Zeinu Hizkuntza kurtsoak

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute.

Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak.

Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute.

Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei.

Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.

Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.

Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.

Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu...
2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bide...
1:53 min.

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute. Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak. Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute. Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei. Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du. Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

2018/05/25

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainit...
Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioar...
1:05 min.

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai. Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du. Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

2018/05/25

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urd...
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, b...
0:45 min.

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten. Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik. Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

2018/05/25

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe ba...
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egil...
1:25 min.

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude. Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama. Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2018/05/25

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-03ko bideoen artxiboa

ETAk gaur iragarriko du bere amaiera

ETAk gaur iragarriko du bere amaiera...
ETAk gaur iragarriko du bere amaiera

Joan den apirilaren 16an, ETAk gutuna...
3:32 min.

Joan den apirilaren 16an, ETAk gutuna igorri zien erakundeei eta eragile politikoei bere "ziklo historikoa" amaitutzat eman duela jakinarazteko.

Ostegun honetan, 2018ko maiatzaren 3an, egingo du publiko ETAk bere amaiera iragartzeko adierazpena, naiz.eus agerkari digitalak eta Berria egunkariak zabaldu dutenez. Adierazpen horren bezperan jakin da ETAk gutuna igorri diela erakundeei eta eragile politikoei azken hilabeteotan egindako barne-hausnarketa prozesu baten ostean, bere ziklo historikoa bukatutzat eman duela eta egitura guztiak erabat desegin dituela jakinarazteko. Apirilaren 16ko data duen eskutitzean, erakunde armagabetuak gogoratzen du gatazka ez zela ETArekin hasi eta, ondorioz, gatazka ez dela ETAren ibilbidearekin bukatu. Era berean, ETAren borrokak eragindako sufrimendua aitortzen du. Bestalde, EAJk, EH Bilduk eta Podemos Euskadik dagoeneko iragarri dute ordezkaritza bana bidaliko dutela ostiral honetan Kanboko Arnaga Jauregian egingo den ekitaldira. ETAren amaiera irudikatzeko antolatutako bake topaketa Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, Foro Sozial Iraunkorrak eta Bake Bideak antolatu dute. EAJren ordezkaritza Andoni Ortuzar EAJko buruzagiak, Joseba Aurrekoetxea Antolakuntza Arloko arduradunak, Pako Arizmendi Ipar Buru Batzarreko presidenteak eta Joseba Egibar legebiltzarkideak osatuko dute. EH Bilduren izenean, ostera, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia, Maddalen Iriartekoalizioak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Adolfo Araiz koalizioak Nafarroako Parlamentuan duen bozeramailea eta Bakartxo Ruiz Nafarroako legebiltzarkidea joango dira Kanbora. Podemos Euskadik ez du Lander Martinez idazkari nagusia bidaliko Kanbora, baina, horren ordez, Eukene Arana legebiltzarkidea eta Andeka Larrea Komunikazio idazkaria joango dira. Sindikatuei dagokienez, ELA eta LABeko ordezkari nagusiak, Adolfo Muñoz eta Garbiñe Aranburu, Kanbon izango dira. Gainera, Iparraldeko LABeko ordezkari Eñaut Aramendi ere naziaorteko konferentziara joango da. UGT-Euskadik ere ostiraleko ekitaldian izango dela baieztatu du. Raul Arza idazkari nagusia joango da Kanbora, behingoz ETA erakunde terrorista behin betiko desagertzen dela ziurtatzera, euskal eta espainiar gizarteei eragindako izu, jazarpen, estortsio eta hilketez betetako hamarkaden ostean. CCOO sindikatuak, ordea, Kanbora ez joatea erabaki du.

Frantziak ETAren amaieraren

Frantziak ETAren amaieraren 'une sinbolikoare...
Frantziak ETAren amaieraren 'une sinbolikoaren garrantzia' azpimarratu du

Europako gaietarako Frantziako minist...
1:40 min.

Europako gaietarako Frantziako ministroak azpimarratu duenez, oraindik badira argitu gabeko hilketak eta bere Gobernuak horiek argitzeko lanean jarraituko du.

Nathalie Loiseau Europako Gaietarako ministroak ETAren amaierak duen garrantzi sinbolikoa azpimarratu du. Dena den, oraindik argitu gabeko hilketak daudela nabarmendu du eta Frantziako Gobernuak horiek argitzeko lanean jarraituko duela gaineratu du. Kazetariekin Madrilen egindako topaketa batean azaldu duenez, Frantzia eta Espainiak terrorismoaren aurkako borrokan izandako lankidetzari esker posible izan da ETAren amaiera. Lankidetza horrek etorkizunean ere jarraipena izango duela azpimarratu du, besteak beste, argitu gabeko hilketak argitzeko. Frantziako ministroaren esanetan, ETAren amaierak garrantzia sinboliko handia du, terrorismoak hamarkadatan eragin duen "sufrimendua" aintzat hartuta. Orain, Europa mendebaldeko azken borroka armatuaren "orrialde pasatzeko" balio izatea espero du. Loiseau bi eguneko bisita laburra egiten ari da eta, besteak beste, Europar Batasuneko Sateliteen Torrejongo Zentroa eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatea bisitatuko ditu.

Cifuentesen masterreko irakaslea eta notak aldatu zituen funtzionarioa, inputaturik

Cifuentesen masterreko irakaslea eta notak al...
Cifuentesen masterreko irakaslea eta notak aldatu zituen funtzionarioa, inputaturik

Horrela, Amalia Calongek eta Cecilia ...
2:11 min.

Horrela, Amalia Calongek eta Cecilia Rosadok ikertu bezala deklaratu beharko dute maiatzaren 10ean.

Cecilia Rosado, Cristina Cifuentesek lortutako masterraren irakasle eta politikariari azterketa egin zion epaimahaiaren idazkaria, eta Amalia Calonge, buruzagi ohiaren notak aldatu zituen Rey Juan Carlos unibertsitateko (URJC) funtzionarioa, ikertu bezala deklaratzera deitu ditu Madrilgo 51. Instrukzio-epaitegiak. Madrilgo presidente ohiaren masterreko kasuan, agiri publikoan ustez egindako iruzurra ikertzen ari den epaileak auzia zabaltzea erabaki du, master amaierako lanaren defentsan aktarekin gertatukoa argitzeko, Madrilgo Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez. Horregatik, maiatzaren 10ean Amalia Calonge, Cifuentesen notak ustez aldatu zituena, eta Cecilia Rosado, epaimahaiko idazkaria eta master amaierako lanaren defentsako akta sinatu zuen irakaslea, ikertu bezala deklaratzera deitu ditu epaileak. Bestalde, Alicia Lopez de los Mozosek eta Clara Soutok lekuko gisa deklaratuko dute egun berean. Euren sinadurak faltsutu zituztela salatu zuen biek. Era berean, Sergio Pulido URJCko Ikuskaritza Zerbitzuetako buruzagiak, Pilar Trinidad Nuñez auziaren barne ikerketako arduradunak eta Jose Antonio Lobato Moreno Graduondo Arloko arduradunak lekuko gisa deklaratuko dute.

70 urteko emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Bidarten

70 urteko emakume bat hil du ustez haren biko...
70 urteko emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Bidarten

Baionako fiskalaren arabera, eskopeta...
0:50 min.

Baionako fiskalaren arabera, eskopeta batekin tiro egin dio. Ustezko hiltzailea ospitalera eraman dute, antza barbiturikoak hartuta.

70 urteko emakume bat hil du gaur, ustez, bere bikotekideak 80 urte ditu Bidarten. Ustezko hiltzaileak ehizako eskopeta batekin tiro egin dio. Emakumearen senideek Poliziari eman diote abisua eta agenteak berehala joan dira bikotearen etxebizitzara. Hainbat orduz etxean gotortuta egon ostean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du. Ondoren ospitalera eraman dute, antza barbiturikoak hartuta. Baionako fiskalaren arabera, eskopeta batekin tiro eginda hil du emakumea.