Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-12-01ko bideoen artxiboa

Alerta laranja Euskal Herrian, elurragatik

Alerta laranja Euskal Herrian, elurragatik...
Alerta laranja Euskal Herrian, elurragatik

Gaur, elur-maila 200-300 metroan izan...
1:34 min.

Gaur, elur-maila 200-300 metroan izango da Nafarroan, eta 300-400 metroan, Euskal Autonomia Erkidegoan

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du elurragatik ostiral honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta larunbat eguerdira arte egongo da indarrean. Nafarroan ere, alerta laranjan daude elurragatik. Gainera, Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia aktibatu dute euriagatik. Ostegunean, elur-maila 700 eta 900 metro artean egon da, baina ostiralean eguraldiak nabarmen egingo du okerrera. Goizaldean elur-maila 500 eta 700 metro artean izan da, baina ostiralak aurrera egin ahala 300-400 metrora jaitsiko da. Gune batzuetan, elur-maila beherago egon daitekeela ohartarazi dute. Larunbatean, elur-maila 300-400 metroan egongo da, baina eguerditik aurrera eguraldiak hobera egingo du eta prezipitazioak gutxitu egingo dira. Abisu horia ezarriko dute orduan, alerta laranjaren ordez. Barrualdean, elurra botako du, baina batez ere euria egingo du Bizkaian eta Gipuzkoan. Horrela, Trafiko Zuzendaritzak errepideetan arreta berezia jartzeko eskatu die herritarrei, eta hainbat gomendio eman ditu, hala nola, Ertzaintzaren oharrak kontuan izatea eta ezkerreko erreia libre uztea, elurra kentzeko makinak eta larrialdi zerbitzuetako ibilgailuak pasa daitezen.

Zortzi pertsona auzipetu dituzte Donostian, egungo turismo eredua salatzeagatik

Zortzi pertsona auzipetu dituzte Donostian, e...
Zortzi pertsona auzipetu dituzte Donostian, egungo turismo eredua salatzeagatik

Desobedientzia eta kalteak eragitea l...
1:02 min.

Desobedientzia eta kalteak eragitea leporatzen diete, pankarta bat jarri eta hura kentzea oztopatzeagatik eta hotel bateko sarrera sinbolikoki okupatzeagatik

Eleak-Libre mugimenduak jakinarazi du zortzi pertsona auzipetu dituztela egungo turismo eredua salatzeko Donostian egin ziren bi protestatan parte hartzeagatik. Auzipetuetako biri desobedientzia delitua leporatzen diete pankarta bat jarri eta hura kentzea oztopatzeagatik. Gainerakoei kalteak eragin izana egozten diete, "modu sinbolikoan eta baketsuan hotel bateko sarrera une batez okupatzeagatik". "Ekintza horiek ezin daitezke delitutzat jo; adierazpen askatasunaren eta antolatzeko eta mobilizaziorako eskubidearen baitan kokatzen dira; eskubide demokratikoez ari gara", azpimarratu du Eleak-Libre mugimenduak.

Siemens Gamesako sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abenduaren 11tik Aurrera

Siemens Gamesako sindikatuek lanuzteak deitu ...
Siemens Gamesako sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abenduaren 11tik Aurrera

CCOO eta UGT sindikatuek lanuzte part...
1:40 min.

CCOO eta UGT sindikatuek lanuzte partzialak eta, abenduaren 15etik aurrera, greba mugagabe bat iragarri dituzte. ELAk eta LABek deialdiekin bat egin dute

Siemens Gamesa konpainiako CCOO eta UGT sindikatuek, abenduaren 11tik aurrera, lanuzte partzialak eta, abenduaren 15etik aurrera, greba mugagabea egiteko dei egin dute, UGTko iturriek jakitera eman dutenez. Lanuzteen ordutegiak oraindik ez dituzte zehaztu, baina hasierako asmoa abenduaren 11n bi orduko lanuztea egitea da, Espainiako lantegi guztietan. Orduen kopuruak gora egingo luke aste horretan zehar, ostiralean zortzi orduko lanuztea egin arte. Azken egun horretatik aurrera greba mugagabea izango litzateke. Zuzendaritzak aurkeztutako lan-erregulazio espedientea atzera botatzea da lanuzteen helburua. Enpresak 272 langile kaleratu nahi ditu Estatuan, horietatik 155 Hego Euskal Herrian. Negoziatzeko bilera bakarra azaroaren 23an egin zuten, baina sindikatuak mahaitik altxatu ziren, konpainiak espedientea atzera botatzeko asmorik ez zuela ikusita. Orain, lanuzteen deialdia Espainia osorako egin ondoren, beste bilera bat egingo dute bitartekaritza zerbitzuan (SIMA), abenduaren 5ean. Akordiorik lortzen ez bada, lanuzteak zubiaren ostean hasiko dira, abenduaren 11an, hain zuzen ere. UGTko iturrien arabera, ELA eta LAB sindikatu abertzaleek lanuzte deialdiekin bat egin dute.

Entrenatzaile bati bi urteko espetxe-zigorra, adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik

Entrenatzaile bati bi urteko espetxe-zigorra,...
Entrenatzaile bati bi urteko espetxe-zigorra, adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik

Biktimari 4.630 euroko kalte-ordaina ...
1:43 min.

Biktimari 4.630 euroko kalte-ordaina eman beharko dio. Gainera, datozen hiru urteetan ezin izango da adingabearengana hurbildu

Futbol entrenatzaile bati bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote bere jokalari bati sexu-erasoa egiteagatik. Biktimari 4.630 euroko kalte-ordaina eman beharko dio. Gainera, datozen hiru urteetan ezin izango da adingabearengana hurbildu. Iruñeko gai penaletarako epaitegiaren sententziak gertakariak 2016ko uztailean jazo zirela azaldu du. Epaiari helegitea aurkezteko aukera dago. Bestalde, akusatua lesioen delitutik absolbitu du sententziak. Taldeak partida jokatu ondoren, akusatua 17 urteko neska etxera eramateko prest agertu zen. Baina lehenago, autoa bere etxeko garajean aparkatu zuen, biktimaren etxetik hurbil, eta biak oraindik ibilgailu barruan zirenean, akusatuak adingabeari, asmo lizunekin, eraso egin eta musu eman zion. Ondoren, bere gainean jartzen saiatu zen, baina ez zuenez lortu, bularrak eta genitalak ukitu zizkion arropen gainetik. Gazteak entrenatzailea gainetik kentzea lortu zuen, atzamarra begian sartuta. Neska ibilgailutik atera zen, baina akusatuak besotik eutsi zion berriro, hormaren aurka jarri eta berriz musu eman eta bularrak zein genitalak ukitu zizkion. Biktimak ukabilkada eman zion, berriro askatzeko. Erasoaren ondorioz, besaurretan hematomak, eskumuturrean zauri arina eta urradurak izan zituen neskak, epaiaren arabera. Salatzailearen kontakizuna “guztiz koherentea” dela uste du epaileak. Akusatuak, ostera, bertsioa bi aldiz aldatu zuela ebatzi du magistratuak, bat Poliziaren aurrean eta bestea epaiketan.

Hiru pertsona hil eta hainbat zauritu dituzte Pakistango unibertsitate batean

Hiru pertsona hil eta hainbat zauritu dituzte...
Hiru pertsona hil eta hainbat zauritu dituzte Pakistango unibertsitate batean

Hildakoak atentatuaren egileak lirate...
1:22 min.

Hildakoak atentatuaren egileak lirateke. Erasoa TTP Pakistango talde taliban nagusiak hartu du bere gain. Zaurituetako zortzi ikasleak dira

Gutxienez hiru erasotzaile hil eta 25 pertsona zauritu dira Tehreek-e-Taliban Pakistan (TTP) talde taliban pakistandarrak Peshawarko Unibertsitatearen aurka egindako atentatu batean, hainbat iturri ofizialen arabera. Armadaren Informazio Bulegoak ohar baten bidez adierazi duenez, hiru terroristak Peshawarko Unibertsitateko Nekazaritza Departamentuan sartu dira, eta tiro egin diete. Peshawarko poliziak esan duenaren arabera, 25 dira zaurituak, eta horietako zortzi ikasleak dira. Halaber, hainbat polizia zauritu dira erasoan. Horiez gain, segurtasuneko kide bat eta kazetari bat ere omen daude zaurituen artean. Polizia horren esanetan, "burka zeramaten hiru terrorista" hiru gurpileko taxi batean sartu dira unibertsitate horretako Nekazaritza Departamentuan, eta tiro egin dute. Leku horretan, ikasleentzako aterpetxea ere badago. Armadak soldaduak bidali ditu, eta bertara iritsi direnean, tiro egin dute erasotzaileen aurka. Tehreek-e-Taliban Pakistan talde talibanak bere gain hartu du erasoa, mezu baten bidez, eta atentatua TTPko hiru kidek egin dutela baieztatu du.

Argentinako Armadak hiltzat jo ditu

Argentinako Armadak hiltzat jo ditu 'Ara San ...
Argentinako Armadak hiltzat jo ditu 'Ara San Juan' itsaspekoko 44 kideak

Agintariek bertan behera utzi dute er...
1:52 min.

Agintariek bertan behera utzi dute erreskate operazioa, baina urpekoa bilatzeko lanei eutsiko diete

Argentinako Armadak bertan behera utzi ditu Ara San Juan urpekoa erreskatatzeko lanak, bertan zihoazen Armadako 44 kideak hilda daudela iritzita. Itsaspeko argentinarra azaroaren 15ean desagertu zen Patagoniako uretan, Atlantikoan. Dena den, urpekoa bilatzeko lanei eutsiko diete. Argentinako Armadako bozeramaileak jakinarazi duenez, agintariek eten egin dute itsaspekoan zihoazen 44 marinelak erreskatatzeko operazioa. "Ez da erreskaterik egingo", azaldu du. Gaineratu duenez, gomendatu baino bi aldiz egun gehiago luzatu da bilaketa. Hala ere, ontziaren bila jarraituko dutela ziurtatu du. Albistearen berri izan ostean, Ara San Juan itsaspekoan zihoazen 44 marinelen senideak malko artean atera dira Argentinako Armadak Mar del Plata hirian duen egoitzatik. Itsaspekoak azaroaren 15ean egin zuen azken komunikazioa, San Jorge golkoaren inguruan, Argentinako Patagoniatik 432 kilometrora, hain zuzen ere. Ikerketari esker jakin ahal izan denez, ura sartu zen aireztapen sisteman, eta horrek zirkuitulabur bat eta sute bat eragin zituen. Bilaketa operazioan, hainbat herrialdetako taldeek hartu dute parte, eta "anomalia hidroakustiko bat" atzeman zuten. Argentinako agintarien arabera, baliteke itsaspekoan izandako leherketa baten soinua izatea.

Haien etxeetan ke-detektagailuak jartzeko interesa duten pertsona gorrak

Haien etxeetan ke-detektagailuak jartzeko int...
Haien etxeetan ke-detektagailuak jartzeko interesa duten pertsona gorrak

Bilboko Udaleko doaneko zerbitzua da ...
1:49 min.

Bilboko Udaleko doaneko zerbitzua da

Bilboko Udalak, Bilbaoko Suhiltzaileak eta Euskal Gorrak-ek azaroaren 24an Suteen prebentziorako egindako hitzaldia oso arrakastatsua izan zen. Hortaz, haien etxeetan dohainik ke-detektagailuak jartzeko interesa duten pertsona gorren eskaerak jasoko ditugu. Hurrengo baldintzak bete behar dituzte: * Bilbon erroldatuta egotea. * Etxean pertsona gorrak soilik bizitzea (bakarrik ala bikotean) Zuen etxeetan ke-detektagailuak jartzeko interesa baduzue, Gortek-i emaila bidali (gortek@euskal-gorrak.org) edo telegram/whatsapp bidez (637 86 19 20) kontaktuan jarri ahal zarete eta zita eskatu abenduaren 4tik aurrera, 9:00tatik 17:00etara. Gortek-en zuen datuak jasoko ditugu eta Bilboko Udalarekin eta suhiltzaileekin kontaktuan jarriko gara zuen etxeetara joan daitezen detektagailua jartzeko. Gaiari buruz zalantzak badituzue, Gotek-ekera hurbildu ahal zarete eta behar dituzuen azalpenak emango dizkizuegu. Aukera aprobetxatu! Gortek-en itxaroten zaituztegu (Luiz Power kalea, 6-8, Bilbo).