Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk.

Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean.

Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten.

Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak.

Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere.

Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du.

Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu.

Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko.

Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek.

Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko.

Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira).

Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

  1. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra.

Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz.

Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean.

"Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera.

Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka.

Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte.

Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte.

Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte.

Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean.

PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik...
Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu...
1:51 min.

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua. Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk. Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean. Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten. Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak. Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

2018/01/23

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi ...
Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez due...
1:06 min.

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere. Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du. Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu. Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

2018/01/23

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erreti...
Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek,...
1:25 min.

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko. Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek. Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira). Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

2018/01/23

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabald...
Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen ...
1:02 min.

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

3. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra. Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz. Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

2018/01/23

Venezuela zigor

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunika...
Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' ...
2:41 min.

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean. "Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera. Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka. Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte. Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte. Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte. Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean. PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

2018/01/23

Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2018-01-09ko bideoen artxiboa

Edesa eta Geyser enpresetako langile guztiak kaleratzea planteatu du CNA konpainiak

Edesa eta Geyser enpresetako langile guztiak ...
Edesa eta Geyser enpresetako langile guztiak kaleratzea planteatu du CNA konpainiak

Langileen ahotan, “Jorge Parlade buru...
1:46 min.

Langileen ahotan, “Jorge Parlade buru izan duen enpresaren kudeaketa negargarriaren” ondorio da erabakia. Beharginek elkarretaratzea egingo dute astearte honetan, Arrasaten

NA Group konpainiako zuzendaritzak Edesa Industrial eta Geyserreko enpresa-batzordeei jakinarazi dienez, langile guztiak kaleratzeko espediente bat martxan jartzea erabaki dute. Horrela, 160 bat behargin kaleratu eta Geyser-Gastech likidatuko dute, langileen ordezkariek azaldu dutenez. Etorkizunean “produktuak merkaturatzeko” proposamen bat aurkeztuko dutela jakinarazi diete, baina lanposturik sortzeko aukerarik gabe, enpresa-batzordeek salatu dutenez. Edesa Industrial eta Geyserreko langileen “berehalako kaleratzeak” eta CNAk “enpresa desegiteko eta jarduera industriala bertan behera” uzteko agertu duen asmoa salatu dute enpresa-batzordeek. Langileen hitzetan, “Jorge Parlade buru izan duen enpresaren kudeaketa negargarriaren” ondorio da erabakia. Hala ere, beharginen ordezkariek defendatu dutenez, guzti honen aurrean, “langileentzako etorkizuna badago, betiere enplegu egitasmo bideragarri bat dagoenean”. Horretarako, “erakundeen, konkurtsoko administratzailearen eta Fagor Kooperatibaren” inplikazioa beharrezkoa da, “egitasmo espekulatibo onartezin honi alternatiba bat eraikitzeko”. Langileek batzarra egingo dute astearte honetan, 11:00etan, eta ondoren elkarretaratzea egingo dute Garagartzako lantegiaren aurrean, Arrasaten (Gipuzkoa).

50 urteko gizon bat larri zauritu dute Gaubean, labanaz

50 urteko gizon bat larri zauritu dute Gaubea...
50 urteko gizon bat larri zauritu dute Gaubean, labanaz

Borroka Errege egunaren bezperan gert...
1:32 min.

Borroka Errege egunaren bezperan gertatu zen. Antza denez, gizonak likido zaurgarri bat bota zion aurpegian gazte bati eta haren anaiak hainbat labankada eman zizkion. Bi pertsona atxilotu dituzte

50 urteko Gurendes-Quejoko —Gaubeako udalerrian— bizilagun bat oso larri dago Txagorritxuko Ospitalean, Errege Egunaren bezperan hainbat labankada jaso ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, borroka urtarrilaren 5etik 6rako gauean gertatu zen. Antza denez, gizonak beren jarrera aurpegiratu zien gazte lokal bateko kideei. 23:00ak aldera, itzalaldi bat gertatu zela-eta, gazteetako bat kanpora atera zen. Une horretan, gizonezkoak likido zaurgarri bat (lixiba litzatekeena) bat bota zion gazteari aurpegira. Gerora, gaztearen anaiak hainbat labankada eman zizkion gizonari sukaldeko labana batekin. Likido zaurgarria bota zuen gizonak larri jarraitzen du Gasteizko Txagorritxu ospitalean. Halaber, Ertzaintzak gizona inputatu du. Hasiera batean lau pertsona atxilotu zituzten, baina gertaerarekin zerikusirik ez zutela egiaztatutakoan horietako bi aske gelditu ziren. Beste bi atxilotuek —tartean gaztearen anaia— epailearen aurrean deklaratu zuten atzo eta karguekin aske gelditu ziren, epaiaren zain. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko. Gertaerak jota utzi du 50 biztanleko herria.

Abian da kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean, Gipuzkoan

Abian da kamioientzako bidesari berria N-1 er...
Abian da kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean, Gipuzkoan

Etzegarate, Andoain edo Irungo ateeta...
2:10 min.

Etzegarate, Andoain edo Irungo ateetatik igarotzen diren kamioilariek 0,56 euro eta 6,89 euro artean ordaindu beharko dute

Iritsi da eguna. Gipuzkoan gauerdian sartu da indarrean kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean. Aurrerantzean, Etzegarate, Andoain edo Irungo arkuetatik igarotzen diren kamioilariek 0,56 eta 6,89 euro artean ordaindu beharko dute. Beraz, Via T sistemarekin bateragarri den gailurik ez duten edo AT sistema berrian erregistratu ez diren garraiolariek 150.000 eurorainoko isunak jasoko dituzte. Bidegiren web orrian (urtarrilaren 3tik dago martxan) edo errepide sarean horretarako jarriko diren bost kioskoetakoren batean eman dezakete izena kamioilariek. Urtarrilaren erdira arte, informazio puntuak izango dira Oiartzungo zerbitzugunean (AP-8), bi noranzkoetan; Aritzetako bezeroaren arretarako gunean (GI-20); Alegiako zerbitzugunean, Gasteizerako noranzkoan (N-I), eta Etzegarateko zerbitzugunean. N-1 errepidea erabiltzen duten kamioien % 56 atzerritarrak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak urtean 9 milioi euro jasoko ditu sistema horren bidez. Diru hori guztia errepideak mantentzeko lanetara bideratuko dute. Via T sistemarekin bateragarri den gailurik ez badute, ibilbidea N-I eta A-15 errepideetan barrena egiten duten garraiolariek erregistratu beharra izango dute, Bidegiren web orrian (urtarrilaren 3tik dago martxan) edo errepide sarean horretarako jarri diren bost kioskoetakoren batean. Joan den astean, Espainiar Estatuko zazpi garraiolari elkartek greba deitu zuten ostiralera arte N-1 errepidean, bidesari horren aurrean protesta egiteko. Guitrans Gipuzkoako garraio enpresen elkarteak, ordea, ez zuen bat egin deialdiarekin. Hiru sindikatuak ere greba ez egitea erabaki zuen, lanuztea "berandu" heldu dela uste baitu.

Emakume bat bortxatu eta bortizki jipoitu dute Bartzelonan

Emakume bat bortxatu eta bortizki jipoitu dut...
Emakume bat bortxatu eta bortizki jipoitu dute Bartzelonan

Antza, biktimak oihuka laguntza eskat...
1:28 min.

Antza, biktimak oihuka laguntza eskatu zuen arren, inguruan zeuden hainbat lekukok alde egin zuten, laguntzarik eman gabe. Esquadra Mossoek ikerketa zabaldu dute

42 urteko emakume bat bortxatu eta bortizki jipoitu zuen gizonezko batek, abenduaren 28an, Sant Andreu de Llavaneres (Bartzelona) herrian, Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez. Tren geltokiaren eta portuaren artean izan zen erasoa, eta Kataluniako Poliziak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. La Vanguardia egunkariak edizio digitalean argitaratu duenez, erasoa izan zenean, biktimak oihuka laguntza eskatu arren, inguruan zeuden hiru lekukok alde egin zuten, laguntzarik eman gabe. Lekuko horien bila ere ari dira Esquadra Mossoak. Lehen ikerketen arabera, erasotzaileak emakumea bortxatu eta bortizki kolpatu zuen, aurpegia desitxuratzeraino. Ondoren, inguruan dagoen kai-muturreko haitz artera bota zuen. Erasotzaileak alde egin zuenean, biktimak tren-geltokira iristea lortu zuen, eta bertako hainbat langilek ospitalera eraman zuten. Geltokiko langileak eta egun horretan han zeuden bidaiariak galdekatu ditu Poliziak, erasotzailearen aztarna bila.

AEBn bizitzeko baimena kenduko diete 263.000 salvadortarri

AEBn bizitzeko baimena kenduko diete 263.000 ...
AEBn bizitzeko baimena kenduko diete 263.000 salvadortarri

Trumpen Gobernuak 18 hilabeteko epea ...
2:29 min.

Trumpen Gobernuak 18 hilabeteko epea emango die AEBtik joan daitezen edo beren egoera erregularizatzeko alternatiba bat bila dezaten

Ameriketako Estatu Batuetan bizitzeko aldi baterako baimena kenduko die Donald Trumpen Gobernuak 250.000 salvadortar baino gehiagori. 2019ko irailera arteko epea izango dute AEBtik joateko edo beren egoera erregularizatzeko alternatibak bilatzeko. 2001ean El Salvador astindu zuen lurrikararen ondotik aitortu zieten bizileku-baimena. Alabaina, Segurtasun Nazionalerako Departamentuak dio laguntza hori emateko arrazoiak jada ez direla existitzen eta, ondorioz, baimena erretiratzea erabaki du. Kaltetuak 263.282 dira, orotara. AEBko Gobernuak erantsi du 18 hilabeteko epea izango dutela "irteera prestatzeko" edo herrialde horretan legalki bizitzeko bidea bilatzeko. El Salvadorreko Gobernua gogotik ahalegindu da azken hileotan laguntza hori kentzea ekiditeko edo, gutxienez, bizileku-baimena beste sei hilabetez luzatzea lortzeko, Honduraseko etorkinen kasuan egin duen moduan. Hala ere, Trumpen Gobernuak bere migrazio politika zorrotza ezartzea erabaki du, El Salvadorreko migratzaileei laguntza ukatuta. Aurretik, Nikaraguako eta Haitiko etorkinei kendu zien AEBn bizitzeko baimena.