Zeinu Hizkuntza kurtsoak

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz.

Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du.

"Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk.

Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere.

Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak.

"Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du.

ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi".

"Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du.

Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela.

"Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du.

Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran.

Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan.

Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela.

Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute.

"Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du.

Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak.

Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean.

Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak.

Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”.

Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”.

Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena.

58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta.

Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da.

Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean.

Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran.

Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean.

Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean.

2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte.

2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko.

Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez.

Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

ETAk eragindako

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duel...
ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bid...
3:38 min.

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz. Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du. "Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk. Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere. Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak. "Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du. ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi". "Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du. Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela. "Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du. Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran. Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

2018/04/20

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat erat...
Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta ...
2:01 min.

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan. Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela. Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute. "Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du. Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

2018/04/20

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egi...
Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren ast...
4:20 min.

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak. Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean. Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak. Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”. Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”. Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

2018/04/20

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko l...
Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena iz...
2:04 min.

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena. 58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta. Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da. Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean. Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran. Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean. Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean. 2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte. 2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko. Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez. Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

2018/04/20

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-04-09ko bideoen artxiboa

Navalek banketxeekin akordioa ixtear du

Navalek banketxeekin akordioa ixtear du 'Vox ...
Navalek banketxeekin akordioa ixtear du 'Vox Alexia' ontzia amaitu ahal izateko

Ituna lortuz gero, 400 beharginentzak...
1:24 min.

Ituna lortuz gero, 400 beharginentzako ia bi urterako lana ziurtatuko luke.

Sestaoko Naval ontziolak finantza erakundeekin akordioa ixtear du Vox Alexia ontzia amaitu ahal izateko, ontziolako enpresa batzordeak Euskadi Irratiari baieztatu dionez. Albistea Jose Escribese Navaleko zuzendariak aurreratu dio El Correo egunkariari. Eskainitako elkarrizketan baikor agertu da ontziolako arduraduna, eta apirilaren amaieran ituna itxita egotea espero duela nabarmendu du. Ekainean berrekingo omen diete ontzia eraikitzeko lanei. Banketxeekin akordioa lortuz gero, 400 beharginentzako lana ziurtatuta egongo litzateke, ia bi urterako (20 hilabete). Escribieseren esanetan, lana ez ezik denbora ere emango lieke itunak, ontziolaren etorkizuna lantzeko. Jose Pedro Gonzalez enpresa batzordeko presidenteak Euskadi Irratiari esan dionez, garrantzitsua da garaiz eta artez egitea egitea bezero berriak erakartzeko. Vox Alexia ontzia amaitzeaz gain, beste lan osagarri batzuk ere ba omen ditu Navalek, Suediako zubi bateko eta itsas aerosorgailu baten piezak egitea, besteak beste.

182 km/h-ko abiaduran eta drogatuta zihoan emakume bat salatu dute Nafarroan

182 km/h-ko abiaduran eta drogatuta zihoan em...
182 km/h-ko abiaduran eta drogatuta zihoan emakume bat salatu dute Nafarroan

Bestalde, gidari berri bat salatu dut...
1:13 min.

Bestalde, gidari berri bat salatu dute Iruñean, 191 km/h-ko abiaduran joategatik. Foruzaingoak 600 euroko isuna jarri dio, gidabaimeneko sei puntu kentzeaz gain.

Nafarroako Foruzaingoak Zaraitzuko 28 urteko emakume bat salatu du, 182 km/h-ko abiadura joateagatik (500 euro eta 6 puntu) eta hiru drogatan positibo emateagatik (1.000 euro eta 6 puntu). Igande arratsaldean, Itzulera operazioan foruzainak A-21 autobidean egiten ari ziren kontrol batean harrapatu zuten, Iruñea bidean. Abiaduragatik jarritako zigorraren berri emateko geldiarazi zutenean, alkohol eta droga probak egin zizkioten. Foruzaingoak jakinarazitakoaren arabera, kalamua, anfetamina eta metanfetamina hartu zituela baieztatu zuten kontrolean. Era berean, Iruñeko gidari berri bat ere salatu du Foruzaingoak, 191 km/h-ko abiaduran harrapatu dutelako. 600 euroko isuna ez ezik, 6 puntu kendu dizkiote.

Emakume bat hil dute Blanesen

Emakume bat hil dute Blanesen...
Emakume bat hil dute Blanesen

Senarra atxilotu du Poliziak, emaztea...
0:35 min.

Senarra atxilotu du Poliziak, emaztea hiltzea leporatuta. Dibortzioa egiteko prozesua martxan jarria zuten.

Emakume bat hil dute Blanesen Girona gaur, astelehena, goizaldean. Esquadra Mossoek bere senarra atxilotu dute, emaztea hiltzea egotzita, agenteek jakinarazi dutenez. Hilketa 05:45ean hazo da, Cristofol Colom kaleko etxebizitza batean. Antza denez, gizonak arma zuriz eraso dio emazteari. Dibortzioa egiteko prozesua martxan jarria zuten. Mossoek etxebizitzara jo, emakumea hilda zegoela egiaztatu, eta senarra atxilotu egin dute.

Puigdemontek diru publikoa bidegabe erabili zuen zalantzan jarri du Alemaniak

Puigdemontek diru publikoa bidegabe erabili z...
Puigdemontek diru publikoa bidegabe erabili zuen zalantzan jarri du Alemaniak

Hori dela eta, Lan de Schleswig-Holst...
1:40 min.

Hori dela eta, Lan de Schleswig-Holsteineko epaitegiak horren inguruko informazioa eskatu dio Espainiako Auzitegi Gorenari.

Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik Carles Puigdemont prozesatu behar duen erabakitzeko informazioa eskatu dio Alemaniako Schleswig-Holsteineko epaitegiak Auzitegi Gorenari. Beraz, Alemaniako Justiziak zalantzan jarri du Generalitateko presidente ohiari delitu hori leporatu ahal zaionik. Hori argitu eta erabaki ahal izateko, informazioa eskatu dio Auzitegi Gorenari. Joan den ostiralean Puigdemont fidantzapean aske utzi zuen ebazpenaren arabera, urriaren 1eko erreferendumaren gastuak ustelkeria delituaren baitan egongo lirateke. Horrez gain, erreferendumaren gastuen ordainketari buruzko informazio gehigarria eskatu dio. Akusazioak ez du delituari buruzko egoera ez da behar bezala zehazten; beraz, ezin da egozten zaizkion gertaerei lotu, azpimarratu du Auzitegiak joan den ostiralean igorri eta astelehen honetan zabaldu den autoan. Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia estraditatzeko eskarian zehaztutako matxinada delitua baztertu egin zuen joan den ostiralean Schleswig-Holsteineko Lurralde Auzitegiak, eta aske utzi zuen, fidantzapean. Auzitegiaren esanetan, arrazoi juridikoak direla eta, ezin da estradizioa onartu matxinada delituagatik. Izan ere, Espainiako Zigor Kodea kontuan izanik, leporatzen zaizkion delituak ez dira zigorgarriak Alemanian indarrean dagoen legediarekin.

Istiluak Bretainian, Polizia ekintzaileen kanpamentu bat hustera sartu denean

Istiluak Bretainian, Polizia ekintzaileen kan...
Istiluak Bretainian, Polizia ekintzaileen kanpamentu bat hustera sartu denean

2.500 jendarme sartu dira ekintzaile ...
2:13 min.

2.500 jendarme sartu dira ekintzaile ekologista talde batek aspaldidanik Notre-Dame-des-Landesen okupatutako gunean. Aireportu handi bat eraikitzeko proiektuaren aurka sortu zen.

Ekintzaile ekologistek aspaldidanik Bretainian okupatutako gune batean sartu da Frantziako Polizia, eta istiluak izan dira poliziaren eta bertan zeuden pertsonen artean. Inguru horretan aireportu handi bat eraikitzeko asmoa zegoen. Iturri ofizialen arabera, agente batek zauria egin du begian. 2.500 jendarme sartu dira ekintzaile ekologista talde batek aspaldidanik Notre-Dame-des-Landesen okupatutako gunean. Aireportu handi bat eraikitzeko proiektuaren aurka sortu zen. Emmanuel Macron presidentearen Gobernuak azpiegitura horri uko egiten ziola iragarri zuen urtarrilean. Dena dela, ekintzaileek tokian bertan gelditzea erabaki zuten lursail horiek helburu ekologikoetara bideratzen zirela bermatzeko. Frantziako Gobernuak, ostera, ingurua hustu eta lurrak beren jatorrizko jabeei itzultzeko asmoa adierazi zuen. Poliziaren oldarraldiaren aurrean, etxean egindako jaurtigaiekin erantzun dute ekintzaileek. Antza denez, jaurtigai horietako batek jendarme bat begian jo du eta Nanteseko ospitale batera eraman dute, zaurituta. Jendarmeak basoan barrena sartu eta ekintzaileek beren etxolak eta kanpadendak zituzten tokira iritsi dira. Halaber, dagoeneko hasi dira makinak horiek botatzen. Aireportuaren proiektua bertan behera uzteko erabakia Macronek ekologistei egindako lagapen gisa ulertu zen eta oposizioak gogor kritikatu zuen, bereziki Nantes eskualdean. Egungo Gobernuak proiektua zaharkitua dagoela iritzi dio. Hollanderen Gobernuak gaiari buruzko erreferendum bat egin zuen 2016an Nantes eskualdean, eta herritarren % 55 horren alde agertu ziren.