Zeinu Hizkuntza kurtsoak

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz.

Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du.

"Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk.

Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere.

Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak.

"Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du.

ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi".

"Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du.

Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela.

"Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du.

Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran.

Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan.

Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela.

Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute.

"Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du.

Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak.

Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean.

Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak.

Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”.

Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”.

Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena.

58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta.

Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da.

Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean.

Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran.

Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean.

Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean.

2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte.

2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko.

Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez.

Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

ETAk eragindako

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duel...
ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bid...
3:38 min.

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz. Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du. "Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk. Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere. Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak. "Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du. ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi". "Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du. Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela. "Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du. Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran. Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

2018/04/20

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat erat...
Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta ...
2:01 min.

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan. Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela. Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute. "Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du. Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

2018/04/20

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egi...
Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren ast...
4:20 min.

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak. Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean. Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak. Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”. Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”. Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

2018/04/20

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko l...
Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena iz...
2:04 min.

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena. 58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta. Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da. Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean. Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran. Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean. Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean. 2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte. 2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko. Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez. Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

2018/04/20

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-03-23ko bideoen artxiboa

Bergarako mendizale bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta

Bergarako mendizale bat hil da Lleidan, elur-...
Bergarako mendizale bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta

Gainera, beste pertsona bat hil eta h...
1:52 min.

Gainera, beste pertsona bat hil eta hirugarren bat oso larri zauritu ditu elausoak. Elur-jausia Vall d’Aranen gertatu da, Vall de Conanglesen.

44 urteko Unai Perez de Arenaza Bergarako (Gipuzkoa) bizilaguna hil da gaur Vall d’Aranen (Lleida), elur-jausi batek harrapatuta, konkretuki, Vall de Conanglesen, Euskadi Irratiak aurreratu duenez. Gainera, beste pertsona bat hil eta hirugarren bat oso larri zauritu ditu elausoak, Generalitateko suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Mendi ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, hiru pertsona ikerketa lanak egiten ari zirenean. Biktimetako bat zientzialaria da. Antza denez, Bartzelonako Unibertsitatea Europa mailako egitasmo batean parte hartzen ari da, eta zientzialaria lantalde berekoa da. Hiru biktimak Vall de Conanglesetik eskiekin zihoazen, elur-jausiak harrapatu dituenean. Suhiltzaileen arabera, harrapaturik geratu diren bi pertsonen gorpuak erreskatatu eta bertatik eraman dituzte. Hirugarren biktima bizirik topatu eta helikopteroz Vielhako ospitalera eraman dute, egoera kritikoan. Ondoren bertatik helikopteroan berriro Bellvitge ospitalera (L'Hospitalet de Llobregat, Bartzelona) eraman dute, Larrialdi Sistemak (SEM) azaldu duenez. Vielhako tunelaren hegoaldeko sarreraren eskuinaldean dago Vall de Conangles. Perez de Arenaza mendi gidari profesionala eta alpinista ezaguna zen Euskal Herrian. Besteak beste, 2004an bide berria irekita, 8.013 metroko Shisha Pangma igotzea lortu zuen, Oriol Baro mendizale kataluniarrarekin batera. Urte berean Andres Espinosa saria eman zioten lorpenagatik. Hildako alpinistaren familiari doluminak eman eta elkartasuna adierazi dizkio Bergarako Udalak sare sozialetan.

Poliziek eta guardia zibilek protesta egin dute Donostian, soldata-igoera eskatuz

Poliziek eta guardia zibilek protesta egin du...
Poliziek eta guardia zibilek protesta egin dute Donostian, soldata-igoera eskatuz

Manifestazioa Miramar Jauregiaren par...
2:32 min.

Manifestazioa Miramar Jauregiaren parean amaitu da, Arnaldo Otegik hitzaldia eskaini behar zuen tokian. EH Bilduk bertan behera utzi du ekitaldia, "ardura politikoagatik".

500 bat polizia eta guardia zibilek manifestazioa egin dute arratsalde honetan Donostian, euren soldatak polizia autonomikoekin parekatzea eskatzeko. Mobilizazioa 18:00etan abiatu da Kursaal Jauregitik. Manifestariek goiburu ezberdinetako pankartak eta hainbat bandera eraman dituzte, tartean Espainiakoa, Asturiaskoa, Kantabriakoa eta zenbait ikurrina. Ibilbidean zehar petardoak jaurti dituzte eta Espainiako Gobernuaren eta Zoido Barne ministroaren kontrako oihuak egin dituzte. Ciudadanoseko Miguel Gutierrez eta Nicolas de Miguel eta Voxeko Javier Ortega izan dira mobilizazioan agenteei babesa ematen. Alderdi Ederrera iritsi direnean, geldialdia egin dute ETAren biktimen omenez lore-eskaintza egiteko. Manifestazioa Miramar Jauregian parean amaitu dute, adierazpen bat irakurrita. Bestalde, Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak hitzaldia eskaini behar zuen arratsalde honetan Miramar Jauregian, baina koalizio soberanistak ekitaldia bertan behera uztea erabaki du, Polizia eta Guardia Zibilaren mobilizazioak han amaitu behar zuela jakin dutenean. "Kasualitatez, hitzaldiaren toki eta ordu berean bukatu dute manifestazioa. Uste dugu Donostian egindako manifestazio bat sekula ez dela Miramar Jauregian amaitu; guk behintzat ez dugu bat bera ere oroitzen", adierazi du EH Bilduk ohar batean. "Manifestazio hori EH Bilduk ekitaldia duen toki eta ordu berean amaitzearen helburua zein da?", galdetu dute.

25 urteko gazte bat hil da motozikleta istripu batean, Gasteizen

25 urteko gazte bat hil da motozikleta istrip...
25 urteko gazte bat hil da motozikleta istripu batean, Gasteizen

Ezbeharra Tomas Zumarraga Dohatsuaren...
0:35 min.

Ezbeharra Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean izan da bart, gidatzen ari zen motozikletaren kontrola galduta.

25 urteko gizonezko bat hil da bart Gasteizen, gidatzen ari zen motozikletaren kontrola galdu eta lurrera erorita. Antza denez, istripua 23:45 inguruan izan zen, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean. Oraindik zehaztugabe dauden arrazoiengatik, motozikletaren kontrola galdu eta lurrera erori zen, berehala bertan hilda, kolpearen ondorioz. Horrezkero, Udaltzaingoak ikerketa abiarazi du kontrola galtzea eragin zuten arrazoiak argitzeko.

Llarenak Kataluniako prozesuaren 13 politikari auzipetu ditu matxinadagatik

Llarenak Kataluniako prozesuaren 13 politikar...
Llarenak Kataluniako prozesuaren 13 politikari auzipetu ditu matxinadagatik

Horrez gain, diru publikoa bidegabe e...
3:35 min.

Horrez gain, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi die Gobernuko bederatzi kide ohiei, eta desobedientzia Parlamentuko Mahaiko kide izandakoei eta Boya eta Gabriel CUPeko diputatu ohiei.

Kataluniako prozesu subiranista ikertzen ari den Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak auzipetze autoa jakinarazi die orain arte ikertuak zirenei. Matxinada delitua egotzi die 13 politikariri, tartean, Carles Puigdemont presidenteari, Oriol Junqueras presidenteorde ohiari, Jordi Turull presidentegaiari eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari. Aipatutakoez gain, Joaquim Forn, Raul Romeva, Clara Ponsati, Josep Rull, Antoni Comin eta Dolors Bassa kargugabetutako kontseilariak ere auzipetu ditu Llarenak. Baita Carmen Forcadell Parlamentuko presidente izandakoa eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko buruzagi ohiak. Auzipetze autoan beste delitu batzuk aipatu du Goreneko epaileak: diru publikoa bidegabe erabiltzea eta desobedientzia delituak. Auzipetuak honakoak dira: Meritxell Borras, Lluis Puig, Carles Mundo, Santi Vila eta Meritxell Serret kargugabetutako kontseilariak. Matxinada ez ezik, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi die auzipetutako Generalitateko bederatzi kide ohiei. Horrez gain, desobedientzia delitua leporatuta, beste auzipetu talde bat osatu du epaileak. Multzo horretan daude Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide ohiak (Lluis Maria Corominas, Lluis Guino, Anna Simo, Ramona Barruffet eta Joan Josep Nuet), eta Mireia Boya eta Anna Gabriel CUPeko diputatu izandakoak. Delitu horrek ez dakar kartzela zigorrik, bai ordea, gaitasungabetzeak. Halaber, erantzukizun zibilagatik 2,1 milioi euroko bermea ezarri du Llarena epaileak. Kataluniako Gobernu kargugabetuko 14 kideek modu solidarioan aurkeztu beharko dute. Llarenak auzipetze autotik kanpo utzi ditu Artur Mas presidentea, Marta PascalPDeCATeko koordinatzailea eta Neus Lloveras Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidente ohia. Ikertutako 28 pertsonen artean auzipetu ez dituzten bakarrak dira. Jordi Turull, Carme Forcadell, Raul Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa 10:00ak baino lehen heldu dira Gorenera, taldeka. Aurrena, Forcadell, Romeva eta Bassa, 09:45ean heldu dira auzitegira, geroago iritsi dira Turull eta Rull ere. Eguneko ustekabea Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak eman du. Ez da Gorenera joan eta baliteke Espainiako Estatutik alde egin izana. Hain justu, Marta Rovira bera, Carme Forcadell eta Dolors Bassa ERCko kideek Parlamentuan duten eserlekua utziko dutela iragarri dute bart. Azaldu dutenez, beren egoera pertsonalak "Kataluniako Parlamentuko egunerokoan eraginik izan ez dezan eta epaile batek Kataluniako herritarren borondate demokratikoari xantaiarik egin ez diezaion" hartu dutela kargua uzteko erabakia.

Estatu Batuetako Kongresuak Mark Zuckerberg deklaratzera deitu du

Estatu Batuetako Kongresuak Mark Zuckerberg d...
Estatu Batuetako Kongresuak Mark Zuckerberg deklaratzera deitu du

"Facebookeko presidente den heinean, ...
2:55 min.

"Facebookeko presidente den heinean, lekuko egokia da estatubatuarrei erantzunak" emateko, esan du Ordezkarien Ganberako Energia eta Merkataritza Batzordeak.

Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako Energia eta Merkataritza Batzordeak Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaile eta presidentea deklaratzera deitu du, Donald Trump presidente estatubatuarren hauteskunde kanpainarekin lotutako enpresa batek milioika erabiltzaileren datuak manipulatu zituela ezagutarazi ondoren sortu den ika-mika dela eta. "Facebook eta Zuckerbergekin lan egin nahi dugu, batzordearen aurrean agertzeko eguna eta ordua zehazteko", esan zuten Greg Walder errepublikano eta batzordearen presidenteak, eta Frank Pallone batzorde horretako demokraten buruak. Horren ildotik, "Facebookeko presidente den heinean, (Zuckerberg) lekuko egokia da estatubatuarrei erantzunak" emateko, adierazi zutenez. Facebook mundu mailako eskandalu batean sartu da aste honetan, Cambridge Analytic aholkularitza enpresak sare sozial handienaren milioika erabiltzaileren datuak bidegabe erabili zituela ezagutu eta gero. Horrela, Cambridge Analyticek hautesle estatubatuarren perfilak egin eta Donald Trumpen hauteskunde kanpainan aldeko erabili zituzten, eta lan hori egiteagatik sei milioi dolar jaso zituen. "Facebookeko erabiltzaileen datuen segurtasuna eta emandako erabilpena azalerazten duten azken informazioek kezka handia eragin dute, kontsumitzailearen babesaren inguruan", esan zuen Batzordeak, Zuckerbergek barkamena eskatu eta Kongresuan deklaratzeko prest dagoela adierazi ostean. "Joateko prest nago, hori bada egin beharrekoa", adierazi zuen Zuckerbergek, CNN telebista kateak egindako elkarrizketa batean. Observer, The Guardian eta The New York Times hedabideek, besteak beste, aurreko larunbatean ezagutarazi zuten eskandaluagatik, ia 50.000 milioi dolar galdu ditu Facebookek aste honetan, eta akziodun batzuek enpresaren aurkako salaketak aurkeztu dituzte burtsan galerak eragin dituzten "ekintza ilegalak" egiteagatik. Zuckerbergek Facebooken argitaratutako ohar batean nabarmendu duenez, enpresak "akatsak egin" zituen eta "badago gauza gehiago egiteko". Hala, neurriak hartuko dituztela hitzeman du, "asmo txarra duten agenteek pertsonen datuetara heltzeko aukera izan ez dezaten". Auziak kezka handia zabaldu du nazioartean, datuen babesa eta gobernuek eman diezaieketen erabilpen politikoagatik. Europar Batasunak ere, besteak beste, azalpenak eskatu dizkio sare sozial handienaren sortzaileari.