. Epaiketa amaituta, Arabako Probintzia Auzitegiak datozen egunetan iragarriko du zigorra. Arabako Probintzia Auzitegian atzo amaitu zen epaiketa eta aldeek azken ondorioak aurkeztu zituzten. Egun batez deliberatzen aritu ostean, 45 urteko gizonezkoak Rosa Lidia de la Cruz, 42 urte, hil zuela ebatzi du herri-epaimahaiak. Epaia irakurri ostean, Arabako Probintzia Auzitegiak datozen egunetan erabakiko du Rosa Lidia de la Cruzen bikotekide ohiaren zigorra. Une horretatik aurrera, aldeek epaiaren aurkako helegitea aurkeztu ahal izango dute. EFE albiste agentziari egindako adierazpenetan defentsa abokatuak iragarri duenez, helegitea aurkeztuko du Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean. Abokatuaren esanetan, bere bezeroaren errugabetasuna egiaztatu du, frogen tratamenduan "oinarrizko akatsak" egin dira eta beste hainbat froga alboratu egin dituzte, horietako batzuek bere erruduntasuna zalantzan jartzen omen zutenak. Ministerio Publikoak eta Estatuko Abokatutzak 20 eta 25 urteko zigor eskaerak egin zituzten, hurrenez hurren, hilketa delitua leporatuta. Akusatuaren defentsak, ostera, absoluzioa eskatu zuen. Rosa Lidia, 42 urte, 2014ko azaroaren 1ean hil zuen bere bikotekide ohiak Gasteizko Pilar auzoko bere etxebizitzan. Fiskalak eta Estatuko Abokatutzak epaiketan azaldu zutenez, akusatuak hil zuen biktima, nahiz eta haren kontrako froga zuzenik ez izan eta hilketa egiteko arma aurkitu ez. Aitzitik, bere kontrako "hainbat zantzu" daudela azpimarratu zuten. Gainera, akusatuaren DNA aurkitu zuten biktimaren azkazaletan, zapi batean eta garbigarri batean; azken kasu horretan biktimaren eta akusatuaren odola nahastuta zegoen.

Alerta laranja elurragatik ostiralerako: barnealdean 200-400 metrora zuritu dezake

Alerta laranja elurragatik ostiralerako: barn...
Alerta laranja elurragatik ostiralerako: barnealdean 200-400 metrora zuritu dezake

Gaurko eta biharko, abisu horia ezarr...
1:59 min.

Gaurko eta biharko, abisu horia ezarri dute, 600-800 metroan elurra egin baitezake. Ostiralerako, beste abisu hori bat izango da indarrean Bizkaian eta Gipuzkoan, euriteengatik

Artikotik etorritako aire masa hotz bat sartu zaigu, eta horrekin batera etorriko da giro makurra. Hain justu, elurra 1.000 metrotik behera egin dezakeela eta, gaurko eta biharko abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak barnealdean. Ostiralean alerta laranjara igotzea ebatzi du, gainera. Egun horretan Bizkaia eta Gipuzkoa abisu horian egongo dira, prezipitazio iraunkorrengatik. Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostiralean 200-400 metrora ere bota dezake, eta 0-2 zentrimetroko lodiera harrapatu. Euria, hotza eta elurra izango dira gaurko protagonistak. Zaparradak botako ditu denean, tarteka mardulak, baina batez ere ipar partean. Elur-maila jaisten joango da, eta 600-800 metroan kokatuko da egunaren bigarren zatian. Baliteke ekaitz-guneetan eta lurraldearen ekialdean 500 metroraino jaistea. Bihar ere, giro makurrarekin jarraituko dugu. Goizean, euri gutxiago espero da, baina, orduak igaro ahala, sarriago botako du. Elur-maila 500-700 metroan kokatuko da lehen orduetan, baina 700-800 metroan izango da gainerakoan. Hala, maila baxuan elurra egiteko arriskua bezperan baino txikiagoa izango da. Hotz egingo du, eta tenperatura maximoak 5-10 graduren bueltan ibiliko dira. Ostiralean, are gordinagoa izango da giroa. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada mardulak botako ditu; gainera, tarteka trumoiak jo eta txingorra botako du, bereziki isurialde atlantikoan. Elur-kota 500-600 metrora egongo da goizaldean, baina litekeena da 500 metrotik behera (200-400) egotea gainerako orduetan. Tenperatura gehiago jaitsiko da: maximoak 3-6 ºC-koak izango dira barnealdean, eta 7-9 ºC-koak kostaldean. Izotza egingo du barnealdeko hainbat lekutan, eta mendi inguruetan, handia.

Biktimaren aurka eginez defendatu dituzte euren buruak akusatuek

Biktimaren aurka eginez defendatu dituzte eur...
Biktimaren aurka eginez defendatu dituzte euren buruak akusatuek

"Errugabeak" direla adierazi dute bos...
1:53 min.

"Errugabeak" direla adierazi dute bost akusatuek. Bostok azken hitza hartzeko eskubidea erabili dute. Honenbestez, epaiketa epaiaren zain geratu da

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketagatik Iruñean egindako epaiketa bukatu egin da astearte honetan, eta epaileak epaia ematea falta da orain. Atzoko saioa, horrenbestez, azkena izan da, eta, horretan, akusatuek euren burua errugabetzat jo dute. Biktimaren aurka eginez eta haren jokaeraren inguruan zalantzak sortzen saiatzen defendatu dituzte euren buruak. Horren ildotik, akusatuen abokatuek biktimak berak sare sozialetan berriki igotako argazki bat ere aurkeztu dute epaiketan, bortxaketa pairatu ondoren izandako bizimodua epaitzeko. Agustín Martínez Becerra hiru akusaturen abokatuak ukatu egin ditu bere bezeroei egotzitako karguak, horren esanetan, abiapuntutik akastunak diren frogak erabili baitituzte horiei eusteko. Abokatu horren esanetan, bere bezeroak "ez dira ezertan eredugarri ", eta "ergelak" ere badira zenbait kontutan, "inozoak" eta "primarioak" futbol edota sexu kontuekin lotuta, "zenbat eta gehiago hobeto", baina "seme onak dira" eta epaiketa honetan "txikitu egin dituzte, deliturik egin ez badute ere". Hori esan eta gero, absolbitzea eskatu dio epaimahaiari. Bestalde, guardia zibilaren abokatuak azaldu duenez, gazte salatzaileak erabateko mugimendu askatasuna izan zuen ibilbide guztian, bost auzipetuak Iruñeko erdialdean ezagutu zituenetik eta ez zuen sekula laguntzarik eskatu. Azkenik, bere bezeroaren errugabetasuna aldarrikatu du soldadu akusatuaren abokatuak. Sexu-harremanak mugikorrarekin grabatu zituela pentsatzearekin ikaratu zela eta neskak salaketa aurkeztea erabaki zuela ziurtatu du. Bestalde, akusatuak “erruduntzat” joko dituztenaren uste osoa du biktimaren abokatuetako batek.

Taxi-gidariak protestan,

Taxi-gidariak protestan, 'lehia bidegabea' sa...
Taxi-gidariak protestan, 'lehia bidegabea' salatzeko

Lau orduko geldialdia egingo dute, 'k...
1:45 min.

Lau orduko geldialdia egingo dute, 'konpetentzia desleiala' egiten omen dieten lizentzia berrien kontra. Besteak beste, Uber eta Cabify enpresen jarduera erregulatzeko araudia aldatzea eskatzen dute

Taxi-gidariek lau orduko lanuztea egin dute gaur, besteak beste Uber eta Cabify konpainien "lehia bidegabea" salatzeko. Taxilarien arabera, konpainia horien jarduera arautzeko legedia aldatzen ez bada, "taxiaren zerbitzu publikoa desegin" egingo da. 11:00etatik 15:00etara egin da lanuztea, Iruñean izan ezik; Nafarroako hiriburuan jaieguna dute gaur, San Saturnino edo San Zernin eguna dela eta, eta lanuztea 09:00etatik 13:00etara egitea erabaki dute bertako taxi-gidariek. EAEko Taxilarien Federazioko presidenteak salatu duenez, baliteke urtebete barru Euskadin gidari eta guzti alokatzen diren autoen 500 lizentzia egotea. Horren arabera, 40 euro baino gutxiago ordaindu dira lizentzia horietako asko, legedian dagoen "hutsunea" baliatuta. Espainiar Estatu osoko taxi-gidariak grebara deituta daude. Patronal nagusiek manifestazioa deitu dute Madrilen, 11:00etan; Diputatuen Kongresuaren atarian amaituko da protesta. Besteak beste, Uber eta Cabify enpresen jarduera erregulatzeko araudi zuzenagoa eskatzen dute taxi-gidariek. Horien esanetan, legeak araututako ratioa ez da betetzen, izan ere, alokatutako gidaridun auto bakoitzeko 30 taxi egon beharko lirateke. Alderdiek egoera bideratzeko borondate politikorik agertzen ez badute, mobilizazio gehiago iragarriko dituztela esan dute taxilariek.

Ipar Koreak AEBko edozein puntu jo dezakeen misil berri bat jaurti du

Ipar Koreak AEBko edozein puntu jo dezakeen m...
Ipar Koreak AEBko edozein puntu jo dezakeen misil berri bat jaurti du

Misilak 950 km egin ditu, eta orbitar...
2:04 min.

Misilak 950 km egin ditu, eta orbitaren punturik urrunean 4.475 km-ko altueran izan da. Ipar Koreako misil batek inoiz lortutako altuera handiena da

Ipar Koreak Hwasong-15 deitutako kontinente arteko misil balistiko berri bat jaurti du. Misilak bonba nuklear bat eraman eta "Estatu Batuetako lurralde osora hel" liteke. Azken bi hilabete eta erdian egindako lehen jaurtiketa izan da. Oraingo honetan, baina, aurreko marka guztiak gainditu dituzte. Telebista publikoan emititu dute Ipar Korean. Horretan, aurkezleak zehaztu du misilak 950 km-ko distantzia bete duela, 4.475 km-ko apogeoarekin. Datu horiek bat datoz Seul, Washington eta Tokioko gobernuek darabilten datuekin. Horren arabera, hortaz, Ipar Koreako misil batek inoiz lortutako altuerarik handiena litzateke eta aurrerapauso garrantzitsua da Piongiangen armen industrian. Jaurtiketaren angelua oso zabala izan denez, adituek uste dute 13.000 km egin litzakeela ohiko jaurtiketa batean, hau da, Washington edo AEBko edozein leku jotzeko moduan egongo litzateke. Azkeneko misila irailaren 15ean jaurti zuen Ipar Koreak. Japoniako iparraldea zeharkatu zuen, itsasora erori aurretik. Azken hilabeteetan gero eta handiagoa izan da Ipar Korearen eta AEBren arteko tentsioa. Misilak jaurti ez ezik, Piongiangek entsegu nuklearra ere egin zuen irailean, orain arte egindako handiena. Hidrogeno bonba bat arrakastaz probatu zuela esan zuten orduan Ipar Koreatik. Testuinguru honetan, nazioarteak zorroztu egin ditu Ipar Korearen aurkako zigorrak, baina Kim Jong Unen Gobernuak errefusatu egin du armagintza programa bertan behera uztea.

Baliko Aireportua berriz ireki dute, hiru egunez sumendiagatik itxita egon ostean

Baliko Aireportua berriz ireki dute, hiru egu...
Baliko Aireportua berriz ireki dute, hiru egunez sumendiagatik itxita egon ostean

Azkenik, instalazioa normaltasunera i...
1:42 min.

Azkenik, instalazioa normaltasunera itzuli ahal izan da, errauts hodeiengatik hiru egunez etenda egon eta gero. Ehunka hegaldi kudeatzen ditu egunean, Indonesiako nagusiena baita

Baliko Ngurah Rai Nazioarteko Aireportuak ateak zabaldu ditu gaur, asteazkena, hiru egunez Agung sumendiaren erupzioagatik itxita egon eta gero. Hondamendiak Kudeatzeko Agentzia Nazionalaren informazio zuzendariak baieztatu dio Eferi instalazioa zabalik dagoela hango 15:00etatik (08:00ak, gurean) aurrera. Agintariek, gainera, laranja maila ezarri dute (altuena -gorria- baino maila bat gutxiago), aireportuan bildu eta gaurko baldintzak aztertu eta gero, Turismo Ministerioak ohar baten bidez adieraz duenez. Astelehenean, Baliko Aireportuko operatzaileak instalazioak ixtea erabaki zuen berriz, "sumendiaren errautsek" hegazkinen motorretan eragin zezaketelako, istripu arriskua areagotuta. 100.000 bidaiari baino gehiagori eragin die aireportuaren itxierak, 900 hegalditan ondorioak izan baititu. Bali Indonesiako helmuga turistiko nagusia da. Artxipelago indonesiarra "Su Eraztunean" kokatzen da, Ozeano Barean, mugimendu sismiko eta sumendi kopuru handiko leku batean. Tamaina gutxiko milaka dardara zenbatzen dituzte urtean.

Londresek 45.000 eta 55.000 milioi euro artean ordainduko dizkio EBri brexitagatik

Londresek 45.000 eta 55.000 milioi euro artea...
Londresek 45.000 eta 55.000 milioi euro artean ordainduko dizkio EBri brexitagatik

'Telegraph' egunkariaren arabera, Eur...
1:56 min.

'Telegraph' egunkariaren arabera, Europar Batasunetik alde egiteko Erresuma Batuak ordaindu beharreko kopurua adostu dute Londreseko eta Bruselako negoziatzaileek

Londreseko eta Bruselako negoziatzaileek oinarrizko akordioa lortu dute Erresuma Batuak Europar Batasunetik ateratzeko ordaindu behar duen kopuruaren inguruan, The Telegraph egunkari britainiarraren arabera. Horren esanetan, 45.000 eta 55.000 milioi euro artean (40.000 eta 49.000 euro libra) ordainduko dizkio Erresuma Batuak Europar Batasunari brexitagatik. Dena den, The Guardian egunkari britainiarrak beste zenbateko bat eman du: 64.000 milioi euro. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa Bruselara joango da astelehenean eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearekin elkartuko da. Bilera horren ostean, akordioari buruzko xehetasunak jakinaraztea aurreikusten da. Europar Batasunetik alde egiteko britainiarrek ordaindu beharreko kopurua da bi aldeen arteko negoziazioetan oztoporik handiena; izan ere, hori adostu arte Batasuneko ordezkariek ez dute bigarren fasera igaro nahi. Abenduaren 14ko eta 15eko goi-bileran Europar Batasunak brexitaren negoziazioaren bigarren faseari argi berdea ematea espero du Theresa Mayk. Bigarren fase horretan, Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren etorkizuneko harreman komertziala izango dute hizpide. EBko gainerako 27 herrialdeek ez dute hurrengo urratsa egin nahi hiru gaitan pausoak eman arte: fakturaren zenbatekoa, herritarren eskubideak eta Irlandaren eta Ipar Irlandaren arteko mugaren estatusa.