Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen, antzeko delituengatik

Ertzaintzak 33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen astelehenean Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde bateko kide direlakoan.

Segurtasun Sailak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuek plastikozko markak ipintzen zituzten, ustez, hutsik zeuden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko.

Aurreko ostiralean, hilak 13, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen hiriburu arabarrean, antzeko delituengatik, eta gaizkile bateko kide izatea egotzita.

Igandean, 23:20 inguruan, gizon bat Gasteizeko etxebizitza batean zelatan zegoela jakin zuen Ertzaintzak, hiritar batek egindako abisuari esker. Hala, Ertzaintzako agenteak eraikinera bertaratu ziren eta sei etxebizitzatan plastizkozko 11 marka topatu zituzten, alegia, hutsik dauden etxebizitzetan markak jartzeko erabiltzen diren horietakoak, ondoren sarraila apurtu eta barruan lapurtzeko.

Hala, 01:30 inguruan, aurreko astelehenean, agenteek bi gizonezko topatu zituzten, eta horien janzkera eta itxura bat zetozen lekuko batek emandako deskripzioarekin. Orduan, komisariara eraman, identifikatu eta atxilotu egin zituzten, hiru etxebizitzatan lapurreta egitea egotzita.

Atxiloketaren ondotik, atxiloketaren unean zeramatzaten oinetakoak atzeman zizkieten eta, aztertu ostean, Polizia Zientifikoak ezarri zuen horietako batek oinetakoak bi lapurretan erabili izan zituztela.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du beste kideak identifikatzeko.

Bestalde, pertsona susmagarriak edota ateetan markak ikusiz gero SOS DEIAK 112 zerbitzura deitzea eskatu du Ertzaintzak, agenteek susmagarriak identifikatu eta markak aztertu ahal izateko.

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Manada' aske uztearen aurkako helegiteak

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'irmoa' da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Guardia Zibilaren egoeraren harira, aparteko ebazpen bat emango du epaimahaiak

'La Manada' auzian, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak atzera bota ditu zigortutako bost gazte sevillarrak behin-behinean aske utzi izanaren aurka Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak (kasu honetan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udala) aurkeztutako helegiteak.

Aretoak ebazpen honen bidez adierazi duenez, ekainaren 21eko autoan jakinarazitako erabakia irmoa da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri.

Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Aretoko buruak boto partikularra eman du, eta bere desadostasuna agertu du behin-behineko espetxealdia saihesteko fidantza bat onartu izanarekin. Are gehiago, zigorraren erdia bete arte behin-behineko espetxealdia luzatzearen alde azaldu da.

Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak behin-behinean aske utzi zituen, 6.000 euroko bermepean. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten. Epaia irmoa izan artean, baina, baldintzapean libre egongo dira bostak.

Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri zizkien bost gazteei: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera.

Aske gelditu eta gutxira pasaportea egiten ahalegindu zen Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren inguruan, ordea, ez dago oraingoz erabakirik. Epaimahaiak aurrerago hartuko du erabakia, aparteko ebazpen batean.

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela

Lugones Asturiasko Siero kontzejuko neska bat atxilotu dute, bikotekidea -tarteko adineko gizonezkoa- arma zuriz hil duelakoan, antza, eztabaida bat izan eta gero.

Gertaera 02:30 inguruan izan zen atzo, asteartea, neskaren gurasoen etxebizitzan, dirudienez, eztabaida bat izan eta gero.

Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri ostean, Asturiasko 112 zerbitzuko medikuak eta Polizia Nazionaleko agentea bertaratu ziren eta, etxebizitza aztertu ostean, emakumea atxilotu zuten.

Goizean zehar, Polizia Zientifikoko agenteak ere joan ziren etxebizitzara, frogen eta armaren bila.

Hilotza Asturiaseko Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Ustezko hiltzailea, aldiz, komisarian dago oraindik, epailearenera joan aurretik.

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskaera ere egin dute Fiskaltzak. Emakumeak beti esan du senar ohiaren tratu txarrak saihesteagatik ihes egin zuela seme-alabekin

Granadako Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian Juana Rivas Maracenako (Granada) amaren kontrako epaiketa egingo dute gaur. Emakumeak ia hilabete eman zuen leku ezezagunen batean bi seme-alabekin, Francesco Arcuri aitari entregatzea saihesteko.

Emakumeak beti esan du gizonak tratu txarrak ematen zizkiola eta umeei zerbait egingo zien beldur ihes egin zuela. Arcuri 2009an zigortu zuten tratu txarrengatik, eta haren kontrako beste salaketa bat jarria du Rivasek. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta guraso-ahala sei urtez kentzea eskatu du adingabeak ostearen delituagatik.

Francesco Arcuri senar ohia akusazio partikularra da eta Italiatik deklaratuko du bideokonferentziaz. Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorraz gain, guraso-ahala zortzi urtez kentzea eta, erantzukizun zibilagatik, 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Arcurik.

Juana Rivasek beti esan du senar ohiak ematen zizkion tratu txarrengatik joan zela Carloforten (Italia) bikoteak zeukan etxetik, eta arrazoi beragatik, beldurragatik, ia hilabete egon zela toki ezezagun batean gordeta. Tarte horretan milaka lagunen babesa jaso zuen, "Juana nire etxean dago" lelodun kanpainarekin.

Arcuri 2009an zigortu zuten lesioak eragiteagatik. 2016an haren kontrako beste salaketa bat jarri zuen Juana Rivasek Espainian. Granadako epaitegi batek, ordea, gertakariak Italian jazo zirela eta, auzia Italian epaitu beharrekoa zela ebatzi zuen. Salaketa 14 hilabete geroago heldu zen Italiako Justiziaren eskuetara, "irregulartasun askoren" ondoren.

Granadako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Rivasen senitartekoak, abokatua eta Maracenako udal psikologoa ere ikertu zituen, adingabeak osteko prozesuan izan zuten parte hartzeagatik. Guztiak absolbitu zituzten, Rivas bera kenduta.

Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du

Proactiva Open Armseko zuzendariak astearte honetan jakitera eman duenez, gobernuz kanpoko erakundeak emakume eta umetxo baten gorpuak eta emakume bat bizirik topatu ditu Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 80 miliara. Libiako kostazainek ontzia “suntsitu” eta “abandonatu” dutela salatu du Open Armsek.

Gobernuz kanpoko erakundeak atzo Mediterraneoko uretan Libiako kostazainek abandonatuta topatutako emakumea eta hilotzak Espainian lehorreratzeko baimena eskatu dio Sanchezen Gobernuari. Erakundearen arabera, Italia eta Libia ez dira herrialde seguruak, eta hala, laguntza eskatu dio Espainiako agintariei.

Open Armseko sortzaileak azaldu duenez, Italiak emakumea lehorreratzeko baimena eman die bart, Siziliako Cataniako portuan. Gorpuak eramateko baimenik ez dutela jakinarazi die, dena dela.

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gobernuz kanpoko erakundearen bertsioa faltsua zela esan zuen atzo, eta adierazpenak entzunda, Italia "emakumea artatzeko portu segurua" ez dela uste du Open Armsek.

Bestalde, Libiako Itsas Indarren bozeramaileak gezurtatu egin du gobernuz kanpoko erakundeak leporatutakoak. Bere hitzetan, itsas salbamenduko kideek profesionaltasunez jokatu zuten eta 119 gizon, 34 emakume eta 12 ume erreskatatu zituzten hainbat ordu iraun zuen operazio batean. Haurtxo baten gorpua ere aurkitu ei zuten.

Ofizial horren arabera, migratzailea jitoan egon ziren 60 orduz, jan-edanik gabe. Tarte horretan, batzuek erredurak izan zituzten eta erreskatatu ostean, Tripoliko itsas basera eraman zituzten artatzera. Ondoren, legez kanpoko immigrazio zerbitzuaren esku utzi zituzten.

Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Lapurretak egiten dituen talde georgiar batek...
Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden...
2:12 min.

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen, antzeko delituengatik

Ertzaintzak 33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen astelehenean Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde bateko kide direlakoan. Segurtasun Sailak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuek plastikozko markak ipintzen zituzten, ustez, hutsik zeuden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, hilak 13, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen hiriburu arabarrean, antzeko delituengatik, eta gaizkile bateko kide izatea egotzita. Igandean, 23:20 inguruan, gizon bat Gasteizeko etxebizitza batean zelatan zegoela jakin zuen Ertzaintzak, hiritar batek egindako abisuari esker. Hala, Ertzaintzako agenteak eraikinera bertaratu ziren eta sei etxebizitzatan plastizkozko 11 marka topatu zituzten, alegia, hutsik dauden etxebizitzetan markak jartzeko erabiltzen diren horietakoak, ondoren sarraila apurtu eta barruan lapurtzeko. Hala, 01:30 inguruan, aurreko astelehenean, agenteek bi gizonezko topatu zituzten, eta horien janzkera eta itxura bat zetozen lekuko batek emandako deskripzioarekin. Orduan, komisariara eraman, identifikatu eta atxilotu egin zituzten, hiru etxebizitzatan lapurreta egitea egotzita. Atxiloketaren ondotik, atxiloketaren unean zeramatzaten oinetakoak atzeman zizkieten eta, aztertu ostean, Polizia Zientifikoak ezarri zuen horietako batek oinetakoak bi lapurretan erabili izan zituztela. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du beste kideak identifikatzeko. Bestalde, pertsona susmagarriak edota ateetan markak ikusiz gero SOS DEIAK 112 zerbitzura deitzea eskatu du Ertzaintzak, agenteek susmagarriak identifikatu eta markak aztertu ahal izateko.

2018/07/18

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Ma...
Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Manada' aske uztearen aurkako helegiteak

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'ir...
2:12 min.

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'irmoa' da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Guardia Zibilaren egoeraren harira, aparteko ebazpen bat emango du epaimahaiak

'La Manada' auzian, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak atzera bota ditu zigortutako bost gazte sevillarrak behin-behinean aske utzi izanaren aurka Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak (kasu honetan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udala) aurkeztutako helegiteak. Aretoak ebazpen honen bidez adierazi duenez, ekainaren 21eko autoan jakinarazitako erabakia irmoa da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Aretoko buruak boto partikularra eman du, eta bere desadostasuna agertu du behin-behineko espetxealdia saihesteko fidantza bat onartu izanarekin. Are gehiago, zigorraren erdia bete arte behin-behineko espetxealdia luzatzearen alde azaldu da. Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak behin-behinean aske utzi zituen, 6.000 euroko bermepean. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten. Epaia irmoa izan artean, baina, baldintzapean libre egongo dira bostak. Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri zizkien bost gazteei: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera. Aske gelditu eta gutxira pasaportea egiten ahalegindu zen Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren inguruan, ordea, ez dago oraingoz erabakirik. Epaimahaiak aurrerago hartuko du erabakia, aparteko ebazpen batean.

2018/07/18

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuri...
Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Antza denez, atxilotuak bikotekidea h...
1:01 min.

Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela

Lugones Asturiasko Siero kontzejuko neska bat atxilotu dute, bikotekidea -tarteko adineko gizonezkoa- arma zuriz hil duelakoan, antza, eztabaida bat izan eta gero. Gertaera 02:30 inguruan izan zen atzo, asteartea, neskaren gurasoen etxebizitzan, dirudienez, eztabaida bat izan eta gero. Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri ostean, Asturiasko 112 zerbitzuko medikuak eta Polizia Nazionaleko agentea bertaratu ziren eta, etxebizitza aztertu ostean, emakumea atxilotu zuten. Goizean zehar, Polizia Zientifikoko agenteak ere joan ziren etxebizitzara, frogen eta armaren bila. Hilotza Asturiaseko Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Ustezko hiltzailea, aldiz, komisarian dago oraindik, epailearenera joan aurretik.

2018/07/18

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorr...
Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskae...
2:40 min.

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskaera ere egin dute Fiskaltzak. Emakumeak beti esan du senar ohiaren tratu txarrak saihesteagatik ihes egin zuela seme-alabekin

Granadako Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian Juana Rivas Maracenako (Granada) amaren kontrako epaiketa egingo dute gaur. Emakumeak ia hilabete eman zuen leku ezezagunen batean bi seme-alabekin, Francesco Arcuri aitari entregatzea saihesteko. Emakumeak beti esan du gizonak tratu txarrak ematen zizkiola eta umeei zerbait egingo zien beldur ihes egin zuela. Arcuri 2009an zigortu zuten tratu txarrengatik, eta haren kontrako beste salaketa bat jarria du Rivasek. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta guraso-ahala sei urtez kentzea eskatu du adingabeak ostearen delituagatik. Francesco Arcuri senar ohia akusazio partikularra da eta Italiatik deklaratuko du bideokonferentziaz. Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorraz gain, guraso-ahala zortzi urtez kentzea eta, erantzukizun zibilagatik, 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Arcurik. Juana Rivasek beti esan du senar ohiak ematen zizkion tratu txarrengatik joan zela Carloforten (Italia) bikoteak zeukan etxetik, eta arrazoi beragatik, beldurragatik, ia hilabete egon zela toki ezezagun batean gordeta. Tarte horretan milaka lagunen babesa jaso zuen, "Juana nire etxean dago" lelodun kanpainarekin. Arcuri 2009an zigortu zuten lesioak eragiteagatik. 2016an haren kontrako beste salaketa bat jarri zuen Juana Rivasek Espainian. Granadako epaitegi batek, ordea, gertakariak Italian jazo zirela eta, auzia Italian epaitu beharrekoa zela ebatzi zuen. Salaketa 14 hilabete geroago heldu zen Italiako Justiziaren eskuetara, "irregulartasun askoren" ondoren. Granadako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Rivasen senitartekoak, abokatua eta Maracenako udal psikologoa ere ikertu zituen, adingabeak osteko prozesuan izan zuten parte hartzeagatik. Guztiak absolbitu zituzten, Rivas bera kenduta.

2018/07/18

Libiak

Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak ...
Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak...
2:53 min.

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du

Proactiva Open Armseko zuzendariak astearte honetan jakitera eman duenez, gobernuz kanpoko erakundeak emakume eta umetxo baten gorpuak eta emakume bat bizirik topatu ditu Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 80 miliara. Libiako kostazainek ontzia “suntsitu” eta “abandonatu” dutela salatu du Open Armsek. Gobernuz kanpoko erakundeak atzo Mediterraneoko uretan Libiako kostazainek abandonatuta topatutako emakumea eta hilotzak Espainian lehorreratzeko baimena eskatu dio Sanchezen Gobernuari. Erakundearen arabera, Italia eta Libia ez dira herrialde seguruak, eta hala, laguntza eskatu dio Espainiako agintariei. Open Armseko sortzaileak azaldu duenez, Italiak emakumea lehorreratzeko baimena eman die bart, Siziliako Cataniako portuan. Gorpuak eramateko baimenik ez dutela jakinarazi die, dena dela. Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gobernuz kanpoko erakundearen bertsioa faltsua zela esan zuen atzo, eta adierazpenak entzunda, Italia "emakumea artatzeko portu segurua" ez dela uste du Open Armsek. Bestalde, Libiako Itsas Indarren bozeramaileak gezurtatu egin du gobernuz kanpoko erakundeak leporatutakoak. Bere hitzetan, itsas salbamenduko kideek profesionaltasunez jokatu zuten eta 119 gizon, 34 emakume eta 12 ume erreskatatu zituzten hainbat ordu iraun zuen operazio batean. Haurtxo baten gorpua ere aurkitu ei zuten. Ofizial horren arabera, migratzailea jitoan egon ziren 60 orduz, jan-edanik gabe. Tarte horretan, batzuek erredurak izan zituzten eta erreskatatu ostean, Tripoliko itsas basera eraman zituzten artatzera. Ondoren, legez kanpoko immigrazio zerbitzuaren esku utzi zituzten.

2018/07/18

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-10ko bideoen artxiboa

Igarobidean dauden migratzaileak artatzeko aldi baterako aterpeak prestatzen ari dira

Igarobidean dauden migratzaileak artatzeko al...
Igarobidean dauden migratzaileak artatzeko aldi baterako aterpeak prestatzen ari dira

Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, Eu...
1:57 min.

Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, Eudel eta EAEko hiriburuetako eta Irungo udalak bildu dira, eman beharreko erantzun bateratuan “lankidetza” areagotzeko

Igarobidean dauden eta Euskaditik pasatzen diren migratzaileei bi egunetan zehar komuna, janaria eta ohea eskaintzeko, aldi baterako aterpetxeak prestatzen ari dira EAEko erakundeak. Eusko Jaurlaritzako, foru aldundietako, Eudeleko, eta EAEko hiru hiriburuetako eta Irungo (Gipuzkoa) udaleko ordezkariak bildu dira atzo arratsaldean, Gasteizen, eman beharreko erantzun bateratuan “lankidetza” areagotzeko. Bilera bukatu ondoren, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez, garraio geltokietan informazio puntuak jarriko dituzte, aterpe berriak sortuko dira eta otordu zerbitzu bat antolatuko dute, bidaia luze eta penagarria egiten ari diren pertsona horiek “baldintza duinak” izateko Euskadiko egonaldian. Bizkaian, 48 pertsonarentzako tokia duen aterpetxe bat dago eta beste 40 pertsonarentzako tokia eskainiko dute, sailburuaren esanetan. Gipuzkoan ere, gehiago zabalduko dituzte, 40 inguru. Araban, ostera, ez da leku gehiagorik behar, baina premiarik badago aterpe bat non ireki daitekeen aztertuko dute, badaezpada. Igarobidean zeuden 581 migratzaile heldu dira udan Euskadira. 300 gau baino gutxiago igaro dituzte EAEn; izan ere, Europako beste toki batzuetara joateko asmoa zuten. % 5ek soilik eman dituzte bi egun baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan.

Bizkaiko pentsiodunek protestei eutsiko diete udan

Bizkaiko pentsiodunek protestei eutsiko diete...
Bizkaiko pentsiodunek protestei eutsiko diete udan

Abuztuaren 20an mobilizazio handi bat...
1:55 min.

Abuztuaren 20an mobilizazio handi bat deituko dute Bilbon. Arabako eta Gipuzkoako pentsiodunek, ostera, irailera arte eten dituzte manifestazioak

Ehunka jubilatu eta pentsiodun elkartu ziren atzo Bilbon, beste astelehen batez pentsio duinak aldarrikatzeko, eta udan protestei eusteko asmoa dutela iragarri dute. Gipuzkoako eta Arabako pentsiodunek, berriz, irailera arte eten dituzte mobilizazioak. Urtarrilean hasi zituzten protestak, eta atzo Bizkaiko jubilatuak eta pentsiodunak Bilboko udaletxe parean bildu ziren berriro, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatzeko. "Jendea dagoen bitartean, elkarretaratzeak mantenduko ditugu, eta, beraz, datorren astelehenean hemen izango gara berriro", azpimarratu du Bizkaiko pentsiodunen bozeramaileak. Halaber, zehaztu du 2018 eta 2019rako iragarritako igoera 19 eurokoa baino ez dela izango hilean, eta 2020an % 0,25ekoa izango dela berriz. Horrenbestez, jubilatuak eta pentsiodunak kalera ateratzen jarraitzea ezinbestekotzat jo du. "Ez dugu apurrik eta partxerik nahi", ohartarazi du. Horrela, abuztuaren 20an, Bilboko Aste Nagusian, mobilizazio handi bat antolatuko dutela azaldu du. Bestalde, Donostiako pentsiodunek astelehenetako protestak irailaren 10era arte bertan behera uztea erabaki dute. Alabaina, Alderdi Ederren biltzen segituko dute, beste mota bateko jarduerak egiteko izango bada ere. Arabako pentsiodunek, berriz, astelehenean egin zuten beren azkeneko elkarretaratzea. Irailaren 17an ekingo diete berriro protestei.

Bilboko Ingeniaritza Eskolaren eskaileratatik erori zen langilea hil egin da

Bilboko Ingeniaritza Eskolaren eskaileratatik...
Bilboko Ingeniaritza Eskolaren eskaileratatik erori zen langilea hil egin da

Eskaileratatik erori eta buruan kolpe...
1:53 min.

Eskaileratatik erori eta buruan kolpea hartu zuen EHUko Administrazio eta Zerbitzuen beharginak. Orduz geroztik koman zegoen

Bilboko Ingeniaritza Eskolan, iragan maiatzean, lan-istripua izan zuen behargina ostiral honetan hil egin da, LAB sindikatuak jakitera eman duenez. Eskailera batzuetatik erori zen, eta orduz geroztik koman zegoen. Eskaileratatik erori eta buruan kolpea hartu zuen EHUko Administrazio eta Zerbitzuen beharginak. LABek salatu duenez, eskailerek “aplikazio araudia urratzen dute”. Kolpea hartu eta konortea galdu zuen emakumeak. “Ezbehar larria eragin zuten irregulartasunak” salatu zituen sindikatu abertzaleak. Bestalde, EHUko Zuzendaritzak martxan jarritako ikerketa Batzordean ez parte hartzea erabaki zuen LABek. Gainera, Osalanen aurrean antzemandako gabezia larriak salatu zituen sindikatuak. “Hala ere, orduz geroztik LABek ez du Osalanen, Lan Ikuskaritzaren eta Unibertsitateko Zuzendaritzaren informaziorik jaso. Unibertsitateak, UGT, CCOO eta Steilasen parte-hartzearekin, martxan jarritako Batzordearen eskutik martxan jarri diren neurrien berririk ez dute eman”, erantsi duenez. LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen. 2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu.

Torrak ez dio autodeterminazio eskubideari uko egingo,

Torrak ez dio autodeterminazio eskubideari uk...
Torrak ez dio autodeterminazio eskubideari uko egingo, 'herriak irabazi duelako'

Bestalde, Generalitateko presidenteak...
1:22 min.

Bestalde, Generalitateko presidenteak konferentzia politiko bat iragarri du iraileko lehen asterako, datozen hilabeteetan emango diren pausoen inguruan hitz egiteko

Atzo Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin Moncloan izandako bileraren ondotik, Quim Torra Generalitateko presidenteak elkarrizketa aro baten hasiera goraipatu du, baina autodeterminazio eskubideari ez diola uko egingo nabarmendu du, herriak irabazi duelako. Kataluniako presidentearen hitzetan, atzoko bilera ia osoa (% 90) autodeterminazio eskubideaz hitz egiten igaro zuten. Izan ere, Torraren esanetan, ez dago autodeterminazio eskubidea gauzatzen ez den etorkizun posiblerik. "Autodeterminazio eskubidea irabazi du herriak eta nik ez diot uko egingo", azpimarratu du. Urriaren 1eko erreferendumari eta independentziari uko egin ezin diela azpimarratu ostean, epe laburrean Kataluniako Konstituzioa osatzeko prozesua abiarazi nahi duela esan omen zion Sanchezi. Moncloan Sanchezekin izandako bileraren ondoren "elkarrizketa aro" berri baten hasiera antzematen du, baina "agian ez negoziazio baten hasiera". Edozein kasutan, eta zortzi urtez izandako desadostasunen ondotik orain "guztiaz" hitz egin daitekeela eta "aldebiko harremana" egon daitekeela uste du. Torraren esanetan, "abiapuntu ona" da eta aurrerantzean "hitzetatik ekintzetara" pasatzea falta da.

Lau senitarteko, ume bat tartean, hil dituzte Pauen nahita piztutako sute batean

Lau senitarteko, ume bat tartean, hil dituzte...
Lau senitarteko, ume bat tartean, hil dituzte Pauen nahita piztutako sute batean

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, ...
1:08 min.

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, espainiar nazionalitatea zuen gizon batek piztu omen du sua, eta ondoren, bere buruaz beste egin du

Gizon batek bere familiako lau kide, tartean urte gutxiko haur bat, hil ditu gaur Paueko (Frantzia) etxebizitza batean sute bat eraginda. Sutea nahita piztu eta bere buruaz beste egin du gizonezkoak, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Iturrion arabera, Espainiako nazionalitatea duen gizonak sutea eragin du Richelieu kaleko (erdigunean) bost solairuko etxebizitza batean. Lehenengo solairuan jazo da ezbeharra, eta familia bat bizi zen. Hildakoak familia bereko kideak ziren: bikote bat, horren semea, eta aitona-amonak. Sutea piztu eta gero, bere buruaz beste egin omen du ustezko egileak. Suhiltzaileek 06:30 pasatxo izan dute gertatutakoaren berri. Ezbeharraren lekura heltzean, bost gorpuak topatu dituzte logeletako batean. Eraikineko 27 bizilagunak etxetik atera dituzte, eta kalea ere itxi dute. Ikerketa abiatu du Jendarmeriak, indarkeria matxista kasu bat izan daitekeela baztertu gabe.

Hamaikagarren umea erreskatatu dute jada Thailandiako kobazulotik

Hamaikagarren umea erreskatatu dute jada Thai...
Hamaikagarren umea erreskatatu dute jada Thailandiako kobazulotik

Gauzak horrela, beste ume bat eta hor...
1:52 min.

Gauzak horrela, beste ume bat eta horren entrenatzailea baino ez dira falta irteteko. Gaur bertan erreskatea behin betiko bukatzeko itxaropena zabaldu da

Thailandiako kobazuloaren barruan harrapatuta zegoen hamaikagarren umea atera dute erreskate taldeek gaur, asteartea, goizean. Hala, lehen orduan geratzen ziren lau umeak eta haien entrenatzailea erreskatatzeko operatiboari ekin eta gero, 12:45erako, horietako hiru ume kanpoan zeuden. Hori dela eta, ume bat eta entrenatzailea baino ez dira falta erreskatatzeko. 18 kidez osatutako nazioarteko urpekari taldea kobazuloan sartu da goizean goiz, falta ziren pertsona guztiekin itzultzeko asmoz. Horiez gain, mediku bat eta hiru soldadu ere badaude barruan, laguntzera geratu baitira, operatiboen bozeramale batek azaldu duenez. Taldea lau kilometro baino gehiagoko dituen kobazulo batean geratu zen harrapatuta ekainak 23an, eta haraino heltzeko labirinto itxurako pasabideetatik igaro behar da, horietako batzuk urez beteta daude eta beste batzuetan gorabehera handiak. Bestalde, aurreko egunetan erreskatatutako zortzi umeak arazorik gabe ari dira osatzen eta ez dute eragozpen handirik izango, herrialdeko osasun agintariek gaur, asteartea, baieztatu dutenez. Medikuek umeen odola eta birikiak aztertu dituzte, umeak seruma hartzen ari dira defentsak hobetzeko eta, gainera, hainbat txerto jarri dizkiete. Erreskatatutako umeek ezin izan dute haien senideekin egon, eta kristal baten atzetik ikusi ahal izan dute, kutsatzeko aukera ez izateko, defentsak oso ahul baitituzte.

Guatemalako Fiskaltzak Morales presidentea ikertuko du, bortxaketa bat dela eta

Guatemalako Fiskaltzak Morales presidentea ik...
Guatemalako Fiskaltzak Morales presidentea ikertuko du, bortxaketa bat dela eta

Edgar Gutierrez kantziler ohiak esan ...
1:31 min.

Edgar Gutierrez kantziler ohiak esan du ustez Jimmy Moralesek egindako sexu erasoei buruzko informazioa duela

Maria Consuelo Porras Guatemalako fiskal nagusiak espedientea ireki du Jimmy Morales presidentea ikertzeko, bortxaketa bat dela eta. Porrasek Edgar Gutierrez kantziler ohiarekin bildu ostean hartu du erabakia. Gutierrezek baieztatu du ustez Jimmy Moralesek egindako sexu erasoei buruzko informazioa duela. Fiskalaren esanetan, oraingoan lehen hartu-emana izan dute informazioa ezagutzeko, eta aurrerantzean ere gehiagotan biltzea aurreikusi dute. Kantziler ohiak ez du biktimen daturik ezta informaziorik ere aurkeztu, baina fiskalak salaketa aurkezteko deia luzatu die emakumeei, eta segurtasuna bermatuko zaiela ziurtatu du. Moralesen aurkako salaketak ekainean eman ziren ezagutzera aurrenekoz, kantziler ohiak El Periodico egunkariko artikulu batean "Moralesek gaztetxoei abusuak" egiten dizkiela adierazi ostean. Halaber, beste egunkari batean ere adierazi zuen ondoren. Kantziler ohiak berretsi duenez, kasu bat baino gehiago izan da, eta baliteke hamar bat emakumek presidentearen abusuak pairatu izana.