Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen, antzeko delituengatik

Ertzaintzak 33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen astelehenean Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde bateko kide direlakoan.

Segurtasun Sailak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuek plastikozko markak ipintzen zituzten, ustez, hutsik zeuden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko.

Aurreko ostiralean, hilak 13, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen hiriburu arabarrean, antzeko delituengatik, eta gaizkile bateko kide izatea egotzita.

Igandean, 23:20 inguruan, gizon bat Gasteizeko etxebizitza batean zelatan zegoela jakin zuen Ertzaintzak, hiritar batek egindako abisuari esker. Hala, Ertzaintzako agenteak eraikinera bertaratu ziren eta sei etxebizitzatan plastizkozko 11 marka topatu zituzten, alegia, hutsik dauden etxebizitzetan markak jartzeko erabiltzen diren horietakoak, ondoren sarraila apurtu eta barruan lapurtzeko.

Hala, 01:30 inguruan, aurreko astelehenean, agenteek bi gizonezko topatu zituzten, eta horien janzkera eta itxura bat zetozen lekuko batek emandako deskripzioarekin. Orduan, komisariara eraman, identifikatu eta atxilotu egin zituzten, hiru etxebizitzatan lapurreta egitea egotzita.

Atxiloketaren ondotik, atxiloketaren unean zeramatzaten oinetakoak atzeman zizkieten eta, aztertu ostean, Polizia Zientifikoak ezarri zuen horietako batek oinetakoak bi lapurretan erabili izan zituztela.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du beste kideak identifikatzeko.

Bestalde, pertsona susmagarriak edota ateetan markak ikusiz gero SOS DEIAK 112 zerbitzura deitzea eskatu du Ertzaintzak, agenteek susmagarriak identifikatu eta markak aztertu ahal izateko.

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Manada' aske uztearen aurkako helegiteak

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'irmoa' da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Guardia Zibilaren egoeraren harira, aparteko ebazpen bat emango du epaimahaiak

'La Manada' auzian, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak atzera bota ditu zigortutako bost gazte sevillarrak behin-behinean aske utzi izanaren aurka Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak (kasu honetan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udala) aurkeztutako helegiteak.

Aretoak ebazpen honen bidez adierazi duenez, ekainaren 21eko autoan jakinarazitako erabakia irmoa da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri.

Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Aretoko buruak boto partikularra eman du, eta bere desadostasuna agertu du behin-behineko espetxealdia saihesteko fidantza bat onartu izanarekin. Are gehiago, zigorraren erdia bete arte behin-behineko espetxealdia luzatzearen alde azaldu da.

Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak behin-behinean aske utzi zituen, 6.000 euroko bermepean. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten. Epaia irmoa izan artean, baina, baldintzapean libre egongo dira bostak.

Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri zizkien bost gazteei: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera.

Aske gelditu eta gutxira pasaportea egiten ahalegindu zen Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren inguruan, ordea, ez dago oraingoz erabakirik. Epaimahaiak aurrerago hartuko du erabakia, aparteko ebazpen batean.

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela

Lugones Asturiasko Siero kontzejuko neska bat atxilotu dute, bikotekidea -tarteko adineko gizonezkoa- arma zuriz hil duelakoan, antza, eztabaida bat izan eta gero.

Gertaera 02:30 inguruan izan zen atzo, asteartea, neskaren gurasoen etxebizitzan, dirudienez, eztabaida bat izan eta gero.

Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri ostean, Asturiasko 112 zerbitzuko medikuak eta Polizia Nazionaleko agentea bertaratu ziren eta, etxebizitza aztertu ostean, emakumea atxilotu zuten.

Goizean zehar, Polizia Zientifikoko agenteak ere joan ziren etxebizitzara, frogen eta armaren bila.

Hilotza Asturiaseko Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Ustezko hiltzailea, aldiz, komisarian dago oraindik, epailearenera joan aurretik.

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskaera ere egin dute Fiskaltzak. Emakumeak beti esan du senar ohiaren tratu txarrak saihesteagatik ihes egin zuela seme-alabekin

Granadako Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian Juana Rivas Maracenako (Granada) amaren kontrako epaiketa egingo dute gaur. Emakumeak ia hilabete eman zuen leku ezezagunen batean bi seme-alabekin, Francesco Arcuri aitari entregatzea saihesteko.

Emakumeak beti esan du gizonak tratu txarrak ematen zizkiola eta umeei zerbait egingo zien beldur ihes egin zuela. Arcuri 2009an zigortu zuten tratu txarrengatik, eta haren kontrako beste salaketa bat jarria du Rivasek. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta guraso-ahala sei urtez kentzea eskatu du adingabeak ostearen delituagatik.

Francesco Arcuri senar ohia akusazio partikularra da eta Italiatik deklaratuko du bideokonferentziaz. Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorraz gain, guraso-ahala zortzi urtez kentzea eta, erantzukizun zibilagatik, 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Arcurik.

Juana Rivasek beti esan du senar ohiak ematen zizkion tratu txarrengatik joan zela Carloforten (Italia) bikoteak zeukan etxetik, eta arrazoi beragatik, beldurragatik, ia hilabete egon zela toki ezezagun batean gordeta. Tarte horretan milaka lagunen babesa jaso zuen, "Juana nire etxean dago" lelodun kanpainarekin.

Arcuri 2009an zigortu zuten lesioak eragiteagatik. 2016an haren kontrako beste salaketa bat jarri zuen Juana Rivasek Espainian. Granadako epaitegi batek, ordea, gertakariak Italian jazo zirela eta, auzia Italian epaitu beharrekoa zela ebatzi zuen. Salaketa 14 hilabete geroago heldu zen Italiako Justiziaren eskuetara, "irregulartasun askoren" ondoren.

Granadako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Rivasen senitartekoak, abokatua eta Maracenako udal psikologoa ere ikertu zituen, adingabeak osteko prozesuan izan zuten parte hartzeagatik. Guztiak absolbitu zituzten, Rivas bera kenduta.

Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du

Proactiva Open Armseko zuzendariak astearte honetan jakitera eman duenez, gobernuz kanpoko erakundeak emakume eta umetxo baten gorpuak eta emakume bat bizirik topatu ditu Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 80 miliara. Libiako kostazainek ontzia “suntsitu” eta “abandonatu” dutela salatu du Open Armsek.

Gobernuz kanpoko erakundeak atzo Mediterraneoko uretan Libiako kostazainek abandonatuta topatutako emakumea eta hilotzak Espainian lehorreratzeko baimena eskatu dio Sanchezen Gobernuari. Erakundearen arabera, Italia eta Libia ez dira herrialde seguruak, eta hala, laguntza eskatu dio Espainiako agintariei.

Open Armseko sortzaileak azaldu duenez, Italiak emakumea lehorreratzeko baimena eman die bart, Siziliako Cataniako portuan. Gorpuak eramateko baimenik ez dutela jakinarazi die, dena dela.

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gobernuz kanpoko erakundearen bertsioa faltsua zela esan zuen atzo, eta adierazpenak entzunda, Italia "emakumea artatzeko portu segurua" ez dela uste du Open Armsek.

Bestalde, Libiako Itsas Indarren bozeramaileak gezurtatu egin du gobernuz kanpoko erakundeak leporatutakoak. Bere hitzetan, itsas salbamenduko kideek profesionaltasunez jokatu zuten eta 119 gizon, 34 emakume eta 12 ume erreskatatu zituzten hainbat ordu iraun zuen operazio batean. Haurtxo baten gorpua ere aurkitu ei zuten.

Ofizial horren arabera, migratzailea jitoan egon ziren 60 orduz, jan-edanik gabe. Tarte horretan, batzuek erredurak izan zituzten eta erreskatatu ostean, Tripoliko itsas basera eraman zituzten artatzera. Ondoren, legez kanpoko immigrazio zerbitzuaren esku utzi zituzten.

Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Lapurretak egiten dituen talde georgiar batek...
Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden...
2:12 min.

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen, antzeko delituengatik

Ertzaintzak 33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen astelehenean Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde bateko kide direlakoan. Segurtasun Sailak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuek plastikozko markak ipintzen zituzten, ustez, hutsik zeuden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, hilak 13, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen hiriburu arabarrean, antzeko delituengatik, eta gaizkile bateko kide izatea egotzita. Igandean, 23:20 inguruan, gizon bat Gasteizeko etxebizitza batean zelatan zegoela jakin zuen Ertzaintzak, hiritar batek egindako abisuari esker. Hala, Ertzaintzako agenteak eraikinera bertaratu ziren eta sei etxebizitzatan plastizkozko 11 marka topatu zituzten, alegia, hutsik dauden etxebizitzetan markak jartzeko erabiltzen diren horietakoak, ondoren sarraila apurtu eta barruan lapurtzeko. Hala, 01:30 inguruan, aurreko astelehenean, agenteek bi gizonezko topatu zituzten, eta horien janzkera eta itxura bat zetozen lekuko batek emandako deskripzioarekin. Orduan, komisariara eraman, identifikatu eta atxilotu egin zituzten, hiru etxebizitzatan lapurreta egitea egotzita. Atxiloketaren ondotik, atxiloketaren unean zeramatzaten oinetakoak atzeman zizkieten eta, aztertu ostean, Polizia Zientifikoak ezarri zuen horietako batek oinetakoak bi lapurretan erabili izan zituztela. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du beste kideak identifikatzeko. Bestalde, pertsona susmagarriak edota ateetan markak ikusiz gero SOS DEIAK 112 zerbitzura deitzea eskatu du Ertzaintzak, agenteek susmagarriak identifikatu eta markak aztertu ahal izateko.

2018/07/18

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Ma...
Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Manada' aske uztearen aurkako helegiteak

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'ir...
2:12 min.

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'irmoa' da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Guardia Zibilaren egoeraren harira, aparteko ebazpen bat emango du epaimahaiak

'La Manada' auzian, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak atzera bota ditu zigortutako bost gazte sevillarrak behin-behinean aske utzi izanaren aurka Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak (kasu honetan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udala) aurkeztutako helegiteak. Aretoak ebazpen honen bidez adierazi duenez, ekainaren 21eko autoan jakinarazitako erabakia irmoa da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Aretoko buruak boto partikularra eman du, eta bere desadostasuna agertu du behin-behineko espetxealdia saihesteko fidantza bat onartu izanarekin. Are gehiago, zigorraren erdia bete arte behin-behineko espetxealdia luzatzearen alde azaldu da. Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak behin-behinean aske utzi zituen, 6.000 euroko bermepean. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten. Epaia irmoa izan artean, baina, baldintzapean libre egongo dira bostak. Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri zizkien bost gazteei: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera. Aske gelditu eta gutxira pasaportea egiten ahalegindu zen Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren inguruan, ordea, ez dago oraingoz erabakirik. Epaimahaiak aurrerago hartuko du erabakia, aparteko ebazpen batean.

2018/07/18

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuri...
Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Antza denez, atxilotuak bikotekidea h...
1:01 min.

Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela

Lugones Asturiasko Siero kontzejuko neska bat atxilotu dute, bikotekidea -tarteko adineko gizonezkoa- arma zuriz hil duelakoan, antza, eztabaida bat izan eta gero. Gertaera 02:30 inguruan izan zen atzo, asteartea, neskaren gurasoen etxebizitzan, dirudienez, eztabaida bat izan eta gero. Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri ostean, Asturiasko 112 zerbitzuko medikuak eta Polizia Nazionaleko agentea bertaratu ziren eta, etxebizitza aztertu ostean, emakumea atxilotu zuten. Goizean zehar, Polizia Zientifikoko agenteak ere joan ziren etxebizitzara, frogen eta armaren bila. Hilotza Asturiaseko Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Ustezko hiltzailea, aldiz, komisarian dago oraindik, epailearenera joan aurretik.

2018/07/18

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorr...
Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskae...
2:40 min.

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskaera ere egin dute Fiskaltzak. Emakumeak beti esan du senar ohiaren tratu txarrak saihesteagatik ihes egin zuela seme-alabekin

Granadako Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian Juana Rivas Maracenako (Granada) amaren kontrako epaiketa egingo dute gaur. Emakumeak ia hilabete eman zuen leku ezezagunen batean bi seme-alabekin, Francesco Arcuri aitari entregatzea saihesteko. Emakumeak beti esan du gizonak tratu txarrak ematen zizkiola eta umeei zerbait egingo zien beldur ihes egin zuela. Arcuri 2009an zigortu zuten tratu txarrengatik, eta haren kontrako beste salaketa bat jarria du Rivasek. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta guraso-ahala sei urtez kentzea eskatu du adingabeak ostearen delituagatik. Francesco Arcuri senar ohia akusazio partikularra da eta Italiatik deklaratuko du bideokonferentziaz. Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorraz gain, guraso-ahala zortzi urtez kentzea eta, erantzukizun zibilagatik, 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Arcurik. Juana Rivasek beti esan du senar ohiak ematen zizkion tratu txarrengatik joan zela Carloforten (Italia) bikoteak zeukan etxetik, eta arrazoi beragatik, beldurragatik, ia hilabete egon zela toki ezezagun batean gordeta. Tarte horretan milaka lagunen babesa jaso zuen, "Juana nire etxean dago" lelodun kanpainarekin. Arcuri 2009an zigortu zuten lesioak eragiteagatik. 2016an haren kontrako beste salaketa bat jarri zuen Juana Rivasek Espainian. Granadako epaitegi batek, ordea, gertakariak Italian jazo zirela eta, auzia Italian epaitu beharrekoa zela ebatzi zuen. Salaketa 14 hilabete geroago heldu zen Italiako Justiziaren eskuetara, "irregulartasun askoren" ondoren. Granadako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Rivasen senitartekoak, abokatua eta Maracenako udal psikologoa ere ikertu zituen, adingabeak osteko prozesuan izan zuten parte hartzeagatik. Guztiak absolbitu zituzten, Rivas bera kenduta.

2018/07/18

Libiak

Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak ...
Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak...
2:53 min.

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du

Proactiva Open Armseko zuzendariak astearte honetan jakitera eman duenez, gobernuz kanpoko erakundeak emakume eta umetxo baten gorpuak eta emakume bat bizirik topatu ditu Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 80 miliara. Libiako kostazainek ontzia “suntsitu” eta “abandonatu” dutela salatu du Open Armsek. Gobernuz kanpoko erakundeak atzo Mediterraneoko uretan Libiako kostazainek abandonatuta topatutako emakumea eta hilotzak Espainian lehorreratzeko baimena eskatu dio Sanchezen Gobernuari. Erakundearen arabera, Italia eta Libia ez dira herrialde seguruak, eta hala, laguntza eskatu dio Espainiako agintariei. Open Armseko sortzaileak azaldu duenez, Italiak emakumea lehorreratzeko baimena eman die bart, Siziliako Cataniako portuan. Gorpuak eramateko baimenik ez dutela jakinarazi die, dena dela. Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gobernuz kanpoko erakundearen bertsioa faltsua zela esan zuen atzo, eta adierazpenak entzunda, Italia "emakumea artatzeko portu segurua" ez dela uste du Open Armsek. Bestalde, Libiako Itsas Indarren bozeramaileak gezurtatu egin du gobernuz kanpoko erakundeak leporatutakoak. Bere hitzetan, itsas salbamenduko kideek profesionaltasunez jokatu zuten eta 119 gizon, 34 emakume eta 12 ume erreskatatu zituzten hainbat ordu iraun zuen operazio batean. Haurtxo baten gorpua ere aurkitu ei zuten. Ofizial horren arabera, migratzailea jitoan egon ziren 60 orduz, jan-edanik gabe. Tarte horretan, batzuek erredurak izan zituzten eta erreskatatu ostean, Tripoliko itsas basera eraman zituzten artatzera. Ondoren, legez kanpoko immigrazio zerbitzuaren esku utzi zituzten.

2018/07/18

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-05ko bideoen artxiboa

Migratzaileak hartzeko 48 plazako larrialdi zentro bat eraikiko dute Bilbon

Migratzaileak hartzeko 48 plazako larrialdi z...
Migratzaileak hartzeko 48 plazako larrialdi zentro bat eraikiko dute Bilbon

Bestalde, Ongi Etorri Errefuxiatuak e...
1:55 min.

Bestalde, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak mobilizazioak hasi ditu, migratzaileentzako 80 plazako aterpetxea eskatzeko.

Bilbon migratzaileak hartzeko larrialdi zentro bat eraikitzea adostu dute euskal erakundeek. Hasiera batean 40 plaza izango ditu eta beste 40 gehituko dizkiote gerora. Halaber, migratzaileei laguntza eskaintzeko eta informazioa emateko zerbitzu bat osatuko dute. Gurutze Gorriak kudeatuko ditu biak, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Bilbora iristen diren etorkinei aterabide bat emateko plana gauzatzeko aurrekontua 150.000 eurokoa da. Eusko Jaurlaritzak 100.000 euro jarriko ditu; Bizkaiko Foru Aldundiak 30.000; eta Bilboko Udalak 20.000 euro. Bilbon bildu dira hiru erakunde horietako eta Gurutze Gorriko ordezkariak, baita CEAR-Euskadi eta Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeetakoak ere izan dira bileran. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da gainerako lurraldeetan ere antzeko neurriak hartzea, Euskal Autonomia Erkidegora heltzen diren etorkinen kopuruak gora egin baitu azkenaldian. Bestalde, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak mobilizazioak hasi ditu gaur Bilboko udaletxe aurrean, migratzaileentzako 80 plazako aterpetxea eskatzeko.

Bilboko Udalak 312 postuko lan eskaintza publikoa onartu du

Bilboko Udalak 312 postuko lan eskaintza publ...
Bilboko Udalak 312 postuko lan eskaintza publikoa onartu du

Lanpostuen erdia Udaltzaingoarentzat ...
1:07 min.

Lanpostuen erdia Udaltzaingoarentzat izango dira. Udal gobernuak (EAJ/PSE-EE) adostu du, sindikatuen 'oniritziarekin'. 2017an egindakoa baino handiagoa izango da aurtengoa.

Bilboko Udalak 2018an egiteko lan eskaintza publikoa (LEP)onartu du ostegun honetan. Guztira, 312 lanpostu eskainiko dituzte, eta horietatik 150 Udaltzaingoarentzat izango dira. Udal gobernuak (EAJ/PSE-EE) onartutako eskaintzak "ordezkaritza sindikalen oniritzia" du, eta udal lantaldea apurka-apurka gaztetzen joateko xedea du, Udaleko iturriek nabarmendu dutenez. Horrez gain, behin-behinekoen tasa jaistea du helburu, eta Bilboko Udalean jada lanean ari diren beharginen barne promoziorako 99 lanpostu gorde dituzte horretarako. Halaber, lanpostuen % 7 (21 postu) ezgaitasun bat duten pertsonentzat izango dira. Euskarari dagokionez, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan "derrigorrezko eskakizuna" izango da, eta gainerakoetan euskaraz jakitea merezimendu moduan hartuko dute.

Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren zati bat hondoratu da, euriteen ondorioz

Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren zati ...
Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren zati bat hondoratu da, euriteen ondorioz

Goizaldeko bostak aldera gertatu da e...
0:48 min.

Goizaldeko bostak aldera gertatu da eta ez da inor zauritu. Gaur egun, oinezkoek erabili ohi duten zubia da.

Deba eta Mutriku lotzen dituen harrizko zubia hondoratu egin da goizaldean, azken orduotako euriteen ondorioz. Hori dela eta, itxi egin dute zubia. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 05:15 aldera erori da. Ez da inor zauritu. Udal teknikariek azpiegituraren egoera aztertuko dute orain, dagoenari eutsi eutsi ala berriz eraiki erabakitzeko. Udaltzainak bertaratu dira, eta zubia itxita dagoela jakinarazteko seinaleak jarri dituzte erabiltzaileei horren berri emateko.

Seme-alabak gaurtik aurrera dituzten aitek bost asteko baimena izango dute

Seme-alabak gaurtik aurrera dituzten aitek bo...
Seme-alabak gaurtik aurrera dituzten aitek bost asteko baimena izango dute

Horrez gain, funtzionario direnek ez ...
1:31 min.

Horrez gain, funtzionario direnek ez dute euren baimena haurra jaio eta berehala hartu beharko, amatasun baimenarekin bateragarri izan dadin.

Ostegun honetatik aurrera seme-alaba izan edo adoptatzen duten aitek bost asteko baimena izango dute, orain arte baino bat gehiago, indarrean sartu diren Estatuko Aurrekontu Orokorrek jasotakoaren arabera. 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak indarrean sartzeak ahalbideratu du aldaketa. Izan ere, jaiotzagatik, amatasunagatik, aitatasunagatik, eta haurdunaldiko eta erditu osteko arriskuagatik aurreikusitako laguntzak % 4,5 handitu dituzte, 2.559 milioi euroraino. Halaber, Unidos Podemosek PPrekin adostutako zuzenketa bati esker, berritasun bat jaso dute Estatuko Aurrekontu Orokorrek. Haurra duten funtzionario publikoek nahieran hartu ahalko dute 5 asteko baimena, ez haurra jaio eta berehala, ez baitute baimena amarenarekin batera hartu beharko nahitaez. Horrela, amak 16 asteko baimena bukatutakoan hartu ahalko dute baimena, eta biek, guztira, 21 asteko baimena hartu ahalko dute. Horri lotuta, Unidos Podemosek aurkeztutako legez besteko proposamena aho batez onartu berri du Espainiako Kongresuak. Seme-alaben jaiotza edo adopzioagatiko baimenak parekatzea da helburua (16 astekoak dira orain biak; umea jaio edo adoptatu eta berehala hartu behar dira bi, eta gainerako 14ak, lehen urtea bete baino lehen).