Zeinu Hizkuntza kurtsoak

16 urteko adingabea epaitu dute Bilbon, Ibon Urrengoetxearen heriotza argitzeko

Auzitegiko medikuek, adituek eta ertzainek deklaratu dute epaiketan. Dena sekretupean gordeko da. Ez dute argitu zein den Fiskaltzaren eskaera; sententzia ere ez dute plazaratuko

16 urteko adingabeak, 13 urteko beste adingabe batekin batera, 45 urteko Ibon Urrengoetxea Urren Amorebietako futbolari ohiari eraso egin zion 2017ko abenduaren 23an, Bilbon. Futbolari ohiak buruan kolpe handia hartu zuen lurrera erori zenean. Kolpearen ondorioz hil egin zen.

Bilboko Adingabeen Epaitegiak 16 urteko mutila epaitu du, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. 09:00etan hasi da epaiketa.

Ertzaintzaren ikerketaren arabera, 04:20 aldera, Nafarroa eta Erripa kaleen elkargunean, akusatuak ostikoa eman zion Urren-i, lapurreta saiakeran, eta biktima lurrera erori zen. Futbolari ohia kolpe handiaren ondorioz hil zen.

Ahozko saioan, epaitutako adingabeaz gain, lapurreta saiakeran parte hartu zuen 13 urteko gaztea izan da, haren monitoreak lagunduta. Bigarrena, bere adinagatik, ezin da auzipetu. Lekuko gisa deklaratu du.

16 urteko akusatua Zumarragako adingabeen zentrotik ekarri dute. Homizidioaren ikerketan parte hartu zuten auzitegiko medikuek, adituek eta ertzainek deklaratu dute, epaiketan.

Dena sekretupean gordeko da. Ez dute argitu zein den Fiskaltzaren eskaera; sententzia ere ez dute plazaratuko.

Osakidetzak zigor espedientea zabaldu dio LEParen epaimahai bateko kide bati

Txagorritxu Ospitaleko Pediatria arloko burua litzateke. Azterketan gai-zerrendan ez zegoen kasu kliniko bat sartu zuen, bere zerbitzuan bakarrik landutakoa

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur jakinarazi duenez, Osakidetzako zuzendaritzak zigor espedientea zabaldu dio Lan Eskaintza Publikoan (LEP) epaimahaikide izan zen Txagorritxu Ospitaleko osasun arduradun bati.

Atzo bertan Lan Eskaintza Publikoaren inguruko azalpenak eman zituen Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean, baina ez zuen gai hori aipatu. Agerraldian iragarri zuenez, beste lau kategoria ikertu (guztira, zortzi dira) eta irregulartasunak salatu zituzten medikuak auzitara eramango dituzte.

Osasun sailburuak ez du espedientearen inguruko datu gehiago eman nahi izan, ikerketa abian dela argudiatuta.

Vocento taldeko egunkariek gaur aurreratu dutenez, Txagorritxu Ospitaleko Pediatria arloko burua da zigortutakoa. Azterketa praktikoan gai zerrendan ez zegoen kasu kliniko bat sartu zuen, bere zerbitzuan lan egiten zutenek bakarrik ezagutzen zutena.

Duela urtebete hildako gizon baten gorpua topatu dute Gasteizko etxebizitza batean

2017ko ekainaren amaieran, Santo Domingo kaleko etxebizitza bateko bizilagunek kiratsaren berri eman zioten Udalari

Gutxienez urtebete hilik zeraman 54 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Alde Zaharreko etxebizitza batean, Gasteizen. Dirudienez, arrazoi naturalengatik hil egin zen. Bertako bizilagunek kiratsaren berri eman zuten.

Gasteizko Udalaren Gizarte-zerbitzuek gizona artatu zuten 2010etik 2014ra bitartean. Orduan harremana etetea erabaki zuen hildakoak; ondorioz, espedientea itxi zuten, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Bere familiarekin harremanik ez zuen gizon bat zen; baliteke horregatik inork haren desagerpenaren abisurik ez ematea azken urtean. Hala ere, Udala familiarekin behin baino gehiagotan jarri da harremanetan.

2017ko ekainaren amaieran, Santo Domingo kaleko bizilagunek kiratsaren berri eman zioten Udalari. Urte bereko uztailean Udaltzaingoak aurreneko “usaimen” ikuskatzea egin zuen, baina ez zen etxebizitzan sartu, horretarako baimen judizialik ez zuelako.

Usain txarra baieztatu zuten udaltzainek; horregatik antzeko kasuetan jarraitzen den prozedura abiatu zuten. Jabearekin harremanetan jartzen saiatu ziren, etxebizitzaren garbiketa eskatuz, Udaleko iturriek azaldu dutenez.

Bidalitako gutunei erantzunik ez zuten jaso; horregatik Arabako Aldizkari Ofizialean pertsona horri zuzendutako iragarkia argitaratu zuen Udalak.

Nobedade faltaren aurrean, udaltzainek bigarren ikuskatze bat egin zuten abenduan, eta berriro kiratsa antzeman zuten etxebizitzan. Aurreko prozedura errepikatzea erabaki zuten. Ez zuten erantzunik jaso, eta maiatzaren 3an etxean sartzeko baimena eskatu zion Udalak epaileari.

Baimen judiziala uztailaren 11n heldu zen, eta uztailaren 16an Udaltzaingoa eta Osasun Saileko ikuskatzaile bat etxebizitzan sartu ziren. Deskonposizioan zegoen gorpua aurkitu zuten. Gorpuak indarkeria zantzurik ez zuela zehaztu du Segurtasun Sailak. Hurrengo egunean etxebizitza desinfektatu zuten.

Sexu esplotaziorako sare bat desegin dute: sei pertsona atxilotu dituzte Bizkaian

Egunero 12 orduko lanaldiak egitera eta ostatu gastuengatik 55 euro ordaintzera behartzen zituzten biktimak. Hiru emakume askatu dituzte, eta Trapagaraneko klub bat itxi dute

Espainiako Poliziak sexu esplotazioan aritzen zen sare bat desegin du eta 23 pertsona atxilotu ditu, horietako sei Bizkaian. Horrez gain, Trapagarango klub bat eta Barcena de Ciceroko (Kantabria) beste bat itxi dute. Operazioan prostituitzera behartutako hiru emakume askatu dituzte.

Atxiloketak Kantabrian (12), Bizkaian (6), Burgosen (3), Palentzian (1) eta Valladoliden (1) egin dituzte. Horrez gain, sei miaketa egin dituzte eta hainbat gauza konfiskatu dituzte agenteek: 1.000 euro esku-dirutan, droga kopuru txikian, arma zuriak, beisboleko bate bat, 38 kalibreko kartutxoak, eta dokumentazio ugari.

Sareak Hego Amerikan harrapatzen zituen biktimak, batez ere Venezuelan, Paraguain eta Dominikar Errepublikan. Herrialde horietan zituzten bitartekariek etorkizun oparoa hitzematen zieten ekonomikoki beharrizana zuten emakumeei, eta Espainiako Estatura ekartzen zituzten. Bidaiarengatik zorretan geratzen ziren emakumeak, eta ordaintzeko prostituitzera behartzen zituzten.

Biktimek 12 ordurainoko lanaldiak egin behar izaten zituzten. Are, bezero batek eskatuta, lanaldia luzeagoak egiten zituzten maiz. Sarearen buruzagiek egindako sexu erasoak ere ohikoak ziren.

Irabazitako guztia kentzen zieten emakumeei, zorra kitatzeko. Halaber, ostatu eta argi gastuengatik egunero 55 euro ordaindu behar zituzten biktimek. Batez beste "eguneko hiru zerbitzu eskaini behar zituzten, eta bezerorik ez zegoen egunetan ez egindakoak beste egun batzuetan egin behar zituzten".

Ikerketa duela urtebete abiatu zen, ihes egitea lortu zuen sarearen biktima batek aurkeztutako salaketari esker.

Gutxienez 11 pertsona hil dira AEBn, ontzi turistiko bat hondoratuta

Agintariek jakitera eman dutenez, ontzian zihoazen 31 pertsonetatik 5 oraindik desagertuta daude. Istripua haize bortitzak eragin zuela uste da

Gutxienez 11 pertsona hil dira ostegun honetan 31 turista zeramatzan ontzia hondoratuta. Ezbeharra Table Rock lakuan gertatu da, Branson herrian, Misuri-n (AEB). Oraindik beste bost pertsona desagertuta daude eta beste zazpi larritasun ezberdineko zauriak dituzte. Bidaiarien artean umean zeuden.

Ezbeharra bat-batean haize bortitzak zekarren itzelezko ekaitza sortu ostean gertatu zen. Bertako suhiltzaileak alerta bota zuten.

16 urteko adingabea epaitu dute Bilbon, Ibon Urrengoetxearen heriotza argitzeko

16 urteko adingabea epaitu dute Bilbon, Ibon ...
16 urteko adingabea epaitu dute Bilbon, Ibon Urrengoetxearen heriotza argitzeko

Auzitegiko medikuek, adituek eta ertz...
1:37 min.

Auzitegiko medikuek, adituek eta ertzainek deklaratu dute epaiketan. Dena sekretupean gordeko da. Ez dute argitu zein den Fiskaltzaren eskaera; sententzia ere ez dute plazaratuko

16 urteko adingabeak, 13 urteko beste adingabe batekin batera, 45 urteko Ibon Urrengoetxea Urren Amorebietako futbolari ohiari eraso egin zion 2017ko abenduaren 23an, Bilbon. Futbolari ohiak buruan kolpe handia hartu zuen lurrera erori zenean. Kolpearen ondorioz hil egin zen. Bilboko Adingabeen Epaitegiak 16 urteko mutila epaitu du, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. 09:00etan hasi da epaiketa. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, 04:20 aldera, Nafarroa eta Erripa kaleen elkargunean, akusatuak ostikoa eman zion Urren-i, lapurreta saiakeran, eta biktima lurrera erori zen. Futbolari ohia kolpe handiaren ondorioz hil zen. Ahozko saioan, epaitutako adingabeaz gain, lapurreta saiakeran parte hartu zuen 13 urteko gaztea izan da, haren monitoreak lagunduta. Bigarrena, bere adinagatik, ezin da auzipetu. Lekuko gisa deklaratu du. 16 urteko akusatua Zumarragako adingabeen zentrotik ekarri dute. Homizidioaren ikerketan parte hartu zuten auzitegiko medikuek, adituek eta ertzainek deklaratu dute, epaiketan. Dena sekretupean gordeko da. Ez dute argitu zein den Fiskaltzaren eskaera; sententzia ere ez dute plazaratuko.

2018/07/20

Osakidetzak zigor espedientea zabaldu dio LEParen epaimahai bateko kide bati

Osakidetzak zigor espedientea zabaldu dio LEP...
Osakidetzak zigor espedientea zabaldu dio LEParen epaimahai bateko kide bati

Txagorritxu Ospitaleko Pediatria arlo...
1:27 min.

Txagorritxu Ospitaleko Pediatria arloko burua litzateke. Azterketan gai-zerrendan ez zegoen kasu kliniko bat sartu zuen, bere zerbitzuan bakarrik landutakoa

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur jakinarazi duenez, Osakidetzako zuzendaritzak zigor espedientea zabaldu dio Lan Eskaintza Publikoan (LEP) epaimahaikide izan zen Txagorritxu Ospitaleko osasun arduradun bati. Atzo bertan Lan Eskaintza Publikoaren inguruko azalpenak eman zituen Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean, baina ez zuen gai hori aipatu. Agerraldian iragarri zuenez, beste lau kategoria ikertu (guztira, zortzi dira) eta irregulartasunak salatu zituzten medikuak auzitara eramango dituzte. Osasun sailburuak ez du espedientearen inguruko datu gehiago eman nahi izan, ikerketa abian dela argudiatuta. Vocento taldeko egunkariek gaur aurreratu dutenez, Txagorritxu Ospitaleko Pediatria arloko burua da zigortutakoa. Azterketa praktikoan gai zerrendan ez zegoen kasu kliniko bat sartu zuen, bere zerbitzuan lan egiten zutenek bakarrik ezagutzen zutena.

2018/07/20

Duela urtebete hildako gizon baten gorpua topatu dute Gasteizko etxebizitza batean

Duela urtebete hildako gizon baten gorpua top...
Duela urtebete hildako gizon baten gorpua topatu dute Gasteizko etxebizitza batean

2017ko ekainaren amaieran, Santo Domi...
2:16 min.

2017ko ekainaren amaieran, Santo Domingo kaleko etxebizitza bateko bizilagunek kiratsaren berri eman zioten Udalari

Gutxienez urtebete hilik zeraman 54 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Alde Zaharreko etxebizitza batean, Gasteizen. Dirudienez, arrazoi naturalengatik hil egin zen. Bertako bizilagunek kiratsaren berri eman zuten. Gasteizko Udalaren Gizarte-zerbitzuek gizona artatu zuten 2010etik 2014ra bitartean. Orduan harremana etetea erabaki zuen hildakoak; ondorioz, espedientea itxi zuten, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez. Bere familiarekin harremanik ez zuen gizon bat zen; baliteke horregatik inork haren desagerpenaren abisurik ez ematea azken urtean. Hala ere, Udala familiarekin behin baino gehiagotan jarri da harremanetan. 2017ko ekainaren amaieran, Santo Domingo kaleko bizilagunek kiratsaren berri eman zioten Udalari. Urte bereko uztailean Udaltzaingoak aurreneko “usaimen” ikuskatzea egin zuen, baina ez zen etxebizitzan sartu, horretarako baimen judizialik ez zuelako. Usain txarra baieztatu zuten udaltzainek; horregatik antzeko kasuetan jarraitzen den prozedura abiatu zuten. Jabearekin harremanetan jartzen saiatu ziren, etxebizitzaren garbiketa eskatuz, Udaleko iturriek azaldu dutenez. Bidalitako gutunei erantzunik ez zuten jaso; horregatik Arabako Aldizkari Ofizialean pertsona horri zuzendutako iragarkia argitaratu zuen Udalak. Nobedade faltaren aurrean, udaltzainek bigarren ikuskatze bat egin zuten abenduan, eta berriro kiratsa antzeman zuten etxebizitzan. Aurreko prozedura errepikatzea erabaki zuten. Ez zuten erantzunik jaso, eta maiatzaren 3an etxean sartzeko baimena eskatu zion Udalak epaileari. Baimen judiziala uztailaren 11n heldu zen, eta uztailaren 16an Udaltzaingoa eta Osasun Saileko ikuskatzaile bat etxebizitzan sartu ziren. Deskonposizioan zegoen gorpua aurkitu zuten. Gorpuak indarkeria zantzurik ez zuela zehaztu du Segurtasun Sailak. Hurrengo egunean etxebizitza desinfektatu zuten.

2018/07/20

Sexu esplotaziorako sare bat desegin dute: sei pertsona atxilotu dituzte Bizkaian

Sexu esplotaziorako sare bat desegin dute: se...
Sexu esplotaziorako sare bat desegin dute: sei pertsona atxilotu dituzte Bizkaian

Egunero 12 orduko lanaldiak egitera e...
2:50 min.

Egunero 12 orduko lanaldiak egitera eta ostatu gastuengatik 55 euro ordaintzera behartzen zituzten biktimak. Hiru emakume askatu dituzte, eta Trapagaraneko klub bat itxi dute

Espainiako Poliziak sexu esplotazioan aritzen zen sare bat desegin du eta 23 pertsona atxilotu ditu, horietako sei Bizkaian. Horrez gain, Trapagarango klub bat eta Barcena de Ciceroko (Kantabria) beste bat itxi dute. Operazioan prostituitzera behartutako hiru emakume askatu dituzte. Atxiloketak Kantabrian (12), Bizkaian (6), Burgosen (3), Palentzian (1) eta Valladoliden (1) egin dituzte. Horrez gain, sei miaketa egin dituzte eta hainbat gauza konfiskatu dituzte agenteek: 1.000 euro esku-dirutan, droga kopuru txikian, arma zuriak, beisboleko bate bat, 38 kalibreko kartutxoak, eta dokumentazio ugari. Sareak Hego Amerikan harrapatzen zituen biktimak, batez ere Venezuelan, Paraguain eta Dominikar Errepublikan. Herrialde horietan zituzten bitartekariek etorkizun oparoa hitzematen zieten ekonomikoki beharrizana zuten emakumeei, eta Espainiako Estatura ekartzen zituzten. Bidaiarengatik zorretan geratzen ziren emakumeak, eta ordaintzeko prostituitzera behartzen zituzten. Biktimek 12 ordurainoko lanaldiak egin behar izaten zituzten. Are, bezero batek eskatuta, lanaldia luzeagoak egiten zituzten maiz. Sarearen buruzagiek egindako sexu erasoak ere ohikoak ziren. Irabazitako guztia kentzen zieten emakumeei, zorra kitatzeko. Halaber, ostatu eta argi gastuengatik egunero 55 euro ordaindu behar zituzten biktimek. Batez beste "eguneko hiru zerbitzu eskaini behar zituzten, eta bezerorik ez zegoen egunetan ez egindakoak beste egun batzuetan egin behar zituzten". Ikerketa duela urtebete abiatu zen, ihes egitea lortu zuen sarearen biktima batek aurkeztutako salaketari esker.

2018/07/20

Gutxienez 11 pertsona hil dira AEBn, ontzi turistiko bat hondoratuta

Gutxienez 11 pertsona hil dira AEBn, ontzi tu...
Gutxienez 11 pertsona hil dira AEBn, ontzi turistiko bat hondoratuta

Agintariek jakitera eman dutenez, ont...
1:14 min.

Agintariek jakitera eman dutenez, ontzian zihoazen 31 pertsonetatik 5 oraindik desagertuta daude. Istripua haize bortitzak eragin zuela uste da

Gutxienez 11 pertsona hil dira ostegun honetan 31 turista zeramatzan ontzia hondoratuta. Ezbeharra Table Rock lakuan gertatu da, Branson herrian, Misuri-n (AEB). Oraindik beste bost pertsona desagertuta daude eta beste zazpi larritasun ezberdineko zauriak dituzte. Bidaiarien artean umean zeuden. Ezbeharra bat-batean haize bortitzak zekarren itzelezko ekaitza sortu ostean gertatu zen. Bertako suhiltzaileak alerta bota zuten.

2018/07/20

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data