Zeinu Hizkuntza kurtsoak

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz.

Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du.

"Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk.

Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere.

Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak.

"Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du.

ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi".

"Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du.

Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela.

"Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du.

Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran.

Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan.

Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela.

Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute.

"Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du.

Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak.

Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean.

Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak.

Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”.

Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”.

Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena.

58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta.

Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da.

Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean.

Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran.

Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean.

Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean.

2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte.

2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko.

Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez.

Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

ETAk eragindako

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duel...
ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bid...
3:38 min.

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz. Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du. "Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk. Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere. Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak. "Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du. ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi". "Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du. Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela. "Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du. Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran. Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

2018/04/20

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat erat...
Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta ...
2:01 min.

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan. Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela. Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute. "Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du. Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

2018/04/20

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egi...
Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren ast...
4:20 min.

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak. Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean. Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak. Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”. Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”. Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

2018/04/20

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko l...
Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena iz...
2:04 min.

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena. 58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta. Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da. Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean. Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran. Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean. Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean. 2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte. 2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko. Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez. Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

2018/04/20

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-03-28ko bideoen artxiboa

Santurtzi eta Santanderretik Erresuma Batura pertsonak zeramatzan talde bat deseginda

Santurtzi eta Santanderretik Erresuma Batura ...
Santurtzi eta Santanderretik Erresuma Batura pertsonak zeramatzan talde bat deseginda

Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, ...
2:25 min.

Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, bi Portugaleten eta hiru Santanderren, Erresuma Batura modu ilegalean pertsonak eramaten zituen irakiar jatorrizko organizazio baten kide izatea leporatuta.

Guardia Zibilak zazpi pertsona atxilotu ditu Santurtzitik (Bizkaia) eta Santanderretik (Kantabria) Erresuma Batura modu ilegalean pertsonak eramaten zituen irakiar jatorrizko organizazio baten kide izatea leporatuta. Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak hedabideei igorritako oharraren arabera, operazioa Bilbon, Portugaleten eta Santanderren egin dute. Guztira, zazpi pertsona atxilotu eta hiru miaketa egin dituzte. Zehatz-mehatz, Bilbon bi lagun atxilotu dituzte, beste bi Portugaleten eta hiru Santanderren. Miaketei dagokienez, agenteek miaketa bana egin dute hiru hirietan. Azken hilabeteotan -dio oharrak- Estatutik abiatutako itsasontzietan Erresuma Batuan sartzen saiatu diren pertsona kopuruak gora egin duela egiaztatu dute. Kasu batzuetan Estatuan atzeman dituzte eta, beste batzuetan, Erresuma Batuan bertan. Operatiboan zazpi pertsona atxilotu dituzte, tartean, irakiarrak, albaniarrak eta espainiarrak. Atxilotuei "herrialde britainiarrean, itsasotik, agirik gabeko etorkinak eta, besteak beste, Irak, Siria, Afganistan eta Pakistanetik etorritako errefuxiatuak sartzea ahalbidetzea" egotzi diete. Jarduera "Santander eta Santurtzitik abiatzen diren ferryen bidez" egiten zuten. Ikertzaileen arabera, sare horretako kideek Erresuma Batura joan nahi ziren pertsona jaso (batzuetan Frantzian) eta Kantabriara eta Bizkaira eramaten zituzten. Orduan, ostatu eman eta portuan sartzen laguntzen zieten, hesia gaindituta. Horren ostean, oharrak dioenez, Portuko aparkalekuetan zeuden trailerretan, edukiontzietan, karabanetan eta ibilgailuen maletategietan ezkutatzen laguntzen zieten, Erresuma Batura abiatu behar ziren ferryetan ontziratzeko. Miaketetan, agenteek hainbat gauza atzeman dituzte: telefonoak eta informatika gailuak, banku txartelak, nortasun agiriak eta hainbat nazionalitatetako pasaporteak. Operazioak 'Hegira' du izana, eta Bizkaiko Komandantziako Informazio Taldeak, Guardia Zibileko Informazio Buruzagitza, Erantzun Azkarreko Taldeak (GAR) eta Europolek parte hartu dute. Era berean, Bilboko 9 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak eta Atzerritartasun Fiskaltza Bereziak zuzendu dute, eta Portuan sartzen saiatu ziren albaniar kopuru altuagatik abiarazi zuten ikerketa. Ikerketak zabalik jarraitzen du, beraz, baliteke atxiloketa gehiago egotea.

Basoa garbitzen ari zen langile bat zauritu da Zornotzan, zulo batetik erorita

Basoa garbitzen ari zen langile bat zauritu d...
Basoa garbitzen ari zen langile bat zauritu da Zornotzan, zulo batetik erorita

42 urteko behargina 8 bat metroko sak...
0:48 min.

42 urteko behargina 8 bat metroko sakonera duen zulo batetik erori da Belatxikieta mendian. Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman du Ertzaintzaren helikopteroak.

Zornotzako (Bizkaia) Belatxikieta mendian basoa garbitzen ari zen 42 urteko langile bat zauritu da arratsaldean, zortzi bat metroko sakonera duen zulo batetik erorita. Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman du Ertzaintzaren helikopteroak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lan-istripua 14:10 alderagertatu da. Basoen garbiketan aritzen den enpresa bateko langilea metro bateko diametroa eta 8 bat metroko sakonera duen zulo batetik erori da Belatxikieta mendian. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta langilea zulotik atera dute. Langileak traumatismoak zituen, baina bere kordean zegoen. Ertzaintzaren helikopteroak Galdakaoko ospitalera eraman du.

28 urteko gizon bat arin zauritu da Bilbon izandako sute batean

28 urteko gizon bat arin zauritu da Bilbon iz...
28 urteko gizon bat arin zauritu da Bilbon izandako sute batean

Bart jazo da Txotena kaleko etxebizit...
0:46 min.

Bart jazo da Txotena kaleko etxebizitza batean. Gaztea sukaldean ari zen, sute txiki bat piztu denean. Aurpegian erredurak izan ditu.

28 urteko gizon bat arin zauritu da bart Bilboko bere etxebizitzan piztutako sute batean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezbeharra 01:55ean jazo da Txotena kaleko etxebizitza batean, Otxarkoaga auzoan. Iturriaren arabera, gaztea sukaldean ari zen, argitu gabeko arrazoiak tarteko, sute txiki bat piztu denean. Garrek erredura txikiak egin dizkiote aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. Ke-kanpaian kalteak egin ditu suteak. Larrialdietako kideak bertaratu direnerako garrak itzalita zeuden.

Espainiako Gobernuak helegitea iragarri du EAEko 2018ko Aurrekontuen aurka

Espainiako Gobernuak helegitea iragarri du EA...
Espainiako Gobernuak helegitea iragarri du EAEko 2018ko Aurrekontuen aurka

Rajoyren Exekutiboaren ustez, Aurreko...
2:05 min.

Rajoyren Exekutiboaren ustez, Aurrekontuetan jasotako bi erabaki Konstituzioaren kontrakoak dira: funtzionarioen soldata igotzea, eta Itzarri pentsio planera %1eko ekarpenak egitea.

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontuen kontrako helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean. Hala aurreratu dio Rajoyren Gobernuak Urkulluren Gobernuari. Horren aurrean, helegitea aurkezteko "mehatxua" erretiratzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaurko Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan eman du albistea. Estatuko Administrazioaren iritziz, Jaurlaritzak aurrekontu proiektuaren baitan onartutako bi erabaki Konstituzioaren aurkakoak dira: lehena, funtzionarioei aurten soldata % 1,5 igotzea jasotzen duena; bigarrena, Itzarri pentsio planera langile publikoen soldataren % 1 bideratzea eskatzen duena. Erkorekak azpimarratu duenez, Eusko Legebiltzarrak bere oniritzia eman zien Aurrekontuei, EAJ, PSE-EE eta PPren botoarekin. Orain, ostera, PPk Kontuak inpugnatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak bere eskumenak gainditu dituela iritzita. Jaurlaritzaren izenean hitz egin duen Josu Erkorekak Espainiako Gobernuaren enegarren helegitea salatu du. Halaber, bere jarrera aldatzeko eta helegitea aurkezteko mehatxua erretiratzeko eskatu dio Alderdi Popularraren Gobernuari. Josu Erkorekaren iritziz, helegiteak "alarma" sortuko du 70.000 langile publikoren artean, "segurtasun juridikorik eza" lantaldeak kudeatzen dituztenen artean, eta "egonezina, negoziazio mahaietan". Bestalde, beste behin "gehiegikeriaz jardutea" eta Gernikako Estatutua aintzat ez hartzea leporatu dio Erkorekak Espainiako Gobernuari.

Bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte Izandorreko aterpean

Bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte Izand...
Bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte Izandorreko aterpean

Aterpeko irratia erabili dute oso nek...
1:10 min.

Aterpeko irratia erabili dute oso nekatuta zeudela, elurrak bidea ikustea eragozten ziela eta ilundu aurretik Orreagara ez zirela iritsiko ohartarazteko.

Auritzeko suhiltzaileek elurragatik aurrera egiteko arazoak zituzten bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte bart Izandorreko aterpean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, Donejakue Bidea egiten ari ziren erromes horiek aterpeko irratia erabili zuten atzo arratsaldean oso nekatuta zeudela, elurrak bidea ikustea eragozten ziela eta ilundu aurretik Orreagara ez zirela iritsiko ohartarazteko. Elurretarako Polaris ibilgailua eta lur orotarako ibilgailu bat baliatuta Lepoeder leporaino iritsi ziren suhiltzaileak eta handik aterperainoko bidea oinez egin zuten. Erromesak ongi zeudela egiaztatu ostean, suhiltzaileek ibilgailuak utzi zituzten tokira eraman zituzten eta handik Orreagako ostatura.