Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek mobilizazioak iragarri dituzte, “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko

1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta urtero BEZaren arabera eguneratzea eskatu dute gaur 'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek Gasteizen. Iñaki Martin 'Arabako Pentsionistak Lanean' elkarteko ordezkariak eta Juan Antonio Armentia 'Por una vida digna'ko bozeramaileak mobilizazioak iragarri dituzte, pentsiodunen kolektiboaren “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko.

Urtarrilaren 31an ia 1.400 erretirodunek elkarretaratzea egin zuten Correos eraikuntzaren aurrean, Gasteizen, % 0,25eko igoera iragarriz Gizarte Segurantzak bidalitako gutuna sinbolikoki itzultzeko. Orain bi elkarteek manifestazioa deitu dute otsailaren 22rako eta elkarretaratzeak hileko lehen astelehen guztietan, Andre Maria Zuriaren plazan.

“Une honetan egoera jasanezina da, 2014tik % 0,25eko igoera batekin daramagu, eta 2022ra arte horrela jarraituko dugula mehatxu egin digute”, salatu du Armentiak. “Ezin daiteke onartu”, erantsi du.

Etorkizuneko pentsioak kalkulatzeko zenbatekoen murrizketaz ohartarazi du ekintzaileak. Gainera, 2040an pentsioak % 40ko jaitsiera izatea aurreikusi dutela kritikatu du Armentiak. Ordurako “15 milioi pentsiodun baino gehiago” izango direla azpimarratu du Armentiak, baina ordainketak egiteko aurrekontu-saila BPGren % 10etik gora kokatuko ez duela azaldu du Espainiako Gobernuak.

Gutxieneko alarguntza-pentsioa 480 eurokoa da eta erretirodunen batezbesteko pentsioa 760 eurokoa da. 1.080 euroko gutxieneko “pentsio duina” eskatu dute kolektiboek, baita urtero BEZaren arabera igotzea ere. Azkenik, 2018ko ekitaldiaren % 0,25a bertan behera uztea aldarrikatu du Armentiak.

Bestalde, pentsioak “Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bermatzea” defendatu du Martinek, pentsio funts pribatuekin osatu beharrean.

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu

Gipuzkoako N-1 errepidean kamioiei ezartzen zaien bidesari berria oker dabilela salatu du Hiru garraiolarien sindikatuak. Hori dela eta, AT sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu arte bertan behera uztea eskatu du. Horrez gain, oker kobratutako gidariei dirua itzultzea ere eskatu du, baita horrek hilabete guztian bildutako dirua itzultzea esan nahi badu ere.

Lasarte Orian eskainitako prentsaurrekoan Hiruko ordezkariek azaldu dutenez, Via-T sistema izanagatik ere AT sistemak ez die bidesaria kobratu hainbat garraiolariri. Gerora, ordea, ordaindu ez dutenek Aldundiaren mehatxuzko eskutitza jaso dute, baina xehetasunik (noiz eta nola) eta argazkirik gabe.

Ez hori bakarrik, ba omen dira ordaindu beharrik gabe bidesaria kobratu zaien furgoneta, autobus, karabana eta bestelako garraiolariak. Salatu duenez, hogeitik gora kasu zenbatu dituzte eta Diputazioa ez da kaltetuekin harremanetan jarri.

Ildo horretan, ordainketak errepasatzeko eskatu die Hiru sindikatuak gisa horretako ibilgailuak dituztenei, eta akatsen bat antzemanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko.

Duela hilabete sartu zen indarrean sistema berria eta egunean, batez beste, 32.000 kamioi igarotzen dira N-1 errepidetik.

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte

Euskal Osasun Zerbitzuak atzo, ostirala, ireki zuen 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Eta 8.661 lagunek eman dute izena lehen egunean. Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean. Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena.

Hemen daukazue LEPan izena emateko dokumentua.

Bestalde, badaude lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere.

Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute.

Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak, eta azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte osasun zentroetan. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz

Hiru pertsona zauritu dira asteburuan Iruñean izandako hamar borroka edo erasotan, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hiru zauritu horiek osasun arreta bar izan zuten. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz. Zehatz-mehatz esanda, geruza kartilaginosoaren zati bat galdu du.

Zenbait kasutan, borroka horietan parte hartu dutenak identifikatu dituzte eta beste kasu batzuk, ostera, ikerketa fasean daude. Udaltzaingoak azpimarratu duenez, eragindako lesioen arabera, litekeena da horietako zenbaiti lesio delituak leporatzea.

Hiritarren Segurtasunari lotuta, Udaltzaingoak 147 esku-hartze egin ditu asteburuan. Esaterako, zortzi droga atzemate egin ditu, horietako lau hiriko Donibane auzoko lokal batean.

Horiei lotuta, pertsona batek autoan ihes egin zuen. Gutxira, ordea, geldiarazi egin zuten eta auto barruan droga atzeman zuten. Halaber, droga proban positibo eman zuen eta 1.000 euroko isuna jartzeaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

Trafikoari dagokionez, auto bat bidetik atera zen Nafarroa kalearen eta Abejeras kalearen arteko biribilgune batean eta, inor zauritu ez bazen ere, gidariak baimendutako alkohol tasa gainditu zuen. Ondorioz, 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

2011an kartzelatik atera zuten eta Erresuma Batura joan zen. Hango agintariek behin eta berriz uko egin diote Justizia espainiarraren esku uzteari, aurreko maiatzera arte

Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Antton Troitiño epaituko du gaur, astelehena, eta 11 urteko kartzela zigorra ezar liezaioke. 2011an kaleratu zuten Troitiño eta Erresuma Batura joan zen, ordutik han egon da, aurreko maiatzean Espainiaratu zuten arte.

Fiskaltzak Troitiño organizazio terrorista baten kide izatea eta delitua berriz egitea egotzi dio. Gainera, espetxera joateko zigorraz gain, 20 urteko erabateko gaitasungabetzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezartzea eskatu du.

Iazko maiatzean onartu zuen Erresuma Batuko Justiziak Troitiño Espainiaratzea, hiru urteko prozesuaren ostean.

Pablo Ruz De la Mata orduko fiskalaren Epaitegiko titularrak 2014an emandako atxilotzeko agindu bati esker lortu du estradizioa ANk. Orduan, ETAko kide izatea eta NANa faltsutzea leporatu zioten.

2012an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionalak egindako lehen eskakizunari jarraituta. Horrezkero, kartzelan sartu zuten baina, 2013an Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero, aske geratu zen berriz, Justizia britainiarrak estradizio eskaeraren nondik norakoak ezagutu nahi baitzituzten.

2014an atxilotu zuten berriz, Poliziak Ruzi erreguzko mandatua egitea eskatu eta gero, Troitiñoren Londreseko etxean ETAren agiriak agertu eta gero.

Fiskalaren arabera, Troitiño klandestinitatean murgildu zen, akats baten ondorioz 2011an aske geratu ostean, eta ETA organizazio terroristarekin harremanetan jarri zen berriz, Espainiatik ihes egiten lagun ziezaion, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eraginkortasunik gabe uzteko. 2011an aske geratu zenerako, 24 urte emanda zituen espetxean, baina 2017ra arte geratzea aurreikusita zegoen, Parot doktrina aplikatuta.

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren ...
Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'P...
2:53 min.

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek mobilizazioak iragarri dituzte, “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko

1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta urtero BEZaren arabera eguneratzea eskatu dute gaur 'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek Gasteizen. Iñaki Martin 'Arabako Pentsionistak Lanean' elkarteko ordezkariak eta Juan Antonio Armentia 'Por una vida digna'ko bozeramaileak mobilizazioak iragarri dituzte, pentsiodunen kolektiboaren “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko. Urtarrilaren 31an ia 1.400 erretirodunek elkarretaratzea egin zuten Correos eraikuntzaren aurrean, Gasteizen, % 0,25eko igoera iragarriz Gizarte Segurantzak bidalitako gutuna sinbolikoki itzultzeko. Orain bi elkarteek manifestazioa deitu dute otsailaren 22rako eta elkarretaratzeak hileko lehen astelehen guztietan, Andre Maria Zuriaren plazan. “Une honetan egoera jasanezina da, 2014tik % 0,25eko igoera batekin daramagu, eta 2022ra arte horrela jarraituko dugula mehatxu egin digute”, salatu du Armentiak. “Ezin daiteke onartu”, erantsi du. Etorkizuneko pentsioak kalkulatzeko zenbatekoen murrizketaz ohartarazi du ekintzaileak. Gainera, 2040an pentsioak % 40ko jaitsiera izatea aurreikusi dutela kritikatu du Armentiak. Ordurako “15 milioi pentsiodun baino gehiago” izango direla azpimarratu du Armentiak, baina ordainketak egiteko aurrekontu-saila BPGren % 10etik gora kokatuko ez duela azaldu du Espainiako Gobernuak. Gutxieneko alarguntza-pentsioa 480 eurokoa da eta erretirodunen batezbesteko pentsioa 760 eurokoa da. 1.080 euroko gutxieneko “pentsio duina” eskatu dute kolektiboek, baita urtero BEZaren arabera igotzea ere. Azkenik, 2018ko ekitaldiaren % 0,25a bertan behera uztea aldarrikatu du Armentiak. Bestalde, pentsioak “Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bermatzea” defendatu du Martinek, pentsio funts pribatuekin osatu beharrean.

2018/02/19

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela ...
Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT siste...
1:41 min.

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu

Gipuzkoako N-1 errepidean kamioiei ezartzen zaien bidesari berria oker dabilela salatu du Hiru garraiolarien sindikatuak. Hori dela eta, AT sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu arte bertan behera uztea eskatu du. Horrez gain, oker kobratutako gidariei dirua itzultzea ere eskatu du, baita horrek hilabete guztian bildutako dirua itzultzea esan nahi badu ere. Lasarte Orian eskainitako prentsaurrekoan Hiruko ordezkariek azaldu dutenez, Via-T sistema izanagatik ere AT sistemak ez die bidesaria kobratu hainbat garraiolariri. Gerora, ordea, ordaindu ez dutenek Aldundiaren mehatxuzko eskutitza jaso dute, baina xehetasunik (noiz eta nola) eta argazkirik gabe. Ez hori bakarrik, ba omen dira ordaindu beharrik gabe bidesaria kobratu zaien furgoneta, autobus, karabana eta bestelako garraiolariak. Salatu duenez, hogeitik gora kasu zenbatu dituzte eta Diputazioa ez da kaltetuekin harremanetan jarri. Ildo horretan, ordainketak errepasatzeko eskatu die Hiru sindikatuak gisa horretako ibilgailuak dituztenei, eta akatsen bat antzemanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko. Duela hilabete sartu zen indarrean sistema berria eta egunean, batez beste, 32.000 kamioi igarotzen dira N-1 errepidetik.

2018/02/19

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren L...
8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, ...
1:05 min.

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte

Euskal Osasun Zerbitzuak atzo, ostirala, ireki zuen 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Eta 8.661 lagunek eman dute izena lehen egunean. Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean. Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Hemen daukazue LEPan izena emateko dokumentua. Bestalde, badaude lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere. Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute. Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak, eta azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

2018/02/19

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburua...
Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte...
1:41 min.

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte osasun zentroetan. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz

Hiru pertsona zauritu dira asteburuan Iruñean izandako hamar borroka edo erasotan, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hiru zauritu horiek osasun arreta bar izan zuten. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz. Zehatz-mehatz esanda, geruza kartilaginosoaren zati bat galdu du. Zenbait kasutan, borroka horietan parte hartu dutenak identifikatu dituzte eta beste kasu batzuk, ostera, ikerketa fasean daude. Udaltzaingoak azpimarratu duenez, eragindako lesioen arabera, litekeena da horietako zenbaiti lesio delituak leporatzea. Hiritarren Segurtasunari lotuta, Udaltzaingoak 147 esku-hartze egin ditu asteburuan. Esaterako, zortzi droga atzemate egin ditu, horietako lau hiriko Donibane auzoko lokal batean. Horiei lotuta, pertsona batek autoan ihes egin zuen. Gutxira, ordea, geldiarazi egin zuten eta auto barruan droga atzeman zuten. Halaber, droga proban positibo eman zuen eta 1.000 euroko isuna jartzeaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten. Trafikoari dagokionez, auto bat bidetik atera zen Nafarroa kalearen eta Abejeras kalearen arteko biribilgune batean eta, inor zauritu ez bazen ere, gidariak baimendutako alkohol tasa gainditu zuen. Ondorioz, 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

2018/02/19

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estrad...
Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

2011an kartzelatik atera zuten eta Er...
2:37 min.

2011an kartzelatik atera zuten eta Erresuma Batura joan zen. Hango agintariek behin eta berriz uko egin diote Justizia espainiarraren esku uzteari, aurreko maiatzera arte

Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Antton Troitiño epaituko du gaur, astelehena, eta 11 urteko kartzela zigorra ezar liezaioke. 2011an kaleratu zuten Troitiño eta Erresuma Batura joan zen, ordutik han egon da, aurreko maiatzean Espainiaratu zuten arte. Fiskaltzak Troitiño organizazio terrorista baten kide izatea eta delitua berriz egitea egotzi dio. Gainera, espetxera joateko zigorraz gain, 20 urteko erabateko gaitasungabetzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezartzea eskatu du. Iazko maiatzean onartu zuen Erresuma Batuko Justiziak Troitiño Espainiaratzea, hiru urteko prozesuaren ostean. Pablo Ruz De la Mata orduko fiskalaren Epaitegiko titularrak 2014an emandako atxilotzeko agindu bati esker lortu du estradizioa ANk. Orduan, ETAko kide izatea eta NANa faltsutzea leporatu zioten. 2012an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionalak egindako lehen eskakizunari jarraituta. Horrezkero, kartzelan sartu zuten baina, 2013an Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero, aske geratu zen berriz, Justizia britainiarrak estradizio eskaeraren nondik norakoak ezagutu nahi baitzituzten. 2014an atxilotu zuten berriz, Poliziak Ruzi erreguzko mandatua egitea eskatu eta gero, Troitiñoren Londreseko etxean ETAren agiriak agertu eta gero. Fiskalaren arabera, Troitiño klandestinitatean murgildu zen, akats baten ondorioz 2011an aske geratu ostean, eta ETA organizazio terroristarekin harremanetan jarri zen berriz, Espainiatik ihes egiten lagun ziezaion, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eraginkortasunik gabe uzteko. 2011an aske geratu zenerako, 24 urte emanda zituen espetxean, baina 2017ra arte geratzea aurreikusita zegoen, Parot doktrina aplikatuta.

2018/02/19

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-01-30ko bideoen artxiboa

50.000 eurorainoko isuna, babes ofizialeko etxe bat turismorako alokatzeagatik

50.000 eurorainoko isuna, babes ofizialeko et...
50.000 eurorainoko isuna, babes ofizialeko etxe bat turismorako alokatzeagatik

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkatar...
1:27 min.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere jarduera eteteko agindua eman eta espedientea ireki zion jabeari.

Eusko Jaurlaritzak 50.000 euro arteko isuna jarriko dio Sopelako Babes Ofizialeko etxebizitza baten jabeari, alokairu turistikorako bideratzeagatik. Salaketa anonimo batek ondotik abiatu zuen ikerketa Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak. Etxebizitzaren jabeak 20.000 euro arteko isuna jaso dezake esleitutako etxebizitzan inoiz ez bizitzeagatik eta beste hainbestekoa, ostera, alokairuan jartzeagatik. Alegazioak aurkez ditzake orain etxebizitzaren jabeak. Zigor horiez gain, ofizialki erregistratu gabe etxe turistiko gisa aritzeagatik Turismo sailak irekitako espedienteari dagokion 10.000 euroko isuna ere hartu behar da kontuan. Etxebizitza sailak etxe hori erregistratu gabe zegoela baieztatu zuenean, berehala agindu zuen jarduera etetea, eta zegokion zigor-espedientea ezarri zion.

Langile bat intoxikatu da Gasteizko enpresa batean, transformadoreak su hartuta

Langile bat intoxikatu da Gasteizko enpresa b...
Langile bat intoxikatu da Gasteizko enpresa batean, transformadoreak su hartuta

Ezbeharra 12:00etan izan da, eta suhi...
0:39 min.

Ezbeharra 12:00etan izan da, eta suhiltzaileak bertaratu dira; sugarrek transformadorea soilik kaltetu dute. Langilea Txagorritxu ospitalera eraman dute

Langile bat (40 urte ditu) kea arnasteagatik intoxikatu zen Gasteizen, Jundiz kalean dagoen enpresa bateko transformadoreak su hartuta, Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez. Ezbeharra 12:00etan izan zen, eta suhiltzaileak bertaratu zireb; sugarrek transformadorea soilik kaltetu zuten. Langilea Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

ETBko kameralari bati eraso egin zioten Iturengo inauterietan

ETBko kameralari bati eraso egin zioten Iture...
ETBko kameralari bati eraso egin zioten Iturengo inauterietan

ETBko Erredakzio Kontseiluak informaz...
1:03 min.

ETBko Erredakzio Kontseiluak informazio askatasunaren aurkako erasoa gaitzetsi zuen, eta lankideari erabateko babesa eta elkartasuna agertu zion

Malerrekan (Nafarroa) inauterietan erabat murgilduta zeuden. Atzo Zubietako joaldunak hartu zituzten Iturengo kaleetan. Iaz sare sozialetan polemika piztu zen festa hauetan azeri eta basurde hilak erabiltzeagatik. Atzo herriaren sarreran errespetua eta ez grabatzea eskatzen zuten. Hori irakurrita ere, hara joan zen Euskal Telebistaren lan taldeak ez zuen erasorik sufritzea espero. Espaloiaren gainean, trabarik egin gabe zegoela, jasan zuen erasoa kameralariak, ETBk jakitera eman zuenez. Azalpenak eskatu zizkion mozorro baten atzean zegoen erasotzaileari, baina ez zion erantzun; bai, ordea, ikusle batek. ETBko Erredakzio Kontseiluak informazio askatasunaren aurkako erasoa gaitzetsi zuen, eta lankideari erabateko babesa eta elkartasuna agertu zizkion. Ituren eta Zubietako herritar batzuek ez zituzten kamerak gustuko eta argi utzi dute azken urteetan. Iaz bertan hartutako irudiek polemika piztu zuten. Debekatuta dago animalia basatiak horrela erabiltzea eta horrelakorik gerta ez dadin laguntza eskatu die Foruzaingoak udalei.

Nafarroako Parlamentuak Maria Eloseguiren izendapena errefusatu zuen

Nafarroako Parlamentuak Maria Eloseguiren ize...
Nafarroako Parlamentuak Maria Eloseguiren izendapena errefusatu zuen

EH Bilduk, Podemosek, PSNk eta Ezkerr...
1:06 min.

EH Bilduk, Podemosek, PSNk eta Ezkerrak adierazpen instituzional osoa babestu zuten; UPNk eta PPk, ostera, zati bat bakarrik

Maria Elosegui Donostiako epailea Giza Eskubideen Europako Auzitegian (GEEA) Espainiaren ordezkaria izateko izendapena errefusatu zuen atzo Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional batean. EH Bilduk, Podemosek, PSNk eta Ezkerrak adierazpen instituzional osoa babestu zuten; UPNk eta PPk, aldiz, zati bat bakarrik. Izendapenarekin bat ez datorrela azaldu du Ganberak, epaileak homosexualitatearen eta transexualitatearen inguruan egindako adierazpen deitoragarri eta iraingarriengatik. Gainera, berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi nahi izan zuen Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzionalean. Horrela, LGTBI pertsonen eskubide guztiak bermatzeko lanean jarraitzeko borondatea agertu zuen Ganberak.

Torrentek Puigdemonten hautagaitzari eutsi dio baina inbestidura saioa atzeratu du

Torrentek Puigdemonten hautagaitzari eutsi di...
Torrentek Puigdemonten hautagaitzari eutsi dio baina inbestidura saioa atzeratu du

Kataluniako Parlamentuko presidenteak...
2:29 min.

Kataluniako Parlamentuko presidenteak nabarmendu duenez, ez du Puigdemont ez den beste hautagairik aurkeztuko, presidente aukeratua izateko eskubide guztia duelako

Kataluniako egoera politikoa ziurgabetasun betean dago, eta hala jarraituko duela ematen du. Izan ere, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak iragarri duenez gaurko aurreikusita zegoen inbestidura saioa atzeratu egingo du Carles Puigdemont presidentegaiaren immunitatea bermatzeko. Torrentek argitu duenez, Junts per Catalunyaren (JxCat) zerrendaburuak hautagai izaten jarraitzen du, presidente aukeratua izateko eskubide guztia duelako. "Ez dut Puigdemont ez den beste hautagairik aurkeztuko", erantsi du. Parlamentuko prentsa aretoan egindako aparteko agerraldi batean iragarri du Torrentek atzerapena (datarik gabe, oraingoz), inbestidura saioa baino bost ordu lehenago. "Ez dut saioa bertan behera utzi, atzeratu egin dut", zehaztu du. Espainiako Estatuak egindako lege iruzurra salatu du Parlamentuko presidenteak, eta Auzitegi Konstituzionalaren jarrera ere kritikatu du, inork ere eskatu ez diona erabaki duelako. Torrenten hitzetan, "Ez Sorayak —Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea— ezta Auzitegi Konstituzionalak ere ez dute erabakiko nor izango den Kataluniako presidentea, hori Kataluniako diputatuek erabakiko dute". Nabarmendu duenez, "Espainiako Gobernuak eta Auzitegi Konstituzionalak milaka katalanen eskubideak urratu nahi dituzte, ez dugu halakorik ametituko. Ez dugu onartuko esatea katalanek txarto bozkatu zutela eurek nahi zuten moduan bozkatu ez zutelako". Kataluniako Parlamentuko presidenteak gogorarazi duenez, Puigdemontek babesa eskatu zion atzo, gutun bidez, eta bera Ganberako goi agintaria den aldetik, horren immunitatea eta diputatu guztiena bermatu behar duela. "Nire konpromisoa du", erantsi du. Hori horrela, Parlamentuko zerbitzu juridikoei eskatu die Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren kontrako alegazioak prestatzeko. Inbestidura saioa indarrean dago, eta eztabaida berme eta eraginkortasun guztiekin egin ahal dugunean egingo dutela azpimarratu du. Torrenten aburuz, "Kataluniako herriaren gehiengoaren borondatea ezin da bertan behera utzi. Ganberaren gehiengoaren babesa duen hautagaia egingo dugu presidente, ez 600 kilometrotara dagoen bulego batean erabakitakoa".

Londresek merkatu bakarrean jarraituko du 2020ra arte, arauak betez eta botorik Gabe

Londresek merkatu bakarrean jarraituko du 202...
Londresek merkatu bakarrean jarraituko du 2020ra arte, arauak betez eta botorik Gabe

Europar Batasunak 21 hilabeteko epea ...
2:09 min.

Europar Batasunak 21 hilabeteko epea emango dio Erresuma Batuari egoera berrira egokitzeko: 2019ko martxoaren 30etik 2020ko abenduaren 31ra arteko epea izango du Erresuma Batuak

Europar Batasunak astelehen honetan adostu ditu Batasunetik atera ondorengo trantsizioan Erresuma Batuak bete beharko dituen baldintzak. Brexita gauzatzen denetik 2020ko abenduaren 31ra arte luzatuko da trantsizio fasea, eta tarte horretan Erresuma Batuak 'status quo'ari eutsiko dio, baina ez du ez ahotsik ez botoa emateko eskubiderik izango. Hala eta guztiz ere, denbora horretan arauak bete beharko ditu. Bruselan elkartu diren Batasuneko Atzerri ministroek bi minutu nahikoa izan dituzte erabakia hartzeko, Sabine Weyand Europar Batasunaren izenean brexita negoziatzen diharduen taldeko bigarrenak Twitter sare sozialean duen kontuan azaldu duenez. "Trantsizioan 'status quo'ari eutsiko dio, ez du ordezkaritza instituzionalik izango eta brexita gauzatzen denetik (2019ko martxoak 30) 2020ko abenduaren 31ra arte luzatuko da. Ongi definitutako eta zehaztasunez mugatutako garaia da", adierazi dute 27 herrialdeek. Erresuma Batuak Europar Batasuneko arau eta lege guztiak bere horretan bete beharko ditu tarte horretan, Batasuneko kide balitz bezala, nahiz eta kanpoan egon. Ez du ordezkaritzarik izango ez Europako Kontseiluan, ez Europako Batzordean, ezta Europako Parlamentuan ere, baina kontsultak egiteko bide bat zabalduko dute. Horrez gain, merkatu bakarreko kide izaten jarraituko du, eta Europar Batasunak beste herrialdeekin dituen akordio komertzialak eta bestelako akordioak bete beharko ditu, baina ez ditu akordio horien onura guztiak jasoko. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroaren Gobernuko kide batek Europar Batasunaren erabakia txalotu du, haren esanetan, trantsizio garairako eurek planteatutako asmoekin bat datorrelako. Hala ere, oraindik hainbat kontu daude argitzeko. Bereziki hiru hauek dira desadostasunak: europarren eskubideak Erresuma Batuan, dibortzioaren faktura eta Irlandako muga.