Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira uztailaren 1etik aurrera Bilbobusen

Bakarrik doazen emakumezko bidaiari guztiek edukiko dute erabilgarri aukera, 22:30etik 06:30era.

Bilbobusek uztailaren 1ean jarriko du indarrean segurtasuna handitzeko eta eraso matxistei aurrea hartzeko neurria, eta emakumeek bi geralekuren artean jaisteko aukera izango dute. Bilboko autobus zerbitzuak gutuna bidali die gidari guztiei gogoraraziz neurria Bilboko Udalaren osoko bilkurak onartuzuela eta derrigorrez bete beharrekoa dela.

Bakarrik bidaiatzen duten emakume guztiek baliatu ahalko dute aukera, linea eta asteko egun guztietan, 22:30etik 06:30era.

Gidariei bidalitako aginduaren arabera, bidaiariak aurretik "denbora nahikoarekin"jakinarazi beharko dio gidariari non jaitsi nahi duen. Bertan geldituko da autobusa, "zirkulazioarentzat arriskutsua ez bada behintzat"; arriskutsua izanez gero, berriz, "ahalik eta hurbilen" gelditzen saiatuko da txoferra. Emakumea autobuseko aurrealdeko atetik jaitsiko da, eta beste bidaiaririk ezingo da irten.

Horrez gain, gidariak erregistro batean jaso beharko ditu egindako geldialdi guztien lekua eta ordua.

Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioaren arabera, 'La Manada'ko bost kideak behin-behinean espetxean mantentzeko baldintzak aldatu egin dira. Hiru magistratuetako batek boto partikularra eman du.

Atzo, osteguna, Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak, 6.000 euroko bermepean, behin-behinean aske uzteko erabakia hedabideetara filtratu zen, baina gaur arte auzitegiak ez die autoa aldeei helarazi. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egiteagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, baina epaia irmoa izan artean, baldintzapean libre egongo dira bostak.

Nafarroako Auzitegiaren esanetan, iraganean 'La Manada'ko bost kideak kartzelan sartzeko zeuden arrazoiak desagertu egin dira. Are gehiago, ihes egiteko arriskua behin-behineko espetxealdia ez den beste neurri batzuekin eragotzi daitekeela eta delitua berriro egiteko arriskurik ez dagoela uste du, zigortuetako lau antzeko beste auzi batean nahastuta daudelako(Pozoblancon).

Autoak nabarmendu duenez, zigortutako bost gizonak biktima bizi den tokitik 500 kilometro baino gehiagora bizi dira. Ildo horretan, magistratuen iritziz, "biktimaren lasaitasuna" bermatu daiteke 'La Manada'ko kideei behin-behineko espetxealdia ezarri gabe.

Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri dizkie: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera.

Hiru magistratuetako batek, Jose Francisco Cobo epaimahaiko presidenteak, boto partikularra eman du, behin-behineko espetxealdia luzatzeko eskatuz.

Asparrenan hilotz topatutako emakumearen ustezko hiltzailea kartzelara bidali dute

41 urteko gizonak Alemaniako justiziaren esku geratzea onartu du, eta laster estraditatuko dute.

Asparrenan (Araba) hilotz topatutako Sophia Loscher 28 urteko emakume alemaniarraren ustezko hiltzailea, Jaenen atxilotutako 41 urteko gizona, kartzelara bidali du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta aurki, Alemaniara estraditatuko dute, han epai dezaten.

Ertzaintzak ostegun arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Guardia Zibilak hilketaren susmagarri nagusia atxilotu eta biharamunean. Gaztea Leipzigetik gertu (Alemania) desagertu zen, ekainaren 15ean. Ostiral honetan jakin denez, hiltzailea neskaren gorpua erretzen saiatu zen.

Alemaniako Justiziak 41 urteko gizona atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen, eta hala, Auzitegi Nazionalak hartu zuen auzia.

Hilketaren susmagarria kartzelara bidali zuen atzo Lamela epaileak, estradizioa izapidetzen den bitartean. Sophia Losche Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) gazteen presidente ohi eta Bamberg hiriko alderdi horretako presidenteordea zen, PSE-EEk ohar batean jakinarazi duenez.

Euskal sozialistek hilketagatik "samina eta haserrea" azaldu dute, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Andrea Nahles SPDko buruari deitu dio doluminak helarazteko.

Ezker Anitzak ere "hilketa matxista gaitzetsi" du eta erakunde guztiei, europarrak barne, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak bukatzeko neurriak hartzeko deia egin die.

EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarraitzeko sistema proposatu du Londresek

Hiru milioi herritar baino gehiagori eragingo lieke proposamenak. Eskaria aurkeztu beharko dute 'finkatu' edo 'aurrefinkatu' estatusa lortzeko.

Gobernu britainiarrak sistema berri bat proposatu zuen atzo han bizi diren Europar Batasuneko herritarrek bertan jarraitu ahal izateko, brexita indarrean sartu ostean.

Sajid Javid Barne ministroak azaldu duenez, Europar Batasuneko Finkatzeko Sistemaren proposamena prozesu "sinplea eta zuzena" da, EBko herritarrek mugarik jabe lurralde britainiarrean egoteko aukera izan dezaten.

Proposamenaren arabera, EBko herrialdeetako herritar batek bost urte baino gehiago jarraian eman izan baditu Erresuma Batuan 'finkatu' estatusa jasoko du eta, hortaz, britainiarren eskubide berdinak izango ditu lan egiteko, ikasteko eta gizarte zerbitzu zein onurak jasotzeko, gaur egun bezalaxe. Sistema hori bera aplikatuko litzaieke gertuko senideei, esaterako, ezkontide, seme-alaba, guraso eta ilobei.

Abenduaren 31aren aurretik Erresuma Batuan bizi direnen kasuan, aipatutako estatusa lortzen ez badute, 'aurrefinkatu' egoeran egongo dira, bost urteko epea bete arte. Barne Ministeriotik adierazi dutenez, sistema 2018 amaieratik 2021eko ekainera arte egongo da martxan, eta ez da zama izango.

Eskakizuna egiten duten herritarrek haien nortasuna eta Erresuma Batuan bizi direla egiaztatu beharko dute, hala nola, zigor aurrekari larriak ez dituztela. Gainera, aholkularitza zerbitzua ere izango dute prozesuan zehar.

Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira uztailaren 1etik aurrera Bilbobusen

Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira ...
Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira uztailaren 1etik aurrera Bilbobusen

Bakarrik doazen emakumezko bidaiari g...
1:34 min.

Bakarrik doazen emakumezko bidaiari guztiek edukiko dute erabilgarri aukera, 22:30etik 06:30era.

Bilbobusek uztailaren 1ean jarriko du indarrean segurtasuna handitzeko eta eraso matxistei aurrea hartzeko neurria, eta emakumeek bi geralekuren artean jaisteko aukera izango dute. Bilboko autobus zerbitzuak gutuna bidali die gidari guztiei gogoraraziz neurria Bilboko Udalaren osoko bilkurak onartuzuela eta derrigorrez bete beharrekoa dela. Bakarrik bidaiatzen duten emakume guztiek baliatu ahalko dute aukera, linea eta asteko egun guztietan, 22:30etik 06:30era. Gidariei bidalitako aginduaren arabera, bidaiariak aurretik "denbora nahikoarekin"jakinarazi beharko dio gidariari non jaitsi nahi duen. Bertan geldituko da autobusa, "zirkulazioarentzat arriskutsua ez bada behintzat"; arriskutsua izanez gero, berriz, "ahalik eta hurbilen" gelditzen saiatuko da txoferra. Emakumea autobuseko aurrealdeko atetik jaitsiko da, eta beste bidaiaririk ezingo da irten. Horrez gain, gidariak erregistro batean jaso beharko ditu egindako geldialdi guztien lekua eta ordua.

2018/06/22

Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten

Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta...
Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzio...
2:02 min.

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioaren arabera, 'La Manada'ko bost kideak behin-behinean espetxean mantentzeko baldintzak aldatu egin dira. Hiru magistratuetako batek boto partikularra eman du.

Atzo, osteguna, Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak, 6.000 euroko bermepean, behin-behinean aske uzteko erabakia hedabideetara filtratu zen, baina gaur arte auzitegiak ez die autoa aldeei helarazi. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egiteagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, baina epaia irmoa izan artean, baldintzapean libre egongo dira bostak. Nafarroako Auzitegiaren esanetan, iraganean 'La Manada'ko bost kideak kartzelan sartzeko zeuden arrazoiak desagertu egin dira. Are gehiago, ihes egiteko arriskua behin-behineko espetxealdia ez den beste neurri batzuekin eragotzi daitekeela eta delitua berriro egiteko arriskurik ez dagoela uste du, zigortuetako lau antzeko beste auzi batean nahastuta daudelako(Pozoblancon). Autoak nabarmendu duenez, zigortutako bost gizonak biktima bizi den tokitik 500 kilometro baino gehiagora bizi dira. Ildo horretan, magistratuen iritziz, "biktimaren lasaitasuna" bermatu daiteke 'La Manada'ko kideei behin-behineko espetxealdia ezarri gabe. Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri dizkie: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera. Hiru magistratuetako batek, Jose Francisco Cobo epaimahaiko presidenteak, boto partikularra eman du, behin-behineko espetxealdia luzatzeko eskatuz.

2018/06/22

Asparrenan hilotz topatutako emakumearen ustezko hiltzailea kartzelara bidali dute

Asparrenan hilotz topatutako emakumearen uste...
Asparrenan hilotz topatutako emakumearen ustezko hiltzailea kartzelara bidali dute

41 urteko gizonak Alemaniako justizia...
2:40 min.

41 urteko gizonak Alemaniako justiziaren esku geratzea onartu du, eta laster estraditatuko dute.

Asparrenan (Araba) hilotz topatutako Sophia Loscher 28 urteko emakume alemaniarraren ustezko hiltzailea, Jaenen atxilotutako 41 urteko gizona, kartzelara bidali du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta aurki, Alemaniara estraditatuko dute, han epai dezaten. Ertzaintzak ostegun arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Guardia Zibilak hilketaren susmagarri nagusia atxilotu eta biharamunean. Gaztea Leipzigetik gertu (Alemania) desagertu zen, ekainaren 15ean. Ostiral honetan jakin denez, hiltzailea neskaren gorpua erretzen saiatu zen. Alemaniako Justiziak 41 urteko gizona atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen, eta hala, Auzitegi Nazionalak hartu zuen auzia. Hilketaren susmagarria kartzelara bidali zuen atzo Lamela epaileak, estradizioa izapidetzen den bitartean. Sophia Losche Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) gazteen presidente ohi eta Bamberg hiriko alderdi horretako presidenteordea zen, PSE-EEk ohar batean jakinarazi duenez. Euskal sozialistek hilketagatik "samina eta haserrea" azaldu dute, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Andrea Nahles SPDko buruari deitu dio doluminak helarazteko. Ezker Anitzak ere "hilketa matxista gaitzetsi" du eta erakunde guztiei, europarrak barne, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak bukatzeko neurriak hartzeko deia egin die.

2018/06/22

EBko biztanleek

EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarra...
EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarraitzeko sistema proposatu du Londresek

Hiru milioi herritar baino gehiagori ...
1:53 min.

Hiru milioi herritar baino gehiagori eragingo lieke proposamenak. Eskaria aurkeztu beharko dute 'finkatu' edo 'aurrefinkatu' estatusa lortzeko.

Gobernu britainiarrak sistema berri bat proposatu zuen atzo han bizi diren Europar Batasuneko herritarrek bertan jarraitu ahal izateko, brexita indarrean sartu ostean. Sajid Javid Barne ministroak azaldu duenez, Europar Batasuneko Finkatzeko Sistemaren proposamena prozesu "sinplea eta zuzena" da, EBko herritarrek mugarik jabe lurralde britainiarrean egoteko aukera izan dezaten. Proposamenaren arabera, EBko herrialdeetako herritar batek bost urte baino gehiago jarraian eman izan baditu Erresuma Batuan 'finkatu' estatusa jasoko du eta, hortaz, britainiarren eskubide berdinak izango ditu lan egiteko, ikasteko eta gizarte zerbitzu zein onurak jasotzeko, gaur egun bezalaxe. Sistema hori bera aplikatuko litzaieke gertuko senideei, esaterako, ezkontide, seme-alaba, guraso eta ilobei. Abenduaren 31aren aurretik Erresuma Batuan bizi direnen kasuan, aipatutako estatusa lortzen ez badute, 'aurrefinkatu' egoeran egongo dira, bost urteko epea bete arte. Barne Ministeriotik adierazi dutenez, sistema 2018 amaieratik 2021eko ekainera arte egongo da martxan, eta ez da zama izango. Eskakizuna egiten duten herritarrek haien nortasuna eta Erresuma Batuan bizi direla egiaztatu beharko dute, hala nola, zigor aurrekari larriak ez dituztela. Gainera, aholkularitza zerbitzua ere izango dute prozesuan zehar.

2018/06/22

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-06-13ko bideoen artxiboa

Arabarrek gutxiago ordainduko dute AP-1 eta AP-68 autobideak erabiltzeagatik

Arabarrek gutxiago ordainduko dute AP-1 eta A...
Arabarrek gutxiago ordainduko dute AP-1 eta AP-68 autobideak erabiltzeagatik

Uztailetik aurrera tarifa finkoa orda...
1:50 min.

Uztailetik aurrera tarifa finkoa ordainduko dute AP-1 autobideko Arabako erabiltzaileek. AP-68 autobidearen kasuan, Arabako Diputazioak hobariak handituko ditu.

Arabako Foru Aldundiak tarifa finkoa ezarriko du uztailetik aurrera AP-1 autobidea erabiltzen duten arabarren artean. Aldi berean, hobariak areagotuko ditu AP-68 autobidearen ohiko erabiltzaileentzat. AP-1 autobideari dagokionez, Etxebarri-Ipiña eta Eskoriatza arteko bidea egiten dutenak 157 euro ordaintzetik 15 euro ordaintzera igaroko dira. AP-1 autobidearen ibilbide osoa (Etxebarri-Ipiña eta Maltzaga) egiten dutenek, ostera, 300 euro beharrean 75 euro ordainduko dute. Gaur egun, hobaria % 50ekoa da eta Arabako zatiari bakarrik eragiten dio. AP-68 autobidearen kasuan ere hobarien sistema aldatu egingo da. Kasu honetan, diru-laguntza bidesariaren % 60koa izango da, beti ere, 15 bidaia edo gehiago egiten dituztenentzat. Gaur egun, hobaria % 50ekoa da hilean 25 bidaia edo gehiago egiten dituztenentzat. Deskontu sistema horien onurak jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da Araban bizitze eta teleordainketa sistema izatea. Neurri horiek uztailaren 1ean sartuko dira indarrean, eta Foru Gobernuak eta PPk Aurrekontuen gainean lorturiko akordioaren ondorio dira.

84 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute Lekeitioko kaian

84 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute...
84 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute Lekeitioko kaian

Segurtasun Sailak jakitera eman duene...
0:44 min.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Lekeitio bizilagun bat zen hildakoa, eta baliteke uretara erori izana. Ikerketa zabaldu dute, gertatutakoa argitzeko.

84 urteko gizonezko baten gorpua erreskatatu du, gaur goizean, Ertzaintzak Lekeitioko kaian. Segurtasun Sailaren arabera, 08:00ak inguruan jaso dute herritar baten deia, portuko uretan gorpu bat zegoela esanaz. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko, baina lehen informazioen arabera, baliteke gizona uretara erori izana. Lekeitioko gizonezko bat zen, eta kai-muturrean aurkitu dute gorpua, itsasontziak lotuta dauden inguruan.

Palmako Auzitegiak gaur emango dio Urdangarini espetxeratzeko agindua

Palmako Auzitegiak gaur emango dio Urdangarin...
Palmako Auzitegiak gaur emango dio Urdangarini espetxeratzeko agindua

Iñaki Urdangarinek, Diego Torresek et...
2:08 min.

Iñaki Urdangarinek, Diego Torresek eta Jaume Matasek gehienez hamabost eguneko epea izango dute kartzelan sartzeko.

Iñaki Urdangarinek, Diego Torresek eta Jaume Matasek asteazken honetan jasoko dituzte kartzelatze-aginduak Palmako Auzitegian. 09:00ak eta 14:00ak bitartean joango dira auzitegira, epaimahaiak hala aginduta. Noos auzia Palmako Auzitegiak epaitu zuen, eta Auzitegi Gorenak hiru auzipetuen kontrako zigorrak baieztatu ditu. Urdangarinen eta Torresen kasuan, baina, lehen auzialdian ezarritako zigorrak arindu ditu Gorenak: Urdangarini 5 urte eta 10 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio, eta Torresi, 5 urte eta 8 hilabetekoa. Jaume Matasi, ostera, hiru urte eta zortzi hilabeteko kartzela-zigorra berretsi dio. Gehienez 15 eguneko epea izango dute hirurek espetxean sartzeko. Urdangarinek Auzitegi Konstituzionalean babes-helegitea aurkezteko aukera dauka, baina, hala ere, kartzelara joan beharko du. Espetxean bere borondatez sartzen bada, zigorra zein kartzelatan beteko duen erabakitzeko aukera izango du.

Goi-bilera “fantastikoa” Ipar Korea eta AEBren artean

Goi-bilera “fantastikoa” Ipar Korea eta AEBre...
Goi-bilera “fantastikoa” Ipar Korea eta AEBren artean

Bi liderren arteko harreman ona ikusi...
2:23 min.

Bi liderren arteko harreman ona ikusita, Korean desnuklearizazioa eta bakea gero eta gertuago daudela pentsa daiteke.

2018ko ekainaren 12a betiko markatuta geratuko da Ameriketako Estatu Batuetako eta Ipar Koreako agintari gorenek eskua elkarri eman diotelako eta mahai berean elkarren ondoan eseri direlako lehen aldiz, oso bestelako ideologia izan arren. Ipar Korea erabat desnuklearizatu eta Koreako penintsulan bake iraunkorra ezartzeko egin dute. Iragan asteburuan, G7a osatzen duten munduko zazpi herrialde garatuenen agintariak bileraz bilera ibili ziren Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna negoziatzen. Bilkura gatazkatsua izan zen, eta AEBko Gobernuaren buruak (Donald Trump) eta Kanadakoak (Justin Trudeau) adierazpen gogorrak egin zituzten bertan. Haren ostean, begi guztiak Singapurko Sentosa uhartean, Capella hotelean, Ipar Koreako presidenteak eta AEBkoak egin behar zuten goi-bileran gertatzen zenari begira zeuden gaur. Hala ere, oraingoan ez da arazorik izan. 48 minutu eman dituzte lehenengo elkarrekin bilduta, biek bakarrik, aholkularirik gabe, eta ordu eta erdi baino gehiago gero, aholkulari eta guzti, eta, Trumpen esanetan, bilera benetan fantastikoa izan da. Agintari bien arteko harreman ona ikusita, gero eta gertuago dago 1950ean hasi eta 1953an bukatu zen eta 65 urte geroago oraindik bake-hitzarmenik ez duen gerratearen bukaera. Amaiera horrek erabateko desnuklearizazioa ere ekarriko du, eta horretarako datarik jarri ez badute ere, “laster” hasiko da, Trumpen arabera. Horrela, bi liderrek sari pertsonala lortu dute. Batetik, Kim Jong-unek Ipar Koreak urte hauetan guztietan jasan duen hermetismoa gainditu, eta, ondorioz, oso geldituta dagoen gizarte bat modernizatzea lortuko du, eta, nazioarteak jarritako zigorrak gainditutakoan, ekonomia hobetzea. Donald Trumpek, bere aldetik, harro esan ahalko du Ipar Koreako buruarekin bildu den lehen presidente estatubatuarra izan dela eta 38. paraleloan nabariagoa den nazioarte mailako krisi larriari eta gatazkari azkena ematen lortu duela.