Zeinu Hizkuntza kurtsoak

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute.

Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak.

Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute.

Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei.

Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.

Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.

Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.

Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu...
2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bide...
1:53 min.

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute. Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak. Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute. Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei. Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du. Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

2018/05/25

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainit...
Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioar...
1:05 min.

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai. Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du. Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

2018/05/25

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urd...
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, b...
0:45 min.

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten. Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik. Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

2018/05/25

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe ba...
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egil...
1:25 min.

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude. Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama. Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2018/05/25

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-04-27ko bideoen artxiboa

Sumina kaleetan

Sumina kaleetan 'La Manada'ren epaiaren aurka...
Sumina kaleetan 'La Manada'ren epaiaren aurka

Milaka emakume kalera atera dira Iruñ...
1:46 min.

Milaka emakume kalera atera dira Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Milaka pertsona, emakumeak gehienbat, kalera atera dira arratsalde honetan Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean sanferminetako bortxaketaren epaia salatzeko. Izan ere, bortxatzaileei 9 urteko espetxe zigorra ezarri diete, abusuak egitea egotzita, ez bortxaketa egitea. Bilbon, milaka pertsona bildu dira Lurralde Auzitegiaren aurrean eta alboko kaleetan. Donostian eta Gasteizen ere jendetsuak izan dira protestak. Hiru mobilizazioetan, “Ez da abusua, bortxaketa da”, “Nik sinetsi egiten zaitut”, “Justizia patriarkala” eta beste hainbat aldarri oihukatu dituzte. Protestetan EAJko, EH Bilduko, Podemoseko eta PSE-EEko hainbat ordezkari izan diran, hala nola Andoni Ortuzar (EAJ), Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu) eta Idoia Mendia (PSE-EE).

Gasteizko Udalak festa matxista bat debekatu du diskoteka batean

Gasteizko Udalak festa matxista bat debekatu ...
Gasteizko Udalak festa matxista bat debekatu du diskoteka batean

‘Perseus’ diskotekak “Gona motzen fes...
1:43 min.

‘Perseus’ diskotekak “Gona motzen festa” egingo zuen, eta bertan gona motzenari eta probokatzaileari sariak emango zizkieten, eta jantzi hori eramango zuten emakumeek edariak doan izango zituzten.

Gasteizko Udalak larunbatean egitekoa zen “Gona motzen festa” debekatu du hiriko diskoteka batean. Ekitaldian gona motzenaren eta probokatzaileenaren sariak banatuko zituzten, eta jantzi horrekin gerturatuko ziren emakumeek edaria doan izango zuten. Udalak azaldu du ikuskizun “sexista, diskriminatzailea eta emakumearen ohorerako kaltegarria” dela, eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Erregelamenduaren 6. artikuluak honelako ekitaldiak debekatzen dituela. Iñaki Prusilla Ingurumen eta Espazio Publikoaren zinegotziak sinatu du ikuskizuna debekatzeko dekretua. Ildo beretik, “Perseus” diskotekari jakinarazi dio horrelako ikuskizunak egitea arau-hauste larria dela, eta zigorra 30.000 euroko isuna eta lokala hiru urtez itxita egotea izan daitekeela. Jaione Aguirre Berdintasun zinegotziaren arabera, honelako jarduerek “emakumeak erabiltzen dituzte gizonak erakartzeko”. Era berean, adierazi du egoera honek genero rolak eta estereotipoak sendotzen dituela, eta emakumea gizonarentzako produktu bihurtzen duela, eta hori onartezina dela. Perseus diskotekak 2017an ere beste jai matxista bat antolatu zuen, emakume ipurdien lehiaketa alegia. Dena dela, bertan behera utzi zuen, jaiak izandako kritikengatik, eta Gasteizko Udalaren eta Emakunderen kontrako jarrerengatik.

Gizon bat atxilotu dute Donejakue Bideko erromes biri sexu-abusuak egotzita

Gizon bat atxilotu dute Donejakue Bideko erro...
Gizon bat atxilotu dute Donejakue Bideko erromes biri sexu-abusuak egotzita

79 gizonak ukituak egin dizkio Los Ar...
0:47 min.

79 gizonak ukituak egin dizkio Los Arcosen atzerriko bi erromesi.

79 gizon bat atxilotu dute Los Arcosen (Nafarroa) Donejakue Bideko bi erromes atzerritarri sexu-abusuak egitea egotzita. Foruzainek agiri batean jakinarazi dutenez, gizonak ostatua eskaini zien erromesei, baina interneteko sarbiderik ez zuenez ostatuari uko egin zioten. Agurrak ematerakoan, gizonak ukituak egin zizkien; hori dela eta, erromesek herriko aterpera joan ostean, gertatutakoa Donejakue Bideko zaintza lanetan ari diren foruzainen aurrean salatu zuten.

Bakea bilatzeko goi-bilera historikoa Korea bien artean

Bakea bilatzeko goi-bilera historikoa Korea b...
Bakea bilatzeko goi-bilera historikoa Korea bien artean

Kim Jong-unek eta Moon Jae-inek bi he...
2:42 min.

Kim Jong-unek eta Moon Jae-inek bi herrialdeen arteko mugan elkarri bostekoa emanda hasi dute topaketa.

Ipar Korea eta Hego Koreako liderrek goi-bilera historikoa egin dute bi herrialdeen arteko mugan. Elkarri bostekoa emanda hasi dute bilera, eta bakea lortzeko konpromiso "zintzoa" adierazi dute, "munduarentzat opari bezala". Kim Jon-unek, Ipar Koreako liderrak, 9:30etan (2:30etan Euskal Herrian) gurutzatu du Korea biak banatzen dituen demarkazio-linea militarra, 11 urtetan egiten den lehenengo goi-bileran. Teknikoki gerran jarraitzen dute biek. 1953tik Hegoaldean dagoen Iparraldeko lehenengo liderra da, beraz. Urte horretan su-eten batekin bukatutzat eman zeten bien arteko gerra, baina ez zen bake akordorik sinatu. Hego Koreako presidenteak, Moon Jae-inek, hartu eta gero, berriz gurutatzu dute muga, elkarrekin eta irribarretsu, Iparralderantz. Goi-bileraren lehenengo sesioa Peace House delakoan izan da, ordu eta erdiz, Koreako ohorezko guardia baten eskoltarekin paseatu eta gero. Kimek esan duenez, "kapitulu berri bat hasi" nahi du Hego Korearekin, eta "ez da berriz gertatuko" bi herrialdeen arteko akordioak ez betetzea. Ipar Koreako liderrak penintsulan "bakea eta zoriona" lortzeko asmoa nabarmendu du, eta "aurreko egoerara ez itzultzeko" nahia adierazi du. Moonek , bestalde, biek "oso erantzukizun handia" dutela esan du, eta "mundu osoaren ikusmin handia" dagoela. Berriz eskertu nahi dizut, Langileen Alderdiaren idazkari nagusi estimatua, nirekin biltzea onartu izana. Zergatik ez dugu munduarentzat oparia izango den bakea adosten?", esan du Hego Koreako presidenteak. Penintsularen desnuklearizazioari buruz hitz egin dute bi liderrek. Kim Yo-jong, Ipar Koreako liderraren arreba, bileran egon da. Hego Korean egondako lehenengo kontseilaria izan zen, garai berri hauetan, Neguko Jokoetara joan zenean. Goi-bilera hau eta Donal Trumpekin maiatzean edo ekainean egingo dena prestatzeko negoziazio diplomatikoak hasi zituen.

Bill Cosby zigortu dute hiru sexu-eraso delitugatik

Bill Cosby zigortu dute hiru sexu-eraso delit...
Bill Cosby zigortu dute hiru sexu-eraso delitugatik

Aktorea aho batez errudun jo du herri...
2:11 min.

Aktorea aho batez errudun jo du herri-epaimahaiak. Horrela, sexu-eraso bakoitzagatik 10 urteko kartzela-zigorra eta 25.000 dolarreko isuna ezarri dizkiote.

Bill Cosby komikoa, AEBko kulturaren ikur, zigortu dute gaur hiru sexu-eraso delitugatik. Gertakariak 2004n jazo ziren. Andrea Constand kanadarrari eraso egin zion aktoreak. Zazpi gizonek eta bost emakumek osatutako herri-epaimahaiak Cosby aho batez errudun jo du. Horrela, sexu-eraso bakoitzagatik 10 urteko kartzela-zigorra eta 25.000 dolarreko (20.500 euro) isuna ezarri dizkiote. Epaiketa Norristownen, Filadelfiako kanpoaldean, egin dute. Andrea Constandek ziurtatu zuenez, 2004ko hasieran, Cosbyk Cheltenhameko (Pennsylvania) luxuzko etxera gonbidatu zuen, eta zorabiaturik utzi zuten pilula batzuk eman zizkion. Ondoren, egoera aprobetxatu eta abusuak egin zizkion. Baimenik gabeko koitoa, konorterik gabeko sarketa eta estupefazienteak eman ondoren penetrazioa delituak leporatu dizkiote Cosbyri. Constanden harremana baimendutakoa izan zela defendatu zuen 80 urteko Cosbyren abokatuak epaiketan. Komikoak drogak emakumeak erakartzeko erabiltzen zituela argudiatu zuen defentsak, baina sekula ez biktimak azpiratzeko tresna bezala. 45 urteko biktima Temple Unibertsitateko (Filadelfia) nesken saskibaloi taldearen entrenatzailea zen garai hartan. Aktore eta produktoreak unibertsitate horretan ikasi zuen, eta bertako emaile garrantzitsu bat zen. Sexu-erasoak egotzita bigarren epaiketa du Cosbyk. Iaz egindako bat baliogabe utzi zuten, epaimahaia erabaki bat hartzeko gai izan ez zelako.