Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek mobilizazioak iragarri dituzte, “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko

1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta urtero BEZaren arabera eguneratzea eskatu dute gaur 'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek Gasteizen. Iñaki Martin 'Arabako Pentsionistak Lanean' elkarteko ordezkariak eta Juan Antonio Armentia 'Por una vida digna'ko bozeramaileak mobilizazioak iragarri dituzte, pentsiodunen kolektiboaren “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko.

Urtarrilaren 31an ia 1.400 erretirodunek elkarretaratzea egin zuten Correos eraikuntzaren aurrean, Gasteizen, % 0,25eko igoera iragarriz Gizarte Segurantzak bidalitako gutuna sinbolikoki itzultzeko. Orain bi elkarteek manifestazioa deitu dute otsailaren 22rako eta elkarretaratzeak hileko lehen astelehen guztietan, Andre Maria Zuriaren plazan.

“Une honetan egoera jasanezina da, 2014tik % 0,25eko igoera batekin daramagu, eta 2022ra arte horrela jarraituko dugula mehatxu egin digute”, salatu du Armentiak. “Ezin daiteke onartu”, erantsi du.

Etorkizuneko pentsioak kalkulatzeko zenbatekoen murrizketaz ohartarazi du ekintzaileak. Gainera, 2040an pentsioak % 40ko jaitsiera izatea aurreikusi dutela kritikatu du Armentiak. Ordurako “15 milioi pentsiodun baino gehiago” izango direla azpimarratu du Armentiak, baina ordainketak egiteko aurrekontu-saila BPGren % 10etik gora kokatuko ez duela azaldu du Espainiako Gobernuak.

Gutxieneko alarguntza-pentsioa 480 eurokoa da eta erretirodunen batezbesteko pentsioa 760 eurokoa da. 1.080 euroko gutxieneko “pentsio duina” eskatu dute kolektiboek, baita urtero BEZaren arabera igotzea ere. Azkenik, 2018ko ekitaldiaren % 0,25a bertan behera uztea aldarrikatu du Armentiak.

Bestalde, pentsioak “Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bermatzea” defendatu du Martinek, pentsio funts pribatuekin osatu beharrean.

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu

Gipuzkoako N-1 errepidean kamioiei ezartzen zaien bidesari berria oker dabilela salatu du Hiru garraiolarien sindikatuak. Hori dela eta, AT sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu arte bertan behera uztea eskatu du. Horrez gain, oker kobratutako gidariei dirua itzultzea ere eskatu du, baita horrek hilabete guztian bildutako dirua itzultzea esan nahi badu ere.

Lasarte Orian eskainitako prentsaurrekoan Hiruko ordezkariek azaldu dutenez, Via-T sistema izanagatik ere AT sistemak ez die bidesaria kobratu hainbat garraiolariri. Gerora, ordea, ordaindu ez dutenek Aldundiaren mehatxuzko eskutitza jaso dute, baina xehetasunik (noiz eta nola) eta argazkirik gabe.

Ez hori bakarrik, ba omen dira ordaindu beharrik gabe bidesaria kobratu zaien furgoneta, autobus, karabana eta bestelako garraiolariak. Salatu duenez, hogeitik gora kasu zenbatu dituzte eta Diputazioa ez da kaltetuekin harremanetan jarri.

Ildo horretan, ordainketak errepasatzeko eskatu die Hiru sindikatuak gisa horretako ibilgailuak dituztenei, eta akatsen bat antzemanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko.

Duela hilabete sartu zen indarrean sistema berria eta egunean, batez beste, 32.000 kamioi igarotzen dira N-1 errepidetik.

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte

Euskal Osasun Zerbitzuak atzo, ostirala, ireki zuen 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Eta 8.661 lagunek eman dute izena lehen egunean. Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean. Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena.

Hemen daukazue LEPan izena emateko dokumentua.

Bestalde, badaude lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere.

Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute.

Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak, eta azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte osasun zentroetan. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz

Hiru pertsona zauritu dira asteburuan Iruñean izandako hamar borroka edo erasotan, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hiru zauritu horiek osasun arreta bar izan zuten. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz. Zehatz-mehatz esanda, geruza kartilaginosoaren zati bat galdu du.

Zenbait kasutan, borroka horietan parte hartu dutenak identifikatu dituzte eta beste kasu batzuk, ostera, ikerketa fasean daude. Udaltzaingoak azpimarratu duenez, eragindako lesioen arabera, litekeena da horietako zenbaiti lesio delituak leporatzea.

Hiritarren Segurtasunari lotuta, Udaltzaingoak 147 esku-hartze egin ditu asteburuan. Esaterako, zortzi droga atzemate egin ditu, horietako lau hiriko Donibane auzoko lokal batean.

Horiei lotuta, pertsona batek autoan ihes egin zuen. Gutxira, ordea, geldiarazi egin zuten eta auto barruan droga atzeman zuten. Halaber, droga proban positibo eman zuen eta 1.000 euroko isuna jartzeaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

Trafikoari dagokionez, auto bat bidetik atera zen Nafarroa kalearen eta Abejeras kalearen arteko biribilgune batean eta, inor zauritu ez bazen ere, gidariak baimendutako alkohol tasa gainditu zuen. Ondorioz, 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

2011an kartzelatik atera zuten eta Erresuma Batura joan zen. Hango agintariek behin eta berriz uko egin diote Justizia espainiarraren esku uzteari, aurreko maiatzera arte

Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Antton Troitiño epaituko du gaur, astelehena, eta 11 urteko kartzela zigorra ezar liezaioke. 2011an kaleratu zuten Troitiño eta Erresuma Batura joan zen, ordutik han egon da, aurreko maiatzean Espainiaratu zuten arte.

Fiskaltzak Troitiño organizazio terrorista baten kide izatea eta delitua berriz egitea egotzi dio. Gainera, espetxera joateko zigorraz gain, 20 urteko erabateko gaitasungabetzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezartzea eskatu du.

Iazko maiatzean onartu zuen Erresuma Batuko Justiziak Troitiño Espainiaratzea, hiru urteko prozesuaren ostean.

Pablo Ruz De la Mata orduko fiskalaren Epaitegiko titularrak 2014an emandako atxilotzeko agindu bati esker lortu du estradizioa ANk. Orduan, ETAko kide izatea eta NANa faltsutzea leporatu zioten.

2012an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionalak egindako lehen eskakizunari jarraituta. Horrezkero, kartzelan sartu zuten baina, 2013an Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero, aske geratu zen berriz, Justizia britainiarrak estradizio eskaeraren nondik norakoak ezagutu nahi baitzituzten.

2014an atxilotu zuten berriz, Poliziak Ruzi erreguzko mandatua egitea eskatu eta gero, Troitiñoren Londreseko etxean ETAren agiriak agertu eta gero.

Fiskalaren arabera, Troitiño klandestinitatean murgildu zen, akats baten ondorioz 2011an aske geratu ostean, eta ETA organizazio terroristarekin harremanetan jarri zen berriz, Espainiatik ihes egiten lagun ziezaion, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eraginkortasunik gabe uzteko. 2011an aske geratu zenerako, 24 urte emanda zituen espetxean, baina 2017ra arte geratzea aurreikusita zegoen, Parot doktrina aplikatuta.

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren ...
Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'P...
2:53 min.

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek mobilizazioak iragarri dituzte, “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko

1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta urtero BEZaren arabera eguneratzea eskatu dute gaur 'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek Gasteizen. Iñaki Martin 'Arabako Pentsionistak Lanean' elkarteko ordezkariak eta Juan Antonio Armentia 'Por una vida digna'ko bozeramaileak mobilizazioak iragarri dituzte, pentsiodunen kolektiboaren “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko. Urtarrilaren 31an ia 1.400 erretirodunek elkarretaratzea egin zuten Correos eraikuntzaren aurrean, Gasteizen, % 0,25eko igoera iragarriz Gizarte Segurantzak bidalitako gutuna sinbolikoki itzultzeko. Orain bi elkarteek manifestazioa deitu dute otsailaren 22rako eta elkarretaratzeak hileko lehen astelehen guztietan, Andre Maria Zuriaren plazan. “Une honetan egoera jasanezina da, 2014tik % 0,25eko igoera batekin daramagu, eta 2022ra arte horrela jarraituko dugula mehatxu egin digute”, salatu du Armentiak. “Ezin daiteke onartu”, erantsi du. Etorkizuneko pentsioak kalkulatzeko zenbatekoen murrizketaz ohartarazi du ekintzaileak. Gainera, 2040an pentsioak % 40ko jaitsiera izatea aurreikusi dutela kritikatu du Armentiak. Ordurako “15 milioi pentsiodun baino gehiago” izango direla azpimarratu du Armentiak, baina ordainketak egiteko aurrekontu-saila BPGren % 10etik gora kokatuko ez duela azaldu du Espainiako Gobernuak. Gutxieneko alarguntza-pentsioa 480 eurokoa da eta erretirodunen batezbesteko pentsioa 760 eurokoa da. 1.080 euroko gutxieneko “pentsio duina” eskatu dute kolektiboek, baita urtero BEZaren arabera igotzea ere. Azkenik, 2018ko ekitaldiaren % 0,25a bertan behera uztea aldarrikatu du Armentiak. Bestalde, pentsioak “Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bermatzea” defendatu du Martinek, pentsio funts pribatuekin osatu beharrean.

2018/02/19

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela ...
Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT siste...
1:41 min.

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu

Gipuzkoako N-1 errepidean kamioiei ezartzen zaien bidesari berria oker dabilela salatu du Hiru garraiolarien sindikatuak. Hori dela eta, AT sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu arte bertan behera uztea eskatu du. Horrez gain, oker kobratutako gidariei dirua itzultzea ere eskatu du, baita horrek hilabete guztian bildutako dirua itzultzea esan nahi badu ere. Lasarte Orian eskainitako prentsaurrekoan Hiruko ordezkariek azaldu dutenez, Via-T sistema izanagatik ere AT sistemak ez die bidesaria kobratu hainbat garraiolariri. Gerora, ordea, ordaindu ez dutenek Aldundiaren mehatxuzko eskutitza jaso dute, baina xehetasunik (noiz eta nola) eta argazkirik gabe. Ez hori bakarrik, ba omen dira ordaindu beharrik gabe bidesaria kobratu zaien furgoneta, autobus, karabana eta bestelako garraiolariak. Salatu duenez, hogeitik gora kasu zenbatu dituzte eta Diputazioa ez da kaltetuekin harremanetan jarri. Ildo horretan, ordainketak errepasatzeko eskatu die Hiru sindikatuak gisa horretako ibilgailuak dituztenei, eta akatsen bat antzemanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko. Duela hilabete sartu zen indarrean sistema berria eta egunean, batez beste, 32.000 kamioi igarotzen dira N-1 errepidetik.

2018/02/19

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren L...
8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, ...
1:05 min.

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte

Euskal Osasun Zerbitzuak atzo, ostirala, ireki zuen 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Eta 8.661 lagunek eman dute izena lehen egunean. Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean. Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Hemen daukazue LEPan izena emateko dokumentua. Bestalde, badaude lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere. Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute. Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak, eta azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

2018/02/19

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburua...
Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte...
1:41 min.

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte osasun zentroetan. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz

Hiru pertsona zauritu dira asteburuan Iruñean izandako hamar borroka edo erasotan, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hiru zauritu horiek osasun arreta bar izan zuten. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz. Zehatz-mehatz esanda, geruza kartilaginosoaren zati bat galdu du. Zenbait kasutan, borroka horietan parte hartu dutenak identifikatu dituzte eta beste kasu batzuk, ostera, ikerketa fasean daude. Udaltzaingoak azpimarratu duenez, eragindako lesioen arabera, litekeena da horietako zenbaiti lesio delituak leporatzea. Hiritarren Segurtasunari lotuta, Udaltzaingoak 147 esku-hartze egin ditu asteburuan. Esaterako, zortzi droga atzemate egin ditu, horietako lau hiriko Donibane auzoko lokal batean. Horiei lotuta, pertsona batek autoan ihes egin zuen. Gutxira, ordea, geldiarazi egin zuten eta auto barruan droga atzeman zuten. Halaber, droga proban positibo eman zuen eta 1.000 euroko isuna jartzeaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten. Trafikoari dagokionez, auto bat bidetik atera zen Nafarroa kalearen eta Abejeras kalearen arteko biribilgune batean eta, inor zauritu ez bazen ere, gidariak baimendutako alkohol tasa gainditu zuen. Ondorioz, 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

2018/02/19

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estrad...
Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

2011an kartzelatik atera zuten eta Er...
2:37 min.

2011an kartzelatik atera zuten eta Erresuma Batura joan zen. Hango agintariek behin eta berriz uko egin diote Justizia espainiarraren esku uzteari, aurreko maiatzera arte

Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Antton Troitiño epaituko du gaur, astelehena, eta 11 urteko kartzela zigorra ezar liezaioke. 2011an kaleratu zuten Troitiño eta Erresuma Batura joan zen, ordutik han egon da, aurreko maiatzean Espainiaratu zuten arte. Fiskaltzak Troitiño organizazio terrorista baten kide izatea eta delitua berriz egitea egotzi dio. Gainera, espetxera joateko zigorraz gain, 20 urteko erabateko gaitasungabetzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezartzea eskatu du. Iazko maiatzean onartu zuen Erresuma Batuko Justiziak Troitiño Espainiaratzea, hiru urteko prozesuaren ostean. Pablo Ruz De la Mata orduko fiskalaren Epaitegiko titularrak 2014an emandako atxilotzeko agindu bati esker lortu du estradizioa ANk. Orduan, ETAko kide izatea eta NANa faltsutzea leporatu zioten. 2012an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionalak egindako lehen eskakizunari jarraituta. Horrezkero, kartzelan sartu zuten baina, 2013an Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero, aske geratu zen berriz, Justizia britainiarrak estradizio eskaeraren nondik norakoak ezagutu nahi baitzituzten. 2014an atxilotu zuten berriz, Poliziak Ruzi erreguzko mandatua egitea eskatu eta gero, Troitiñoren Londreseko etxean ETAren agiriak agertu eta gero. Fiskalaren arabera, Troitiño klandestinitatean murgildu zen, akats baten ondorioz 2011an aske geratu ostean, eta ETA organizazio terroristarekin harremanetan jarri zen berriz, Espainiatik ihes egiten lagun ziezaion, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eraginkortasunik gabe uzteko. 2011an aske geratu zenerako, 24 urte emanda zituen espetxean, baina 2017ra arte geratzea aurreikusita zegoen, Parot doktrina aplikatuta.

2018/02/19

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-01-24ko bideoen artxiboa

Ijitoen elkarteek indarkeria gaitzetsi eta justiziarengan konfiantza agertu dute

Ijitoen elkarteek indarkeria gaitzetsi eta ju...
Ijitoen elkarteek indarkeria gaitzetsi eta justiziarengan konfiantza agertu dute

Herri Ijitoaren Sustapen eta Parte-ha...
1:55 min.

Herri Ijitoaren Sustapen eta Parte-hartzerako Euskadiko Kontseiluak azpimarratu duenez, justiziaren ekintzarengan konfiantza du, beharrezko zehaztasunarekin jardungo duelako

Ijitoen Euskadiko elkarteek edozein indarkeria ekintza gaitzetsi zuen atzo, jatorria bata ala bestea izan. Gainera, justiziarengan konfiantza azaldu zuten. Bilboko Otxarkoaga auzoan gertatutako krimenarekin zerikusia dutelakoan, bi adingabe ijito atxilotu dituzte azken egunetan. Herri Ijitoaren Sustapen eta Parte-hartzerako Euskadiko Kontseiluak agiri batean azpimarratu zuenez, justiziaren ekintzarengan konfiantza du, beharrezko zehaztasunarekin jardungo duelako. Bestalde, biktimen senideei eta lagunei elkartasuna, errespetua eta doluminak agertu zizkien, gertakariak herritar guztiak atsekabetu dituelako. “Elkarbizitzan oinarritutako euskal gizarte bat eraikitzeko lanean laguntzeko erabateko borondatea agertu nahi dugu”, adierazi zuen agirian. Zentzutasuna eskatu eta gaiaren inguruko beste adierazpenik egingo ez dutela erantsi du elkarteak. Otxarkoaga auzoko krimenarekin zerikusia dutelakoan, Ertzaintzak hiru nerabe atxilotu ditu: 14 urteko bi ijito eta 16 urteko beste adingabe bat. Aurreneko biak Zumarragako (Gipuzkoa) adingabeen zentrora bidali zituzten astelehenean, fiskalaren aurrean deklaratu ondoren. Hirugarrena Adingabeen Fiskaltzaren esku dago. Azken atxilotuak bere burua entregatu zuen astelehenean. 87 urteko bikotearen heriotzarekin ustez zerikusia dute adingabeek. Gertakariak iragan ostegunean jazo ziren. Bikotea labankadaz eta kolpeka hil zuten erasotzaileek.

Goirizelaia,

Goirizelaia, 'Gara' eta 'Naiz' epaitzea 'umil...
Goirizelaia, 'Gara' eta 'Naiz' epaitzea 'umiliazioa' da, Cabacas familiaren ustez

Gaur hasiko da Jone Goirizelaiaren, I...
3:22 min.

Gaur hasiko da Jone Goirizelaiaren, Iñaki Soto 'Gara' eta 'Naiz'eko zuzendariaren eta Iñaki Iriondo kazetariaren aurkako epaiketa. 'Ugarteko'k bere identitatea publiko egiteagatik salatu zituen

Iñigo Cabacasen familiak "enegarren injustizia" eta "umiliazioa" salatu ditu Bilboko Auzitegian hasiko den epaiketaren aurrean. Izan ere, gaur abiatuko da 'Ugarteko' ezizenez ezagutzen den ertzainak Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuaren kontra, Gara eta Naiz komunikabideen kontra, eta horietako zuzendari Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo kazetariaren kontra jarritako salaketaren inguruko epaiketa. Bere identitatea jakitera emateagatik eta polizia-kargak izan zirenean berak eman zituen aginduen grabazioa publiko egiteagatik salatu ditu 'Ugarteko'k, 2012ko apirilaren 5ean Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen operatiboko buruak. Cabacas auzia argitzeko egingo den lehen epaiketa izango da gaur hasiko dena. Cabacasek pilotakada bat jaso zuen buruan, eta lau egun geroago hil zen ospitalean. Sei ertzain epaituko dituzte kasu horregatik, baina oraindik ez diote datarik jarri epaiketa horri. Bilboko Auzitegiak 'Ugarteko'k jarritako salaketa aztertuko du, aipaturiko komunikabideek eta Cabacas familiaren abokatuak bere identitatea jakitera ematea eta karga polizialak izan ziren gauean berak emandako aginduen grabazioa publiko egitea salatu baitzuen. 'Ugarteko'ren esanetan, bere "intimitate eskubidea eta ohorea urratu" dira horrela. Hori dela eta, 250.000 euro eskatzen ditu. Izan ere, horren esanetan, informazio hori zabaldu izanak "kalte" egin zion "bai bere osasunari baita bere ibilbide profesionalaren garapenari ere". Iñigo Cabacasen sendiak ohar bidez salatu duenez, Cabacas auzia argitzeko egingo den lehen epaiketan ez da gaztearen heriotza bera epaituko, egiaren eta justiziaren bila familiaren bidelagunak izan direnak baizik. Laster sei urte beteko dira Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas hil zituela, "sei urte gogor eta zail, trabaz eta oztopoz beteak". Sendiak salatu duenez, "azpikeria" da haren heriotza eragin zuen polizia-operazioaren buruak "kalteordainak" eskatzea. Bestalde, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak ere salatu dute epaiketa hau, komunikabideen eta informazioaren profesionalen lana judizializatu eta kriminalizatu besterik ez duela egiten iritzita. Epaiketa "adierazpen askatasunaren kontrako erasoa" dela azpimarratu dute, babesa agertu die bi kazetariei, eta horien kontrako auzibidea gelditzeko eskatu dute. 'Iñigo Gogoan' plataformak elkarretaratzea egingo du epaitegiaren atarian.

Deustuko kanala betetzeko lanak 2019an hasi eta 2021ean bukatuko dira

Deustuko kanala betetzeko lanak 2019an hasi e...
Deustuko kanala betetzeko lanak 2019an hasi eta 2021ean bukatuko dira

Betetze-lanekin etorkizunean Zorrotza...
1:12 min.

Betetze-lanekin etorkizunean Zorrotzaurreko uhartea izango denaren ibaiertzak berdindu nahi dituzte. Deustuko kanala zabaltzeko obrak desberdinak dira

Zorrotzaurreibarrako (Bilbo) hirigintza garapen egitasmoan aurreikusi bezala, Deustuko kanala betetzeko lanak 2019an hasi eta 2021ean amaituko dira, 20 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu batekin. EAEko eta Estatuko erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura hartu zuen atzo Bilboko Portuaren Agintaritzako egoitzak. Iñigo de la Serna Sustapen ministroak, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak parte hartu zuten ekitaldian.

Parisek atzeratu egin du Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin egitekoa zuen bilera

Parisek atzeratu egin du Ipar Euskal Herriko ...
Parisek atzeratu egin du Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin egitekoa zuen bilera

Frantziako Gobernuak espetxeetako fun...
1:13 min.

Frantziako Gobernuak espetxeetako funtzionarioen greba jarri du bilera atzeratzeko arrazoi gisa. Oraingoz ez dute data berririk zehaztu

Frantziako Gobernuak asteazken honetarako aurreikusita zuen bilera atzeratu du, Frantziako Justizia Ministerioko ordezkariek eta Iparraldeko eragile politiko eta sozialen ordezkaritzak izan behar zutena, hain zuzen ere. Frantziako Gobernuak azaldu duenez, Frantziako kartzelatako funtzionarioen greba izan da hitzordua atzeratzeko arrazoia. Oraingoz ez dute beste datarik jarri. Gaurko aurreikusitako bileran Helene Davo idazkariordea buru den Frantziako Ministerioarekin ordezkaritzak eta Jean-Rene Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko presidentea den Iparraldeko ordezkaritzak egon behar zuten. Frantziako Gobernuak ETAko presoak Euskal Herritik gertu dauden kartzelatara gerturatzen uzteko nahia baieztatu ostean, asmoa nola gauzatuko den eta epeak zeintzuk izango diren zehaztea zen.

Bi pertsona hil eta 12 zauritu dira Save The Childrenen kontrako atentatu batean

Bi pertsona hil eta 12 zauritu dira Save The ...
Bi pertsona hil eta 12 zauritu dira Save The Childrenen kontrako atentatu batean

Suizida batek soinean zeraman leherga...
2:26 min.

Suizida batek soinean zeraman lehergailua zartarazi du erakundeak Jalalabaden duen egoitzaren aurrean, eta segidan hainbat erasotzaile sartu dira eraikinean

Gutxienez bi pertsona hil eta dozena bat zauritu dira goizean Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) Jalalabaden (Nangarhar eskualdeko hiriburua, Afganistan ipar-ekialdean) duen egoitzaren kontra izandako atentatuan, tokiko gobernuko iturriek jakinarazi dutenez. Afganistanen 09:00ak zirenean eztanda izan da egoitzaren kanpoaldean. Bertako hedabideen arabera, ekintzaile suizida batek soinean zeraman lehergailua zartarazi du. Ondoren, laupabost terrorista sartu dira eraikinean. Afganistango segurtasun indarrak berehala joan dira atentatua izan den lekura, eta tiroka hasi dira erasotzaileen aurka. Ingurua itxi dute, badaezpada. Afganistango hedabideek zabaldutako irudietan ke zutabe handia eta umeak ihesean ikus daitezke. Iturri horien arabera, erasotzaileen eta soldaduen arteko enfrentamenduak bukatu dira. Aurreneko balantze baten arabera, bi pertsona hil —zibil bat eta militar bat— eta 12 zauritu dira. Save The Children erakundeak ohar batean adierazi duenez, "lur jota" daude, eta euren "langileen segurtasunagatik" kezka handia dute. Izan ere, oraindik goiz da esateko zenbat biktima eragin dituen atentatuak. Talibanek atentatuan nahasita daudela ukatu dute, eta oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Estatu Islamikoak indar handia du Nangarhar eskualdean. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Afganistanen duen Misioak (UNAMA, ingelesezko sigletan) Twitterren adierazi duenez, "zibilen edo GKEren kontrako erasoak nazioarteko lege humanitarioaren urraketa argiak dira, eta gerra krimenak izan litezke".