Zeinu Hizkuntza kurtsoak

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute.

Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak.

Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute.

Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei.

Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.

Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.

Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.

Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu...
2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bide...
1:53 min.

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute. Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak. Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute. Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei. Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du. Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

2018/05/25

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainit...
Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioar...
1:05 min.

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai. Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du. Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

2018/05/25

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urd...
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, b...
0:45 min.

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten. Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik. Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

2018/05/25

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe ba...
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egil...
1:25 min.

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude. Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama. Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2018/05/25

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-15ko bideoen artxiboa

59 palestinar hil eta 2.771 bat zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan

59 palestinar hil eta 2.771 bat zauritu ditu ...
59 palestinar hil eta 2.771 bat zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan

Israelgo Estatua sortu zela 70 urte b...
3:15 min.

Israelgo Estatua sortu zela 70 urte betetzen diren egunean, AEBk bere enbaxada zabalduko du Jerusalemen, eta palestinarrek manifestazioak eta protesta ekitaldiak deitu dituzte.

Gutxienez 59 palestinar hil eta 2.771 bat zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan, iturri ofizialek eta Palestinako osasun iturriek jakinarazi dutenez. AEBk Jerusalemen enbaxada berria irekiko duela eta, protestak antolatu dituzte palestinarrek, eta Israelgo Armada manifestariei tiroz oldartu zaie. Hildako gehienek 21 eta 30 urte artean dituzte. Ashraf al Qedra Palestinako Osasun Ministerioko bozeramaileak azaldu duenez, adingabe bat ere hil du Israelgo Armadak, 14 urteeskaseko Izaldin Musa Al Samak. Protestak martxoaren 30ean abiatu zituzten. Israelgo indarrek Gazako mugara ez gerturatzeko deia egin diete palestinarrei, airetik jaurtitako panfletoen bitartez. Halaber, soldadu israeldarrek negarra eragiteko gasa jaurti dute mugara gerturatzen ari ziren manifestarien aurka. Gaurko Gazan deitutako greba jarraipen zabala izaten ari da, eta eskolak, unibertsitateak, bankuak eta erakunde publikoak itxita daude. Horrez gain, zirkulazioa arina da errepideetan. Zisjordaniako Ramallah hirian 3.000 pertsona inguru elkartu dira Jassir Arafat plazan, eta Ramallah eta Jerusalem arteko postu militarrerantz abiatu dira bertatik. Halaber, manifestazioak egingo dituzte Zisjordaniako beste hainbat hiritatik (Nablus, Hebron eta Betleem, kasu) Israelen kontrol postuetara. Protestak asteartean amaituko dira palestinarrek Nakba (hondamendia) izenez ezagutzen duten egunean. 1948. urtean sortu zen Israelgo Estatua eta milaka eta milaka palestinarrek etxetik ihes egin behar zuten. Israelek indartu egin du Armada Gazako Zerrendaren mugan eta Zisjordanian.

Lan baldintzen inguruko aurreakordio bat sinatu dute sindikatuek eta Hezkuntza Sailak

Lan baldintzen inguruko aurreakordio bat sina...
Lan baldintzen inguruko aurreakordio bat sinatu dute sindikatuek eta Hezkuntza Sailak

Eusko Jaurlaritzak eta Steilas, LAB, ...
2:54 min.

Eusko Jaurlaritzak eta Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek adostu dute. ELAk, ostera, ez du akordioa sinatu, “gabezia garrantzitsuak” dituela iritzita.

Irakasleen lan baldintzen inguruko aurreakordio bat sinatu dute gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. ELAk, aldiz, ez du akordioa berretsi. Besteak beste, langileei egonkortasun handiagoa emateko, behin-behinekotasuna % 10 murrizteko eta bajak lehen egunetik aurrera estaltzeko konpromisoak adostu dituzte. Akordioaren xehetasunak bi ordu eta erdiko bilera batean adostu dituzte gaur sindikatuek eta Hezkuntza Sailak, Gasteizen, negoziatzen hilabeteak eman ondoren. Aldeak pozik agertu dira, ELA izan ezik, aurreakordioak “gabezi handiak” dituela argudiatuta. Gainerako sindikatuek, ostera, akordioa positibotzat jo dute, baina “abiapuntu” bat dela ohartarazi dute, irakasleen lan baldintzak behin betiko finkatzeko. Lau bloke handitan bildu dituzte konpromisoak: enplegua, behin-behinekotasuna eta egonkortasuna; ordezkapenak; zentroetako langile kopurua eta irakasleen lan baldintzak. Horrela, behin-behinekotasuna % 27tik % 17ra murrizteko eta 2.500 bitartekori egonkortasuna emateko helburuarekin zenbait neurri adostu dituzte; lan eskaintza publiko batek bete arte lanpostu bera izateko aukera, esaterako. 2020ra bitartean 5.000 lanpostuko lan eskaintza publikoa egiteko konpromisoa hartu du Hezkuntza Sailak. Maila guztietan bajak lehen egunetik aurrera estaltzeko, 20 ikasle baino gehiago dituzten hiru urteko ikasgeletan langile kopurua areagotzeko eta adinaren arabera eskola-orduak murrizteko konpromisoa hartu dute sinatzaileek. Era berean, egoera okerrenean dauden 140 ikastetxeetan irakasle gehiago jarriko dituzte lanean, zentroetako emaitza akademikoak, familien indize sozioekonomikoa, errepikatzaileen kopurua eta irakasleen egonkortasuna kontuan hartuz, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak azaldu duenez.

AHTren Donostiako geltokia eraikitzeko lanak 2019 bukaeran hasiko dituzte

AHTren Donostiako geltokia eraikitzeko lanak ...
AHTren Donostiako geltokia eraikitzeko lanak 2019 bukaeran hasiko dituzte

Arantxa Tapia sailburuak ez du argitu...
2:57 min.

Arantxa Tapia sailburuak ez du argitu lanak noiz amaituk diren, baina 2023a baino lehen izango dela esan du.

Abiadura handiko trenaren Donostiako geltokia 2019. urte amaieran hasiko dira eraikitzen. Lanak Eitipsa Cinsa-Jon Montero aldi baterako enpresa elkarteak gauzatuko ditu eta aurrekontua 861.000 eurokoa izango da. Donostiakoa izango da hiru euskal hiriburuetatik lehendabizi eraikiko duten geltokia. Bilboko geltokiaren xehetasunakmartxoaren 8an aurkeztu zituzten eta gaur Donostiako proiektua ezagutarazi dute. Iñigo de la Serna Sustapen ministroak eta Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburuak agerraldia egin dute, egitasmoaren xehetasunen berri emateko. De la Sernak adierazi duenez, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza "ahalegin handia" egiten ari dira 'Euskal Y'a eraikitzeko eta egitasmo horretan, orotara, 6.300 milioi euro inguru gastatuko dituzte. Tapiak esan du geltokia egingo duen enpresa elkarteak hamar hilabeteko epea duela obra gauzatzeko eta erantsi du lanak datorren urtearen amaieran hasiko direla espero duela. Geltokia noizko egongo den amaituta, ostera, ez du argitu, baina adierazi du 2023a baino lehenago bukatuta egongo dela, Bilboko geltokia baino sinpleagoa izango delako. Terminal berria egungo geltokia dagoen tokian eraikiko dute, Tabakaleraren ondoan eta autobus geltokiari lotuta egongo da. Trenbidearen gainean, Tabakalera parean, 5.788 plaza bat egingo dute. Eneko Goia Donostiako alkatea pozik agertu da egitasmoarekin, "ingurunearekin, forman, erabileran eta estetikan bat egingo duelako".

.

....
.

....
1:59 min.

.

Audio eta testurik gabe.