Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Estefania Beltran de Heredia sailburuak azaldu duenez, presoak 'ezagunak ditu Gasteizen' eta, beraz, ez dute baztertzen gurean egotea

Ertzaintza erne dago Guillermo Fernandez Santoñako El Dueso kartzelara itzuli ez zen presoa Euskadin egon daitekeela eta. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur esan duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Gasteizen emakume bat bortxatzea eta hiltzeagatik zigortutako gizonak Arabako hiriburuan "ezagunak" dituelako.

Gasteizen egon da, hain justu, Beltran de Heredia, Gorka Urtaran alkatearekin batera Udaltzaingoak eta Polizia Autonomikoak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean.

Asteko baimenaren ondoren, igandean itzuli behar zen presoa El Dueso (Santoña, Kantabria) kartzelara, baina azaldu ez zela eta, alerta zabaldu dute. Espainiako Poliziak bere argazki bat zabaldu du (albiste honekin batera ikusgai dagoena), eta herritarrei laguntza eskatu die.

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Zarata entzun eta gero, etxebizitza eraikin bateko bizilagun batek ateak indarrez irekitzen ari zen gizon bat giltzapetu du trastelekuak dauden lekuan, eta abisua eman dio Ertzaintzari

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, osteguna, Pasaian (Gipuzkoa), etxebizitza eraikin bateko trastelekuetan ustez lapurtzen harrapatu eta bizilagun batek bertan giltzapetu ostean, Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez.

05:30 inguruan, ostegunean, Pasaiako bizilagun batek Ertzaintzara deitu du pertsona bat eraikineko trastelekuetan lapurtzen ari zelakoan. Antza, zarata entzun zuen trastelekuak dauden lekuan, eraikineko azken solairuan, eta hara joan zenean atea irekita topatu zuen; hortaz, atea itxi eta atera ezinik utzi zuen barruan ustezko lapurra.

Inguruan zegoen patruila bat bertaratu zen, eta agenteak trastelekuak dauden lekura joan ziren eta han gizonezko bat topatu zuten. Hasieran, gizonak esan zuen lotan zegoela, baina agenteek lekua arakatu eta hainbat ate indarrez irekita zeudela ikusi zuten. Gainera, gizon horren ondoan eskularruak eta palanka bat aurkitu zituzten.

Hala, ustekoz lapurra atxilotu zuten lapurreta indarrez egitea egotzita, eta polizia-etxera eraman zuten ondoren, izapideak abiarazi eta epailearenera eramateko.

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera

400 pertsonak lortu dute Maroko eta Espainia bereizten dituen Ceutako hesia gainditzea atzo goizaldean.

Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, 07:00ak aldera gertatu da jauzia. Bi ordu inguruz, Marokoko agenteak eta guardia zibilak pertsona horien sarrera eragozten saiatu dira, baina azkenean 400 batek lortu dute beren helburua.

Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzak oraindik ez du iritsi berri direnen behin betiko kopurua zehaztu.

Gurutze Gorriak 390 migratzaile artatu ditu, horietako 30 zauriekin. Halaber, 11 migratzaile eta 4 guardia zibil Ceutako ospitalera eraman dituzte. Dena den, Guardia Zibilaren iturriek zauritutako agenteak hamabi izan direla adierazi dute.

Ceutara sartu ostean, etorkinak behin-behinean hartzeko CETI zentrora zuzendu dira. Hori dela eta, Gurutze Gorriko kideak bertara joan dira horiei harrera egiteko.

Azken hilabeteetan migratzaile gehiago sartu dira itsasoz hesia gaindituta baino.

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan, eta pentsiodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte

Gizarte Segurantzak ostiral honetan ordainduko dizkie pentsioen igoeraren atzerapenak ia 9,5 milioi erretirodunei, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez. Guztira, 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan.

Urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu zitzaien pentsiodunei, baina gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan pentsio guztiak % 1,6 igotzea eta gutxieneko pentsioak, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenak (SOVI) eta kotizazio gabekoak % 3 handitzea adostu zuten alderdiek. Estatuko Aurrekontu Orokorrak hilabete honetan sartu dira indarrean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, ostiral honetan ordainduko dira atzerapenak, ordainketa bakarrean. Atzerapen horiek urteko lehen sei hilabeteei eta uztaileko aparteko ordainsariari dagokie.

Erretirodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte.

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Azken balantzearen arabera, 85 dira jada hildakoak, baina oraindik desagertu asko dago. Eurite handi batek urez gainezka utzi ditu Atenaseko aldiriak, bizilagunak harrapatuta geratuta

Greziako suteak nahita eragin zituztela dioten "zantzu handiak" daude, hala adierazi du Gobernu greziarrak, azken egunetan Atenasen inguruak kiskali dituzten suteak direla eta.

Bestalde, Gobernuaren bozeramaleak gogorarazi duenaren arabera, Alexis Tsiprasek gertakari guztiak modu arin eta metodikoan ikertzeko agindua eman zuen, ikerketa sakona egiteko asmoz.

Agintariek zabaldutako azken balatzearen arabera, 85 dira jada suteetan hildakoak, baina baliteke kopurua handitzea, pertsona asko desagertuta eta zaurituta daudelako.

Lehenengo suteak astelehenean piztu ziren Kinetako (Atenasetik 50 bat km-ra) pinudi batean. Bigarrena, handik gutxira Pentelin, hiriburutik iparraldera. Su garrak Atenaseko ekialdera ere zabaldu ziren.

Tsiprasek hiru dolu-egun ezarri zituen asteartean, suteetan hildakoen omenez.

Biktima eta desagertuak bilatzeko lanek jarraitzen dute, baina orain, gainera, Atenaseko aldirietan izandako uholdeei ere aurre egin behar diete.

Suhiltzaile, agintari eta bizilagunek ez dute atsedenerako tarterik, suteak kontrolpea eman eta ordu gutxira, urak zenbait udalerritako kaleak hartu dituelako, herritar asko eta asko haien etxeetatik eta autoetatik atera ezinik utzita.

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta 595 desagertuta daude, Daniel Ortegaren Gobernuaren kontrako protestatan

Nikaraguako giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 448 pertsona hil dira herrialde horretan Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak duela 100 egun hasi zirenetik. Halaber, 2.800 zauritu dira eta 595 lagun desagertuta daude.

Erakunde horretako idazkari exekutiboak eman ditu datuak eta zehaztu du biktimen zerrenda hori behin-behinekoa dela, hainbat kasu baieztatzeko zailtasunak izaten ari direlako.

Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak Nikaraguako Gobernuari hilketak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egitea eta herritarrak arbitrarioki atxilotzea, tratu txarrak ematea eta torturatzea leporatu zion.

1980ko hamarkadatik inoiz izan duen krisi sozio-politiko larriena bizi du egun Nikaraguak. Gobernuak ukatu egin du hilketa horien erantzulea denik eta indarkeriaren atzean "estatu kolpea eman nahi duten talde terroristak" daudela berretsi du.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera.

Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen pr...
Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Estefania Beltran de Heredia sailburu...
1:31 min.

Estefania Beltran de Heredia sailburuak azaldu duenez, presoak 'ezagunak ditu Gasteizen' eta, beraz, ez dute baztertzen gurean egotea

Ertzaintza erne dago Guillermo Fernandez Santoñako El Dueso kartzelara itzuli ez zen presoa Euskadin egon daitekeela eta. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur esan duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Gasteizen emakume bat bortxatzea eta hiltzeagatik zigortutako gizonak Arabako hiriburuan "ezagunak" dituelako. Gasteizen egon da, hain justu, Beltran de Heredia, Gorka Urtaran alkatearekin batera Udaltzaingoak eta Polizia Autonomikoak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean. Asteko baimenaren ondoren, igandean itzuli behar zen presoa El Dueso (Santoña, Kantabria) kartzelara, baina azaldu ez zela eta, alerta zabaldu dute. Espainiako Poliziak bere argazki bat zabaldu du (albiste honekin batera ikusgai dagoena), eta herritarrei laguntza eskatu die.

2018/07/27

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun ba...
Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Zarata entzun eta gero, etxebizitza e...
1:16 min.

Zarata entzun eta gero, etxebizitza eraikin bateko bizilagun batek ateak indarrez irekitzen ari zen gizon bat giltzapetu du trastelekuak dauden lekuan, eta abisua eman dio Ertzaintzari

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, osteguna, Pasaian (Gipuzkoa), etxebizitza eraikin bateko trastelekuetan ustez lapurtzen harrapatu eta bizilagun batek bertan giltzapetu ostean, Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez. 05:30 inguruan, ostegunean, Pasaiako bizilagun batek Ertzaintzara deitu du pertsona bat eraikineko trastelekuetan lapurtzen ari zelakoan. Antza, zarata entzun zuen trastelekuak dauden lekuan, eraikineko azken solairuan, eta hara joan zenean atea irekita topatu zuen; hortaz, atea itxi eta atera ezinik utzi zuen barruan ustezko lapurra. Inguruan zegoen patruila bat bertaratu zen, eta agenteak trastelekuak dauden lekura joan ziren eta han gizonezko bat topatu zuten. Hasieran, gizonak esan zuen lotan zegoela, baina agenteek lekua arakatu eta hainbat ate indarrez irekita zeudela ikusi zuten. Gainera, gizon horren ondoan eskularruak eta palanka bat aurkitu zituzten. Hala, ustekoz lapurra atxilotu zuten lapurreta indarrez egitea egotzita, eta polizia-etxera eraman zuten ondoren, izapideak abiarazi eta epailearenera eramateko.

2018/07/27

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Es...
400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako...
1:30 min.

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera

400 pertsonak lortu dute Maroko eta Espainia bereizten dituen Ceutako hesia gainditzea atzo goizaldean. Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, 07:00ak aldera gertatu da jauzia. Bi ordu inguruz, Marokoko agenteak eta guardia zibilak pertsona horien sarrera eragozten saiatu dira, baina azkenean 400 batek lortu dute beren helburua. Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzak oraindik ez du iritsi berri direnen behin betiko kopurua zehaztu. Gurutze Gorriak 390 migratzaile artatu ditu, horietako 30 zauriekin. Halaber, 11 migratzaile eta 4 guardia zibil Ceutako ospitalera eraman dituzte. Dena den, Guardia Zibilaren iturriek zauritutako agenteak hamabi izan direla adierazi dute. Ceutara sartu ostean, etorkinak behin-behinean hartzeko CETI zentrora zuzendu dira. Hori dela eta, Gurutze Gorriko kideak bertara joan dira horiei harrera egiteko. Azken hilabeteetan migratzaile gehiago sartu dira itsasoz hesia gaindituta baino.

2018/07/27

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen i...
Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro...
1:24 min.

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan, eta pentsiodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte

Gizarte Segurantzak ostiral honetan ordainduko dizkie pentsioen igoeraren atzerapenak ia 9,5 milioi erretirodunei, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez. Guztira, 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan. Urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu zitzaien pentsiodunei, baina gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan pentsio guztiak % 1,6 igotzea eta gutxieneko pentsioak, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenak (SOVI) eta kotizazio gabekoak % 3 handitzea adostu zuten alderdiek. Estatuko Aurrekontu Orokorrak hilabete honetan sartu dira indarrean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, ostiral honetan ordainduko dira atzerapenak, ordainketa bakarrean. Atzerapen horiek urteko lehen sei hilabeteei eta uztaileko aparteko ordainsariari dagokie. Erretirodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte.

2018/07/27

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote ...
Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Azken balantzearen arabera, 85 dira j...
1:42 min.

Azken balantzearen arabera, 85 dira jada hildakoak, baina oraindik desagertu asko dago. Eurite handi batek urez gainezka utzi ditu Atenaseko aldiriak, bizilagunak harrapatuta geratuta

Greziako suteak nahita eragin zituztela dioten "zantzu handiak" daude, hala adierazi du Gobernu greziarrak, azken egunetan Atenasen inguruak kiskali dituzten suteak direla eta. Bestalde, Gobernuaren bozeramaleak gogorarazi duenaren arabera, Alexis Tsiprasek gertakari guztiak modu arin eta metodikoan ikertzeko agindua eman zuen, ikerketa sakona egiteko asmoz. Agintariek zabaldutako azken balatzearen arabera, 85 dira jada suteetan hildakoak, baina baliteke kopurua handitzea, pertsona asko desagertuta eta zaurituta daudelako. Lehenengo suteak astelehenean piztu ziren Kinetako (Atenasetik 50 bat km-ra) pinudi batean. Bigarrena, handik gutxira Pentelin, hiriburutik iparraldera. Su garrak Atenaseko ekialdera ere zabaldu ziren. Tsiprasek hiru dolu-egun ezarri zituen asteartean, suteetan hildakoen omenez. Biktima eta desagertuak bilatzeko lanek jarraitzen dute, baina orain, gainera, Atenaseko aldirietan izandako uholdeei ere aurre egin behar diete. Suhiltzaile, agintari eta bizilagunek ez dute atsedenerako tarterik, suteak kontrolpea eman eta ordu gutxira, urak zenbait udalerritako kaleak hartu dituelako, herritar asko eta asko haien etxeetatik eta autoetatik atera ezinik utzita.

2018/07/27

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, k...
Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta...
1:36 min.

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta 595 desagertuta daude, Daniel Ortegaren Gobernuaren kontrako protestatan

Nikaraguako giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 448 pertsona hil dira herrialde horretan Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak duela 100 egun hasi zirenetik. Halaber, 2.800 zauritu dira eta 595 lagun desagertuta daude. Erakunde horretako idazkari exekutiboak eman ditu datuak eta zehaztu du biktimen zerrenda hori behin-behinekoa dela, hainbat kasu baieztatzeko zailtasunak izaten ari direlako. Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak Nikaraguako Gobernuari hilketak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egitea eta herritarrak arbitrarioki atxilotzea, tratu txarrak ematea eta torturatzea leporatu zion. 1980ko hamarkadatik inoiz izan duen krisi sozio-politiko larriena bizi du egun Nikaraguak. Gobernuak ukatu egin du hilketa horien erantzulea denik eta indarkeriaren atzean "estatu kolpea eman nahi duten talde terroristak" daudela berretsi du.

2018/07/27

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:35 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2018/07/27

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-23ko bideoen artxiboa

Hiru gizon atxilotu dituzte Abadiñoko enpresa batean 200 kilo kobre lapurtzeagatik

Hiru gizon atxilotu dituzte Abadiñoko enpresa...
Hiru gizon atxilotu dituzte Abadiñoko enpresa batean 200 kilo kobre lapurtzeagatik

Gerediagako ordainlekuan 22, 27 eta 3...
1:03 min.

Gerediagako ordainlekuan 22, 27 eta 39 urteko atxilotuen furgoneta gelditu zuen Ertzaintzak

22, 27 eta 39 urteko hiru gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, Abadiñoko (Bizkaia) lantegi batean 200 kilo kobre lapurtzea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Larunbatean, furgoneta batean enpresara heldu ziren, eta atxilotuetako bik lantegiko hormaren gainetik salto egin eta ate bat indarrez ireki zuten. Salaketaren arabera, 200 kilo kobre hartu, furgonetan sartu eta ihes egin zuten. Ertzaintzak ibilgailua errepidean gurutzatu zuen, furgonetari bidea mozteko, Gerediagako ordainlekutik gertu. Furgoneta argi barik zihoan Abadiñoko tunelean. Lapurtutako materiala ibilgailuan atzeman zuten ertzainek, eta hiru gizonak atxilotu zituzten, gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta.

Hiru gazte atxilotu dituzte Bergarako jatetxe batean lapurreta egitegatik

Hiru gazte atxilotu dituzte Bergarako jatetxe...
Hiru gazte atxilotu dituzte Bergarako jatetxe batean lapurreta egitegatik

Jatetxearen leiho bat apurtuta sartu ...
1:14 min.

Jatetxearen leiho bat apurtuta sartu omen dira barrura, eta olgeta-makina batean batean lapurreta egin duten zantzuak atzeman dituzte ertzainek

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu igande honetan, Bergarako jatetxe batean lapurreta egin izana leporatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Jazoera 03:00ak aldera gertatu da, polizia-patruila bati jakinarazi diotenean Bergarako jatetxe batean esku-argiekin susmagarri batzuk zeudela. Leiho bat apurtuta sartu omen ziren barrura. Ertzainak bertara heldu direnean, lapurrak jada ez zeuden han, baina jatetxea miatu ostean, ohartu dira leihoa apurtuta zegoela, eta olgeta-makina batean lapurreta egin duten zantzuak atzeman dituzte, besteak beste. Handik gutxira, beste patruila batek ibilgailu batean zihoazen hiru ustezko lapurrak aurkitu ditu (21, 23 eta 25 urteko hiru gazte). Jatetxearen burdin hesiaren pintura arrastoak zuen katua topatu dute auto barruan. Ondorioz, gazteak identifikatu eta atxilotu egin dituzte.

Deklaratzera deitu dute Viceko gurutzeen aurka egin zuen gidaria

Deklaratzera deitu dute Viceko gurutzeen aurk...
Deklaratzera deitu dute Viceko gurutzeen aurka egin zuen gidaria

Autoa plazan sartu zen, dozenaka pert...
1:12 min.

Autoa plazan sartu zen, dozenaka pertsona bertan zeudela, eta hainbat gurutze hori bota zituen, abiadura handian alde egin aurretik

Viceko Udaltzaingoak (Barzelona) herriko plazan -oinezkoentzako gunean- jarrita zeuden preso politikoen aldeko gurutzeen aurka talka egin zuen gidaria identifikatu du, eta deklaratzera deitu dute. Hala adierazi du Viceko alkateak Twitterren. Txioan, Udaltzaingoaren eta bizilagunen lana eskertu du, informazioa eman eta babesa helaraztearren. Ekintzaile independentistek preso politikoak askatzeko plazan jarri zituzten gurutze horien aurka egin zuen gidariak larunbatean, plazan oinezkoak baino ezin dira sartu. Autoa plazan sartu zen, bertan dozenaka pertsona zeudela, eta gurutzeen aurka egin zuen, plazatik abiadura handian alde egin aurretik.

Basauriar bat hil da Pirinioetan, arrail batetik behera erorita

Basauriar bat hil da Pirinioetan, arrail bate...
Basauriar bat hil da Pirinioetan, arrail batetik behera erorita

Infernuko Tontorretatik behera jaiste...
1:10 min.

Infernuko Tontorretatik behera jaisten ari zela erorikoa izan zuen 63 urteko gizonak. Castro Urdialesen bizi zen, baina Basaurikoa zen jatorriz

63 urteko Basauriko gizon bat hil da asteburuan, Pirinioetan, 100 metroko arrail batetik behera erorita. Euskadi Irratiak zabaldu duenez, Basauriko Baskonia Mendi Taldeko kidea zen mendizalea, baina Castro Urdialesen bizi zen. Huescan gertatu zen ezbeharra igandean, Infernuko Tontorretatik (3.000 metro inguru) beherako bidea hartu ondoren, 12:30 inguruan, elurrean irrist eginda. Panticosa eta Jacako erreskate taldeetako kideak bertaratu ziren, baita Guardia Zibilaren helikopteroa ere. Hilotza Jacara eraman zuten, autopsia egiteko.

1.200 migratzailetik gora erreskatatu dituzte asteburu honetan Andaluziako kostaldean

1.200 migratzailetik gora erreskatatu dituzte...
1.200 migratzailetik gora erreskatatu dituzte asteburu honetan Andaluziako kostaldean

65 pateratan iritsi dira, eta Gibralt...
1:42 min.

65 pateratan iritsi dira, eta Gibraltarko Itsasartean eta Alborango itsasoan salbatu dituzte

1.200 lagun baino gehiago erreskatatu ditu Itsas Salbamenduak Gibraltarko Itsasartean eta Alborango itsasoan asteburu honetan; 65 pateratan iritsi dira Andaluziako kostaldera. Ostiralean, guztira, 450 migratzaile salbatu zituzten; 20 pateratan heldu ziren. Larunbatean, aldiz, 330 bat lagun erreskatatu zituzten, eta gehienak Barbatera, Tarifara eta Algecirasera eraman (Cadizen daude hiru portu horiek); horietako 20 baino gehiago adingabeak ziren, eta tartean ume eta nerabe batzuk zeuden, eta haurdun dauden bi emakume ere zihoazen. Igandean, Itsas Salbamenduak 190 bat lagun salbatu dituzte; Alborango itsasoan zeuden, lau pateratan banatuta. Goizean, 57 migratzaile zituen patera bat begiztatu dute, eta 'Sar Mastelero' izeneko ontziak beste patera batean zihoazen 39 pertsonak salbatu dituzte. Bestalde, Frontexen ‘Jason’ hegazkinak beste patera bat begiztatu du; 'Guardamar Polimnia' ontziak eman dio laguntza, eta beste 37 lagun zihoazen barruan. Itsasartean, aldiz, 210 bat lagun erreskatatu dituzte; 19 pateratan zihoazen. Lehen 75ak Tarifara eraman dituzte, eta besteak Algecirasera.

Gutxienez bi hildako eta 13 zauritu Torontoko jatetxe batean izan den tiroketan

Gutxienez bi hildako eta 13 zauritu Torontoko...
Gutxienez bi hildako eta 13 zauritu Torontoko jatetxe batean izan den tiroketan

Bestalde, emakume bat hil zuten larun...
1:41 min.

Bestalde, emakume bat hil zuten larunbatean Los Angelesen supermerkatu batean izandako tiroketa batean

Gutxienez bi pertsona hil eta beste 13 zauritu dira Torontoko (Kanada) jatetxe batean gauean izan den tiroketan. Hildakoetako bat tiroketaren ustezko egilea da, hango Poliziak azaldu duenez. Poliziak gaineratu duenaren arabera, zaurituetako bat egoera kritikoan dagoen emakume bat da eta susmagarria hilda dago, ustezko egilea, hain zuzen. Giza hilketak ikertzen dituen unitateak hartu du bere gain gertatutakoa argitzeko zeregina. Gertaera bart izan da, Torontoko Riverdale auzoan dagoen jatetxe batean. Lekukoen hitzetan, 20 bat tiro entzun dira, eta berehala larrialdietarako zerbitzuak eta poliziak bertaratu dira. Bestalde, emakume bat hil zuten larunbatean Los Angelesen (Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak), supermerkatu batean izandako tiroketa batean; hain zuzen ere, gazte batek orduak eman zituen barruan, bahituak eginda, eta Poliziak eta berak elkarri tiro egin zioten. Agintariek azaldu dutenez, ustezko erasotzaileak, 28 urtekoa bera (nor den ez dute esan), ihes egiten ari zen; izan ere, Los Angeleseko hegoaldean amonari eta beste emakume gazte bati egin zien tiro. Jazarpena supermerkaturik gertu amaitu zen; gazteak talka egin zuen autoa, hurbil. Erabaki zuen barruan sartzea, bertan 50 bat lagun zeudela.

Jabetza pribatua eta ezkontza homosexuala Kubako Konstituzio berrian egon litezke

Jabetza pribatua eta ezkontza homosexuala Kub...
Jabetza pribatua eta ezkontza homosexuala Kubako Konstituzio berrian egon litezke

Biltzar Nazionaleko diputatuak (guzti...
1:26 min.

Biltzar Nazionaleko diputatuak (guztira 600 baino gehiago dira) larunbatean hasi dira eztabaidatzen aurreproiektua, eta astelehenera arte jarraituko dute hórrela

Kubako Konstituzio berrian, jabetza pribatua aurreikusten duen sozialismo jasangarria (Raul Castrok azken hamarkadan bultzatutako erreforma ekonomikoetan oinarrituta dago sozialismo jasangarri hori) eta ezkontza homosexuala egon litezke; halaber, komunismo hitza baztertuko lukete, besteak beste. Herri Agintearen Biltzar Nazionaleko diputatuak (guztira 600 baino gehiago dira) larunbatean hasi dira eztabaidatzen aurreproiektuaren gainean, Habanan, eta astelehenera arte jarraituko dute berdin. Guztira, Konstituzio berriak 224 artikulu ditu, eta honela daude banatuta artikulu horiek: 11 titulutan, 24 atalburutan eta 16 ataletan. Kubako Biltzar Nazionalak aho batez onartu du Konstituzioaren erreformarako aurreproiektua, baina gerora, oraindik, herri-kontsulta bat egin beharko dute, eta azkenik erreferendum bat ere bai, herritarrek Lege Nagusi berria indarrean sartzea onartzea xede. Eztabaidatzen ari diren aurreproiektuak orain arteko Konstituzioaren 113 artikulu aldatzen ditu, 87 gehitu eta 11 kendu (indarrean dagoen Konstituzioa 1976koa da). Helburua da testu berria Kubako errealitatea ekonomiko, politiko eta soziala kontuan izanik moldatzea, bai eta nazioarte-mailako egoera kontuan izanik ere.