Zeinu Hizkuntza kurtsoak

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute.

Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak.

Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute.

Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei.

Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.

Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.

Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.

Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu...
2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bide...
1:53 min.

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute. Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak. Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute. Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei. Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du. Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

2018/05/25

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainit...
Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioar...
1:05 min.

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai. Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du. Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

2018/05/25

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urd...
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, b...
0:45 min.

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten. Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik. Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

2018/05/25

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe ba...
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egil...
1:25 min.

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude. Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama. Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2018/05/25

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-14ko bideoen artxiboa

Pertsona bat hil da hainbat autoren arteko istripu batean, Donostian

Pertsona bat hil da hainbat autoren arteko is...
Pertsona bat hil da hainbat autoren arteko istripu batean, Donostian

Ezbeharra Polloeko tuneletik gertu iz...
0:57 min.

Ezbeharra Polloeko tuneletik gertu izan da, Bilborako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, ibilgailu bat iraulita geratu da, eta bertan harrapatuta geratu diren bi pertsonetako bat hil egin da.

Pertsona bat hil da gaur, astelehena, bere autoa irauli ondoren, hainbat ibilgailuren arteko istripu batean, Donostian (Gipuzkoa). Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionez, ezbeharra 08:45 inguruan jazo da, Gi-20 errepidean, Polloeko tuneletik gertu eta Bilborako noranzkoan. Istripuan -oraindik horren nondik norakoak argitzeke daude- hainbat auto izan dira tartean eta horietako bat iraulita geratu da, barruan zeuden bi bidaiariak atera ezinik geratuta. Antza denez, autoak farola baten aurka talka egin du, errepidetik atera eta iraulita geratuta. Ondoren, Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira, baina pertsonaren heriotza baieztatu besterik ez dute egin. Beste anbulantzia batek zauritu den pertsona bat eraman du Donostia Ospitalera.

Irakasleen Mahaia, akordiotik oso hurbil

Irakasleen Mahaia, akordiotik oso hurbil...
Irakasleen Mahaia, akordiotik oso hurbil

Gaurko bilera erabakigarria izan dait...
1:57 min.

Gaurko bilera erabakigarria izan daiteke Hezkuntzako gatazkari amaiera jartzeko. ELA izan ezik, sindikatuak pozik irten ziren Jaurlaritzarekin izandako azken bileratik.

Irakasleen Mahaia bilduko da gaur, hirugarrenez hilabeteko epean, eta erabakigarria izan daiteke Hezkuntzan urtebete baino gehiago iraun duen gatazka amaitzeko. Eusko Jaurlaritza eta sindikatuak, ELA izan ezik, akordiotik oso hurbil daude. Ordezkapenak maila eta kidego guztietan lehen egunetik egitea eta 500 plaza gehiago eskaintzea jasotzen du Eusko Jaurlaritzaren azken proposamenak, baita hezkuntza premia berezien indizea garatzeko proposamen zehatza ere. Exekutiboaren neurriak afiliatuekin aztertu dituzte Steilas eta LAB sindikatuek azken egunotan, eta harremanak izan dituzte Hezkuntza sailarekin. Hitzarmenerako oztopo nagusia 60 urte baino gehiagoko irakasleen lanaldi murrizketa da. Eusko Jaurlaritzak langile finkoentzat bakarrik proposatu du, eta horrek zatiketa ekarriko lukeela uste dute sindikatuek. LAB bereziki kritiko agertu da horrekin. Azken bileratik, duela 10 egun, baikor irten ziren bi aldeak. Negoziazioetan aurrerapenak eta proposamen berriak atera zirela esan zuten Steilas, LAB, UGT eta CCOO.

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Gasteizen

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Gasteizen...
Emakume bati sexu-erasoa egin diote Gasteizen

Etxeko eskailera-buruan igogailuaren ...
1:02 min.

Etxeko eskailera-buruan igogailuaren zain zegoela egin dio eraso gizon batek. Ustezko erasotzailea espetxeratu egin dute.

57 urteko gizon bat espetxeratu dute, Gasteizen emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez. Sexu-erasoa ostiralean gertatu zen, Sansomendi auzoandagoen etxebizitza bateko eskailera-buruan. Emakumea igogailuaren zain zegoen gizon batek eraso zionean. Ustezko erasotzailea etxebizitza eraikin horretako bizilaguna da. Lepotik heldu eta hormaren kontra bultzatu ostean, ukituak egin zizkion. Emakumea oihuka hasi zen eta biktimaren senide batek erasoa geldiaraztea lortu zuen. Ustezko erasotzailea, ostera, lasterka aldendu eta bere etxean sartu zen. Ertzainak bertaratu zirenean, ustezko erasotzailea atxilotu zuten, sexu-eraso delitua leporatuta. Emakumea, berriz, ospitalera eraman zuten, anbulantzian.

Gutxienez palestinar bat hil eta 147 zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan

Gutxienez palestinar bat hil eta 147 zauritu ...
Gutxienez palestinar bat hil eta 147 zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan

Israelgo Estatua sortu zela 70 urte b...
3:00 min.

Israelgo Estatua sortu zela 70 urte betetzen diren egunean, AEBk bere enbaxada zabalduko du Jerusalemen, eta palestinarrek manifestazioak eta protesta ekitaldiak deitu dituzte.

Gutxienez palestinar bat hil eta beste 147 zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan, iturri ofizialek eta Palestinako osasun iturriek jakinarazi dutenez. Ashraf al Qedra Palestinako Osasun Ministerioak Gazan duen bozeramaileak emandako informazioaren arabera, hildakoa Anas Qudieh da, 21 urtekoa, eta Armadaren tiro baten ondorioz hil da, Khan Yunis ekialdean. Israelgo indarrek Gazako mugara ez gerturatzeko deia egin diete palestinarrei, airetik jaurtitako panfletoen bitartez. Halaber, soldadu israeldarrek negarra eragiteko gasa jaurti dute mugara gerturatzen ari ziren manifestarien aurka. Gaurko Gazan deitutako greba jarraipen zabala izaten ari da, eta eskolak, unibertsitateak, bankuak eta erakunde publikoak itxita daude. Horrez gain, zirkulazioa arina da errepideetan. Zisjordaniako Ramallah hirian 3.000 pertsona inguru elkartu dira Jassir Arafat plazan, eta Ramallah eta Jerusalem arteko postu militarrerantz abiatu dira bertatik. Halaber, manifestazioak egingo dituzte Zisjordaniako beste hainbat hiritatik (Nablus, Hebron eta Betleem, kasu) Israelen kontrol postuetara. Protestak asteartean amaituko dira palestinarrek Nakba (hondamendia) izenez ezagutzen duten egunean. 1948. urtean sortu zen Israelgo Estatua eta milaka eta milaka palestinarrek etxetik ihes egin behar zuten. Israelek indartu egin du Armada Gazako Zerrendaren mugan eta Zisjordanian. Alerta gorena ezarri dute Israelen, AEBk Jerusalemen enbaxada irekiko duela eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren esanetan, astelehen honetan "egun historikoa" izango dute Jerusalemgo Arnona auzoan, bertan irekiko baitute AEBko enbaxada. Leku hori aukeratu izanak agerian utzi du AEBk aitortu dutela Israelgo hiriburua Jerusalem dela. Horrek, gainera, arnasa eman die Israelek Estatua eratzeko asmoei.