Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen, antzeko delituengatik

Ertzaintzak 33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen astelehenean Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde bateko kide direlakoan.

Segurtasun Sailak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuek plastikozko markak ipintzen zituzten, ustez, hutsik zeuden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko.

Aurreko ostiralean, hilak 13, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen hiriburu arabarrean, antzeko delituengatik, eta gaizkile bateko kide izatea egotzita.

Igandean, 23:20 inguruan, gizon bat Gasteizeko etxebizitza batean zelatan zegoela jakin zuen Ertzaintzak, hiritar batek egindako abisuari esker. Hala, Ertzaintzako agenteak eraikinera bertaratu ziren eta sei etxebizitzatan plastizkozko 11 marka topatu zituzten, alegia, hutsik dauden etxebizitzetan markak jartzeko erabiltzen diren horietakoak, ondoren sarraila apurtu eta barruan lapurtzeko.

Hala, 01:30 inguruan, aurreko astelehenean, agenteek bi gizonezko topatu zituzten, eta horien janzkera eta itxura bat zetozen lekuko batek emandako deskripzioarekin. Orduan, komisariara eraman, identifikatu eta atxilotu egin zituzten, hiru etxebizitzatan lapurreta egitea egotzita.

Atxiloketaren ondotik, atxiloketaren unean zeramatzaten oinetakoak atzeman zizkieten eta, aztertu ostean, Polizia Zientifikoak ezarri zuen horietako batek oinetakoak bi lapurretan erabili izan zituztela.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du beste kideak identifikatzeko.

Bestalde, pertsona susmagarriak edota ateetan markak ikusiz gero SOS DEIAK 112 zerbitzura deitzea eskatu du Ertzaintzak, agenteek susmagarriak identifikatu eta markak aztertu ahal izateko.

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Manada' aske uztearen aurkako helegiteak

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'irmoa' da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Guardia Zibilaren egoeraren harira, aparteko ebazpen bat emango du epaimahaiak

'La Manada' auzian, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak atzera bota ditu zigortutako bost gazte sevillarrak behin-behinean aske utzi izanaren aurka Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak (kasu honetan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udala) aurkeztutako helegiteak.

Aretoak ebazpen honen bidez adierazi duenez, ekainaren 21eko autoan jakinarazitako erabakia irmoa da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri.

Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Aretoko buruak boto partikularra eman du, eta bere desadostasuna agertu du behin-behineko espetxealdia saihesteko fidantza bat onartu izanarekin. Are gehiago, zigorraren erdia bete arte behin-behineko espetxealdia luzatzearen alde azaldu da.

Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak behin-behinean aske utzi zituen, 6.000 euroko bermepean. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten. Epaia irmoa izan artean, baina, baldintzapean libre egongo dira bostak.

Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri zizkien bost gazteei: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera.

Aske gelditu eta gutxira pasaportea egiten ahalegindu zen Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren inguruan, ordea, ez dago oraingoz erabakirik. Epaimahaiak aurrerago hartuko du erabakia, aparteko ebazpen batean.

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela

Lugones Asturiasko Siero kontzejuko neska bat atxilotu dute, bikotekidea -tarteko adineko gizonezkoa- arma zuriz hil duelakoan, antza, eztabaida bat izan eta gero.

Gertaera 02:30 inguruan izan zen atzo, asteartea, neskaren gurasoen etxebizitzan, dirudienez, eztabaida bat izan eta gero.

Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri ostean, Asturiasko 112 zerbitzuko medikuak eta Polizia Nazionaleko agentea bertaratu ziren eta, etxebizitza aztertu ostean, emakumea atxilotu zuten.

Goizean zehar, Polizia Zientifikoko agenteak ere joan ziren etxebizitzara, frogen eta armaren bila.

Hilotza Asturiaseko Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Ustezko hiltzailea, aldiz, komisarian dago oraindik, epailearenera joan aurretik.

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskaera ere egin dute Fiskaltzak. Emakumeak beti esan du senar ohiaren tratu txarrak saihesteagatik ihes egin zuela seme-alabekin

Granadako Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian Juana Rivas Maracenako (Granada) amaren kontrako epaiketa egingo dute gaur. Emakumeak ia hilabete eman zuen leku ezezagunen batean bi seme-alabekin, Francesco Arcuri aitari entregatzea saihesteko.

Emakumeak beti esan du gizonak tratu txarrak ematen zizkiola eta umeei zerbait egingo zien beldur ihes egin zuela. Arcuri 2009an zigortu zuten tratu txarrengatik, eta haren kontrako beste salaketa bat jarria du Rivasek. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta guraso-ahala sei urtez kentzea eskatu du adingabeak ostearen delituagatik.

Francesco Arcuri senar ohia akusazio partikularra da eta Italiatik deklaratuko du bideokonferentziaz. Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorraz gain, guraso-ahala zortzi urtez kentzea eta, erantzukizun zibilagatik, 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Arcurik.

Juana Rivasek beti esan du senar ohiak ematen zizkion tratu txarrengatik joan zela Carloforten (Italia) bikoteak zeukan etxetik, eta arrazoi beragatik, beldurragatik, ia hilabete egon zela toki ezezagun batean gordeta. Tarte horretan milaka lagunen babesa jaso zuen, "Juana nire etxean dago" lelodun kanpainarekin.

Arcuri 2009an zigortu zuten lesioak eragiteagatik. 2016an haren kontrako beste salaketa bat jarri zuen Juana Rivasek Espainian. Granadako epaitegi batek, ordea, gertakariak Italian jazo zirela eta, auzia Italian epaitu beharrekoa zela ebatzi zuen. Salaketa 14 hilabete geroago heldu zen Italiako Justiziaren eskuetara, "irregulartasun askoren" ondoren.

Granadako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Rivasen senitartekoak, abokatua eta Maracenako udal psikologoa ere ikertu zituen, adingabeak osteko prozesuan izan zuten parte hartzeagatik. Guztiak absolbitu zituzten, Rivas bera kenduta.

Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du

Proactiva Open Armseko zuzendariak astearte honetan jakitera eman duenez, gobernuz kanpoko erakundeak emakume eta umetxo baten gorpuak eta emakume bat bizirik topatu ditu Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 80 miliara. Libiako kostazainek ontzia “suntsitu” eta “abandonatu” dutela salatu du Open Armsek.

Gobernuz kanpoko erakundeak atzo Mediterraneoko uretan Libiako kostazainek abandonatuta topatutako emakumea eta hilotzak Espainian lehorreratzeko baimena eskatu dio Sanchezen Gobernuari. Erakundearen arabera, Italia eta Libia ez dira herrialde seguruak, eta hala, laguntza eskatu dio Espainiako agintariei.

Open Armseko sortzaileak azaldu duenez, Italiak emakumea lehorreratzeko baimena eman die bart, Siziliako Cataniako portuan. Gorpuak eramateko baimenik ez dutela jakinarazi die, dena dela.

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gobernuz kanpoko erakundearen bertsioa faltsua zela esan zuen atzo, eta adierazpenak entzunda, Italia "emakumea artatzeko portu segurua" ez dela uste du Open Armsek.

Bestalde, Libiako Itsas Indarren bozeramaileak gezurtatu egin du gobernuz kanpoko erakundeak leporatutakoak. Bere hitzetan, itsas salbamenduko kideek profesionaltasunez jokatu zuten eta 119 gizon, 34 emakume eta 12 ume erreskatatu zituzten hainbat ordu iraun zuen operazio batean. Haurtxo baten gorpua ere aurkitu ei zuten.

Ofizial horren arabera, migratzailea jitoan egon ziren 60 orduz, jan-edanik gabe. Tarte horretan, batzuek erredurak izan zituzten eta erreskatatu ostean, Tripoliko itsas basera eraman zituzten artatzera. Ondoren, legez kanpoko immigrazio zerbitzuaren esku utzi zituzten.

Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Lapurretak egiten dituen talde georgiar batek...
Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden...
2:12 min.

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen, antzeko delituengatik

Ertzaintzak 33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen astelehenean Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde bateko kide direlakoan. Segurtasun Sailak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuek plastikozko markak ipintzen zituzten, ustez, hutsik zeuden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, hilak 13, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen hiriburu arabarrean, antzeko delituengatik, eta gaizkile bateko kide izatea egotzita. Igandean, 23:20 inguruan, gizon bat Gasteizeko etxebizitza batean zelatan zegoela jakin zuen Ertzaintzak, hiritar batek egindako abisuari esker. Hala, Ertzaintzako agenteak eraikinera bertaratu ziren eta sei etxebizitzatan plastizkozko 11 marka topatu zituzten, alegia, hutsik dauden etxebizitzetan markak jartzeko erabiltzen diren horietakoak, ondoren sarraila apurtu eta barruan lapurtzeko. Hala, 01:30 inguruan, aurreko astelehenean, agenteek bi gizonezko topatu zituzten, eta horien janzkera eta itxura bat zetozen lekuko batek emandako deskripzioarekin. Orduan, komisariara eraman, identifikatu eta atxilotu egin zituzten, hiru etxebizitzatan lapurreta egitea egotzita. Atxiloketaren ondotik, atxiloketaren unean zeramatzaten oinetakoak atzeman zizkieten eta, aztertu ostean, Polizia Zientifikoak ezarri zuen horietako batek oinetakoak bi lapurretan erabili izan zituztela. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du beste kideak identifikatzeko. Bestalde, pertsona susmagarriak edota ateetan markak ikusiz gero SOS DEIAK 112 zerbitzura deitzea eskatu du Ertzaintzak, agenteek susmagarriak identifikatu eta markak aztertu ahal izateko.

2018/07/18

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Ma...
Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Manada' aske uztearen aurkako helegiteak

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'ir...
2:12 min.

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'irmoa' da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Guardia Zibilaren egoeraren harira, aparteko ebazpen bat emango du epaimahaiak

'La Manada' auzian, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak atzera bota ditu zigortutako bost gazte sevillarrak behin-behinean aske utzi izanaren aurka Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak (kasu honetan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udala) aurkeztutako helegiteak. Aretoak ebazpen honen bidez adierazi duenez, ekainaren 21eko autoan jakinarazitako erabakia irmoa da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Aretoko buruak boto partikularra eman du, eta bere desadostasuna agertu du behin-behineko espetxealdia saihesteko fidantza bat onartu izanarekin. Are gehiago, zigorraren erdia bete arte behin-behineko espetxealdia luzatzearen alde azaldu da. Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak behin-behinean aske utzi zituen, 6.000 euroko bermepean. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten. Epaia irmoa izan artean, baina, baldintzapean libre egongo dira bostak. Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri zizkien bost gazteei: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera. Aske gelditu eta gutxira pasaportea egiten ahalegindu zen Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren inguruan, ordea, ez dago oraingoz erabakirik. Epaimahaiak aurrerago hartuko du erabakia, aparteko ebazpen batean.

2018/07/18

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuri...
Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Antza denez, atxilotuak bikotekidea h...
1:01 min.

Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela

Lugones Asturiasko Siero kontzejuko neska bat atxilotu dute, bikotekidea -tarteko adineko gizonezkoa- arma zuriz hil duelakoan, antza, eztabaida bat izan eta gero. Gertaera 02:30 inguruan izan zen atzo, asteartea, neskaren gurasoen etxebizitzan, dirudienez, eztabaida bat izan eta gero. Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri ostean, Asturiasko 112 zerbitzuko medikuak eta Polizia Nazionaleko agentea bertaratu ziren eta, etxebizitza aztertu ostean, emakumea atxilotu zuten. Goizean zehar, Polizia Zientifikoko agenteak ere joan ziren etxebizitzara, frogen eta armaren bila. Hilotza Asturiaseko Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Ustezko hiltzailea, aldiz, komisarian dago oraindik, epailearenera joan aurretik.

2018/07/18

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorr...
Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskae...
2:40 min.

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskaera ere egin dute Fiskaltzak. Emakumeak beti esan du senar ohiaren tratu txarrak saihesteagatik ihes egin zuela seme-alabekin

Granadako Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian Juana Rivas Maracenako (Granada) amaren kontrako epaiketa egingo dute gaur. Emakumeak ia hilabete eman zuen leku ezezagunen batean bi seme-alabekin, Francesco Arcuri aitari entregatzea saihesteko. Emakumeak beti esan du gizonak tratu txarrak ematen zizkiola eta umeei zerbait egingo zien beldur ihes egin zuela. Arcuri 2009an zigortu zuten tratu txarrengatik, eta haren kontrako beste salaketa bat jarria du Rivasek. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta guraso-ahala sei urtez kentzea eskatu du adingabeak ostearen delituagatik. Francesco Arcuri senar ohia akusazio partikularra da eta Italiatik deklaratuko du bideokonferentziaz. Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorraz gain, guraso-ahala zortzi urtez kentzea eta, erantzukizun zibilagatik, 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Arcurik. Juana Rivasek beti esan du senar ohiak ematen zizkion tratu txarrengatik joan zela Carloforten (Italia) bikoteak zeukan etxetik, eta arrazoi beragatik, beldurragatik, ia hilabete egon zela toki ezezagun batean gordeta. Tarte horretan milaka lagunen babesa jaso zuen, "Juana nire etxean dago" lelodun kanpainarekin. Arcuri 2009an zigortu zuten lesioak eragiteagatik. 2016an haren kontrako beste salaketa bat jarri zuen Juana Rivasek Espainian. Granadako epaitegi batek, ordea, gertakariak Italian jazo zirela eta, auzia Italian epaitu beharrekoa zela ebatzi zuen. Salaketa 14 hilabete geroago heldu zen Italiako Justiziaren eskuetara, "irregulartasun askoren" ondoren. Granadako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Rivasen senitartekoak, abokatua eta Maracenako udal psikologoa ere ikertu zituen, adingabeak osteko prozesuan izan zuten parte hartzeagatik. Guztiak absolbitu zituzten, Rivas bera kenduta.

2018/07/18

Libiak

Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak ...
Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak...
2:53 min.

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du

Proactiva Open Armseko zuzendariak astearte honetan jakitera eman duenez, gobernuz kanpoko erakundeak emakume eta umetxo baten gorpuak eta emakume bat bizirik topatu ditu Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 80 miliara. Libiako kostazainek ontzia “suntsitu” eta “abandonatu” dutela salatu du Open Armsek. Gobernuz kanpoko erakundeak atzo Mediterraneoko uretan Libiako kostazainek abandonatuta topatutako emakumea eta hilotzak Espainian lehorreratzeko baimena eskatu dio Sanchezen Gobernuari. Erakundearen arabera, Italia eta Libia ez dira herrialde seguruak, eta hala, laguntza eskatu dio Espainiako agintariei. Open Armseko sortzaileak azaldu duenez, Italiak emakumea lehorreratzeko baimena eman die bart, Siziliako Cataniako portuan. Gorpuak eramateko baimenik ez dutela jakinarazi die, dena dela. Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gobernuz kanpoko erakundearen bertsioa faltsua zela esan zuen atzo, eta adierazpenak entzunda, Italia "emakumea artatzeko portu segurua" ez dela uste du Open Armsek. Bestalde, Libiako Itsas Indarren bozeramaileak gezurtatu egin du gobernuz kanpoko erakundeak leporatutakoak. Bere hitzetan, itsas salbamenduko kideek profesionaltasunez jokatu zuten eta 119 gizon, 34 emakume eta 12 ume erreskatatu zituzten hainbat ordu iraun zuen operazio batean. Haurtxo baten gorpua ere aurkitu ei zuten. Ofizial horren arabera, migratzailea jitoan egon ziren 60 orduz, jan-edanik gabe. Tarte horretan, batzuek erredurak izan zituzten eta erreskatatu ostean, Tripoliko itsas basera eraman zituzten artatzera. Ondoren, legez kanpoko immigrazio zerbitzuaren esku utzi zituzten.

2018/07/18

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-02ko bideoen artxiboa

30 pertsona etxetik atera dituzte Basaurin, sute baten ondorioz

30 pertsona etxetik atera dituzte Basaurin, s...
30 pertsona etxetik atera dituzte Basaurin, sute baten ondorioz

Kareaga Behekoa kaleko etxebizitza ba...
0:44 min.

Kareaga Behekoa kaleko etxebizitza batean piztu da sua. Garrak itzali ostean, bizilagunak etxera itzuli dira, sua izan den etxeko bizilaguna izan ezik.

Hogeita hamar bat lagun etxetik atera behar izan dituzte gaur goizaldean Basaurin, etxebizitza eraikin bateko laugarren solairuko etxebizitza batean sua piztu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sua 03:20 aldera piztu da, oraindik ez dakite nola, Kareaga Behekoa kaleko bost solairuko eraikin batean. Garrak itzali ostean, sua izan den etxebizitzako bizilaguna ez beste guztiak etxera itzuli dira. Etxebizitza horretako bizilaguna artatu egin behar izan dute, kea arnastu baitu.

Arabarrek gutxiago ordaintzen dute AP-1 eta AP-68 autobideak erabiltzeagatik

Arabarrek gutxiago ordaintzen dute AP-1 eta A...
Arabarrek gutxiago ordaintzen dute AP-1 eta AP-68 autobideak erabiltzeagatik

Tarifa finkoa dute AP-1 autobideko Ar...
1:32 min.

Tarifa finkoa dute AP-1 autobideko Arabako erabiltzaileek. AP-68 autobidearen kasuan, Arabako Diputazioak hobariak handitu ditu.

Arabako Foru Aldundiak tarifa finkoa ezarri du AP-1 autobidea erabiltzen duten arabarren artean. Aldi berean, hobariak areagotu ditu AP-68 autobidearen ohiko erabiltzaileentzat. Neurriok uztailaren 1etik daude indarrean. AP-1 autobideari dagokionez, Etxebarri-Ipiña eta Eskoriatza arteko bidea egiten dutenak 157 euro ordaintzetik 15 euro ordaintzera igaro dira. AP-1 autobidearen ibilbide osoa (Etxebarri-Ipiña eta Maltzaga) egiten dutenek, ostera, 300 euro beharrean 75 euro ordaintzen dute. Orain arte hobaria % 50ekoa zen eta Arabako zatiari bakarrik eragiten dio. AP-68 autobidearen kasuan ere hobarien sistema aldatu egin da. Kasu honetan, diru-laguntza bidesariaren % 60koa da, beti ere, 15 bidaia edo gehiago egiten dituztenentzat. Orain arte hobaria % 50ekoa zen hilean 25 bidaia edo gehiago egiten dituztenentzat. Deskontu sistema horien onurak jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da Araban bizitze eta teleordainketa sistema izatea. Neurri horiek Foru Gobernuak eta PPk Aurrekontuen gainean lorturiko akordioaren ondorio dira.

Plastikozko poltsak derrigorrez ordaindu beharko dira

Plastikozko poltsak derrigorrez ordaindu beha...
Plastikozko poltsak derrigorrez ordaindu beharko dira

5 eta 15 zentimo arteko prezioa izang...
1:54 min.

5 eta 15 zentimo arteko prezioa izango dute. 2021ean erabat debekatu arte emandako erdibideko urratsa da. Neurria atzo sartu zen indarrean.

Espainiako Gobernuak plastikozko poltsak debekatuko ditu 2021ean, eta igandetik (uztailak 1) aurrera kobratu behar dira, Rajoyren Gobernuak joan den maiatzaren 18an onartutako Errege Dekretuaren arabera. Erabilera bakarreko poltsak kobratu beharra erdibideko urratsa da, 2021ean erabat debekatuko baitute horiek erabiltzea. 5 eta 15 zentimo arteko prezioa izango dute, gutxi gorabehera. Neurria onartu zenean Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen ministroa zen Isabel Garcia Tejerinak azaldu zuenaren arabera, 2021ean plastikozko poltsa guztiak debekatuko dituzte: biodegradagarriak ez diren poltsa arinak eta oso arinak. 2018ko uztailaren 1etik aurrera, hortaz, garbitasunagatik eta ontziratu gabeko kontsumoa indartzeko erabiltzen diren poltsa oso arinak soilik ez dira kobratuko. Ondorengo urratsa 2020ko urtarrilean iritsiko da, zatitu daitezkeen poltsak debekatuko direlako. Tejerinaren esanetan, "bereziki kaltegarriak" dira, gehigarriak dituztelako. Bestalde, araudiak sentsibilizazio kanpaina bat egitea aurreikusi du, erabiltzaileei informazioa eman eta ekoizleen erregistroa egiteko. Espainiak helburuak betetzen ote dituen ebaluatu nahi dute horrela. Azken hamarkadan, gutxitu egin da plastikozko poltsen kontsumoa. 2007an, biztanle bakoitzak 317 poltsa erabiltzen zituen urtean; 2014an, berriz, 144.

Europarako bidean zeuden 115 migratzaile hartu dituzte Libiako patruilariek

Europarako bidean zeuden 115 migratzaile hart...
Europarako bidean zeuden 115 migratzaile hartu dituzte Libiako patruilariek

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea...
1:32 min.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, 3.000 lagunetik gora hil ziren iaz Mediterraneo itsasoan.

Libiako patruilariek 115 pertsona geldiarazi dituzte Mediterraneoan, Libiako hondartzetatik irtendako ontzi batean Europara heltzen saiatzen zirenean. Ontzia, larunbat gauean atzeman zuten, Sarman hiriko kostalde parean, Tripolitik mendebaldera. Ia guztiak Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik datoz; Tripolitik gertu dagoen egoitza batera eraman dituzte, eta handik, harrera-zentroetara. Tripoli eta Tunisiako mugaren arteko hondartzak pertsonen trafikoan diharduten mafien esparru bihurtu dira azken bi urteetan, Europako patruilariak gorabehera. OIM Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, 171.635 pertsonak lortu zuten 2017an Europara heltzea, eta 3.000 lagunetik gora hil ziren Mediterraneo itsasoan. Astebetean, Libiako patruilariek 1.200 migratzaile inguru hartu dituzte herrialdearen mendebaldeko kostalde parean.