Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk.

Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean.

Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten.

Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak.

Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere.

Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du.

Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu.

Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko.

Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek.

Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko.

Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira).

Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

  1. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra.

Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz.

Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean.

"Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera.

Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka.

Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte.

Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte.

Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte.

Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean.

PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik...
Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu...
1:51 min.

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua. Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk. Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean. Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten. Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak. Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

2018/01/23

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi ...
Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez due...
1:06 min.

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere. Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du. Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu. Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

2018/01/23

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erreti...
Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek,...
1:25 min.

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko. Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek. Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira). Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

2018/01/23

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabald...
Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen ...
1:02 min.

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

3. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra. Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz. Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

2018/01/23

Venezuela zigor

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunika...
Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' ...
2:41 min.

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean. "Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera. Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka. Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte. Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte. Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte. Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean. PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

2018/01/23

Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2018-01-10ko bideoen artxiboa

Abisu horia ezarri dute Euskadin ostegunera arte elurragatik

Abisu horia ezarri dute Euskadin ostegunera a...
Abisu horia ezarri dute Euskadin ostegunera arte elurragatik

Eusko Jaurlaritzak elurragatik, haize...
1:35 min.

Eusko Jaurlaritzak elurragatik, haizeagatik eta olatuengatik aktibatu dituen gainerako abisu horiak ere izango dituzte indarrean.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatu du asteartetik ostegunera arte elurra 500 metrora egitea espero baitute. Bestalde, asteazken eta ostegunean abisu horia ezarri dute EAEko kostaldean olatuengatik, 5 metrotik gorako altuera harrapa dezaketelako. Asteazkenean, abisu horia ezarriko dute barnealdean goizeko bederatzietan elurragatik. Elurraren maila 700 edo 800 metro artean kokatuko da egunaren azken orduetan; elurrak 5 zentimetroko lodiera harrapatuko du. Halaber, nabigaziorako abisu horia ezarriko dute asteazkenean, gaueko bederatzietan, itsas eta kostalde arriskuagatik, lehen bi milietan. Olatuen altuera 2-2,5 metrotik 4ra igoko da egunaren azken orduetan. Ostegunean, abisu horia aktibatuko dute barnealdean elurragatik. Elur-maila 500 eta 700 metro artean izango da, baina 700 edo 800 metrora igoko da orduak igaro ahala, eta 1.000 eta 1.100 metro artean kokatuko da eguna amaitzean. Kostaldean, berriz, abisu horia aktibatuko dute nabigaziorako, olatuek 5 metroko altuera harrapatuko baitute.

Bi istripuk zirkulazioa oztopatu dute Ermuan, saihesbidearen lehen orduetan

Bi istripuk zirkulazioa oztopatu dute Ermuan,...
Bi istripuk zirkulazioa oztopatu dute Ermuan, saihesbidearen lehen orduetan

Ordainleku zaharraren irteeran izan d...
2:11 min.

Ordainleku zaharraren irteeran izan dira, 07:30ean eta 07:40an; Bilbora bidean, bata, eta Eibarrera bidean, bestea. Auto-ilarak eragin dituzte. 09:00ak jota zirenean, oraindik ere bazeuden.

Audiorik gabe. Asteazken goizean Ermuan (Bizkaia) izandako bi istripuk zirkulazioa oztopatu dute bertan, goizeko lehen orduetan; hain zuzen ere, 06:00etan saihesbide berria ireki dute herrian, eta istripuak 07:30ean eta 07:40an izan dira. 07:30era arte, ibilgailuak normaltasunez ibili dira saihesbidetik, baina gerora auto-ilarak sortu dira; 09:00ak jota, oraindik ere bazeuden pilaketak. Istripuak puntu berean gertatu dira, ordainleku zaharraren irteeran; bata, Bilborako noranzkoan izan da, eta bestea, aldiz, Eibarrerako noranzkoan. Hala eman diote jakitera eitb.eus-i Ermuko Udaltzaingoaren iturriek. Aipatutako iturrien arabera, eta bi istripu horiek kontuan izanik, oraindik ez dago jakiterik loturarik dagoen saihesbidearen irekieraren eta auto-ilaren artean; goizegi da hori aztertzeko. Radio Euskadik jakitera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak 74 milioi euro erabili ditu azpiegitura berri honetarako; aurreikusita dago 9.000 ibilgailu herriko erditik aldentzea, horri esker, eta Ermuko zirkulazioa arinduko du nabarmen.Ç Uretamendiko tunelak irekita, saihesbidearen lehen fasea amaitu dute. 600 bat metroko luzera dute tunel horiek; lanek urte eta erdiko iraupena izan dute, eta hasieran aurreikusitako zenbatekoa gainditu dute: gainprezioa % 9koa izan da. Asteazken honetan, halaber, ordainleku-kabina berriak zabaldu dituzte; AP-8ko eta N-634ko sarbide zuzen berritik iritsitako milaka gidariri emango diete zerbitzua kabina horiek. Igandera arte (hilaren 14ra arte, alegia), ordainleku berria eta zaharra ere erabiltzeko aukera izango dute gidariek. Hemendik aurrera, saihesbidearen bigarren fasea dago egiteke; Bilbotik heldutako zirkulazioa arinduko du bigarren fase horrek.

Kamioilari bat hil da AP-8an Oiartzunen, bere kamioiak harrapatuta

Kamioilari bat hil da AP-8an Oiartzunen, bere...
Kamioilari bat hil da AP-8an Oiartzunen, bere kamioiak harrapatuta

Oiartzungo zerbitzugunean gertatu da ...
0:52 min.

Oiartzungo zerbitzugunean gertatu da ezbeharra, Irungo norabidean.

Audiorik gabe. Kamioi-gidari bat hil da gaur AP-8 autobidean, Oiartzunen, bere kamioiak harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Istripua 05:45ean gertatu da, Oiartzungo zerbitzugunean eta kamioilaria bertan hil da. Barruan bi pertsona zihoazen. Gidaria kamioitik jaitsi da ibilgailua aztertzeko eta une horretan kamioiak harrapatu du. Larrialdi zerbitzuetako kideek gidariaren heriotza ziurtatu dute, eta gorpua Donostiako Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Puigdemontek eta Rovirak (ERC) inbestidura eta Mahaiaren osaera adostu dituzte

Puigdemontek eta Rovirak (ERC) inbestidura et...
Puigdemontek eta Rovirak (ERC) inbestidura eta Mahaiaren osaera adostu dituzte

Hasiera batean inbestidurari buruzko ...
1:55 min.

Hasiera batean inbestidurari buruzko akordioa ere bazegoela zabaldu den arren, ERCk esan du negoziatzen jarraitzen dutela.

Kataluniako inbestidurari eta Parlamentuko Mahaianindependentziaren aldekoak nagusi izateko akordioa lortu dute Belgikan Carles Puigdemontek eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak. Hainbat hedabide katalanek eman dute akordioaren berri. Horien arabera, bi buruzagiak Bruselan bildu dira bart, eta datozen asteetan eman beharreko pausoak hitzartu dituzte. Gaur zortzi egingo dute Kataluniako Parlamentua osatzeko bilkura. Puigdemont berriz presidente egiteko akordioa ez ezik, Parlamentuko Mahaian independentziaren aldekoak nagusi izateko ituna ere lortu dute bi buruzagiek. JuntsxCateko hautagaiak bi proposamen egin omen ditu inbestidurarako: modu telematikoan egitea, edota bere hitzaldia beste diputatu batek irakurtzea. Puigdemont Bruselan dagoela eta, inbestidura zelan egin behar den ebaztea Parlamentuko abokatuen esku uztea eskatu zuen atzo ERCk. Ganberako araudiak ez du horren inguruko ezer jasoa. Puigdemonten (PDeCAT) eta Roviraren (ERC) alderdien baitan mugimenduak izan ziren atzo. Artur Masek dimisioa iragarri zuen arratsaldean, eta, ordu batzuk lehenago, Carles Mundo kontseilari izandakoak diputatu aktari muzin egin zion eta politika utzi duela jakinarazi zuen.

016 genero indarkeriaren biktimentzako telefono zerbitzuak gizonak ere artatuko ditu

016 genero indarkeriaren biktimentzako telefo...
016 genero indarkeriaren biktimentzako telefono zerbitzuak gizonak ere artatuko ditu

Indarkeria matxistaren biktimei lagun...
2:00 min.

Indarkeria matxistaren biktimei laguntza emateko Espainiako Gobernuak martxan duen 016 telefono zerbitzuak gizonak ere artatuko ditu hemendik aurrera. "Berdintasunari, genero indarkeriaren prebentzioari, eta bikoteen arteko banaketa edota dibortzio prozesuei eta seme-alaben zaintzari buruzko informazioa" emango zaie gizonei, Espainiako Gobernuak onartu berri duen aldaketa baten ondorioz.

Audiorik gabe. Hain zuzen, zerbitzua esleitzeko baldintza-agiria berritu du Mariano Rajoyren Exekutiboak, eta hor daude jasota aldaketak. Joan den abenduaren 26an onartu zuen txostena Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetarako eta Berdintasuneko Ministerioak. Baldintzen artean, 016 zerbitzuak gizonei eskainiko dien aholkularitza da berrikuntza nagusia. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko informazioa emango zaie, hala eskatzen duten gizonei. Halaber, indarkeria matxistaren prebentziorako neurrien berri ere emango zaie. Banaketa edo dibortzio prozesuen inguruko eta haurren zaintzari buruzko informazioa ere erraztuko zaie telefono horretara deitzen duten gizonei. Hautsak harrotu ditu Espainiako Gobernuaren erabakiak, oposizioko alderdien eta emakumeen elkarteen artean. Espainiako Emakume Aurrerakoien Federazioak erabakia atzera botatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Orain arte bezala, 016 telefonoa soilik genero indarkeriaren biktimak artatzeko izatea eskatu dute. PSOEk ere gogor kritikatu du 016 telefonoak gizonezkoen deiak ere artatzea. Angeles Alvarez PSOEko Berdintasun bozeramaileak esan duenez, zerbitzu horren jatorrizko funtzioa erabat distortsionatzen dute baldintza berriek.

7,6 graduko lurrikara izan da Karibe itsasoan

7,6 graduko lurrikara izan da Karibe itsasoan...
7,6 graduko lurrikara izan da Karibe itsasoan

Hondurasen eta Kuban sentitu dute ast...
1:01 min.

Hondurasen eta Kuban sentitu dute astindua, besteak beste. Lurrikararen ostean, tsunami alerta zabaldu dute, baina bertan behera utzi dute gero.

Audiorik gabe. Richter eskalan 7,6 graduko indarra hartu duen lurrikara batek dardara eragin du gaur Karibe itsasoan, AEBko Geologia Zerbitzuak jakinarazi duenez. Hasiera batean agintariek tsunami alerta igorri badute ere, gerora bertan behera utzi dute arriskurik ez dagoelakoan. AEBko zentroak zabaldutako informazioaren arabera, 7,6 graduko astindua Santanilla uhartetik 44 kilometro ekialdera gertatu da (Honduras), Karibe itsasoaren ipar-ekialdean. 10 kilometroko sakoneran gertatu da lurrikara, Honduras eta Belizeko kostaldearen eta Kubaren artean, AEBko Geologia Zerbitzuak argitaratutako maparen arabera. Lurrikara gertatu eta berehala, AEBko Meteorologia Zerbitzuak tsunami alerta igorri du Kuba, Honduras, Mexiko, Kaiman uharteak, Jamaika, Belize, Birjina uharteak eta Puerto Ricorako. Hala ere, gero bertan behera utzi du alerta hori.