Zeinu Hizkuntza kurtsoak

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute.

Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak.

Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute.

Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei.

Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.

Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.

Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.

Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu...
2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bide...
1:53 min.

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute. Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak. Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute. Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei. Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du. Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

2018/05/25

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainit...
Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioar...
1:05 min.

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai. Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du. Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

2018/05/25

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urd...
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, b...
0:45 min.

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten. Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik. Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

2018/05/25

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe ba...
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egil...
1:25 min.

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude. Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama. Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2018/05/25

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-07ko bideoen artxiboa

Bi bizkaitar hil dira Burgosen, moto istripuan

Bi bizkaitar hil dira Burgosen, moto istripua...
Bi bizkaitar hil dira Burgosen, moto istripuan

Gizon bat eta emakume bat hil dira ba...
0:51 min.

Gizon bat eta emakume bat hil dira bart Merindad de Montijan motorretik erorita.

Leioako gizon motorzale bat eta emakume bat hil dira bart Merindad de Montijan (Burgos) beren motorretik erorita. Gaztela eta Leongo 112 zerbitzuak jakinarazi duenez, arratsaldearen azken orduan jaso zuten istripuaren berri. Lekukoek 112 zerbitzuari esan ziotenez, motorzale bat konorterik gabe eta ziurrenik hilda zegoen, eta bestea ibaira erorita zegoen. Zerbitzu medikuek gizonaren eta emakumearen heriotza egiaztatu zuten.

Bilboko metroak gau osoan funtzionatuko du asteburuan, errugbiko finalak direla eta

Bilboko metroak gau osoan funtzionatuko du as...
Bilboko metroak gau osoan funtzionatuko du asteburuan, errugbiko finalak direla eta

Errugbiko Txapeldunen Kopa eta Challe...
1:19 min.

Errugbiko Txapeldunen Kopa eta Challenge Kopako finalak tarteko, jende oldea handia espero da Bilbon. Hori dela eta, autoa etxean utzi eta garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute agintariek.

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak operatibo berezia prestatu dute datorren asteburuan Bilbon ospatuko diren errugbiko Txapeldunen Kopako eta Challenge Kopako finalak tarteko. 100.000 pertsona baino gehiago espero dituzte Bilbon eta zirkulazioa arintze aldera, metroak etengabeko zerbitzua eskainiko du ostiral goizaldetik igande gauera bitartean. Ostiralari eta larunbatari begira, autoa etxean utzi eta garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute agintariek. Halaber, garraio publiko guztia koordinatu dute Bizkaiko Mugikortasun Autoritatearen baitan. Ildo horretan, metroak etengabeko zerbitzua eskainiko du hiru egunetan: ostiral goizaldetik igande gauera bitartean. Gainera, Bilboko metroak puntako orduetan maiztasunak gehituko ditu. Horrez gain, tranbia, Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak ere indartuko dira.

Hainbat emakume nor bere buruarekin ezkonduko dira ekainaren 8an Bilbon

Hainbat emakume nor bere buruarekin ezkonduko...
Hainbat emakume nor bere buruarekin ezkonduko dira ekainaren 8an Bilbon

Bilborock aretoan egingo den ospakizu...
2:00 min.

Bilborock aretoan egingo den ospakizunak boda konbentzional baten elementuak izango ditu. Aitzitik, ezkongaiek beren buruarekin leial izateko eta diren bezala onartzeko konpromisoa hartuko dute.

Hainbat emakume beraien buruarekin ezkonduko dira, aldi berean, ekainaren 8an Bilborock aretoan egingo den ospakizunean, Udalak iragarri duenez. Ospakizun jendetsua izatea aurreikusten dute, eta ospakizunak boda konbentzional baten elementuak izango ditu: lore sortak, soinekoak eta urduritasuna. Aitzitik, ezkongaiek beren buruarekin leial izateko eta diren bezala onartzeko konpromisoa hartuko dute. "Bai, maite dut nire burua" lelopean egingo da, May Serrano feminizidioen kontrako "Women In Black Acción" performancearen sortzaileak gidatuta. 2011n, May Serranok bera eta Bilboko Mujeres Imperfectas kolektiboko beste bederatzi emakume beraien buruarekin ezkonduko ziren, Maribel Salas aktoreak gidatutako ekitaldian. Aurreko egunetan ezkontza aurreko tailerra egingo dute eta, besteak beste, maitasun erromantikoari eta zaintzari buruz hausnartzeko aukera izango dute. Tailerra San Frantziskoko Udal Zentroan egingo da ekainaren 4tik 7ra, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Tailerra doakoa bada ere, beharrezkoa da gaurtik aurrera izena ematea.

Sevillako hiru suhiltzaile epaituko dituzte gaur Lesbosen, pertsona-trafikoagatik

Sevillako hiru suhiltzaile epaituko dituzte g...
Sevillako hiru suhiltzaile epaituko dituzte gaur Lesbosen, pertsona-trafikoagatik

Greziako kostazainek atxilotu zituzte...
2:04 min.

Greziako kostazainek atxilotu zituzten 2016ko urtarrilaren 14ean, saiakera graduan pertsonekin trafikatzea leporatuta. Bi egun egon ziren atxilotuta.

Saiakera graduan pertsonekin trafikatzeagatik epaituko dituzte gaurtik aurrera Lesbosen (Grezia) Manuel Blanco, Julio Latorre eta Quique Rodriguez suhiltzaile sevillarrak. Proemaid Gobernuz Kanpoko Erakundearekin lanean ari zirela atxilotu zituzten, errefuxiatuak erreskatatzeko boluntario gisa. Greziako kostazainek atxilotu zituzten 2016ko urtarrilaren 14ean, saiakera graduan pertsonekin trafikatzea leporatuta. Bi egun egon ziren atxilotuta, 5.000 euroko fidantza ordaindu zuten arte. Gaur hasiko da epaiketa Mitilenen (Lesboseko hiriburuan). Zigor Kodean hamar urte arteko espetxe-zigorra izan dezake akusazio horrek. Larunbatean abiatu ziren Sevillatik eta baikor agertu ziren, epaiak absolbitu egingo dituela espero baitute. Ahozko saioaren ostean jakinaraziko dute erabakia. Rosa Aguilar Andaluziako Gobernuko Justizia kontseilaria eta Andaluziako Parlamentuko zein Sevillako Udaleko hainbat ordezkari Lesbosen izango dira, suhiltzaileei babesa ematen. Halaber, Espainiako Enbaxadako ordezkari diplomatikoren bat ere han izango dela ziurtatu zuen Alfonso Dastis Kanpo Gaietarako Espainiako ministroak. Epaiketa dela eta, gaur goizeko 11:00etan elkarretaratzea antolatu dute Sevillako Udalaren aurrean.

Putinek bere laugarren agintaldia abiatu du Errusiako presidente gisa

Putinek bere laugarren agintaldia abiatu du E...
Putinek bere laugarren agintaldia abiatu du Errusiako presidente gisa

Karguaren zina Kremlineko Jauregian e...
2:29 min.

Karguaren zina Kremlineko Jauregian egindako ekitaldi jendetsu batean egin du.

Vladimir Putinek Errusiako presidente karguaren zina egin du astelehen honetan, Kremlineko Jauregiaren San Andres aretoan egindako ekitaldi jendetsu batean. Laugarren agintaldia du honakoa, eta beste sei urtez egongo da boterean. Eskumako eskua Konstituzioan zuela, honakoak zin egin ditu Putinek: Herritarren eskubide eta askatasunak babestu eta errespetatzea; Errusiako Federazioan Konstituzioa bete eta defenditzea; Estatuaren independentzia, subiranotasuna, segurtasuna eta lurralde osotasuna babestu eta herriaren esanetara egotea leialtasunez. 6.000 gonbidatu baino gehiago izan dira ekitaldia bertatik bertara jarraitzen. Besteak beste, han egon dira aurreko gobernuko ministroak, diputatu eta senatariak, diplomaziako kideak, Elizako eta Armadako ordezkariak eta pertsona famatuak. Nire betebeharra da, nire bizitzari zentzua ematen diona, Errusiagatik dena egitea: herrialdearen orainarengatik eta etorkizunarengatik, bakearen eta aurrerabidearen alde, Errusiako familia bakoitzaren alde, adierazi du Putinek karguaren zina egin ostean eskainitako hitzaldi labur batean. Eta berriro ere eskerrak eman nahi ditut, Errusiako herritarroi, bozetan emandako babes zintzoagatik, erantsi du. Martxoaren 18ko hauteskundeetan botoen % 76 jaso zuen Putinek. Errusiako presidentearen aburuz, boto portzentaje hori "kapital politiko itzela eta babes moral irmoa da. Putinen esanetan, lortutako babes hori ezinbestekoa da nazioartean gure jarrera defendatzeko eta herrialdean aurrerapausoak emateko. Gure interesak defendatzen ikasi dugu, aberriaren harrotasuna eta gure balio tradizionalak berreskuratu ditugu. Azkenik, herriaren segurtasuna eta defentsa ahalmena bermatuko dituela agindu du.