Zeinu Hizkuntza kurtsoak

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz.

Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du.

"Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk.

Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere.

Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak.

"Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du.

ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi".

"Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du.

Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela.

"Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du.

Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran.

Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan.

Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela.

Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute.

"Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du.

Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak.

Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean.

Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak.

Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”.

Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”.

Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena.

58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta.

Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da.

Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean.

Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran.

Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean.

Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean.

2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte.

2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko.

Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez.

Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

ETAk eragindako

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duel...
ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bid...
3:38 min.

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz. Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du. "Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk. Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere. Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak. "Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du. ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi". "Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du. Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela. "Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du. Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran. Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

2018/04/20

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat erat...
Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta ...
2:01 min.

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan. Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela. Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute. "Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du. Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

2018/04/20

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egi...
Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren ast...
4:20 min.

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak. Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean. Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak. Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”. Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”. Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

2018/04/20

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko l...
Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena iz...
2:04 min.

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena. 58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta. Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da. Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean. Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran. Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean. Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean. 2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte. 2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko. Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez. Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

2018/04/20

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-04-11ko bideoen artxiboa

5 urteko haur bat zauritu da Donostian, zuhaitz bat gainera erorita

5 urteko haur bat zauritu da Donostian, zuhai...
5 urteko haur bat zauritu da Donostian, zuhaitz bat gainera erorita

Erreskatatu ostean, anbulantzian eram...
0:43 min.

Erreskatatu ostean, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera. Kontziente dago.

Zuhaitz bat erori da asteazken honetan Donostiako Oriamendi pasealekuan, Galarreta aldera, eta 5 urte inguruko haur bat harrapatu du. Larrialdi zerbitzuek erreskatatu ostean, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko bederatziak aldera zuhaitz bat erori da Oriamendi pasealekuan, Galarreta aldera, eta 4-5 urteko haur talde bateko kide bat harrapatu du. Larrialdi zerbitzuek adin txikikoa erreskatatu dute eta anbulantzian Donostia Ospitalera eraman dute. Kontziente dago.

Kamioilari bat larri zauritu da AP-15ean, Martzillan

Kamioilari bat larri zauritu da AP-15ean, Mar...
Kamioilari bat larri zauritu da AP-15ean, Martzillan

Ibilgailua bidetik atera da eta gidar...
0:48 min.

Ibilgailua bidetik atera da eta gidaria bertatik atera behar izan dute suhiltzaileek. Errei bat itxi behar izan dute, Iruñeko noranzkoan.

Kamioilari bat larri zauritu da gaur AP-15ean, Martzilla parean Nafarroa, izan den istripu batean. Errei bat itxi behar izan dute, Iruñeko noranzkoan. Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 05:30ean jazo da, autobide horren 35. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, fruta zeraman ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da. Suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria kamioitik, eta larri eraman dute Nafarroako Ospitalera. Foruzaingoak hartu du trafikoa bideratzeko eta istripua ikertzeko ardura.

Filtrazioagatik barkamena eskatu eta erantzulea bera dela aitortu du Zuckerbergek

Filtrazioagatik barkamena eskatu eta erantzul...
Filtrazioagatik barkamena eskatu eta erantzulea bera dela aitortu du Zuckerbergek

Sare sozialaren sortzaileak onartu du...
2:28 min.

Sare sozialaren sortzaileak onartu du filosofia aldaketa prozesu batean daudela, datu filtrazio, albiste faltsu, gobernu atzerritarren esku-hartze eta gorroto mezuengatik.

Mark Zuckerberg Facebooken sortzaile eta presidenteak barkamena eskatu du astearte honetan Estatu Batuetako Senatuko Merkataritza eta Justizia batzordeen aurrean egindako agerraldian, Cambridge Analytica enpresak hartu eta manipulatutako datuen filtrazioagatik ,87 milioi erabiltzaileena, eta bere hanka-sartzea izan zela onartu du. Argi dago ez genuela nahikoa egin tresna horiek kalte egiteko erabil ez zitzaten. Albiste faltsu, hauteskunde garaian atzerriko gobernuen esku-hartze eta gorroto mezuez ari naiz. Baita pribatutasunaz ere, azaldu du. Ez genuen nahikoa egin eta hori huts-egite handia izan zen. Nire huts-egitea, eta sentitzen dut ,Nik sortu nuen Facebook, nik gidatzen dut eta gertatzen den guztiaren erantzule naiz. Ez da nahikoa jendea elkarren artean konektatzearekin, harremana positiboa izatea lortu behar dugu. Ez da nahikoa jendeari ahotsa ematearekin, beste batzuei min egin edo desinformazioa zabaltzeko erabiltzen ez dutela bermatu behar dugu esan du Zuckerbergek. Era berean, munduko sare sozial handienetakoaren sortzaileak ziurtatu du enpresak ez duela aintzat hartzen bere langileen ideologia, eta berretsi du Facebook ahalik eta inpartzialenen izaten saiatzen dela, gai politikoei dagokienez. Patrick Leahy senatari demokratak egindako galderei erantzunda, Zuckerbergek baieztatu egin du Facebook Robert Mueller fiskal bereziarekin elkarlanean dabilela, Errusiaren ustezko esku-hartzea dela eta, bai 2016ko presidentetza hauteskundeetan, baita Donald Trump presidentearen hauteskunde-kanpainan ere. 33 urteko programatzaileak baieztatu du enpresa krisialdian dagoela eta aldaketak egin egingo dituela, baita jasotako kritika gogorrei aurre egin ere.

200 soldadu zeramatzan hegazkin batek lurra jo du Aljerren

200 soldadu zeramatzan hegazkin batek lurra j...
200 soldadu zeramatzan hegazkin batek lurra jo du Aljerren

105 pertsona baino gehiago, horietati...
1:42 min.

105 pertsona baino gehiago, horietatik 26 bat saharar, hil dira talkaren ondorioz, lehen balantzearen arabera.

Gutxienez 105 pertsona hil dira asteazken honetan Aljeriako hegazkin militar batek lurra jota, Boufarik base militarretik gertu, Aljerretik 25 kilometrora, Algerie24 web gunean jasotako lehen balantzearen arabera. Hegazkinean 200 soldadu zihoazen eta, hildakoen artea, 26 saharar daude. Iliushin 76 hegazkinak izan du istripua, tropak eramateko erabili ohi den horietako bat. Abioak 08:00ak jotzear zirenean izan du istripua, Boufarik eta Blida lotzen dituen autobidetik gertu, aireportuaren ondoan, eta su hartu du berehala. Larrialdietarako zerbitzuak zein Armadako talde batzuk bertaratu dira ezbeharra izan den lekura. Hegazkina Becharrera zihoan, herrialdeko hego-mendebaldera, militar batek esan duenez, APSren arabera. Erreskate lanetan 300 pertsona baino gehiago parte hartzen ari dira; babes zibila, anbulantziak, polizia eta soldaduak. Ez da lehen aldia Armadak halako ezbehar bat pairatzen duela. 2014an, 77 pertsona hil ziren Hercules C-130 hegazkin batek Oum el Bouaghi mendi gunean izan zuen istripuan, Aljerretik 500 kilometrora.