Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk.

Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean.

Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten.

Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak.

Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere.

Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du.

Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu.

Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko.

Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek.

Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko.

Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira).

Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

  1. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra.

Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz.

Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean.

"Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera.

Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka.

Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte.

Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte.

Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte.

Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean.

PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik...
Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu...
1:51 min.

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua. Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk. Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean. Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten. Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak. Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

2018/01/23

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi ...
Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez due...
1:06 min.

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere. Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du. Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu. Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

2018/01/23

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erreti...
Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek,...
1:25 min.

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko. Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek. Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira). Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

2018/01/23

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabald...
Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen ...
1:02 min.

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

3. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra. Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz. Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

2018/01/23

Venezuela zigor

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunika...
Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' ...
2:41 min.

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean. "Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera. Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka. Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte. Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte. Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte. Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean. PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

2018/01/23

Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2018-01-12ko bideoen artxiboa

Euri-jasak uholdeak eragin ditu Bizkaiko zenbait herritan

Euri-jasak uholdeak eragin ditu Bizkaiko zenb...
Euri-jasak uholdeak eragin ditu Bizkaiko zenbait herritan

Muxikan, Gernikan eta Mungian izan di...
3:11 min.

Muxikan, Gernikan eta Mungian izan dira arazorik larrienak. Segurtasun Sailak larrialdi plan berezia jarri du indarrean.

Audiorik gabe. Euri-jasak uholdeak eragin ditu ostegun honetan Bizkaiko hainbat herri eta errepidetan. Gauzak horrela, Segurtasun Sailak Uholdeen Larrialdi Plan Berezia indarrean jarri du. Abisu laranja ezarri dute Oka ibaian, Muxikan, eta Ibaizabal ibaian, Zornotzan. Abisu horian daude, berriz, Butroi ibaia, Mungian, eta Asua ibaia, Sondikan. Muxikan, Gernika eta Zornotza lotzen dituen BI-635 errepidea moztu egin dute. Hainbat ibilgailu harrapatuta geratu dira uholdeen ondorioz, eta suhiltzaileek erreskatatu dituzte gidariak eta bidaiariak. Busturialdeko hainbat etxebizitza eta lokaletan ura sartu da eta kalte materialak izan dira, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Horrez gain, 20:00etan, tren zerbitzua eten behar izan dute Muxika eta Gernika artean. 22:00ak aldera, baina, ibaiaren emaria beheraka egiten hasi da eta egoera zertxobait hobetu da. Mungian, uholdeak eta lur-jausiak izan dira, eta Butroi ibaira ez hurbiltzeko eskatu die Udaltzaingoak herritarrei. Karrantzan, ura pilatzeko erabiltzen den urmael batek gainezka egin du. Erauntsiaren erakusgarri, datu pare bat: Bermeon, metro karratuko 70 litro bota ditu 24 ordutan; Muxikan, berriz, metro karratuko 24,6 litro batu dituzte ordubetean. Euriak ez ezik, elurrak ere eragin ditu arazoak Bizkaian. Urkiolako mendatea itxi egin dute elurragatik, eta Barazarretik eta Trabakuatik arretaz gidatzeko eskatu dute.

Mundu mailako buruan jarraitzen du Euskadik organo-transplanteei dagokienez

Mundu mailako buruan jarraitzen du Euskadik o...
Mundu mailako buruan jarraitzen du Euskadik organo-transplanteei dagokienez

2017an, milioi bat biztanleko 70,3 or...
2:10 min.

2017an, milioi bat biztanleko 70,3 organo-emaile izan ditu EAEk 2017an; 2013tik 2017rako epean, Euskadiko organo-emaileen batez besteko tasa milioi bat biztanleko 53,1ekoa izan da.

Audirik gabe. Organo-transplanteei dagokienez, Euskadik buruan jarraitzen du mundu mailan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu duenez, EAEn, 2017an, milioi bat biztanleko 70,3 organo-emaile izan dira. Datuak Estatu mailakoa gainditu du, 46,9koa baita bertan. Gainera, 2013 eta 2017 bitarteko epea kontuan izanik, Euskadiko organo-emaileen batez besteko tasa milioi bat biztanleko 53,1ekoa izan da bosturteko horretan. Munduko Osasun Erakundeak optimotzat duen kopurua gainditzen du, hortaz, EAEkoak. Osasun Sailak zehaztu duenez, ia 2.500 lagunek jaso dute transplanteren bat Euskadin azken hamar urteotan. 2017an, hain zuzen ere, 282 lagunek jaso zuten organoren bat EAEn; horietako 178 giltzurruneko transplanteak izan ziren, eta transplante horien % 10,6 bizirik zegoen emaile bati esker egin ziren. Emaileen % 61 istripu zerebrobaskular baten ondorioz hiltzen dira, % 12,3k traumatismo kraneoentzefaliko baten ondorioz (horien % 1,3, zirkulazio-istripuan) eta gainerakoak beste arrazoi batzuengatik. Osasun Sailaren txostenaren arabera, familien % 89 organoak ematearen aldeko jarrera dute. Adierazle horrek Estatu mailakoa gainditzen du (ia bost puntu handiagoa da), bai eta Europak eta Amerikak dituztenak ere (% 70-80koak). Osasun Sailak eskerrak eman dizkio euskal gizarteari eta, bereziki, emaileen familiei, euren konpromisoagatik, eta Euskadin transplanteak egiteko baimena duten zentroetako langileek publikoetakoak zein pribatuetakoak eta gaixoen elkarteek egiten duten lana nabarmendu du.

E-rezeta gaurtik aurrera erabilgarri izango da beste autonomia erkidego batzuetan

E-rezeta gaurtik aurrera erabilgarri izango d...
E-rezeta gaurtik aurrera erabilgarri izango da beste autonomia erkidego batzuetan

Madrilen, Andaluzian, Balearretan eta...
2:24 min.

Madrilen, Andaluzian, Balearretan eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetan ez beste erkidegoetako farmazietan erabili ahal izango dute EAEko herritarrek errezeta elektronikoa.

Audiorik gabe. Gaurtik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleek errezeta elektronikoa erabili ahal izango dute beste autonomia erkidego batzuetako farmazietan, eta erkidego horietako herritarrek, berriz, Euskadin. Madrilen, Andaluzian, Balear uharteetan eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetan ez beste guztietan erabili ahal izango dute. 2013an amaitu zen errezeta elektronikoaren hedapena Euskadiko osasun sisteman. Ordutik, Osakidetzako lehen mailako arretako eta osasun mentaleko zentro guztiak eta Euskadiko farmazia guztiak ari dira errezeta elektronikoarekin lanean. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, errezeta elektroniko elkarreragingarria ezartzeak eragin zuzena izango du pertsonengan, izan ere, botikak egoki eta zentzuz erabiltzen lagunduko du; botikak eskuratzeko prozesua arinduko du; behin tratamenduak agintzen direnean ez da osasun-zentrora joan beharrik izango; ez da errezeta galtzeko arriskurik izango, paperekoekin gertatzen zen bezala; ez da beharrezkoa izango botikak denbora luzez pilatzea; eta erabiltzaileentzat askoz ere erosoagoa eta, batez ere, seguruagoa izango da, jatorrizko osasun-zentroan norberaren medikuak agindutako tratamenduarekin jarraitu ahal izango baitute. Botikak Euskadiko farmazietan eskuratzen ditugun bezala, berdin berdin, eskuratu ahal izango ditugu gainerako autonomia erkidegoetako farmazietan, eta nahikoa da norberaren osasun-txartela aurkeztea, azpimarratu du Darponek. Sailburuak emandako datuen arabera, 2016an Euskaditik kanpoan zeuden 132.000 pertsonari saldu zitzaizkien botikak Estatuko gainerako autonomia erkidegoetako farmazietan. Pertsona horiek guztira 663.212 errezeta behar izan zituzten, batez beste 5 errezeta pertsonako. Lurraldeen arabera, errezeten % 50 Euskadirekin muga egiten duten autonomia erkidegoetan bideratu ziren, Nafarroan, Kantabrian, Errioxan eta Gaztela eta Leonen. Euskadiko farmazietan bideratutako beste autonomia erkidego batzuetako errezetei dagokienez, 2016an 33.086 errezeta bideratu ziren. Orain arte 136 milioi errezeta elektroniko bideratu dira Euskadin, eta une hauetan bideratzen diren errezeta guztien % 97 elektronikoki bideratzen dira. Hala eta guztiz ere, Darponek Osasunaren, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Ministerioari eskatu dio, atzerriko osasun-zerbitzuen eskumena duen aldetik, Europar Batasunean lanean jarrai dezala errezeta elektronikoa nahiz historia kliniko digitala bera EBko gainerako herrialdeekin elkarreragingarria izan dadin pertsona guztien onerako, gero eta mugikorragoa den mundu batean.

Udaberrirako hainbat greba egun deitu dituzte ELAk, LABek eta Steilasek Hezkuntzan

Udaberrirako hainbat greba egun deitu dituzte...
Udaberrirako hainbat greba egun deitu dituzte ELAk, LABek eta Steilasek Hezkuntzan

Martxoaren 14an eta 15ean eta ekainar...
1:57 min.

Martxoaren 14an eta 15ean eta ekainaren 12an greba orokorrerako deia egin dute. Horrez gain, sektoreka astebeteko grebak proposatu dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak hezkuntza publikoan dauden premiei erantzuteko neurriak hartu ezean, udaberri honetan hainbat greba egun egingo dituztela iragarri dute gaur ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Bilbon eskainitako prentsaurreko batean, protesten egutegia aurkeztu eta lanuzteak deitzeko dituzten arrazoiak aletu dituzte hiru sindikatuek. Datozen asteetan mahai sektorialaren bilera deituko du Jaurlaritzak, eta bilerotan bi aldeek aurrerapausorik lortzen ez badute, mobilizaziorako deiari eutsiko diotela berretsi dute. Hala, hiru greba orokor deituko dituzte martxoaren 14rako eta 15erako eta ekainaren 12rako. Horrez gain, apiriletik aurrera astebeteko grebak izango dira, sektoreka. Aitor Nuñez LABeko ordezkariak nabarmendu duenez, hezkuntzako langileon lan baldintzak eta berdintasunean eta kalitatean oinarrituriko hezkuntza publikoa txanpon beraren bi aldeak dira. Horrela, Eusko Jaurlaritzari eskaera zehatza egin dio sindikatu abertzaleko bozeramaileak. Alda dezala errotik azken urteotan inposatzen ari den murrizketa eta hezkuntza politika, eta eskain diezazkiola hezkuntza publikoari ezinbestekoa duen inbertsioa eta baliabideak. Miren Zubizarreta ELAko bozeramaileak aitortu duenez, udazkeneko negoziazio mahaietan Jaurlaritzak bere jarrera immobilista aldatu du, baina euren aldarrikapenei oso modu partzialean erantzun diela deitoratu du. Zubizarretaren aburuz, oraindik oso urrun daude, egungo egoera larriari buelta eman eta hezkuntza publikoaren oinarrizko beharrei erantzuteko azken hilabeteotan plazaratu ditugun aldarrikapen eta eskaeretatik. Ondorioz, mobilizatzen jarraitu beste biderik ez dugu, esan dute sindikatuok.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.