Zeinu Hizkuntza kurtsoak

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute.

Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak.

Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute.

Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei.

Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.

Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.

Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.

Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu...
2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bide...
1:53 min.

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute. Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak. Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute. Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei. Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du. Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

2018/05/25

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainit...
Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioar...
1:05 min.

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai. Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du. Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

2018/05/25

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urd...
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, b...
0:45 min.

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten. Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik. Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

2018/05/25

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe ba...
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egil...
1:25 min.

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude. Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama. Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2018/05/25

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-04-24ko bideoen artxiboa

EAJk maiatzaren 4an Kanbon egingo den nazioarteko topaketan parte hartuko du

EAJk maiatzaren 4an Kanbon egingo den nazioar...
EAJk maiatzaren 4an Kanbon egingo den nazioarteko topaketan parte hartuko du

Ekitaldirako gonbidapena jaso ostean ...
2:12 min.

Ekitaldirako gonbidapena jaso ostean erabakiko du EAJk zein ordezkaritza bidali Kanbora.

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) maiatzaren 4an Kanbon egingo den Euskal Herriko gatazkaren konponbidean aurrera egiteko Nazioarteko Topaketara ordezkaritza bat bidaltzea erabaki du. Antolatzaileen esanetan, Kanboko ekitaldia "bake justu eta iraunkorraren bidean mugarri berri bat" izango da. EAJko iturriek jakinarazi dutenez, gonbidapen formala jaso ostean erabakiko dute jeltzaleek Kanbora zein ordezkaritza bidali. Jeltzaleen esanetan, oraindik Kanboko nazioarteko topaketaren inguruko xehetasunak ezagutzen badituzte ere, bertan izango dira aurrez Aieten eta Baionan egon ziren bezala, ekitaldi hori, bakeari eta bizikidetzari bultzada emateko aurrerapausoa izango delakoan. ETAren amaiera ekitaldia maiatzaren 4an izango da Kanboko Arnaga etxean, Bake Bideako, Foro Sozialeko eta Nazioarteko Harreman Taldeko ordezkariek astelehen arratsaldean Baionan emandako prentsaurrekoan baieztatu zutenez. Erakundeetako arduradunez gain, politikariak, gizarte ordezkariak eta nazioarteko agintariak izango dira bertan. Topaketaren antolatzaileek ez zuten ETAren desegitea zuzenean aipatu. Dena den, "laster" behin-betiko bakea lortzeko bidean "aurrera pausoak" lortuko direla berretsi zuten, 2011ko urrian ETAk jarduera armatuaren behin-betiko amaiera iragarri eta 2017ko apirilean armagabetzea eszenaratu ostean.

Csek ez ditu kontuak babestuko Euskadiri Gizarte Segurantzaren eskumena ematekotan

Csek ez ditu kontuak babestuko Euskadiri Giza...
Csek ez ditu kontuak babestuko Euskadiri Gizarte Segurantzaren eskumena ematekotan

EAJk zein Espainiako Gobernuak ukatu ...
1:22 min.

EAJk zein Espainiako Gobernuak ukatu egin dute eskumenik negoziatu izana, aurrekontuei babesa ematearen truke.

Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, alderdi laranjak ez ditu Estatuko 2018 Aurrekontu Orokorrak Kongresuan babestuko, EAJren babesaren truke Gobernu espainiarrak Euskadiri Gizarte Segurantzaren kudeaketa edo ETAko presoei "pribilegioak" ematekotan. Villegasen esanetan, kontu hau ezin da "euskal nazionalistentzako trukerako txanponean bihurtu, eurek aurrekontuak babes ditzaten", eta negoziazioan ezin da "ETAko presoei pribilegioak ematea" jaso. Bestalde, Iñigo de la Serna Sustapen ministroak ukatu egin du Aurrekontuen babesaren truke "inolako kontzesiorik" negoziatu izana, eta azpimarratu egin du aurrekontuak onartu eta gero hasiko dela Gobernua alderdi politikoekin hitz egiten. EAJk, era berean, ziurtatu duenez, ez du babesa eskaini eskumen baten truke, besteak beste, Gobernuei dagokion eskumena delako hori ematea.

Gazte bat atxilotu dute Andoainen ISISen aldeko propaganda egitea egotzita

Gazte bat atxilotu dute Andoainen ISISen alde...
Gazte bat atxilotu dute Andoainen ISISen aldeko propaganda egitea egotzita

Gainera, atxilotuari -24 urte- jihadi...
1:43 min.

Gainera, atxilotuari -24 urte- jihadismoaren aldeko edukiak proselitismoa eginda zabaltzea eta gatazka guneetara bidaiak antolatzea, gudari moduan jarduteko, leporatu diote

Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuko agenteek 24 urteko gizonezko marokoar bat atxilotu dute gaur, asteartea, Andoainen (Gipuzkoa) ISISen propaganda egituren "maila gorenean" harremanak izan, jihadismoaren aldeko edukiak proselitismoa eginda zabaltzea eta gatazka guneetara bidaiak antolatzea, soldadu gisa aritzeko, egotzita. Barne Ministerioak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuak esparru birtualean jarduten zuen, eduki jihadista kontsumitzen eta zabaltzen, Facebook eta Youtube plataformetan. Atxilotuak Estatu Islamikoaren propaganda organoarekin zuen harremana dela eta, Siria eta Iraken jasotako ikus-entzunezko material asko zuen eskura. Atxilotuak erradikalizazio prozesu aurreratuan zegoen -oharraren arabera- eta "gatazka guneetara joatea ere aurreikusi zuen DAESH talde terroristarekin bat egiteko". Izan ere, talde jihadisten edukiak zabaltzetik proselitismoa eta gatazka guneetara soldaduak eramateko erakartze lanak egitera pasatu zen, Barne Ministerio espainiarraren arabera. Atxiloketaren ostean, Guardia Zibila etxebizitza miatzen ari da, internet eta sare sozialetako jardueraren gaineko informazioa jasotzeko. Operazioa 6 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralak eta Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak koordinatu dute.

Furgoneta baten gidariak 10 pertsona hil eta beste 15 zauritu ditu Toronton

Furgoneta baten gidariak 10 pertsona hil eta ...
Furgoneta baten gidariak 10 pertsona hil eta beste 15 zauritu ditu Toronton

Alex Minassian 25 urteko gizonezkoa a...
2:18 min.

Alex Minassian 25 urteko gizonezkoa atxilotu du Poliziak. 16 zaurituetatik bi egoera kritikoan daude, eta beste bi oso larri.

Furgoneta batek oinezkoen aurka talka egin eta ondoren ihes egin zuen atzo, astelehena, Torontoko iparraldean (Kanada). Harrapaketaren ondorioz, 10 pertsona hil dira. Gainera, beste 16 lagun zauritu dira, Poliziako bozeramaile batek adierazi zuenez. 15 zauritu horietatik, bat egoera kritikoan dago, eta beste bi oso larri. Poliziak pertsona bat atxilotu du eta Alex Minassian -25 urte- izenarekin identifikatu dute. Harrapaketaren ustezko egileak ihes egin zuen eta Yonge kalea zeharkatu zuen, beste 1,5 km eginda, atxilotu zuten arte. Antza denez, gidariak agente bat apuntatu zuen arma batekin, hiltzea eskatzen zion bitartean. Handik gutxira, objektua lurrera bota eta lurrean etzan zen, atxilotu zezaten. Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak atsekabetuta agertu zen Ottawan. G7ko (Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Japonia) Atzerri ministroak goi-bilera egiten ari dira Toronton, besteak beste, terrorismoaren eta estremismo jihadistaren aurkako neurriak eztabaidatzeko. Horrela, arrisku maila “ertaina” mantentzen dute agintariek; eraso terrorista gerta daitekeela esan nahi du horrek. 2014ko urritik indarrean dago. Gobernuak gertakariaren inguruko “ondorio argirik” atera ez duela adierazi du Ralph Goodalek, Kanadako Gobernu Federalaren Segurtasun Publikoko ministroak. Lekuko batek CNNn ziurtatu zuenez, gidariak nahita egin du jendearen aurka: “Pertsona horrek nahita egin du”.