Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Estefania Beltran de Heredia sailburuak azaldu duenez, presoak 'ezagunak ditu Gasteizen' eta, beraz, ez dute baztertzen gurean egotea

Ertzaintza erne dago Guillermo Fernandez Santoñako El Dueso kartzelara itzuli ez zen presoa Euskadin egon daitekeela eta. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur esan duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Gasteizen emakume bat bortxatzea eta hiltzeagatik zigortutako gizonak Arabako hiriburuan "ezagunak" dituelako.

Gasteizen egon da, hain justu, Beltran de Heredia, Gorka Urtaran alkatearekin batera Udaltzaingoak eta Polizia Autonomikoak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean.

Asteko baimenaren ondoren, igandean itzuli behar zen presoa El Dueso (Santoña, Kantabria) kartzelara, baina azaldu ez zela eta, alerta zabaldu dute. Espainiako Poliziak bere argazki bat zabaldu du (albiste honekin batera ikusgai dagoena), eta herritarrei laguntza eskatu die.

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Zarata entzun eta gero, etxebizitza eraikin bateko bizilagun batek ateak indarrez irekitzen ari zen gizon bat giltzapetu du trastelekuak dauden lekuan, eta abisua eman dio Ertzaintzari

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, osteguna, Pasaian (Gipuzkoa), etxebizitza eraikin bateko trastelekuetan ustez lapurtzen harrapatu eta bizilagun batek bertan giltzapetu ostean, Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez.

05:30 inguruan, ostegunean, Pasaiako bizilagun batek Ertzaintzara deitu du pertsona bat eraikineko trastelekuetan lapurtzen ari zelakoan. Antza, zarata entzun zuen trastelekuak dauden lekuan, eraikineko azken solairuan, eta hara joan zenean atea irekita topatu zuen; hortaz, atea itxi eta atera ezinik utzi zuen barruan ustezko lapurra.

Inguruan zegoen patruila bat bertaratu zen, eta agenteak trastelekuak dauden lekura joan ziren eta han gizonezko bat topatu zuten. Hasieran, gizonak esan zuen lotan zegoela, baina agenteek lekua arakatu eta hainbat ate indarrez irekita zeudela ikusi zuten. Gainera, gizon horren ondoan eskularruak eta palanka bat aurkitu zituzten.

Hala, ustekoz lapurra atxilotu zuten lapurreta indarrez egitea egotzita, eta polizia-etxera eraman zuten ondoren, izapideak abiarazi eta epailearenera eramateko.

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera

400 pertsonak lortu dute Maroko eta Espainia bereizten dituen Ceutako hesia gainditzea atzo goizaldean.

Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, 07:00ak aldera gertatu da jauzia. Bi ordu inguruz, Marokoko agenteak eta guardia zibilak pertsona horien sarrera eragozten saiatu dira, baina azkenean 400 batek lortu dute beren helburua.

Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzak oraindik ez du iritsi berri direnen behin betiko kopurua zehaztu.

Gurutze Gorriak 390 migratzaile artatu ditu, horietako 30 zauriekin. Halaber, 11 migratzaile eta 4 guardia zibil Ceutako ospitalera eraman dituzte. Dena den, Guardia Zibilaren iturriek zauritutako agenteak hamabi izan direla adierazi dute.

Ceutara sartu ostean, etorkinak behin-behinean hartzeko CETI zentrora zuzendu dira. Hori dela eta, Gurutze Gorriko kideak bertara joan dira horiei harrera egiteko.

Azken hilabeteetan migratzaile gehiago sartu dira itsasoz hesia gaindituta baino.

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan, eta pentsiodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte

Gizarte Segurantzak ostiral honetan ordainduko dizkie pentsioen igoeraren atzerapenak ia 9,5 milioi erretirodunei, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez. Guztira, 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan.

Urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu zitzaien pentsiodunei, baina gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan pentsio guztiak % 1,6 igotzea eta gutxieneko pentsioak, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenak (SOVI) eta kotizazio gabekoak % 3 handitzea adostu zuten alderdiek. Estatuko Aurrekontu Orokorrak hilabete honetan sartu dira indarrean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, ostiral honetan ordainduko dira atzerapenak, ordainketa bakarrean. Atzerapen horiek urteko lehen sei hilabeteei eta uztaileko aparteko ordainsariari dagokie.

Erretirodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte.

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Azken balantzearen arabera, 85 dira jada hildakoak, baina oraindik desagertu asko dago. Eurite handi batek urez gainezka utzi ditu Atenaseko aldiriak, bizilagunak harrapatuta geratuta

Greziako suteak nahita eragin zituztela dioten "zantzu handiak" daude, hala adierazi du Gobernu greziarrak, azken egunetan Atenasen inguruak kiskali dituzten suteak direla eta.

Bestalde, Gobernuaren bozeramaleak gogorarazi duenaren arabera, Alexis Tsiprasek gertakari guztiak modu arin eta metodikoan ikertzeko agindua eman zuen, ikerketa sakona egiteko asmoz.

Agintariek zabaldutako azken balatzearen arabera, 85 dira jada suteetan hildakoak, baina baliteke kopurua handitzea, pertsona asko desagertuta eta zaurituta daudelako.

Lehenengo suteak astelehenean piztu ziren Kinetako (Atenasetik 50 bat km-ra) pinudi batean. Bigarrena, handik gutxira Pentelin, hiriburutik iparraldera. Su garrak Atenaseko ekialdera ere zabaldu ziren.

Tsiprasek hiru dolu-egun ezarri zituen asteartean, suteetan hildakoen omenez.

Biktima eta desagertuak bilatzeko lanek jarraitzen dute, baina orain, gainera, Atenaseko aldirietan izandako uholdeei ere aurre egin behar diete.

Suhiltzaile, agintari eta bizilagunek ez dute atsedenerako tarterik, suteak kontrolpea eman eta ordu gutxira, urak zenbait udalerritako kaleak hartu dituelako, herritar asko eta asko haien etxeetatik eta autoetatik atera ezinik utzita.

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta 595 desagertuta daude, Daniel Ortegaren Gobernuaren kontrako protestatan

Nikaraguako giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 448 pertsona hil dira herrialde horretan Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak duela 100 egun hasi zirenetik. Halaber, 2.800 zauritu dira eta 595 lagun desagertuta daude.

Erakunde horretako idazkari exekutiboak eman ditu datuak eta zehaztu du biktimen zerrenda hori behin-behinekoa dela, hainbat kasu baieztatzeko zailtasunak izaten ari direlako.

Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak Nikaraguako Gobernuari hilketak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egitea eta herritarrak arbitrarioki atxilotzea, tratu txarrak ematea eta torturatzea leporatu zion.

1980ko hamarkadatik inoiz izan duen krisi sozio-politiko larriena bizi du egun Nikaraguak. Gobernuak ukatu egin du hilketa horien erantzulea denik eta indarkeriaren atzean "estatu kolpea eman nahi duten talde terroristak" daudela berretsi du.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera.

Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen pr...
Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Estefania Beltran de Heredia sailburu...
1:31 min.

Estefania Beltran de Heredia sailburuak azaldu duenez, presoak 'ezagunak ditu Gasteizen' eta, beraz, ez dute baztertzen gurean egotea

Ertzaintza erne dago Guillermo Fernandez Santoñako El Dueso kartzelara itzuli ez zen presoa Euskadin egon daitekeela eta. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur esan duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Gasteizen emakume bat bortxatzea eta hiltzeagatik zigortutako gizonak Arabako hiriburuan "ezagunak" dituelako. Gasteizen egon da, hain justu, Beltran de Heredia, Gorka Urtaran alkatearekin batera Udaltzaingoak eta Polizia Autonomikoak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean. Asteko baimenaren ondoren, igandean itzuli behar zen presoa El Dueso (Santoña, Kantabria) kartzelara, baina azaldu ez zela eta, alerta zabaldu dute. Espainiako Poliziak bere argazki bat zabaldu du (albiste honekin batera ikusgai dagoena), eta herritarrei laguntza eskatu die.

2018/07/27

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun ba...
Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Zarata entzun eta gero, etxebizitza e...
1:16 min.

Zarata entzun eta gero, etxebizitza eraikin bateko bizilagun batek ateak indarrez irekitzen ari zen gizon bat giltzapetu du trastelekuak dauden lekuan, eta abisua eman dio Ertzaintzari

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, osteguna, Pasaian (Gipuzkoa), etxebizitza eraikin bateko trastelekuetan ustez lapurtzen harrapatu eta bizilagun batek bertan giltzapetu ostean, Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez. 05:30 inguruan, ostegunean, Pasaiako bizilagun batek Ertzaintzara deitu du pertsona bat eraikineko trastelekuetan lapurtzen ari zelakoan. Antza, zarata entzun zuen trastelekuak dauden lekuan, eraikineko azken solairuan, eta hara joan zenean atea irekita topatu zuen; hortaz, atea itxi eta atera ezinik utzi zuen barruan ustezko lapurra. Inguruan zegoen patruila bat bertaratu zen, eta agenteak trastelekuak dauden lekura joan ziren eta han gizonezko bat topatu zuten. Hasieran, gizonak esan zuen lotan zegoela, baina agenteek lekua arakatu eta hainbat ate indarrez irekita zeudela ikusi zuten. Gainera, gizon horren ondoan eskularruak eta palanka bat aurkitu zituzten. Hala, ustekoz lapurra atxilotu zuten lapurreta indarrez egitea egotzita, eta polizia-etxera eraman zuten ondoren, izapideak abiarazi eta epailearenera eramateko.

2018/07/27

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Es...
400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako...
1:30 min.

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera

400 pertsonak lortu dute Maroko eta Espainia bereizten dituen Ceutako hesia gainditzea atzo goizaldean. Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, 07:00ak aldera gertatu da jauzia. Bi ordu inguruz, Marokoko agenteak eta guardia zibilak pertsona horien sarrera eragozten saiatu dira, baina azkenean 400 batek lortu dute beren helburua. Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzak oraindik ez du iritsi berri direnen behin betiko kopurua zehaztu. Gurutze Gorriak 390 migratzaile artatu ditu, horietako 30 zauriekin. Halaber, 11 migratzaile eta 4 guardia zibil Ceutako ospitalera eraman dituzte. Dena den, Guardia Zibilaren iturriek zauritutako agenteak hamabi izan direla adierazi dute. Ceutara sartu ostean, etorkinak behin-behinean hartzeko CETI zentrora zuzendu dira. Hori dela eta, Gurutze Gorriko kideak bertara joan dira horiei harrera egiteko. Azken hilabeteetan migratzaile gehiago sartu dira itsasoz hesia gaindituta baino.

2018/07/27

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen i...
Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro...
1:24 min.

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan, eta pentsiodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte

Gizarte Segurantzak ostiral honetan ordainduko dizkie pentsioen igoeraren atzerapenak ia 9,5 milioi erretirodunei, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez. Guztira, 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan. Urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu zitzaien pentsiodunei, baina gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan pentsio guztiak % 1,6 igotzea eta gutxieneko pentsioak, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenak (SOVI) eta kotizazio gabekoak % 3 handitzea adostu zuten alderdiek. Estatuko Aurrekontu Orokorrak hilabete honetan sartu dira indarrean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, ostiral honetan ordainduko dira atzerapenak, ordainketa bakarrean. Atzerapen horiek urteko lehen sei hilabeteei eta uztaileko aparteko ordainsariari dagokie. Erretirodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte.

2018/07/27

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote ...
Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Azken balantzearen arabera, 85 dira j...
1:42 min.

Azken balantzearen arabera, 85 dira jada hildakoak, baina oraindik desagertu asko dago. Eurite handi batek urez gainezka utzi ditu Atenaseko aldiriak, bizilagunak harrapatuta geratuta

Greziako suteak nahita eragin zituztela dioten "zantzu handiak" daude, hala adierazi du Gobernu greziarrak, azken egunetan Atenasen inguruak kiskali dituzten suteak direla eta. Bestalde, Gobernuaren bozeramaleak gogorarazi duenaren arabera, Alexis Tsiprasek gertakari guztiak modu arin eta metodikoan ikertzeko agindua eman zuen, ikerketa sakona egiteko asmoz. Agintariek zabaldutako azken balatzearen arabera, 85 dira jada suteetan hildakoak, baina baliteke kopurua handitzea, pertsona asko desagertuta eta zaurituta daudelako. Lehenengo suteak astelehenean piztu ziren Kinetako (Atenasetik 50 bat km-ra) pinudi batean. Bigarrena, handik gutxira Pentelin, hiriburutik iparraldera. Su garrak Atenaseko ekialdera ere zabaldu ziren. Tsiprasek hiru dolu-egun ezarri zituen asteartean, suteetan hildakoen omenez. Biktima eta desagertuak bilatzeko lanek jarraitzen dute, baina orain, gainera, Atenaseko aldirietan izandako uholdeei ere aurre egin behar diete. Suhiltzaile, agintari eta bizilagunek ez dute atsedenerako tarterik, suteak kontrolpea eman eta ordu gutxira, urak zenbait udalerritako kaleak hartu dituelako, herritar asko eta asko haien etxeetatik eta autoetatik atera ezinik utzita.

2018/07/27

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, k...
Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta...
1:36 min.

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta 595 desagertuta daude, Daniel Ortegaren Gobernuaren kontrako protestatan

Nikaraguako giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 448 pertsona hil dira herrialde horretan Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak duela 100 egun hasi zirenetik. Halaber, 2.800 zauritu dira eta 595 lagun desagertuta daude. Erakunde horretako idazkari exekutiboak eman ditu datuak eta zehaztu du biktimen zerrenda hori behin-behinekoa dela, hainbat kasu baieztatzeko zailtasunak izaten ari direlako. Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak Nikaraguako Gobernuari hilketak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egitea eta herritarrak arbitrarioki atxilotzea, tratu txarrak ematea eta torturatzea leporatu zion. 1980ko hamarkadatik inoiz izan duen krisi sozio-politiko larriena bizi du egun Nikaraguak. Gobernuak ukatu egin du hilketa horien erantzulea denik eta indarkeriaren atzean "estatu kolpea eman nahi duten talde terroristak" daudela berretsi du.

2018/07/27

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:35 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2018/07/27

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-24ko bideoen artxiboa

Lau urteko ume bat laugarren solairutik jausi da Gasteizen

Lau urteko ume bat laugarren solairutik jausi...
Lau urteko ume bat laugarren solairutik jausi da Gasteizen

Hasierako datuen arabera, ez du zauri...
0:53 min.

Hasierako datuen arabera, ez du zauri larririk. Dena dela, froga ugari egin dizkiote barne lesioak baztertzeko

Lau urteko ume bat Gasteizko etxebizitza bateko laugarren solairutik behera erori zen atzo, Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Kolpea gorabehera, ez du zauri larririk, lehen datuen arabera behintzat. Ustekabeko istripua 19:53an jazo zen Eulogio Serdan kalean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, etxeko —laugarren solairua— leihotik behera jausi zen umea. Hainbat lekukok ohartarazita, berehala bertaratu ziren larrialdi zerbitzuak. Umea artatu zuten medikuak "harrituta" geratu omen ziren "galdutako odol kopurua gutxi" izan zela eta. Kolpea gorabehera, mutikoak ez zuen kordea galdu. Adingabea Santiago Ospitalera eraman zuten, eta hainbat froga egin dizkiote barne lesioak baztertzeko.

Gazte batek Euskotreneko langile bati eraso egin dio Lemoako geltokian

Gazte batek Euskotreneko langile bati eraso e...
Gazte batek Euskotreneko langile bati eraso egin dio Lemoako geltokian

Euskotreneko batzordeak elkarretaratz...
1:05 min.

Euskotreneko batzordeak elkarretaratzea deitu du asteazken eguerdian Bilboko Zazpikaleak geltokian, erasoa gaitzesteko

Euskotreneko enpresa batzordeak langile batek joan den larunbatean Lemoako geltokian jasandako erasoa salatu du gaur. Gazte batek ukabilkada bat eman zion langileari, txartela ordaindu gabe bidaiatzea aurpegiratu zionean. ELA sindikatuko iturrien esanetan, erasoa larunbat arratsaldean gertatu zen. Antza denez, bidaia txartela balioztatzeko makinaren gainetik jauzi egin zuen gazteak eta langileak kargu hartu zion. Orduan, gazteak ukabilkada batekin erantzun zion. Langileak dentistarengana joan behar izan zuen eragindako lesioak artatzeko. Bestalde, Euskotreneko enpresa batzordeak elkarretaratzea deitu du bihar eguerdirako Bilboko Zazpikaleak geltokian, erasoa gaitzesteko. Batzordearen hitzetan, "onartezina" da beren lana egiteagatik beharginek "irainak eta mehatxuak entzutea eta, kasu honetan bezala, erasoen biktima izatea".

Ustez gizon batek emaztea hil du Astorgan

Ustez gizon batek emaztea hil du Astorgan...
Ustez gizon batek emaztea hil du Astorgan

Erretiratutako polizia bat atxilotu d...
1:00 min.

Erretiratutako polizia bat atxilotu dute, emaztea hil eta bizilagun bat tiroz zauritu izana egotzita

Ustez, gizon batek 63 urteko emaztea hil du tiroz Astorgako etxebizitza batean (Leon), Polizia iturriek baieztatu dutenez. Ustezko hiltzailea, erretiratutako agente bat, atxilotu dute emaztea hil izana egotzita. Halaber, gizonak tiroz zauritu du emakumeari laguntzen saiatu den 60 urte inguruko bizilagun bat. Hori dela eta, Leongo ospitalera eraman dute. Larrialdi zerbitzuek beren webgunean jakinarazi dutenez, 02:49an telefono dei bat jaso dute Santa Colomba kaleko etxebizitza batean eraso bat gertatzen ari zela ohartaraziz. Tiroak izan direla eta pertsona bat zaurituta egon zitekeela ere adierazi du deia egin duenak. Osasun langileak eta agenteak tokira bertaratu direnerako, emakumea hilda zegoen. Bizilaguna, ostera, anbulantzian eraman dute Leongo ospitalera.

Gutxienez 60 pertsona hil eta 170 zauritu dira Greziako suteetan

Gutxienez 60 pertsona hil eta 170 zauritu dir...
Gutxienez 60 pertsona hil eta 170 zauritu dira Greziako suteetan

Biktima guztiak Rafina (Atenasetik 30...
2:32 min.

Biktima guztiak Rafina (Atenasetik 30 km-ra) eta Nea Makriren arteko eremuan aurkitu dituzte

Atenaseko (Grezia) ipar-ekialdea kiskali duten sute larriek gutxienez 60 pertsona hil eta 170 zauritu dituzte dagoeneko, inguru horretako alkate batek Skai Greziako telebista kateari emandako azken balantzearen arabera. Suteak tarteko, agintariek inguruko hainbat komunitate jendez hustea agindu dute. Osasun Ministerioak emandako azken datuen arabera, 170 pertsona baino gehiagok erredura larriak dituzte. Zaurituen artean hainbat haur daude, erredurekin zein lesioekin. Larrialdietarako zerbitzuak dioenez, zauritutakoen artean 11 lagun egoera kritikoan daude, eta hildakoen kopurua handituko ote den beldur dira, pertsona asko zerbitzura deitzen ari baitira haien senideak desagertu direlako. Biktima guztiak Rafina (Atenasetik 30 km-ra) eta Nea Makriren (10 bat km-ra iparraldera) artean dagoen lur eremuan topatu dituzte. Hildako gehienak ez aurrera ez atzera egin ezinik geratu ziren su garren artean, bai etxeetan baita autoetan ere. Beste askok itsasora jo zuten sutik ihesean, baina ito egin ziren. Suhiltzaileen hitzetan, oraindik hiru sute daude Aticako eskualdean, baina badaude beste sute batzuk herrialdeko beste puntutan ere, bereziki Corinto inguruan, Peloponeson, eta Kreta uhartean. Sua itzaltzeko lanak gau osoan luzatu dira, baina haize ufada bortitzek (7 mailako indarra) lana eragotzi dute. Agintariek larrialdi egoera ezarri eta nazioarteari laguntza eskatu eta gero, Dimitris Tzanakopulos Gobernuko bozeramaleak Espainiatik hegazkinak eta Txipretik boluntarioak gaur heltzekoak direla iragarri zuen. Rafinako alkateak adierazi zuenez, gutxienez 500 etxe eta 200 ibilgailu kaltetu dira suteetan. Itsasotik abiarazitako ebakuazio-operazioak jarraitzen du eta Itsas Salbamenduko itsasontziek Rafinako bizilagun asko beste gune batzuetara eramateko lanetan dihardute.

Miguel Angel Martinezen arreba:

Miguel Angel Martinezen arreba: 'Ez dakigu lu...
Miguel Angel Martinezen arreba: 'Ez dakigu lurperatu genuen gorpua berea ote den ere'

Suediako Poliziak hainbat organo mozt...
2:44 min.

Suediako Poliziak hainbat organo moztuta zituen hilotza eman zien duela 13 urte, baina desagertutako getxoztarrarena zela frogatzen zuen daturik gabe. Orain hirugarren autopsia bat egingo diote

"Ia 13 urte igaro dira, eta oraindik ez dakigu noiz, nola eta zergatik hil zen. Are, okerragoa dena, ez dakigu lurperatu genuen gorpua Miguel Angelena ote den". Blanca Martinez EAEko DesagertuakSOS elkarteko koordinatzaile eta Miguel Angel Martinez Santamariaren arrebaren hitzak dira. Getxoko gaztea 2005ean desagertu zen, eta Suedian topatu zuten haren gorpua, mutilatuta (bihotza eta giltzurrunaren zati bat zituen faltan). Erresuma Batuko epaile batek gorpua hobitik ateratzeko eta hirugarren autopsia bat egiteko baimena eman berri du, auzia argitze aldera. Izan ere, familiak ez du inoiz Suediako Poliziak emandako bertsio ofiziala sinistu, eta organo trafikoaren biktima izan zela uste izan du. Are, Poliziak emandako hilotza getxoztarrarena ote den ere zalantzan jartzen dute senitartekoek. Baimena lortuta, urtebeteko epea dute autopsia egiteko eta datuak euren familiakoekin gurutzatzeko. Blanca Martinez arrebak salatu duenez, Stockholmeko Poliziak ez zien identifikazio froga bakar bat ere eman. "Ez dago gorpuaren argazkirik, ezta identifikazio egiaztagiririk ere. Ez ziguten hilotza ikusten utzi ere egin, eta ikerketa egin zuen agenteak esan zigun ez zekiela non topatu zuten gorpua. Are, auziaren dokumentazio guztia kontraesanez eta gezurrez josita dago", kritikatu du. Miguel Angel Martinez Europan barrena bidaia egiteko tren bat hartu zuen 2005eko apirilean. Familiak ez zuen haren berri izan, harik eta irailaren 29an, Poliziaren telefono dei bat jaso zuten arte. Esan zietenez, gaztearen gorpua Suediako ibai batean topatu zuten. Stockholmeko Poliziaren arabera, bere buruaz beste egin zuen Martinezek, eta handik urtebete eta erdira, gazteari egindako autopsiaren emaitzak helarazi zizkion familiari. Itota hil omen zen. Gorpua Londresera eraman zuten, han lurperatzea nahi baitzuen getxoztarrak. Hil ondoko azterketaren arabera, gorpuari hainbat atal kendu zizkioten.

Macronen bizkartzain bat ikertzen ari da Fiskaltza, manifestari bat jotzeagatik

Macronen bizkartzain bat ikertzen ari da Fisk...
Macronen bizkartzain bat ikertzen ari da Fiskaltza, manifestari bat jotzeagatik

Alexander Benalla du izena. Parisko F...
1:09 min.

Alexander Benalla du izena. Parisko Fiskaltzak hasi du ikerketa, maiatzaren 1eko martxan manifestari bat gogor jo, eta segurtasun kameren irudiak ezkutatzeagatik

Parisko Fiskaltzak ikerketa abiarazi du Alexandre Benalla Emmanuel Macron presidente frantziarraren bizkartzainetako baten aurka, hainbat kargu leporatuta, besteak beste, maiatzaren 1eko manifestazioan hiritar bat gogor kolpatzea. Benallarekin batera Poliziako beste hiru agente ere ari dira ikertzen, bizkartzainari segurtasun kamerek grabatutako erasoaren irudiak emateagatik. Benallari "eraso egitea, funtzio publikoan esku-hartzea eta segurtasun irudiak ezkutatzea" egotzi diote, nagusiki. Hiri jendarmeren kasuan -agente bat, ofizial bat eta komandante bat- "segurtasun irudiak bidegabe hartu eta sekretu profesionala urratzeagatik" abiarazi dute ikerketa. "Benalla auzian disfuntzioak" izan direla onartu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Macronen esanetan, bizkartzainak egindakoa "onartezina" da eta zorroztasunez jokatuko duela hitzeman du.

Ryanairrek hegaldiak gutxitzearekin mehatxu egin du, greba gehiago egonez gero

Ryanairrek hegaldiak gutxitzearekin mehatxu e...
Ryanairrek hegaldiak gutxitzearekin mehatxu egin du, greba gehiago egonez gero

Irlandako konpainiak ohartarazi duene...
1:29 min.

Irlandako konpainiak ohartarazi duenez, murrizketa horiek lanpostuen galera ere ekarriko lukete. Bestalde, lehen hiruhilekoan % 20 txikiagotu ditu irabaziak, 319 milioi eurora arte

Ryanair konpainiak neguko hegaldiak eta hegazkin flota gutxitzearekin mehatxu egin du, baldin eta langileek greba deialdi gehiago egiten jarraitzen badute. Murrizketa horiek lanpostuen galera ere ekarriko luketela ohartarazi du. Michael O'Leary Ryanair hegazkin konpainiako kontseilari ordezkariak gaur azaldu duenez, uda honetan Irlandan pilotuen greba gehiago izatea espero dute eta "beharbada" baita Portugalen eta Alemanian ere. Halaber, kabinako langileek asteazken eta ostegun honetarako lanuzteak deitu dituzte Espainian, Belgikan eta Portugalen. O'Learyk azpimarratu duenez, langileei protestei "aurre" egingo diete eta ez diete konpainiaren negozio eredua arriskuan jar dezaketen langileen eskariei men egingo. Irlandako hegazkin konpainiak ekainaren 30era arteko emaitzak aurkeztu ditu gaur, eta horren arabera, 319 milioi euro irabazi zituen, duela urtebete baino % 20 gutxiago. Hurrengo hiruhilekoari begira, uztailean eta abuztuan greba deialdi gehiago egotea aurreikusi du O'Learyk. Hala ere, pilotuen grebak "txikiak" izatea eta enpresa horiek kudeatzeko gai izatea espero du.